Miño

Miño[1] (Minho portugesez) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.

Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.

Miño
Miño (es, gl), Minho (pt)
Bridge over Minho river (río Miño) in Vila Nova de Cerveira, Portugal
Datu orokorrak
Luzera 340 km
Azalera 45,5435 km²
4.554.350 hektarea
Geografia
Koordenatuak 43° 12′ 41″ N, 7° 16′ 52″ W / 43.211388888889°N,7.2811111111111°WKoordenatuak: 43° 12′ 41″ N, 7° 16′ 52″ W / 43.211388888889°N,7.2811111111111°W
Kokapena Viana do Castelo
Herrialdea Espainia eta Portugal
Lurraldea Galizia
Hidrografia
Arroaren azalera 22.500 km²
Bokalea Ozeano Atlantikoa
Mendizaletasuna

Ibilbidea

Iturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.

Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.

Ibaiadarrak

Ekialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.

Erreferentziak

  1.   159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-6 .

Irudi galeria

Río Miño

Ibaiaren irudi bat.

Tui Miño 060415 1

Tui udalerria eta Miño ibaia Portugalgo Valença udalerritik ikusita.

Boats in Minho river (río Miño) in Vila Nova de Cerveira, Portugal-1

Vila Nova de Cerveiratik pasatzean.

Guarda desembocadura Miño 01-04b

Itsadarreko irudia, A Guarda aldean.

Ikus, gainera

A-55

A-55 edo Vigo - Tuiko Autobia Vigo eta Portugal lotzen duen autobia da.

A Guarda

A Guarda Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen udalerria da. Baixo Miño eskualdean dago. Galiziaren hego-mendebaldean dago, hain justu Miño ibaia itsasoratzen den lekuan. Bertako herritarren izena galizieraz Guardés da, euskaraz berriz Guardatar. Herriko galiziar hiztunen kopurua %97,23koa da (2001).

Betanzosko eskualdea

Betanzosko eskualdea Galiziako barrualdean dago, Coruñako probintziaren ekialdean.

Castrelo de Miño

Castrelo de Miño Ourenseko udalerria da, El Ribeiro eskualdean dagoena.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.981 biztanle zituen.

Establés

Establés Guadalajarako udalerria da, Señorío de Molina - Alto Tajo eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 48 biztanle zituen.

Galizia

Galizia (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

Galiziako geografia

Galiziako geografia Ozeano Atlantikoak markatzen du, Galiziako (Espainia) mendebalde eta iparraldea inguratzen duena eta itsasadar sakon eta aberatsak sortzen dituena.

Hegoaldean, Miño ibaiak Portugaldik bereizten du, ipar-ekialdean Eo errekak Asturiastik eta hego-mendebaldean Galizia-Leongo mendiguneak banatzen du Gaztela eta Leongo erkidegotik.

Ibaiadar

Ibaiadarra ur laster edo ibai bat da, bere urak itsasoan ez baizik beste ibai nagusiago batean isurtzen dituena.

Hasiera batean, batzen diren bi ibaietatik, ibaiadartzat jotzen dena, garrantzi gutxiagoakoa da (bere emariagatik, luzeragatik edo arroaren tamainagatik...) Hala ere, badago salbuespenik: Misisipi ibaia adibidez. Honen ibaiadarra den Missouri ibaia, elkargunetik errekan gora, 600 kilometro luzeagoa da eta hiru aldiz handiagoa den arroa du, adibidez.

Gauza bera gertatzen da Miño eta Narcearekin, Sil ibaia eta Nalon baino laburragoak eta emari gutxiagodunak. Eta, Orinoko eta Guaviare ibaien arteko elkargunean, azken hau, askoz luzeagoa da, ia 1600 kilometroko luzerarekin, Orinokok, toki horretan bertan 940 dituen bitartean, emari gehiagokoa ez den arren.

Minho-Lima

Minho-Lima Portugalgo azpieskualdea da, Iparraldeko eskualdean kokatuta dagoena.

Galizia mugakide ditu: iparraldean Miño ibaiak Pontevedrako probintziatik bereizten du eta ekialdean Ourense dauka.

Miño (Coruña)

Miño Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Betanzosko eskualdean kokatzen den udalerria da.

Miño de Medinaceli

Miño de Medinaceli Soriako probintziako udalerria da. Soriatik 75 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 83 biztanle zituen 56,25 km²-ko azaleran.

Miño de San Esteban

Miño de San Esteban Soriako probintziako udalerria da. Soriatik 83 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 72 biztanle zituen 48,89 km²-ko azaleran.

O Baixo Miño

O Baixo Miño Galiziako kostaldean dagoen eskualdea da, Pontevedrako probintziaren hego-mendebaldean dagoena.

Tui du udalerririk handiena (2005ean 16.680 biztanle).

O Rosal

O Rosal Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen O Baixo Miño eskualdeko udalerria da.

Oia

Oia Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen O Baixo Miño eskualdeko udalerria da.

Pontevedrako probintzia

Pontevedra Galiziako probintzia da, hego-mendebaldean dagoena. Hiriburua Pontevedra hiria da, 2004an ia 79.000 biztanle zituena, baina hiri nagusia Vigo da (ia 293.000 biztanle).

Salvaterra de Miño

Salvaterra de Miño Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen O Condado eskualdean kokatutako udalerria da.

Tomiño

Tomiño Galiziako Pontevedrako probintziaren hego-mendebaldean kokatzen den udalerria da, eta O Baixo Miño eskualdean dago. Iparraldetik Gondomar udalerriarekin mugatzen du, ipar-ekialdetik Tui udalerriarekin, ekialde eta hegoaldetik Portugalekin, hego-mendebaldetik O Rosal udalerriarekin eta mendebaldetik berriz Oia udalerriarekin.

Tui

Tui Galiziako barnealdeko udalerri mugakidea da, Pontevedrako probintziaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Minho-Limako (Portugal) eskualdearen mugan eta O Baixo Miñoko eskualdean kokatuta dago, bertako herri nagusia da.

2010ean 17.306 biztanle zituen. Herriko galiziar hiztunen kopurua %86,36koa da (2001).

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.