Monako

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Munduko estatu txikienetakoa da, eta biztanle dentsitate handienetakoa du. Auzo populatuena Monte Carlo da.

Whole Monaco
Monako osoaren ikuspegia.
Monakoko Printzerria
Principauté de Monaco
Principatu de Múnegu
Principato di Monaco
Principat de Mónegue
Monakoko bandera Monakoko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Deo Juvante
(Jainkoaren Laguntzarekin)
Ereserkia: Hymne Monégasque
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Monako1
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Bertako hizkuntzak monakoera, okzitaniera, italiera
Herritarra monakoar
Gobernua Printzerri palamentarioa
 -  Printzea Alberto II.a
 -  Estatu ministroa Serge Telle
Sorrera
Azalera
 -  Guztira 2 km2 (193.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2016) 37.632 (210.)
 -  Dentsitatea 18.816 bizt./km2 (1.)
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 377
Internet domeinua mc
1 Monako hiri-estatua da.

Etimologia

Hiriaren izena Monoikos («etxe bakarra») grezierazko hitzetik dator. Mitologiak dioenez, Herkules greziar heroiaren etxea izan adierazten du.

Geografia

Mugak

Klima

Demografia

Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi dira Monakoko bertakoak (%16); atzerritik joandako gehienak aberatsak dira, eta zergak ordaindu beharrik ez izateko eskuratzen dute Monakoko hiritartasuna. Bizi maila oso altua da eta bizi itxaropena 78 urtekoa, batez beste. Erlijio nagusia, katolizismoa da.

Ekonomia

Monakoko ekonomia Frantziako ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri (barne produktu gordina adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak kasinoa eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).

Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz.

Banaketa administratiboa

Monte Carlo, evening
Monte Carlo.

Monakoko printzerria udalerri bakar batek osatzen du. Hala ere, administraziorako hamar auzo edo quartier delako guneetan banatzen da. Auzo guztietan ezagunena Monte-Carlo dugu, hotelak eta kasino famatua dauden tokia.

Politika eta gobernua

Monako ez da, berez, Europar Batasuneko kidea, baina hartatik oso hurbil dago Frantziarekin duen aduana batasunaren ondorioz, eta euroa du diru ofiziala.

Azken 700 urteetan Grimaldi familia egon da Monakoko agintean, herentziaz jasotzen baita errege kargua. Gaur indarrean dagoen konstituzioa 1962. urtekoa da, eta Rainiero III.a erregeak aldarrikatu zuen; orduan ezarri zen monarkia konstituzionala. Aginpide legegilea erregearen eta nazio biltzarraren esku dago, eta betearazlea erregearen eta estatu ministroa buru duen gobernu kontseiluaren esku. Ez dago alderdi politikorik.

1993an Nazio Batuen Erakundean sartu zen Monako. 1997az gero Michel Leveque da estatu ministroa. Rainiero III.a 2005ean hil zen, eta haren seme Alberto II.ak eskuratu zuen errege titulua.

Kultura

Hizkuntzak

Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra printzerrian, baina jatorrizko mintzaira ere badira: alde batetik, monakoera, ligurieraren dialekto bat; bestetik, proventzera, okzitanieraren dialekto bat, monakoerarekin ere senidetua.

Ingelesa eta italiera ere erabiltzen dira.

Kirola

AS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.

Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. "Climatological information for Monaco" – www.visitmonaco.com

Kanpo estekak

1939ko Frantziako Tourra

1939ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 33. edizioa izan zen. 1939ko uztailak 10 eta 30 bitartean ospatu zen 4224 kilometroko ibilbidea eginez 18 etapatan, horietatik seigarrenak, zortzigarrenak, hamabigarrenak, hamazazpigarrenak eta hamazortzigarrenak bi eta hamargarrenak eta hamaseigarrenak hiru sektore izan zituztelarik. Irabazleak, Sylvère Maes belgikarra, ibilbidea batez beste 32 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik ospatu zen azken edizioa izan zen.

80 txirrindularik parte hartu zuten 8 txirrindulariko 10 taldetan banatuta, proba 49k amaitu zutelarik, eta talde bakar batek ere ez zuen amaitu proba bere txirrindulari guztiekin. Tourra 1947 arte bertan behera utziko zuen Bigarren Mundu Gerraren hasiera gertu egoteak Alemania eta Italiako txirrindulariek ez parte-hartzea eragin zuen.

1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamaseigarren edizioa izan zen. Dublingo Gaiety Theatre antzokian ospatu zen, Irlandan, apirilaren 3an. Aurkezlea Bernadette Ní Ghallchóir izan zen.

