Montenegro

Montenegro[1] (montenegroeraz Crna Gora, Црна Гора entzun (i · ?) - Mendi Beltza) Balkanen penintsulako errepublika da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Serbiarekin batera, Serbia eta Montenegroko estatua sortu zuen 2003tik 2006ra.

Hiriburua Podgorica da.

Montenegroko Errepublika
Republika Crna Gora
Република Црна Гора
Montenegroko bandera Montenegroko armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Oj, svijetla majska zoro
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Podgorica
Hizkuntza ofiziala(k) Montenegroera
Herritarra montenegroar
Gobernua Errepublika parlamentarioa
 -  Presidentea Milo Djukanović
 -  Lehen ministroa Dusko Markovic
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 13,812 km2 (159.)
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2003) 616.258 (159.)
 -  Dentsitatea 44,6 bizt./km2
Dirua Euroa (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 381
Internet domeinua cg.yu

Izena

Montenegro jatorrizko izenak, Crna Gora, "Mendi Beltza" esan nahi du, lehen, itsasotik ikusita, oihan ilunek Alpe Dinarikoetako magalak betetzen zituztelako. Mendebalde Europako hizkuntza gehienetan, halere, venezierazko Monte Negro hitzak (Mendi Beltza esanahiakoa ere) hartu dira herrialde hau adierazteko. Izan ere, Erdi Aroan Venezia Errepublikak eremu horien gaineko boterea zeukan. Nolanahi ere, beste hizkuntza batzuek, batez ere aldamenekoek, bere era partikularraz izendatzen dute Montenegro: albanieraz, Mali i Zi; grezieraz, Μαυροβούνιο; errumanieraz, Muntenegru; turkieraz, Karadağ eta islandieraz, Svartfjallaland (hau da, "Mendi Beltzetako Herria").

Geografia

Serbia and Montenegro NLT Landsat7
Montenegro satelite irudian
( Serbiarekin batera )

Montenegro Balkanetan kokatua dago. Laukizuzen antzeko itxura duen lurraldea da eta mugakide ditu hegoaldean Itsaso Adriatikoa, mendebaldean Kroazia eta Bosnia-Herzegovina, iparraldean Serbia, ipar-ekialdean Kosovo eta hego-ekialdean Albania.

Izenak dioen bezala, Montenegro oso herrialde menditsua da, Balkanetan gehien higatua izan zen eskualdea azken Izotz Aroan. Herrialdearen gailurra Zla Kolata (2.534 m), Prokletije mendietan kokatua. Lurraldea Serbiaren eta Albaniaren mugako mendi garaietatik hedatzen da, kostaldeko ordoki esturaino. Ordoki hau, bi eta sei kilometro artekoa, iparraldean supituki eteten da Lovcen eta Orjen mendiak itsasora iristen diren lekuan. Eskualde karstikoa 1.000 metro inguruko garaieran dago, zenbait mendi ia 2.000 metroraino igoz, Orjen mendia bezala (1.894 m). Zeta ibaiaren ibarra da behereen dagoen eskualdea, 500 metro inguruan.

Historia

Montenegroko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. K. o. 9. urtean Erromatarrek konkistatu zuten, eta Iliricum probintzian sartu zuten. Historialarien arabera, IV. menderako erabat erromatartuta zegoen, eta latina zen eguneroko hizkuntza.

Tribu eslaviarrek eta iliriar erromatartuen ondorengoek Dukljako dukerria sortu zuten. 1077an Gregorio VII.a aita santuak dukerria onartu zuen eta Mihailo Vojislavljević bihurtu zen bertako errege. Bertatik sortu zen Serbiako Printzerri Handia, Stefan Nemanjaren gidaritzapean, eta Zeta Printzerria izena eman zitzaion. 1360 hamarkadarako estatu independentea zen eta Inperio otomandarrak inguruan eragin handia zuen arren, ez zuen inoiz Zeta Printzerria bereganatu. Kostaldea, hala ere, Veneziako Errepublikak kontrolatu zuen 1470etik 1797ra arte. Garai horretan sortu zen Montenegro izena.

Proclamation of the Kingdom of Montenegro
Montenegroko erresumaren aldarrikapena (1910)

1516an Đurađ Crnojević printzeak abdikatu egin zuen, Vavil artzapezpikuaren alde, eta Montenegro estatu teokratiko bihurtu zen. 1851an Danilo II.a zen artzapezpiku printzea, baina ezkondu eta apaizgoa utzita, Montenegro sekularizatzeko bidea hasi zuen. 1878an printzerri guztiz independente bihurtu zen. 1910ean erresuma izendatu zuten, Nikolas I.aren agintepean. 1912an Otomandar Inperioari gerra deklaratu zion. Horren ondorioz, lurralde batzuk irabazi zituen, baina gerra garaian lortutako Shkodër hiriari uko egin behar izan zion. Hiri garrantzitsu hori Albania deituriko estatu sortu berriaren esku gelditu zen.

