Metro

Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Metro (argipena)».

Metroa (ikurra: m) distantziak (edo "luzerak", zientzia fisikoen hizkeran) neurtzeko Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko unitatea da. Metroaren oraingo definizioa hurrengoa da: argiak segundo baten 299.792.458renean (1/299.792.458) hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Definizio horrek ez du unitatearen tamaina aldatzen (ikus Historia beherago), baina luzera eta denbora doitasun handiz bikoiztea ahalmentzen duten neurtzeko tekniketan izandako aurrerapen berriak kontuan hartzeko sartu zen (1013rainoko doitasuna denboraren kasuan).

Metro batek, gutxi gorabehera, 39,37 hazbete ditu (3,28 oinbete).

Historia

Mètre étalon (36, rue de Vaugirard, Paris)
Metroaren eredua, 36 rue de Vaugirard, Paris

Mendeak joan, mendeak etorri, metroa definitzeko moduak aldatuz joan dira:

  • 1793: Ipar polotik Ekuatorerainoko distantziaren 1/10.000.000a.
  • 1795: Letoiz egindako behin-behineko metro txantiloiaren luzera.
  • 1799: Platinoz egindako behin betiko metro prototipoaren txantiloien luzera.
  • 1889: Platinoz eta iridioz egindako nazioarteko metro prototipoaren X formako "cross-section"arekin egindako txantiloiaren luzera,.
  • 1960: Kriptonaren espektroan oinarritutako definizioa: 1.650.763,73 kripton-86 atomoaren 2p10 eta 5d5 mailen arteko iragaiteari dagokion erradiazioaren uhin luzera hutsean.
  • 1983: Argiaren lastertasunean oinarritutako definizioa: segundo baten 1/299.792.458an argiak hutsean ibilitako distantzia.

Izena bera grezierazko metron (μετρον) hitzetik dator, "neurri bat", frantsesezko mètre hitzaren bitartez. XVIII. mendean, luzera unitate estandarra definitzeko hurbiltze bi zeuden zabalduta. Bataren arabera metroa segundo bateko periodo erdia zuen pendulu baten luzera izan behar zuen. Bestearen arabera, metroa Lurreko meridiano laurdenaren luzeraren hamar miloirena izan behar zen. 1791ean, Frantziako Zientzien Akademiak meridianoan oinarritutako definizioa aukeratu zuen, Parisko meridianoa erabiliz, eta ez penduluaren periodoan oinarritutakoa, lur azalean, tokiaren arabera, grabitatearen indarra guztiz berdina ez delako eta, horren ondorioz, ezta penduluaren periodoa ere.

Metro patroia

Platinum-Iridium meter bar
Platino-iridioz egindako Metroaren Nazioarteko Prototipoa deitutako txantiloi estandarra. hau izan zen estandarra 1960arte, orduan SI sistema berriak kriptonaren espektroko neurketa erabili zuen oinarri. 1983an oraingo metro definizioa eratu zen, argiaren abiadura hutsean oinarri hartuz. (NIST)

1793ko abuztuan, Frantziako Gobernu Errepublikarrak luzera unitate estandarra Parisetik igarotzen zen meridiano laurdenaren hamarmiloirena (a) izango zela eta haren izena mètre izango zela ebatzi zuen. Bost urte geroago aukeratutako arkuaren ikerketa amaitu zen eta hiru platinozko txantiloi eta burdinazko kopia batzuk egin ziren. Geroago egindako azterketek meridiano laurdenaren luzera txarto neurtuta zegoela (Lurraren lautasuna txarto kalkulatu zelako) eta, horren ondorioz, metroaren lehenengo prototipoa milimetro baten bosten bat laburregia zela erakutsi zuten. ratioa mantentzeko metroaren luzera aldatu beharrean, metroa barra batean egindako marra biren arteko distantzia legez definitu zen. Beraz, poloetatik igarotzen den Lurraren zirkunferentziaren luzera dagoeneko ez da zehazki berrogei miloi metrokoa.

Dena den, XIX. mendearen bukaera aldean, Frantzian gordetako txantiloiak oinarritzat harturik, nazioarteko batzorde bat antolatu zen, modu ofizialean mundu osoko zientzialariek metro patroia eta kilogramo-patroia zehazki definitzeko eta onartzeko. Horrela, garai hartako gerrak eta arrazoi politikoak tarteko, ordura arteko Frantziaren kontrolpean egondako sistema metrikoa Nazioarteko Erakunde baten eskuetara pasatu zen, nahiz bulegoak Parisen egon.

1870eko hamarkadan, lortutako zehaztasun berriaren ondorioz, neurtzeko estandar berriak garatzeko nazioarteko konferentzia batzuk izan ziren. 1875eko Metroaren Tratatuak (Convention du Mètre) Sèvresen (Frantzia) kokatua izango zen Pisu eta Neurketen Nazioarteko Bulego iraunkorra (Bureau international des poids et mesures, BIPM) sortzea agindu zuen. Erakunde berri horrek gorde behar zituen metroaren eta kilogramoaren prototipo berriak, eginda egon eta gero; eta egingo zituen euren eta nazioetako beste prototipoen konparaketak. Erakunde horrek 1889an beste prototipo berri bat sortu zuen, Metroaren Nazioarteko Prototipoa ehuneko laurogeita hamar platinoz eta ehuneko hamar iridioz osatutako metal nahasturaz egindako barra estandarrean zeuden marra biren arteko distantzia legez finkatuz.

