Monarkia konstituzional

Monarkia konstituzionala monarkian oinarritutako gobernu mota da, errege bati estatuburu eginkizuna ematen zaionean oinordekotasun edo hauteskunde bidez eta konstituzio-sistema baten pean. Hortaz, monarkia absolutuarekin alderatua, erregeak ez du erabateko agintea.

Monarkia konstituzional modernoetan botereen banaketa argia dago: erregeak exekutiboaren burua da, zeregin sinboliko du ala biak batera. Demokrazia ordezkatzaileetan, Erresuma Batua edo Espainiaren kasuan bezala, erregea estatuburua da, baina lehen ministroa edo presidentea da gobernuburua, hauteskunde bidez hautatua izan baita.

Nahiz eta oraingo monarkia konstituzional gehienak demokraziak izan, historian zehar ez da beti horrela izan. Izan dira monarkia batzuk konstituzio faxista edo ia-faxistekin batera izan direnak, Italia, Japonia eta Espainian kasu, edo diktadura militarrekin batera, Thailandian kasu.

Gobernu motak

Politika saila
Form of government constitutional monarchy
Gorriz: Monarkia konstituzional demokratikoak
Morez: Erregeak oraindik botere politikoa duen herrialdeak
Marroiz: Konstituzioa ezeztu den monarkia konstituzionalak (egun Thailandia bakarrik)

Ikus, gainera

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1905eko Errusiako Iraultza

1905eko Errusiako Iraultza matxinada jendetsua izan zen, Errusiar Inperioan hedatu zen. Batzuetan gobernuaren aurkako erasoak egin zituzten baina beste batzuetan ez zuten helburu finkorik: terrorismo, langileen grebak, nekazarien matxinadak eta altxatze militarrak izan ziren. Iraultzaren ondorioz, Inperioan monarkia konstituzional bat ezarri zen, Inperioko Dumak kontrolatuta.

San Petersburgoko langileek Nikolas II.a Tsarrari egindako eskakizuna≪Jauna! Gu San Petersburgoko langileak, gure emazteak, gure seme-alabak eta baliabiderik gabeko gure adinekoak zugana gatoz, Tsar, justizia eta ulerkorra izan zaitezen eskatzeko. (...).

O, Tsar!, 300.000 gizaki baino gehiago gara, baina hori itxura besterik ez da, ez baitaukagu inolako giza eskubiderik. (...): Errusia oso zabala da, eta behar handiak ditu; hori dela-eta, ezin daiteke burokratez soilik osatutako gobernu baten bidez zuzendu. Guztiz beharrezkoa da herriak gobernuan parte hartzea, hark baitaki zer-nolako beharrak dituen.

(...) Eman ezazu bide, horretarako, Biltzar Konstituziogilea hautatzeko, sufragio unibertsalaren bidez.≫

1905eko urtarrilak 21

Belgika

Belgika (nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien), izen ofiziala Belgikako Erresuma, mendebaldeko Europako estatu burujabea da. Iparraldean Herbehereak ditu, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean, Frantzia hego-mendebaldean, eta Ipar itsasoa ipar-mendebaldean. 30.528 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2018an. Brusela da hiriburua eta hiri nagusia.

Monarkia konstituzional federala da. Bi eskualde nagusik osatzen dute: Valonia frantsesduna hegoaldean, eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa da erlijio nagusia.

1830. urtean lortu zuen burujabetasuna, Herbehereetatik bereizita erlijioa aitzakia harturik. Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran alemanen mendean egon zen. Harrezkero, eta bere txikitasunean, herrialde moderno eta teknologian aurreratua bilakatu da, Europar Batasunaren barruan. Azkeneko urteotan, krisi ekonomikoak, flandriarren eta valoniarren arteko tirabirak, eta eskuin muturraren gorakadak kinka larrian jarri dute herrialdearen barne egoera eta izatea bera.

Belgikako ekonomian, garrantzi handikoak dira industria (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta, batez ere, zerbitzuak. Hartara, zerbitzuek ematen dute Belgikako barne produktu gordinaren % 77,2, industriak % 22,1 eta nekazaritzak % 0,7 (2017).

