Niagarako ur-jauziak

Niagarako ur-jauziak[1] (ingelesez: Niagara Falls, naɪˈæɡrə ahoskatua; cayugaz: Gahnawehtaˀ edo Tgahnawęhtaˀ[2]) Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadaren artean kokatuta dauden ur-jauziak dira. Muga egiten dute Ontario eta New York estatuaren artean. Buffalotik 27 kilometrora eta Torontotik 120 km.ra hegoaldean. Iparralde eta hegoaldean izen bera duten bi herri daude: Niagara Falls (Ontario) eta Niagara Falls (New York).

Bi sekzio ezberdin ditu eta erdian Ahuntzen Uhartea. Kanadako aldean Horseshoe ur-jauziak daude eta AEBetan Amerikar ur-jauziak. Txikiagoak diren Bridal Veil ur-jauziak AEBetako aldean daude. Bien artean Luna Uhartea dago.

Niagarako ur-jauziak sortu ziren Wisconsis glaziazioaren ondoren glaziarrak atzera bota zirenean eta sortu berriak ziren Amerikako Aintzira Handiak husteko bide berri bat sortu zenean. Ur-jauziak oso altuak ez diren arren oso zabalak dira. Minuturo 168.000 m³ ur erortzen dira bertatik ur asko dagoenean eta 110.000 m³ batez beste. Ipar Amerikako ur-jauzirik indartsuenak dira.

Niagarako ur-jauziak
Niagara Falls
Niag715
Niagarako ur-jauziak hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Niagarako ur-jauziak
Niagarako ur-jauziak
Niagarako ur-jauziak (Ameriketako Estatu Batuak)
Eskualdea Ontario (Kanada) eta New York (AEB)
Koordenatuak 43° 04′ 48″ N, 79° 04′ 16″ W / 43.08°N,79.071°WKoordenatuak: 43° 04′ 48″ N, 79° 04′ 16″ W / 43.08°N,79.071°W
Garaiera m.
Altuera 51 m.
Zurrusten kopurua 3
Zurrustarik altuena m.
Luzera osoa m.
Betebidea Niagara ibaia
Batez besteko
emaria
1.834 m³/s

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Cayuga: Our Oral Legacy - Home. Cayuga Digital Dictionary.
Amerikar ur-jauziak

Amerikar ur-jauziak (ingelesez: American Falls) Niagarako ur-jauziak osatzen duten hiru ur-jauzietako bat da, besteak Horseshoe ur-jauziak eta Bridal Veil ur-jauziak dira. Amerikar ur-jauzien altuera 21-34 metro artekoa da, eta Niagara ibaiaren ur-emariaren % 10 gutxi gorabehera jasotzen dute, gainerako ur gehiena Horseshoe ur-jauzietatik igarotzen da, bertatik Ahuntzen uhartearen bidez bereizita dagoena. Bridal Veil ur-jauziak bezala, estatubatuar aldean daude, New York estatuan.

Bridal Veil ur-jauziak

Bridal Veil ur-jauziak ('Paramenta') Niagarako ur-jauziak osatzen duten hiru ur-jauzietan txikiena da. AEBen aldean dago, New York estatuan; Ilargiaren uharteak (Luna Island) banatzen du Amerikar ur-jauzietatik eta Ahuntzen uharteak Horseshoe ur-jauzietatik. Bridal Veil ur-jauziak ipar-mendebaldera begira daude eta 17 metroko zabalera gandorra du. 24 metroko malda du arroketaraino, eta beste 31 metro beheraino. Garaiera guztira 55 metrokoa da.

Erie

Erie (ingelesez: Lake Erie, frantsesez: Lac Érié) Amerikako Aintzira Handietako bat da, aintzira multzo horretako hegoaldekoena. Iparraldean Kanadako Ontario, hegoaldean Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York eta mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatuak ditu.

Funanbulismo

Funanbulismoa airean dagoen alanbre eta soka mehe baten gainean ibiltzearen artea da. Tradizio handiko jarduera da eta, askotan, zirkoari loturik egoten da.

Hard Rock Cafe

Hard Rock Cafe, Theme restaurant-en katea da. 1971.urtean Isaac Tigrett eta Peter Morton amerikarrek sortu zuten Londres-en. Establezimendu guztiak rock gurtza objetuz apainduak daude, talde famatuen gitarren bezala eta bertan, amerikar janari tradizionala zerbitzatzen da Rock generoko bideo-klipak ikusgarri dauden bitartean. Gaur egun, 53 herrialdetako 175 hiritan kokatzen dira.