Garailea Monako ordezkatzen zuen Séverine izan zen, "Un banc, un arbre, une rue" kantuarekin. Monakoren lehen garaipena izan zen.

Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, 1965 eta 1966ko edizioetako errekorra berdinduz. Austria, Finlandia, Norvegia, Portugal eta Suedia eten baten ostean bueltatu ziren, eta Maltak lehen agerraldia egin zuen. Botazio sistema berri bat erabili zen, 1972 eta 1973an errepikatuko zena: herrialde bakoitzak bi epaimahaikide bidali zituen, bata 25 urtetik beherakoa eta bestea 25 urtetik gorakoa. Epaimahaikide bakoitzak 1etik 5era ebaluatu behar zuen abesti bakoitza (bere herrialdeko abestia salbu).

2009ko Frantziako Tourra

2009ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 96. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 4an hasi eta uztailak 26an amaitu zen, Monakon hasiz eta Parisen amaituz, 3459 kilometroko ibilbidea egin ondoren 21 etapatan banatuta, etapa horietatik 3 erlojupekoak izan zirelarik (banakako 2 eta taldekako 1) hiru etapen artean 93 kilometro osatuz.

Frantziako Tourraren edizio honetan 180 txirrindularik parte hartu zuten bederatzi txirrindulariko 20 taldetan banatuta, proba 157k amaitu zutelarik, azkenean 156 izan zirenak, proba hasi aurreko doping kasu bategatik Mikel Astarloza kanporatua izan baitzen.

Itzulia, esan bezala, uztailak 4an hasi zen, Monakon (1 Formulako zirkuituaren zati bat zeharkatu zuen 15,5 kilometroko banakako erlojupeko batekin) eta, ohi bezala, Parisko Champs Eliséesetan amaitu zen uztailak 26an. Itzuliak, edizio honetan, sei herrialde zeharkatu zituen, kronologikoki honakoak izan zirenak: Monako, Frantzia, Espainia, Andorra, Suitza eta Italia.

Edizio honetako hiru berritasun nagusiak azken-aurreko etapako Mont Ventouxera igoera (hala, etapa horretako ohiko banakako erlojupekoa mendiko etapa bategatik aldatuz), bi etapatan, 10.ean eta 13.ean pinganilloa erabiltzeko debekua (azkenean 10. etapara soilik mugatu zena 14 taldek planto egin ondoren) eta 2005eko ediziotik ospatu ez zen taldekako erlojupekoaren berreskuratzea izan ziren, edizio hau, 1967kotik erlojupeko kilometro gutxien izan zituena bihurtuz.

Itzuliaren dominatzailea Alberto Contador madrildarra izan zen, itzulia eta bi etapa erabakigarri irabazi zituena: Verbierren amaitu zen etapa alpetarra eta Annecyko erlojupeko luzea. Podiumean, berarekin batera, Andy Schleck luxenburgotarra (bigarren aldiz jarraian gazteen sailkapena irabazi zuena) eta Lance Armstrong estatubatuarra egon ziren. Eta, podiumaren gorenean zegoen arren, Alberto Contadorrek Danimarkako ereserkia entzutearekin konformatu behar izan zuen.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Franco Pellizotti mendiko eta lehiakortasunaren sailkapenean, Thor Hushovd puntukakoan eta Astana taldea taldekakoan.

Erlijio-ordena

Erlijio-ordena helburu erlijioso baten bila komunitatean bizi diren erakunde edo komunitateak dira. Erlijio askok dituzte komunitateak: tibetar budismoan sanghen komunitateak daude; sufismoan tariqak dituzte; eta kristau monjek komunitatetan ere bizi dira.

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Frantses

Frantsesa (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorri zen, beste hizkuntza erromantzeak bezala. Hizkuntza galo-erromantzeetatik eratorri zen, Galian hitz egiten zen latinaren forma, zehazkiago Iparraldeko Galian. Bere ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizionalki hitz egin diren beste Oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak. Frantsesak Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta beranduago frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera nabarmen. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: Francophone) deritzo.

Frantsesa hizkuntza ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan. Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud, Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden hainbat komunitatetan. 2015ean L2 zein hiztun partzialen %40 Europan bizi zen, %35 Saharaz hegoaldeko Afrikan, %15 Afrikan eta Ekialde Hurbilean, %8 Amerikan eta %1 Asia eta Ozeanian. Frantsesa Europar Batasunean hitz egiten den laugarren hizkuntza nagusia da, eta Europan beste lehen hizkuntza bat duten baina bigarren hizkuntza bat hitz egiteko gai direnen %20 inguruk frantsesa du bigarren hizkuntzatzat. Frantsesa da EBn gehien irakasten den bigarren hizkuntza. Frantsesa da ere munduan natiboki gehien hitz egiten den 18. hizkuntza, hiztun kopuru osoaren arabera 6.a eta munduan zehar gehien ikasten den bigarrena, 120 milioi ikaslerekin.

Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, frantsesa asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa dutenen gehiengoa Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabon, Aljeria, Maroko, Tunisia, Maurizio, Senegal eta Boli Kostan.

Frantsesak 76 milioi hiztun natibo dituela kalkulatzen da, beste 235 milioi pertsonek ondo hitz egiten dute egunero eta beste 77 eta 110 milioi artean bigarren hizkuntza gisa dute eta maila ezberdinetan hitz egiteko gai dira, bereziki Afrikan. OIFren arabera mundu osoan zehar 300 milioi inguru dira "hizkuntza hitz egiteko gai direnak", azaldu gabe zer nolako irizpidea erabiltzen duten neurketa egiteko. Université Lavalek eta Réseau Démographie de l'Agence universitaire de la francophoniek egindako ikerketaren arabera 2025ean 500 milioi hiztun izango ditu eta 2050ean 650 milioi. OIFren kalkuluak dio 2050erako 700 milioi hiztun inguru izango dituela, gehienak Afrikan.

Frantsesak nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabilia izan da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da. Bloomberg Businessweek aldizkariaren arabera frantsesa da negozioetarako hirugarren hizkuntzarik garrantzitsuena, ingelesa eta txineraren ondoren. Académie française izeneko erakunde beteranoa, 1635ean sortua, hizkuntzaren araugilea da.

Hiri-estatu

Hiri-estatu hiri batek eta batzutan inguruko lur urri batzuek osaturiko estatu bat da. Sorreraren helburuak anitzak badira ere, gehienetan (batez ere Erdi Aroan) merkatal helburuak zituzten.

Historian lehenengo hiri-estatuak Mesopotamiako hegoaldean zegoen Sumerren sortu zuten, ia nekazaritzarekin batera. Antzinako Grezian hiri-estatuen une garaiak ailegatu ziren, bertoko hiriek polisak sortzean.

Egun oraindik badira hainbat hiri estatu:

Monako

Singapur

Vatikano HiriaBurujabetzarik osorik ez duten beste hiri batzuk ere hiri-estatu dira, adibidez:

Danzig

Fiume

Tangier

Memel

TriesteHainbat hirik estatu bezala funtzionatzen dute, nahiz eta subirauak ez izan:

Ceuta eta Melilla (Espainia)

Hong Kong eta Macau (Txina)

Gibraltar (Erresuma Batua)

Berlin, Hanburgo eta Bremen (Alemania)

Kosta Urdina

Kosta Urdina edo Côte d'Azur (okzitanieraz: Còsta d'Azur) Mediterraneoaren itsasertz-parte ezagun bat da, Frantziako eta Okzitaniako hegoaldeko kostaldea hartzen duena.

Udalerri ezagunenak hauek dira, mendebaldetik ekialdera: Cassis, La Ciotat, Toulon, Hyères, Saint-Tropez, Fréjus, Saint-Raphaël, Cannes, Antibes, Cagnes-sur-Mer, Niza, Monako eta Menton.

Liguriako itsasoa

Liguriako itsasoa (italieraz: Mar Ligure; frantsesez: Mer Ligurienne) Mediterraneoaren besoa da, Liguria eta Toscana eskualdeek (Italia) eta Korsika (Frantzia) eta Elba (Italia) uharteek mugatzen dutena.

Genova kostaldeko hiririk garrantzitsuena da.

Liguriera

Liguriera Italiako iparraldeko Liguria eskualdean eta Frantziako mediterranear kostaldeko lurralde batzuetan nahiz Monakon mintzatzen den erromantze hizkuntza da. Genovera (Zenéize) bere dialektorik ezagunena da, Liguriako hiriburu Genovan hitz egiten dena. Emigrazioaren eraginez, Buenos Airesko (Argentina) La Boca auzoan ere ligurieraren hiztunak badira.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Monakoko Sari Nagusia

Monakoko Saria Nagusia Monakoko Printzerriko Monte Carlo auzoan urtero prestatzen den zirkuituan zehar burutzen den 1 Formulako lasterketa da. 1929az geroztik ospatzen da, eta munduko auto lasterketa garrantzitsuenen artean sailkatu ohi da, hirian zehar egiteak duen berezitasuna dela-eta.

Monakoko bandera

Monakoko bandera 1881an erabaki zen. Gorri eta zuri koloreko bi errenkadaz dago osatuta, biak ere neurri berekoak.