Lehenengo Mundu Gerran aliatuen alde agertu zen. Austria-Hungariako inperioak bere kontrolpean izan zuen 1918ra arte. Urte horretan Montenegro eta Serbiako erresumaren arteko batasuna bultzatu zen Podgoricako batzarrean. Bigarren Mundu Gerran Italiak bereganatu eta Kotor eremuan sartu zuen. Lurralde horietan jatorri italiarreko populazioa zegoela eta Italiako erresumara anexionatu zuen.

1945etik 1992ra Montenegro Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barnean egon zen. Federazioa osatzen zuten sei errepublika subiranoetako bat zen eta Podgorica hiriburuak, garai hartan, Titograd izena izan zuen, Jugoslaviako agintari Josip Broz Titoren omenez. 1992an Jugoslavia desegin zen eta Montenegroko biztanleek erreferendum bidez Serbiarekin batera jarraitzea erabaki zuten, Serbia-Montenegro deituriko estatuaren baitan. Erreferendum horretan parte hartzea txikia izan zen, musulmanek, albaniarrek eta gutxiengo katolikoak abstentzioaren alde egin zuten eta. Batasunaren aurkakoen arabera, propaganda ofiziala desegokia izan zen, federazioaren aldeko botoa emateko deia ezkutatzen baitzen horren azpian.

1996an Serbiarekin jarraitzea erabaki zuen bertako gobernuak. Hala ere, ekonomia eta moneta politika berezia erabili zuen, lehenik marko alemaniarra eta geroago euroa hartuz. Montenegroko gobernuan gero eta argiago izan zen independentziaren aldeko jarrera, Montenegroko Aliantza Liberalak gehiengoa zeukan eta. 2006ko maiatzaren 21ean egindako erreferendumean herritarren %55ak Serbiatik bereiztea erabaki zuten. Independentzia hori Serbiak eta NBEko kide gehienek onartu zuten. 2006ko ekainaren 28an NBEko kide izaera onartu zitzaion.

2008ko apirilaren 6an bere lehendabiziko hauteskunde-presidentzialak ospatu zituen.

Banaketa administratiboa

Montenegro municipalities
Montenegroko udalerriak

Montenegro 21 udalerrietan (opština) eta 2 hiri administratiboetan banatuta dago, bi azken hauek Podgoricako udalerriaren azpi-banaketa izanik.

Demografia

MontenegroEthnic2011
Montenegroko talde etnikoak, 2011ko erroldaren arabera.      Montenegroarrak      Serbiarrak      Bosniakoak      Albaniarrak      Musulmanak      Kroaziarrak      Rom herria      Gehiengo etnikorik gabe      Biztanlerik ez edo daturik gabe

Etnizitatea

2003ko erroldaren arabera, errepublikaren talde etnikoak honakoak dira:

hizkuntza_ofizialak

MontenegroLanguage2011
Montenegroko hizkuntza-mapa 2011ko erroldaren arabera.

Montenegroko biztanle gehienek serbieraren ijekaviar dialektoa hitz egiten dute. Hala ere, 2004tik montenegroera hizkuntza beregaintzat hartzearen aldeko mugimenduak piztu ziren, eta 2007an, herrialdeak independentzia lortu eta urte betera, Konstituzioak montenegroera lehen hizkuntza ofizialtzat hartu zuen. Horrekin batera, serbiera, bosniera, kroaziera eta albaniera ere onartzen ditu. Albaniera ez beste hizkuntzak serbokroazieraren dialektoak dira eta erabilera arruntean ez dira euren artean ia bereizten.

2003ko erroldaren arabera, Montenegroko hizkuntzen ezagutza datuak hauek dira:

Kirolak

2006tik aurrera Montenegroko Liga eta Kopa jokatu dira. FK Rudar Pljevlja da talde arrakastatsuena, bi liga eta hiru kopa irabazi baititu.

  • Pedja Mijatovic (1969-), futbolari ohia.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.

Ikus, gainera

.yu

.yu Yugoslaviari esleitutako herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Herrialde honek, ordea, izena aldatu, eta Serbia eta Montenegro izena hartu zuen.

Aldaketaren ondorioz, .cs domeinua Serbia eta Montenegrorentzako gorde zuten 2003an, baina oraindik ez da erabili. Gainera, gertagaitza da domeinu hau herrialde honek erabiltzea, Montenegroren independentzia aldarrikapena dela-eta.

Adriatikoa

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

Balkanak

Balkanak edo Balkanetako penintsula, Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Albania

Bosnia-Herzegovina

Bulgaria

Grezia

Kosovo

Ipar Mazedoniako Errepublika

MontenegroLurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Kroazia

SerbiaLurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Eslovenia

Italia (Trieste eta Goriziako zati bat.

Errumaniako Dobruja Iparraldea eskualdea.

Turkiako Traziako ekialdea.

Bar (Montenegro)

Bar (serbieraz: Бар, bâr ahoskatua) Montenegroko kostako hiri bat da, 13.719 biztanlerekin (2003ko zentsuan). Era berean izen bereko munizipalitatearen hiriburua da.

Bosniako

Bosniakoak (serbokroazieraz Bošnjaci) eslaviar etnia bat dira, hegoaldeko eslaviarren azpitaldekoa.