Horseshoe ur-jauziak

Horseshoe ur-jauziak (ingelesez: Horseshoe Falls, «ferra ur-jauziak»), zatirik handiena Kanadan dagoenez Kanadako ur-jauziak ere deituak, Niagarako ur-jauziak osatzen duten hiru ur-jauzietako bat da, beste biak Amerikar ur-jauziak eta Bridal Veil ur-jauziak dira. Hiru ur-jauzietan handiena da, eta Niagara ibaiaren ur-emariaren gutxi gorabehera % 90 jasotzen dute. 53 metroko altuera dute batez beste, eta 671 metro luze dira.

Hudson Ibaiaren Eskola

Hudson Ibaiaren Eskola (ingelesez: Hudson River School) XIX. mendeko erdialdeko, 1825-1875) Ameriketako Estatu Batuetako paisaia-margolari talde bat izan zen. Haien ikuspuntuak erromantizismoren eragina erakusten du. Batzuetan ere luminismo amerikarrarekin lotu izan da.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Kanadako geografia

Kanada Ipar Amerikako iparraldeko estatua da. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik zabalenetan bigarrena.

Leonardo Torres Quevedo

Leonardo Torres Quevedo (Santa Cruz, Molledo, Kantabria, 1852ko abenduaren 28a - Madril, 1936ko abenduaren 18a) espainiar ingeniaria eta matematikaria izan zen. Bide Ingeniaritzako ikasketak egin ondoren, logika matematikoari eta kalkulu-metodoei buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. Espainiako Zientzia Akademiako kide zen, eta Akademiako lehendakari ere izendatu zuten. Ekuazio aljebraiko konplexuak ebazteko kalkulagailu bat eta konplexutasun handiko xake-jokalari automata bat diseinatu zituen, besteak beste. Irrati-uhinez ere baliatu zen leherkariak urrutitik leherrarazteko. Hala eta guztiz ere, Niagarako ur-jauziak alderik alde (580 m) igarotzen duen aireko garraioa diseinatzeagatik egin zen ospetsu.

Niagara (argipena)

Niagara izena duten hainbat toki daude:

Niagara ibaia, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada artean dagoen ibaia da.

Niagara konderria, ibaiak izena ematen dion konderria.

Niagara (Ontario) hiria.

Niagara (New York) hiria.

Niagarako ur-jauziak, Niagara ibaiko ur-jauziak.

Niagara (ibaia)

Niagara (ingelesez: Niagara River) Ipar Amerikako ibaia da, 56 kilometro luze, iparraldetik hegoaldera Erie aintzira eta Ontario aintzira batzen dituena. Kanadako Ontario eta Estatu Batuetako New York estatuen arteko muga egiten du.

Ibaiaren ibilbidean daude munduan famatuak diren Niagarako ur-jauziak. Adituek diote ur-jauziak bere jatorrizko lekutik hamaika kilometro mugitu direla. Niagara konderria ibaitik hartzen du bere izena.

Bere uretan zenbait bataila egin ziren bai Zazpi Urteko Gerran bai Estatu Batuetako independentzia gerran.

This Is Cinerama

This Is Cinerama 1952ko Merian C. Cooper estatubatuar zinema zuzendarien filma da. Cinemara sistemak eskaintzen zituen aukeren erakusketa izan zen, New Yorkeko Broadway Theatren 1952ko irailaren 30ean estrainatua.

Turismo

Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiago batez. Turismoa egiten duten pertsonei turista deritze. Emandako definizioaren arabera, turistak dira, esaterako, oporretan beste herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak eta familiak, feria edo enpresako biltzar bat dela etxetik kanpo dauden langileak , osasun-arrazoiengatik bainutegi batera joan behar duen pertsonak, Mekara erromes joaten diren musulmanak eta eguneko txango bat egiten duten familiak .

XX. mendetik garrantzi handia hartu duen jarduera da ekonomia zein kultura arloan, zerbitzuen sektorea osatuz, ostalaritzarekin estu loturik, munduko toki askotako paisaia, bizimodua eta ohiturak aldatuz. Gizarte ikuspegi batetik, turismoak gizabanakoari bizipen interesgarriak ere eskaintzen dizkio, ezagutzen ez dituen tokiak eta jendeak ezagutuz. Halaber, turismoak herri eta kultura ezberdinen arteko harremanak sortu eta sendotu ere egiten ditu, jendetza-turismoak tokiko jatorrizko kulturaren desagerpena ekar badezake ere. Bertako ingurumenean ere ondorio latzak eragin ditzake turismoaren gehiegizko garapenak.

Azken aldi honetan, bidaiari eta turista hitzak bereizteko joera sortu da gizartean. Turistak bere bidaia eta egonaldietarako turismoaren ekonomiak propio jarritako tokiak eta azpiegiturak (hotelak, garraioak, ikusgarriak) erabiltzen dituen bitartean aurretik antolatutako modu batez, bidaiaria helmuga eta baliabide horiek saihesten saiatzen da, bere bidaian zehar ezagututako jendeari esker eta ikasitakoaren bitartez bizipen pertsonala indartuz.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.