Miguel León-Portilla

Miguel León-Portilla (Mexiko Hiria, 1926ko otsailaren 22 - Ibidem, 2019ko urriaren 1) mexikar filosofo eta historialaria izan zen, nahuatl literaturan espezialista zein ikerlari handienetakoa. 1988tik Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) ikerlari emeritoa, 1995an Belisario Domínguez Domina jaso zuen. 1971ko martxoaren 23tik El Colegio Nacional instituzioaren partaidea izan zen.[1] 1987tik 1992 arte UNESCOn Mexikoko Enbaxadorea izan zen. Mexikoko intelektual handienetariko bat izan zen.

Miguel León-Portilla
Miguel León-Portilla NotimexTV
Bizitza
Jaiotza Mexiko Hiria1926ko otsailaren  22a
Herrialdea  Mexiko
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Mexiko Hiria2019ko urriaren  1a (93 urte)
Familia
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, historialaria, diplomazialaria, hizkuntzalaria, filosofoa eta dozentea
Enplegatzailea(k) Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
Miguel León-Portilla reconocimiento IMG 9997 (26073699301)
Herritar gailenaren izendapena jaso zuen 2016an.

Datu biografikoak

Miguel León-Portilla Mexiko Hirian 1926an jaio zen. Miguel León Ortiz eta Luisa Portilla Nájeraren seme nagusia izan zen. Haren ondoren Maria Luisa eta Jorge jaio ziren. Lehen ikasketak Espainiako errepublikazaleek sortutako El Colegio de Méxicon ikastetxean egin zituen. Ikasketak Guadalajaran bukatu zituen. Los Angelesko Loyola Marymount Unibertsitatean Arteetako gradua lortu zuen 1951n. Bost urte geroago Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoaren Filosofia eta Letren Fakultatean doktoreago bukatu zuen; haren tesiaren izenburua La filosofía náhuatl estudiada en sus fuentes izan zen; lan hori egiteko Ángel María Garibay Kintanaren aholkularitza izan zuen. Lan hau unibertsitateak 1959an plazaratu zuen eta arrakasta handia izan zuen. Urte berean Visión de los vencidos argitaratu zuen, bere beste liburu ezagunetariko bat. Bigarren liburu horretan konkistaren aurrean nahuatl herriaren ikuspuntua jaso zuen nolabait. 1965an Ascensión Hernández Triviño hizkuntzalari espainiarrarekin ezkondu zen.

Liburu garrantzitsuenak

León-Portilla instituzio desberdinentzako artikulu ugari argitaratu zituen eta berrogei liburu baino gehiago. Horien artean hauek izan daitezke garrantzitsuenak:

  • La filosofía náhuatl estudiada en sus fuentes (1956). Bere doktoreago tesia, hizkuntza askotara itzulita.
  • Siete ensayos sobre cultura náhuatl (1958)
  • Visión de los vencidos (1959). Bere lan ezagunena.
  • Los antiguos mexicanos a través de sus crónicas y cantares (1961)
  • El reverso de la conquista. Relaciones aztecas, mayas e incas (1964)
  • Tiempo y realidad en el pensamiento maya (1968)
  • México-Tenochtitlan, su espacio y tiempos sagrados (1979)
  • La multilingüe toponimia de México: sus estratos milenarios (1979)
  • Hernán Cortés y la Mar del Sur (1985)
  • Cartografía y crónicas de la Antigua California (1989)
  • Quince poetas del mundo náhuatl (1993)
  • La filosofía náhuatl estudiada en sus fuentes (1993)
  • Francisco Tenamaztle (1995)
  • La flecha en el blanco (1996)
  • Bernardino de Sahagún, pionero de la antropología (1999)
  • Erótica náhuatl (2019)

Ikerketa esparru nagusiak

  • Mexikoko erdialdeko prehispanikoak
  • Nahuatl hizkuntza eta literatura. Kodex indigenen ikerketa.
  • Indigenen eskubideen aldeko defentsa.
  • Mexikoko humanismoa.
  • Kalifornia Beherearen etnohistoria.
  • Mexikoko iparmendebaldeko eta Estatu Batuetako hegomendebaldeko harreman kulturalen inguruko ikerketak.