Monte-Carlo

Monte-Carlo (frantsesez: Monte-Carlo; monakoeraz Monte-Carlu; okzitanieraz: Montcarles) Monakoko printzerriko auzo edo quartier ezagunena da, bertako kasinoak, jokorako zaletasunak eta jende famatuaren ugaritasunak nabarmendua. Askotan pentsatzen da Monte-Carlo dela Monakoko hiriburua, baina bai hiriak eta bai herrialdeak muga berberak dituztenez, Monako bera da hiriburua.

Monte-Carlon bertan dago ezaguna den Monakoko zirkuitua, urteroko 1 Formulako Monakoko Sari Nagusia ospatzeko balio izaten duena.

Printzerri

Printzerri printze baten jaurgoari atxikiriko lurraldea da edo printze bat agintari duen estatu txiki burujabea. Erdi Aroan eta Aro Modernoan askotan erabili zuten sistema hau eta egun Liechtenstein, Monako edo Andorra mota honetako gobernu erak dituzte.

Provence-Alpes-Côte d'Azur

Provence-Alpes-Côte d'Azur (okzitanieraz Provença-Aups-Còsta d'Azur / Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.

Mugakide hauexek ditu: iparraldean Auvernia-Rhône-Alpeak, mendebaldean Okzitania, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa (eta Monako).

Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.

Sei departamendu ditu eskualdeak: Alpes-de-Haute-Provence, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Bouches-du-Rhône, Var eta Vaucluse.

Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Provence-Alpes-Côte d'Azur lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d'Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rodano ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.

Klima mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen % 80. Nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa ekonomi jarduera nagusiak dira.

Datu klimatikoak (Monako)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.3 12.5 14.0 16.1 19.4 23.0 25.8 25.9 23.8 19.9 16.1 13.4 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.2 10.4 11.8 13.9 17.1 20.8 23.5 23.7 21.6 17.8 14.0 11.4 16.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.2 9.6 11.6 14.8 18.5 21.2 21.5 19.3 15.6 11.9 9.3 14.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.7 76.4 70.5 62.2 48.6 36.9 15.6 31.3 54.4 108.2 104.2 77.5 768.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.8 6.4 6.1 6.3 5.2 4.1 1.9 3.1 4.0 5.8 7.0 6.0 62.7
Eguzki orduak 148.8 152.6 201.5 228.0 269.7 297.0 341.0 306.9 240.0 204.6 156.0 142.6 2668.7
Iturria: www.visitmonaco.com[1]
Okzitaniako bandera Okzitaniako eskualde historikoak Okzitaniako bandera

Blason de l'Auvergne.svg AuverniaBlason du Béarn.svg BearnoBlason duche fr Bourbon (moderne).svg BorboierriaArms of the Dauphin of France.svg DofinerriaBlason province fr Gascogne.svg Gaskoinia (horren barruan: Blason comte fr Armagnac.svg Armagnac, Blason département fr Hautes-Pyrénées.svg Bigorra eta Flag of Val d'Aran.png Arango harana)Blason de l'Aquitaine et de la Guyenne.svg Guiena (horren barruan: Agenais, Quercy, Blason département fr Dordogne.svg Périgord eta Blason Rouergue.svg Rouergue)Blason région fr Limousin.svg Limousin (horren barruan Armoiries Lusignan.svg Limousingo leinua)Blason Languedoc.svg Languedoc (horren barruan: Blason du comté de Foix.svg Foix Herria eta Fenolhedés)Coat of arms of Monaco.svg MonakoBlason Languedoc.svg Okzitaniako haranakArms of Nice.svg Nizar herriaBlason province fr Provence.svg Proventza (horren barruan: Armoiries Comtat Venaissin.png Comtat Venaissin)Blason département fr Haute-Loire.svg Velai (antzinean Languedoc-en)Blason département fr Ardèche.svg Vivarés (antzinean Languedoc-en)


La Gàrdiako barrendegia

Okzitaniako bandera Okzitaniako lurraldeak Okzitaniako bandera

Frantzian: AllierArdecheAveyronAudeAlpe GaraiakProventza Garaiko AlpeakItsas AlpeakAriegeBouches-du-RhoneCantalCherCharenteCorrezeCreuseDordoinaDromeHeraultGardGarona GaraiaGersGirondaIndreIsereLandakLoiraLoira GaraiaLozereLotLot-eta-GaronaPirinio AtlantikoakPirinio GaraiakEkialdeko PirinioakPuy-de-DomeTarnTarn-eta-GaronaVarVaucluseVienneVienne Garaia

Espainian: Arango harana (Katalunia)

Italian: TurinCuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Imperia (Liguria)

Monakon: Monako

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.