Muxía

Muxía (galizieraz eta 1983tik aurrera ofizialki Muxía) Galizian dagoen A Coruñako probintziako udalerria da. Fisterrako eskualdean kokatzen da.

2007ko biztanleriaren errolda: 5.663 biztanle INE-ren arabera (2006an 5.746 biztanle, 2005an 5.823 biztanle, 2004an 5.899 biztanle, 2003an 6.029 biztanle).

Bertako herritarrek galizieraz jasotzen duten deitura: Muxián da, euskaraz berriz Muxiatar.

Santuario da Virxe da Barca, Muxía
Muxiako Ama Birjin Zuriaren Eliza
Muxía
 Galizia
Muxia, Spain - view from hill

Muxía udalerriaren ikuspegia.

Muxiako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Fisterra
Izen ofiziala Muxía
Alkatea Felix Porto Serantes (PSOE)(2007)
INE kodea 15052
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 22″ N, 9° 13′ 03″ W / 43.1061695°N,9.2174608°WKoordenatuak: 43° 06′ 22″ N, 9° 13′ 03″ W / 43.1061695°N,9.2174608°W
Muxía hemen kokatua: Espainia
Muxía
Muxía
Muxía (Espainia)
Muxía hemen kokatua: Galizia
Muxía
Muxía
Muxía (Galizia)
Demografia
Biztanleria 5.025 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -43
% 48,56 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,44
Eremua 122,10 km2
Dentsitatea 123,28 bizt/km²
Distantzia 98 km A Coruñara
Datu gehigarriak
http://www.concellomuxia.com
Galiziar hiztunen kopurua % 99.02

Jaiak

Ama Birjin Zuriaren Erromeria edo Romaría da Virxen da Barca delakoa probintzia bertan eta honetatik kanpo ere ospetsua da.

Parrokiak

Muxiar udalerria 14 parrokietan sakabanaturik dago: Bardullas (San Xoán) | Caberta (San Fins) | Coucieiro (San Pedro) | Frixe (Santa Locacia) | Leis de Nemancos (San Pedro) | Moraime (San Xulián) | Morquintián (Santa María) | Muxía (Santa María) | Nemiña (San Cristovo) | Nosa Señora da O (Santa María) | San Martiño de Ozón (San Martiño) | Santiso de Vuiturón (San Tirso) | Touriñán (San Martiño) | Vilastose (San Cibrán)

Leku interesgarriak

Herritar ezagunak

  • Gonzalo López Abente, idazlea (1878-1963)

Irudiak

Muxia1Marenegra1eue

Garbitzaile bat Muxiako hondartzak galipote arrastoetatik txukuntzen, Prestige petrolio-untzia hondoratu ostean, 2002ko azaroaren 13a.

Muxía.Pedra dos cadrís

Cadríseko Harria

Muxía.Pedra da Ferida

Prestigeren ezbeharraren omenezko monumentua

Santuario da Virxe da Barca en Muxía

Muxiako Santa Maria eliza

Muxía. Galicia 09

Muxiako ikuspegia

Muxia, Spain - view from hill

Muxia udalerriaren ikuspegia

Kanpo estekak

Camariñasko itsasadarra

Camariñasko itsasadarra Espainiako Galizia erkidego autonomoan dagoen Coruñako probintziako itsasadar bat da. Sailkapenaren arabera Rías Medias deritzon itsasadar multzaroen barne dago. Costa da Morte itsasertzean dago.

Hegoaldean Muxía udalerria du, eta iparraldean berriz Vilán lurmuturra. Bertan Grande ibaia itsasoratzen da, eta Camariñas, Muxía eta Vimianzo udalerrien kostaldeak bustitzen ditu.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

Touriñan lurmuturra

Touriñan lurmuturra Galizia eta Espainia kontinentalean, mendebalderen dagoen puntua da. 43º 4' ipar latitude eta 9º 18' eta 18" mendebalde longitudea dira bere koordenatuak. Muxiako udalerrian dago, Coruñako probintzian.

Lurmuturra, itsasoan kilometro 1 inguru barneratzen den penintsula txiki bat da. Bere punturik altuena, itsasoaren mailatik 93 metroko garaieran dago. Granitozko egitura geologikoa du. Arrokaren higadurak uharri metaketen eraketa ahalbidetu zuen.

Bere paisaia malkartsua dela eta, landaretza, batik bat ote edo Ulex europaeusez osaturik dago.

Iparraldeko zatian, 1898ko abenduaren 15ean inauguratu ziren Touriñan lurmuturreko itsasargia eta eraikin osagarriak daude.

Touriñan lurmuturreko itsasargia

Touriñan lurmuturreko itsasargia Galiziako Muxia udalerrian kokatzen den Touriñan lurmuturran dagoen itsasargia da. Antzinako itsasargia 1898an eraikia izan zen, gaur egungoa berriz 1981an. Itxura zilindrikoa du, 14 metroko garaiera, eta bere argi zuria 14 itsas milatatik ikus liteke.

Vimianzo

Vimianzo Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Zas, Dumbría, Muxía, Camariñas eta Laxe udalerriekin mugatzen du. 2007ko Udal Erroldaren arabera 8.364 pertsonako biztanleria zuen (2006an 8.402, 2005an 8.466, 2006an 8.517, 2003an 8.653).

Bertako herritarrei galizieraz Vimiancés deitzen zaie, euskaraz berriz Vimianzotar. Galiziera hiztunen kopurua %99,49koa da.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.