Gehienbat Bosnia-Herzegovinan bizi dira, eta lurralde horrekin zuzeneko lotura historikoa dute. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako erroldan "musulman nazionalitatea" eman zitzaion baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta Bosnia-Herzegovinako independentziarekin eskualdean fededunak izan ala ez tradizio musulmana duten eslaviarrek "bosniako" izendapena lehenetsi dute. Bosnia-Herzegovinaz gain Serbia eta Montenegron ere bizi dira, batez ere bien artean banatuta dagoen Sandžak aldean; Jugoslavia zaharreko beste eremuetan (Kosovo, Kroazia, Eslovenia) ere topatzen dira eta bai arrazoi ekonomikoengatik bai Bosniako gerragatik Europar Batasunean (bereziki Alemanian), Ipar Amerikan edota Australian ere jatorri bosniakoa duten ganorazko jende taldeak daude.

Bosnia-Herzegovinan bertan gerrako garbiketa etnikoak asko murriztu zuen bere zabalpena eta gaur egun oso gutxi dira Bosniako Serbiar Errepublikan bizi direnak.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Mesia

Mesia Erromatar Inperioko probintzia bat zen, gaur egungo Serbia eta Montenegro eta Bulgarian kokatua. Erromatar garaian, traziarrak eta iliriarrak batik bat bizi ziren hor. Izena "moesi" tribu traziartik hartu zuen.

Montenegro de Cameros

Montenegro de Cameros Soriako probintziako udalerria da. Soriatik 70 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 97 biztanle zituen 55,32 km²-ko azaleran.

Montenegroko bandera

Montenegroko bandera 2004ko uztailaren 14an erabakitakoa da. Urrezko ertzak dituen bandera gorria da, erdian Montenegroko armarria daukana.

Montenegroko futbol liga

Montenegroko futbol liga (serbo-kroazieraz Prva crnogorska fudbalska liga) Montenegron jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 2006 urtean abiatu zen herrialdea Serbiarekin banatu zenean.

Montenegroko futbol selekzio nazionala

Montenegroko futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. 2006 arte Serbiarekin batera aritu zen. Estadio Pod Goricom zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Podgorica hiriburuan.

Montenegroko historia

Montenegroko historia Goi Erdi Aroa hasi zen batez ere, Dalmazia probintzia erromatarraren ondorengoa. Estatu handiagoen parte izan da zenbait alditan mendez mende, baina Balkanetako beste eskualde batzuekin konparatuta, independentzia aroak eta estatu propioak eduki izan ditu. 2006tik berriz independentea da, Jugoslavia ohiaren desegitearen ondorio berantiar gisa.

Montenegroren banaketa administratiboa

Montenegroren banaketa administratiboa 21 udalerriz (opština) eta 2 hiri administratiboz (gradska opština) osatua dago, azken bi hauek Podgoricako udalerriaren azpi-banaketa izanik.

Andrijevica

Bar

Berane

Bijelo Polje

Budva

Cetinje

Danilovgrad

Herceg Novi

Kolašin

Kotor

Mojkovac

Nikšić

Plav

Plužine

Pljevlja

Podgorica

Golubovci

Tuzi

Rožaje

Šavnik

Tivat

Ulcinj

Žabljak

Podgorica

Podgorica (serbieraz Подгорица, pǒdgoritsa ahoskatua) Montenegroko hiriburua da. Serbia eta Montenegro batera zeudenean, estatuko hiriburu judiziala ere bazen. 2003an 139.500 biztanle zituen.

Podgorica toponimoaren itzulpen zuzena Gorica azpian da. Gorica hirian dagoen mendia da. Hiriak, Erdi Aroan Ribnica izena zuen eta 1945-1992 tartean Titogrado, Tito Jugoslaviako estatu buru zenaren omenez.

Serbia

Serbia (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Serbia eta Montenegro

Serbia eta Montenegro Serbia eta Montenegro jugoslaviar errepublikek osatu zuten Estatu batasun bat izan zen (batasun politikoa). Europa erdi-hegoaldean kokatua, Balkanen penintsularen mendebaldean eta mugakide Bosnia eta Herzegovina eta Kroazia mendebaldean, Hungaria iparraldean, Errumania eta Bulgaria ekialdean, Mazedoniako Errepublika hegoaldean eta Albania hego-mendebaldean zituen.

Antzinako batasuneko eta gaur egungo Serbiaren hiriburua Belgrad da; Montenegroko hiriburua aldiz, Podgorica da.

Serbiako futbol liga

Serbiako futbol liga edo Serbiako SuperLiga (serbieraz Суперлига Србије Serbian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 16 taldek hartzen dute parte eta FK Partizan da Liga gehien irabazi dituen taldea.

Serbiera

Serbiera (српски, latindar alfabetoaz: srpski, sr̩̂pskiː ahoskatua) eslaviar hizkuntza da, batik bat Serbia, Montenegro eta Bosnia-Herzegovinako mintzaira ofiziala dena.

Historikoki, serbo-kroazieraren aldaera izan da, eta gaur egun batzuek eusten diote batasun horri.

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.