Erreferentziak

  1. https://www.jornada.com.mx/ultimas/cultura/2019/10/01/fallece-miguel-leon-portilla-2796.html

Kanpo loturak

1926

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Chac Xulub Chengo kronikak

Chac Xulub Chengo kronikak edo Nakuk Pecheko kronika . Kronika hauek interes handia dute nahiz eta Mexikotik kanpo oso ezagunak ez izan. Egilea, Nakuk Pech, Chac Xulub Chen, gaur egun Chicxulub, herriko agintaria indigena zen (Yucatánen) eta alfabeto latindarra erabiliz, 1562an, kronika horiek idatzi zituen. Testua ez da oso luzea baina konkistaren gertaeretatik oso gertu idatzia izan zen. Nakun Pechek konkistaren prozesua kontatu zuen, espainiarrak agertu zirenetik 1554 arte.Nakuk Pech oso gizon informatua zen eta bere testuan berak ikusitako gertaerekin batera, beste iturrietatik jasotakoak kontatu zituen. Yucatango maia hizkuntzaz idatzi zuen eta horretarako alfabeto latinarraren moldaketa batez baliatu zen. Bere kasua ez zen bakarra izan ezen Juan de Herrera frantzizkotar fraideak, 1546an, Meridan, sortu zuen eskola bat bertako maia gazteei irakasteko; Izamalen, bestetik, Juan de la Torre fraideak maia hizkuntzaren soinuak alfabetora moldatzeko lana egina zuen.

Chac Xulub Chen Kronikak liburuak duen balore nagusia konkistaren informazioa indigenen ikuspuntutik eta ez garaileen ikuspuntutik ematen digula izan daiteke baina baita ere maia herrien tradizioei buruzko datuak.

Chilam Balam

Chilam Balam liburuak espainiarren konkista ondoko eskuizkribu maia batzuen izena da (XVI. eta XVII. mendea). Idazkera latinoan eta Europako paperean eginak dira. Erlijio berri baten etorrera igartzeaz gainera, piktogramez eginiko maia liburuek adierazitako hainbat testu biltzen dituzte, historiari, medikuntzari eta astrologiari buruzkoak bereziki. Idazleak anonimoak dira eta, sarritan, ugari eta denbora desberdinetan bizi izandakoak: egile berriek aurrekoek egindakoa jasotzen zuten eta aldatzen zuten ideia berriak sartuz testuak berritzen eta garbira pasatzen zituzten moduan. Horrek argitzen du zergatik horrelako liburuetan XVI. mendeko gertaerekin batera XX. mendekoak agertzen diren. Alfonso Villas Rojasek dokumentatuta dauka 1936urtean Tusik herrian, hango zahar batek idazten jarraitzen zuten testu bat buruz azaldu zion; beraz, literatura mota honek orain gutxi arte bizirik iraundu du.Kolonia garaietan maia zibilizazioaren testuak eta liburuak apaizek txikitu zituzten. Haien esanetan horrela paganismoaz bukatzen ari ziren eta katolizismoaren bideak prestatzen. Denboraz jarrera hori epeldu egin zen eta, agian europearren eraginez, Chilam Balam izeneko liburuak idazteari ekin zioten. Horregatik ez da kasuala idazkeran kultura eta erlijio berrien aztarnak nabarmenak izatea. Liburuak alfabeto latinoz idatzita daude eta hizkuntza, Yucatango maia hizkuntza da.

XIX. mendean, Juan Pío Pérezek, Yucatángo filologo ezaguna, hiru herriko Chilam Balam hartuta (Maní, Kaua eta Ixilekoak) eta fragmentu batzuk beste testuekin lotuta, Códice Pérez izeneko liburua argitaratu zuen. Lanaren helburua Yucatángo maien kronologia estudiatzea zen.

Dresdengo Kodexa

Dresdengo Kodexa edo Codex Dresdensis amate paperaren gainean egindako maia kodex bat da, Dresdengo liburutegian (Sächsische Landesbibliothek (SLUB)) gordeta dagoena. Konkistaren aurreko kodex hau gure egunetara heldu diren arteko osatuena eta ederrena da. Berez, kodex hau egutegi bat da; bertan jainkoen eragina egunen arabera erakusten da. Aldi berean maien egutegia eta zenbaki sistema azaltzen da. Europan liburu honen inguruko lehenengo berri 1739koa da. 1825-1826. urtetan Agostino Aglio italiarrak kodex honen kopia bat egin zuen, ondoren Mexikoko beste dokumuntuekin batera argitaratua izan zen; dokumentu bilduma horri Kingsborough Kodex bezala ezagutzen zaio.

Grolier Kodexa

Grolier Kodexa (Codex Grolier), Kodex hau Mexikoko Antropologia Museo Nazionalean dago eta ezagutzen den laugarren maia kodexa izan daiteke. Antza Chiapas inguruko kobazulo batean aurkitua izan zen, Palenquetik gertu. Karbono-14 bidezko datazioak XIII. mende hasierakoa dela erakutsi du. Izena publikoki erakutsi zen lehenengo tokitik dator, New Yorkeko Grolier Clubean. Edukia Artizarraren araberako egutegia omen da.

Huei tlamahuiçoltica

Huei tlamahuiçoltica (batzutan ere Huey tlamahuizoltica) batez ere nahuatlez idatzitako liburu baten izenburu laburtua da. Izenburu osoa hau da: Huei tlamahuiçoltica omonexiti in ilhuicac tlatocaçihuapilli Santa Maria totlaçonantzin Guadalupe in nican huei altepenahuac Mexico itocayocan Tepeyacac (Zeruko erregin andere Santa Mariaren Guadalupeko Andre Maria, agerpenaren gertaera handia Tepeyac izeneko tokian, Mexiko hiritik gertu). Laburtzeko tradizionalki Gertaera handia bezala aipatua izan da.

