Nikos Anastasiadis

Nikos Anastasiadis (grezieraz: Νίκος Αναστασιάδης, 1946ko irailaren 27an jaio zen), politikari zipretarra da, Elkarte Demokratiko (DISY) alderdi kontserbadoreko buruzagia eta bere herrialdeko presidentea (2013ko martxoaren 1etik aurrera) dena.

Biografia
Zipre
Artikulu hau Zipreko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Nikos Anastasiadis
Anastasiades
Bizitza
Herrialdea  Zipre
Bizilekua Germasogeia
Lehen hizkuntza greziera modernoa
Heriotza  (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak greziera modernoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
anastasiades.topcyprus.net eta www.anastasiades.com.cy/
1946

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Dimitris Jristofias

Dimitris Jristofias (grezieraz: Δημήτρης Χριστόφιας, Dhikomo, Kirenia, 1946ko abuztuaren 29a - Nikosia, 2019ko ekainaren 21a) ideologia komunistako politikari zipretarra izan zen. 2008tik 2013ra Zipreko presidente izan zen.

Georgios Vasiliou

Georgios Vasiliou (Famagusta, 1931ko maiatzaren 20a) Zipreko politikaria da. Zipreko presidente izan zen 1988ko otsailaren 28tik 1993ko otsailaren 28ra arte.

Glafkos Kliridis

Glafkos Ioannou Kliridis (grezieraz: Γλαύκος Κληρίδης, Nikosia, 1919ko apirilaren 24 a - 2013ko azaroaren 15a), Bigarren Mundu Gerrako heroi zipretarra, politikaria, abokatua, britainiarren aurkako erresistentziako borrokalaria eta Makarios artzapezpikuaren aliatua izan zen. Greko-zipretar ordezkaritza bat bultzatu zuen, konstituzio berri bat egitea bultzatu zuena, hamasei urtez Legebiltzarreko buruzagia izan zen eta bi agintalditan presidentea.

Irailaren 27

Irailaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamargarren eguna da, 271.a bisurteetan. 95 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Makarios III.a

Makarios III.a (grekoz: Μακάριος Γ; turkieraz: III. Makaryos, 1913ko abuztuaren 13a - 1977ko abuztuaren 3a) greko-zipretar elizgizon eta politikaria izan zen, Zipreko Eliza Ortodoxoaren autozefaliako artzapezpiku eta primatu gisa (1950-1977) eta Zipreko lehenengo lehendakaria gisa (1960-1977). Hiru aginte aldietan, lau hilketa saiakera eta estatu-kolpe bat gainditu zituen. Greko-zipretarrek Nazioaren Aitatzat edo "Etnarkatzat" jotzen dute.

Makarios 1977ko abuztuaren 3an, Nicosian (Zipre), 63 urte zituela, bihotzekoak jota hil zen.

Spyros Kyprianou

Spyros Achilleos Kyprianou (grezieraz: Σπύρος Κυπριανού, Limasol, 1932ko urriaren 28a - Nikosia, 2002ko martxoaren 12a) Zipreko politikaria izan zen. Zipreko presidente izan zen 1977tik 1988ra.

Tassos Papadopulos

Tassos Nikolaou Papadopulos (grezieraz: Τάσσος Παπαδόπουλος, 1934ko urtarrilaren 7a - 2008ko abenduaren 12a) Zipreko presidente izan zen 2003 eta 2008 artean.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko presidenteak
Zipreko bandera

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.