Bhutan

Bhutan Erdialdeko Asiako estatu bat da, kostalderik gabea, gehienbat Himalaian kokatua. Mugakide ditu Txina (Tibet) iparraldean eta India hegoaldean. Bhutan munduko estaturik bakanduenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso araututa baitaude, kultura tibetar-budista tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala dzongkha da, tibeteraren senide hurbila.

Danimarka

Danimarka (danieraz: Danmark ˈd̥ænmɑɡ̊ ahoskatua), ofizialki Danimarkako Erresuma (danieraz: Kongeriget Danmark, ˈkɔŋəʁiːəð ˈd̥ɛnmɑɡ̊ ahoskatua), Iparraldeko Europako estatu bat da, Suediaren hego-mendebaldean eta Norvegiaren hegoaldean kokatua, hegoaldean Alemania mugakide duena. Erresumak bi lurralde autonomo ditu Ipar Atlantikoan: Groenlandia eta Faroeak. Eskandinaviar herrialde bat da, eta historiaren nahiz kulturaren aldetik lotura estuak ditu bere auzoko Suedia eta Norvegiarekin. Kopenhage du hiriburu.

Danimarka monarkia konstituzionala da, demokrazia parlamentariotzat eratua. Herrialde zentralizatua da, baina Groenlandiak eta Faroeek autogobernua dute. Danimarka kontinentalean dautza erresumaren botere judizial, legegile eta exekutiboa. Faroeak erresumaren barnean dagoen herritar-komunitatea da; eta Groenlandia, bereizirik dagoen eta autodeterminazio eskubidea onartzen zaion herria. 1973an Danimarka Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina Faroeek eta Groenlandiak kanpoan geratzea erabaki zuten.

Errepublika federal

Errepublika Federala delakoa Federazioa eta era berean Errepublika bat da. Errepublika batean agintariak demokratikoki aukeratuak egon behar dute, eta euren karguak ez daude oinordekotza bidez edo norbaiten aukeraketaren bidez eskuratuak. Zentzun honetan, monarkia konstituzionalak edo monarkia parlamentarioak ez dira berez errepublikak, estatu buruzagiak bere kargua oinordekotza bidez eskuratu baitu, aldiz errepublika batean estatu buruak bere kargua demokratikoki eskuratua izan behar du. Errepublikak errepublika parlamentario edo errepublika presidentzialista gisa antolatuak egon daitezke.

Federazio bat eskualde autonomoen izenaz (ohikoena "estatuak" izatea da) edo gobernu zentral federal batez osatua egon ohi da. Federazio batean eskualde autonomoen autogobernua (eskualde hartako hiritarrek demokratikoki hautatua) berezko konstituzio batez berretsia dago eta ezin liteke gobernu zentralaren aldebakarreko erabaki baten ondorioz baliogabetua izan.

Hiru estatuk euren buruak errepublika federal gisa izendatu ohi dituzte: Alemaniako Errepublika Federala, Nigeriako Errepublika Federala eta Etiopiako Errepublika Federal Demokratikoa. Izen honen beste aldaera bat "Errepublika Federatiboa" Brasilen izenan agertzen da. Azkenik, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuek euren buruak "estatuen batasuna" gisa definitzen dituzte. Federazio guztiak ez dira errepublikak: adibidez, Kanada eta Australiak eskualde autonomoetan banatutako monarkia konstituzional federal bat dute.

Feuillanten taldea

Feuillanten taldea (frantsesez: Feuillants) Frantziako Iraultzan, jakobinoen taldea hautsi zenean sortu zen talde moderatua izan zen, monarkia konstituzional baten aldekoa.

Haien artekoak ziren La Fayette, Barnave, Duport, Lameth anaiak, Beugnot, Sieyès, Girardin, Pastoret etab. Parisko feuillants edo fraide bernardoen komentuan elkartzen ziren eta horretatik datorkie izena.

Legegintza Biltzarreko berrehundik gora diputatu sartu ziren talde horretan. Logographe eta Indicateur agerkariek ematen zuten haien jarreren berri. 1792ko abuztuaren 10eko gertakarien ondoren, erregezale konstituzionalen lekua hartu zuten errepublika burges eta liberalaren aldekoek.

Herbehereak

Herbehereak (nederlanderaz: Nederland, ˈneːdərˌlɑnt ahoskatua) Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Herbehereetako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) zati da, Curaçao, Sint Maarten eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu kidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako ipar-mendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar itsasoa du, hegoaldean Belgika eta ekialdean Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.

Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. Batzuetan Holanda izenez ageri dira, baina Holanda berez bi probintziaren izena besterik ez da, eta ez Herbehere osoena.

Herbehereak oso dentsoki populatuak daude eta eremu asko itsas mailatik behera ditu. Bere haize-errotengatik, gaztengatik, dikeengatik, tulipanengatik, bizikletengatik eta gizarte tolerantziagatik da ezaguna munduan. Politika liberalak ditu drogei, prostituzioari, homosexualen arteko ezkontzei, abortuari eta eutanasiari buruz.

Hun Sen

Hun Sen (khmereraz: ហ៊ុន សែន; Kampong Cham, 1952ko abuztuaren 5a) kanbodiar politikaria da.

1970ean Khmer Gorriekin bat egin zuen eta mailaz maila gora eginez joan zen. 1975ean, Phnom Penheko gatazkan begi bat galdu zuen. 1976an, Khmer Gorriek, Pol Pot buruzagi zela, Kanbodia Demokratikoaren Errepublika aldarrikatu zuten, eta Hun Senek Vietnamera alde egin zuen. 1979an vietnamdarrek lagundutako armadak estatu-kolpea eman eta Khmer Gorriak eta Pol Pot Phnom Pehhetik alde egitera behartu zituzten. Hun Sen bere herrira itzuli zen, eta vietnamdarrek lehen ministro egin zuten. 1979tik 1993ra bitartean, vietnamdarren gobernu txotxongiloaren buru izan zen. Nazio Batuek milioika dolar sartu zituzten Kanbodian 1993an monarkia konstituzional batekin demokrazia ezartzeko asmoz. Nazio Batuek babestuta, hauteskundeak egin ziren, eta Norodom Ranariddh printzeak, Norodom Sihanouk erregearen semeak, irabazi zituen. Hala ere, Hun Senek, Kanbodiako Herriaren Alderdiaren lehendakariordeak, esan zuen bere alderdiak herria zatituko zuela eta bere buruzagitza beharrezkoa zela. Nazio Batuek boterea Ranariddhen eta Hun Senen artean banatzea proposatu zuen, biak lehen ministro izendatuz. 1993tik 1997ra bitartean, elkarrekin gobernatu zuten, baina 1997ko maiatzean Ranariddhek bere herriari ohartarazi zion 1998an Hun Senek hauteskundeak irabazten baldin bazituen, Kanbodiaren monarkia konstituzionalerako bidea zapuztuko zuela, eta komunismoa ezarriko zuela berriz, demokraziaren ordez. Handik bi hilabetera, Hun Senek Ranariddh bere kargutik kendu zuen, eta gatazka odoltsua sortu zuen, dozenaka hildako eragin zituena. Kazetariek estatu-kolpea zela esan arren, Hun Senek ukatu egin zuen. Printzeak alde egin behar izan zuen, eta kanpoan zela, Kanbodiako parlamentuak Ung Huot atzerri-ministro ohia aukeratu zuen, Ranariddh printzearen ordez, lehen ministro kargurako.

Kanbodia

Kanbodia (batzuetan Kanputxea) Hego-ekialdeko Asiako estatua da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Thailandia mendebaldean, Laos iparraldean eta Vietnam ekialdean. Oraingo estatua Khmer Inperioaren oinordeko zuzena da, behin Indotxina osoa aginpean eduki zuen inperioa. Kanbodiako turismo baliabide nagusietakoa Angkor Wat tenplu eta hiri galdua da: herriarentzat ikur nagusi bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.

Hiriburua Phnom Penh da.

Liechtenstein

Liechtenstein edo Lienchtensteingo Printzerria Europako erdialdean dagoen estatu burujabe txiki bat da, Europako mikroestatuetako bat: 160 kilometro koadro ditu, eta 38.111 biztanle zituen 2017an. Ez da Europar Batasuneko kidea. Hala ere, 2011. urteaz geroztik, Europako Schengen zirkulazio askeko eremuko kide da.

Vaduz hiriburuak 5.521 biztanle zituen 2017an.