Kodex

Kodex (latinez caudex, "zuhaitzaren enborra") eskuz idatzitako liburu zahar bat da, elkarri jositako eta koadernatutako kaierez osatua.

Erromatarrek asmatu zuten bere taulak lotzeko eta pixkanaka-pixkanaka biribilkia ordezkatu zuen. Kristautasunarekin batera zabaldu zen, Eliza kristauak formatu hau hautatu baitzuen Bibliarako.

Nahiz eta teknikoki edozein koadernaketa moderno kodexa izan, egun hitza eskuizkribuentzat baino ez dugu erabiltzen, batez ere Berant Antzinaroko eta Erdi Arokoentzat. Liburu hauek ikertzen dituen zientziak kodikologia du izena; antzinako agiriak ikertzen dituena, berriz, paleografia.

Madrilgo Kodexa

Madrilgo Kodexa (Codex Trocortesianus) maia kodex bat da. Gaur egun horrelako hiru ezagutzen dira; laugarren baten inguruan zenbait zalantza dago oraindik. Kodex honek horoskopoei eta taula astrologikoei buruzkoa da. Antza zortzi idazlarien lana izan zen. Bi zatitan aurkitua izan zen, biak 1888an elkarrekin jarritakoak. Batetik, Troano Kodexa zegoen, bestetik Corteseko Kodexa. 112 orri ditu eta Madrilgo Amerikako Museoan dago gordeta. Amate paperaren gainean egina dago.

Maia kodex

Maia kodexak Espainiaren konkista gertatu baino lehen Mesoamerikako maia zibilizazioak sortutako liburu edo kodexak dira. Oso gutxi gelditzen dira, hamar inguruko ale, gutxiegi kontutan hartzen badugu tradizio luzeko lanak direla: 300-600 urtetan, Aro Klasiko Goiztiarrean, erabiliak izan zirela; horren testigantzak Guatemala, Hondurasen eta Belizen. Konkista garaian apaiz katolikoek, esaterako Diego de Landa publikoki erre egin zituzten horrelako kodexak beste erlijioen ikurrak zirelako. Liburu hauek maia zibilizazioaren oso aztarnak baliotsuak dira. Idazteko logogramak eta glifo silabikoak erabiltzen zituzten.

Maia mitologia

Maia mitologia munduko aberatsenetariko bat da. Maia herriak hiru mila urte baino gehiago Mesoamerikako lurraldetan bizi izan dira eta oso zibilizazio originala eta indartsua sortu zuten. Mesoamerikako hiriak altxatu zituzten herriak erlijioan oinarritzen ziren eta ondorioz kosmogonia konplexua sortu zuten, gaur egun neurri handi batean galduta dagoena nahiz eta tradizio asko oraindik bizirik iraun, sarritan kristautasunarekin nahastuta.

Maien panteoia oso zabala da eta jainkoen zein jainkosen ikerketa ez da erraza. Badira, hori bai, jainko batzuk oso definituak eta maia munduan zabalduta, baina beste batzuk zonalde zehatz batean ezagutzen dira edo izenak aldatzen dituzte. Hona hemen jainkoak eta jainkosak ezagunenak:

Itzamná: zeruko dragoia.

Chaac: euriaren jainkoa.

Kinich Ahau: eguzkiaren jainkoa.

Yum Kaax: artoaren jainkoa.

Ah Puch: heriotzaren eta azpimunduaren jainkoa.

Xaman Ek: Iparrizarraren jainkoa.Jainko hauen pertsonalitateak aldakorrak izan daitezke eta oso aurpegi desberdinak erakuts ditzakete, batzuetan onak, bestetan gaiztoak.

Nakuk Pech

Nakuk Pech, baita Ah Nakuk Pech ere deitua, (1490 - 1562) idazlea eta historialari maia izan zen, Mexikoko Yucatánen jaioa. Maien artean Conkaleko familia noble baten semea zen eta Chac Xulub Chen, gaur Chicxulub izeneko herrian, agintari indigena izan zen. 1562an, hil baino gutxi, Ubelil u kablail Chac Xulub Chen (Chac Xulubeko kronika) idatzi zuen, gaur egun Chac Xulub Chengo kronikak bezala ezagututa. Testu horretan Espainiako konkistan sufritutako gertaerak jaso zituen, askotan, lehen eskutik ezagututakoak.Brasseur de Bourbourg abadeak kronika horiek erabili zituen Troano kodexa argitaratu zuenean.

Otsailaren 22

Otsailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamahirugarren eguna da. 312 egun falta dira urtea amaitzeko, 313 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urriaren 1

Urriaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamalaugarren eguna da, 275.a bisurteetan. 91 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.