Lituaniako Erresuma (1918)

Lituaniako Erresuma denbora gutxi iraun zuen monarkia konstituzional bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren amaieran sortu zena. Erresuma hau Lituania Alemaniaren kontrolpean zegoenean sortu zen. Lituaniako kontseilua Lituaniako independentzia aldarrikatu zuen 1918ko otsailaren 16an, baina gobernu bat sortzen porrot egin zuen alemaniar armaden presentziarengatik. Lituaniarrek Alemanian anexionatuta izatea ez zuten nahi eta orduan monarkia konstituzional bat bihurtzea proposatu zuten. 1918ko ekainaren 4an Gilen, Urach-ko 2. dukea errege bezala aukeratu zuten eta honek baietz esan zuen. Mindaugas IIa izena hartu zuen baina ez zen inoiz Lituaniara iritsi. Gilenen aukera Lituaniako kontseilua bitan zatitu zuen eta Alemaniak gerra galdu zuenez hautaketa inbalidatu zen 1918ko azaroaren 2an.

Luis I.a Portugalgoa

Luis I.a Portugalgoa (Lisboa, 1838ko urriaren 31a - Cascais, 1889eko urriaren 19a), izengoitiz Herrikoia (portugesez: O Popular) deitua, 1861-1889 urteetan Portugalgo erregea izan zen.

Fernando II.aren eta Maria II.aren bigarren semea zen. Petri V.a anaiaren ondorengoa izan zen eta monarkia konstituzional baten arabera gobernatu zuen. Kolonietako esklabotasuna galarazi zuen 1868an. Errepublikaren aldeko giroa guztiz zabaldu zen Portugalen Luis I.aren garaian. Shakespeareren eta beste idazle batzuen obrak portugesera itzuli zituen.

Malaysia

Malaysia Hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, Malakako penintsulako hegoaldeko muturrak (Mendebaldeko Malaysia) eta Borneoko uhartearen ipar-mendebaldeak (Ekialdeko Malaysia) osatua. Hamahiru estatuz eratutako federazioa da. 329.847 km2 ditu, eta 27.565.821 biztanle zituen 2010ean (malaysiarrak).

Hiriburua Kuala Lumpur da, nahiz eta gobernu federalaren egoitza Putrajaya hiri berria izan. Hizkuntza ofiziala malaysiera; eta erlijio nagusiak, islama (malaysiarren % 60,4), budismoa (% 19,2), kristautasuna (% 9,1), hinduismoa (% 6,3) eta txinatar erlijio tradizionalak (% 2,6). Gizatalde nagusiak malaysiarrak (% 50,4), txinatarrak (% 23,7) eta indigenak (% 7,1) dira.

Monarkia

Monarkia grezierazko μονος (mónos): ‘bat’, eta αρχειν (arjéin): ‘gobernua’ hitzetatik dator eta bakar baten gobernua bezala itzul daiteke. Definizioz, estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

Tradizionalki monarka estatuaren botere guztien jabe ohi izan da: Botere Legegilea, Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era honi Erregimen Zaharra deritzo.

Gaur egun estatu askotan monarka titulua mantentzen da baina ez garai bateko botereak. Hau da monarkia konstituzionalen kasua, hau da, burujabetza herriaren esku dagoen baina Estatuaren Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu hauetan monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du eta ez du estatuaren botereetako inor.

Serbiako Iraultza

Serbiako Iraultza (serbieraz: Српска револуција / Srpska revolucija) Serbian 1804 eta 1835 artean izandako altxatze nazionala izan zen, zeinaren bitartez herrialdea sanjak (otomandar probintzia) izatetik hasieran lurralde matxino eta gero monarkia konstituzional bat bilakatu zen. Zati ezberdinak izan zituen: hasieran, 1804 eta 1817 artean, Otomandar Inperioaren aurkako borroka bortitza izan zen, bi matxinada eragin zituena; bigarren aldian, (1817–1835) Serbia autonomo baten boterea baketsuki finkatu zen. 1835ean herrialdeak lehenengo konstituzioa aldarrikatu zuen, feudalismo eta mirabetza abolitu eta herrialde subirano bilakatu zena. Horrela, Serbia modernoa jaio zen.Hona hemen iraultzaren fase nagusiak:

Lehen serbiar matxinada (1804–13), Karađorđe Petrovićek zuzendua

Hadži Prodanen matxinada (1814)

Bigarren serbiar matxinada (1815–17), Miloš Obrenovićek zuzendua

Serbiar estatuaren aintzatespena (1815–1833)

Swazilandia

Swazilandia, ofizialki Eswatini (izen ofiziala: Eswatiniko Erresuma; swazieraz: Umbuso weSwatini) Afrikako hegoaldeko herrialde bat da. Mugakide ditu Hegoafrika ipar, hego eta mendebaldean, eta Mozambike ekialdean. Afrikako herrialderik txikienetakoa da.

Tonga

Tongako Erreinua (ahozkera: toŋa) Ozeano Barean dagoen uhartedia da. 169 uhartek osatzen dute eta horietatik 36tan jendea bizi da. 800 kilometroko luzera du iparralde-hegoalde norantzan. Samoaren hegoaldean dago, Australiaren ekialdean eta Zeelanda Berriaren iparmendebaldean. Tonga hitzak tongeraz hegoalde esan nahi du, Polinesia osoan hegoaldeen dauden uharteak baitira.

Tonga Ozeaniako uharte-nazioen artean monarkia duen bakarra da eta mota horretako herrialdeen artean formalki kolonizatua izan ez zen herrialde bakarra ere bada.

Uharteei beste izen batzuk ere eman izan zaizkie, adibidez Uharte Adiskidetsuak, Cook Kapitaina bertara 1773an iritsi zenean emandako ongietorri adiskidetsua dela eta. 'inasi jaiaren garaian iritsi zelako gertatzen da hori, uharteko nagusiari fruituak oparitzen zaizkiolako eta gonbidapena jaso zuelako. Willian Mariner idazlearen arabera nagusiek Cook erail nahi zuten baina ez zuten adostu hau nola egin.

Viktoria Erresuma Batukoa

Viktoria (1819ko maiatzaren 24 - 1901eko urtarrilaren 22a), Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuko erregina izan zen 1837tik 1901era arte, eta Indiako lehen enperatriza, 1876tik eta 1901era arte. Haren erreginaldiak 64 urte iraun zuen; hots, Erresuma Batuko bigarren erreginaldirik luzeena.

Haren erreginaldiari maiz Viktoriar Aroa deritzaio.

Viktoriaren aita Eduardo Kent and Strathearn-ekoa zen, Jurgi III.a Erresuma Batukoaren laugarren semea. 1802an, Eduardo hil ostean, Viktoria bere ama Viktoria Saxonia-Cobourg-Saafeld-ekoaren zaintza hertsiaren pean geratu zen. 18 urterekin erregina izendatu zuten, bere osaba guztiak seme-alaba bizirik gabe hil ziren eta. Garai horretan Erresuma Batua monarkia konstituzional bat zen, eta errege edo erreginak zuzeneko botere politiko txikia zuen. Maila pribatuan, gobernuaren eta ministroen erabakiak baldintzatzen saiatu zen. Maila publikoan, moralitatearen estandar zorrotzen ikono nazional gisa hartzen da.

Viktoria bere lehengusu Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoarekin ezkondu zen 1840an. Euren bederatzi seme alabek kontinente osoko errege familia eta nobleekin egin zituzten ezkontzak. Horregatik, "Europaren amona" ezizena eman izan zaio. Albertoren heriotzaren ostean, 1861ean, Viktoria dolu egoera batean sartu zen eta agerpen publikoei uko egin zien. Haren itxialdia zela eta, errepublikanismoa indartu zen. Hala ere, haren agintaldiaren bukaeran popularitatea irabazten joan zen. Haren Urrezko Jubileoa eta Diamantezkoa ospakizun publikorako garaiak izan ziren.

Haren erreginaldiak 63 urte iraun zuen, garai horretararte egondako erregealdirik nahiz erreginaldirik luzeena. Horrek Erresuma Batuko historian aro bat izendatzea ekarri zuen: Viktoriar Aroa. Haren agintaldian Industri Iraultzaren garapen nagusia suertatu zen, zeinak herrialdea ekonomikoki, teknologikoki eta sozialki eraldatu baitzuen. Urte horietan, halaber, Britainiar Inperioa izugarri hedatu zen, bere erpinera iritsiz. Hori guztia zela eta, garaiko botere handiena bilakatu zen Erresuma Batua. Hannover Etxeko azken britainiar monarka izan zen, haren seme Eduardo VII.a Erresuma Batukoak Saxonia-Coburg eta Gotha etxeko lerroa eraman baitzuen, aitak bezala.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.