Metro-patroi berriaren txantiloia ixa formako sekziodun barra bat izan zen. Forma hori eman zitzaion neurketak egitean flexioaren efektua murrizteko. Materiala platino-iridiozko aleazioa zen. Barra hartan grabaturik zeuden bi marka paralelo, eta horien arteko distantziak determinatzen zuen zehazki metroaren luzera, neurketa egiteko barra 0 °C-ko tenperaturan egonik. Kilogramo-patroia ere material bereko zilindro batez eraiki zen. 

Txantiloi horiek munduko herrialdeetara zabaltzeko, Londresko enpresa batek hogeita hamar metro-prototipo eta berrogei kilogramo-prototipo fabrikatu zituen. Azkenik, 1889ko Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean (CGPM siglaz ezaguna, frantseseko Conférence générale des poids et mesures izenetik), mundu guztiko zientzialariek metro-patroi  eta kilogramo-patroi nazioarteko modura onartu zituzten prototipo haietako 6 zenbakidun barra eta X letradun zilindroa, eta prototipo horiek Parisko bulegoan gorde ziren. Gainerako kopiak parte hartutako estatuen artean banatu ziren, lurralde bakoitzeko patroi modura erabiliak izateko.

CGKilogram
Kilogramo-patroiaren txantiloia, zilindro-forman platino-iridiozko aleazioaz egina.

Metro-patroia nazioarteko araua izan da 1960. urtera arte. Izan ere, definizio zehatzagoa egiteko asmoz, urte horretan metroa birdefinitua izan zen, kripton-86 isotopoaren erradiazioaren uhin-luzeran oinarriturik. Eta azkenik, 1983an, 17. Konferentzia Nagusiak definizio hori ere baztertu zuen, azken definizioa onartuz, zeinaren arabera metroa argiak hutsean 1/299 792 458 segundoan egiten duen ibilbidearen luzera den.

Uhin-luzera

1893an, gailuaren asmatzailea eta distantzia estandarra definitzeko argiaren uhin-luzera bat erabiltzearen bultzatzailea zen Albert A. Michelsonek neurtu zuen lehenengoz metro estandarra interferometro baten bidez. 1925rako, interferometria sarritan erabiltzen zen BIPMan. Hala eta guztiz ere, 1960 arte Metroaren Nazioarteko Prototipoa zuen metroaren estandarra izan zen. Metroaren nazioarteko lehenengo prototipoa oraindino mantentzen da BIPMan 1889an zehaztutako egoeran.

1960an, hamaikagarren Pisu eta Neurketen Konferentzia Orokorrak (CGPM, Conférence générale des poids et mesures) honela definitu zuen metroa SI sistema berrian: 1,650,763.73 bider kripton-86 atomoaren espektroko laranja-gorri emisio linearen uhin-luzera hutsean.

Argiaren-abiadura

Zehazgabetasuna areago txikitzeko, 1983ko hamazazpigarren CGPMak metroaren definizioa oraingo definizioaz ordezkatu zuen, metroaren luzera denbora eta argiaren abiaduran oinarrituz:

Metroa argia segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Kontuan hartu definizio horrek zehatz finkatzen duela argiaren lastertasuna hutsean 299,792,458 metro segundokotan. Argiaren propietate fisikoetan oinarritutako definizioak zehatzagoak eta bikoizteko errazagoak dira, argiaren propietateak aldaezintzat hartzen direlako.

Magnitude mailak

  • Dezimetroa (sinboloa: dm) metroaren hamarrena da. Apur bat zaharkituta egon arren, oraindik erabiltzen da arlo batzuetan, cmetan neurtzea zehatzegia delako.
    • dezimetro kubikoa bolumenak neurtzeko arrunta, litro baten baliokidea, kimikan eta beste zientzia batzuetan sarritan erabilia, esate baterako, molaritatea adierazteko.
  • Zentimetroa (sinboloa: cm) metroaren ehunena da.
  • Milimetroa (sinboloa: mm) metroaren milarena da.
    • mm batek, gutxi gorabehera, 0,03937 hazbeteren luzera du.
    • Egindako euriaren kopurua ere mmetan ematen da, eurigailuan neurtu bezala.
  • Mikrometroa (sinboloa: µm) metroaren milioirena da (1×10−6 m)
    • Batzuetan "um" sinboloa erabiltzen da, µ eta μ erabiltzeko aukera ez dagoenean, adibidez, idazmakinaz idazterakoan.
    • Mikrometroa erradiazio infragorriaren uhin luzeraneurtzeko ohikoa da.
    • Batzuek (batez ere astronomian eta erdieroaleen industrian) antzinako mikra edo mikroi izenak eta/edo µ ikurra bakarrik erabiltzen dituzte izen eta ikur ofizialen ordez, nahiz eta era ofizialean ez egokitzat hartuta egon. Ofizialak izan ziren 1879tik 1967 arte.
    • Mikrometro neurriak hartzeko gailu baten izena ere bada.
  • Nanometroa (sinboloa: nm) is 1×10−9 metro
    • besta gauza batzuen artean argi ikusgaia (400 nmtik 700 nm arte), erradiazio ultramore eta gamma izpien uhin-luzerak neurtzeko usu erabiltzen da.
    • Testu zaharretan (e.b. 1958 baino lehenago idatzietan, alegia), nma batzuetan, lehengo "mikron" izenean oinarrituta, "mµ" edo "milimikron" legez agertzen da. SIan ez dira onartzen aurrizki bikoitzak eta gaur egun inoiz ez dira ikusten edo entzuten horrelako ikur eta izenak.
  • Pikometroa (sinboloa: pm) 10−12 metro.
    • Atomoen neurriko distantziak neurtzeko sarritan erabilia; atomoen diametroak ~30 pm eta 600 pm artean daude.
  • Femtometroa (sinboloa: fm) 10−15 metro.
    • Atomoen guneen diametroak neurtzeko maiz erabilia. Atomo baten gunearen diametroa 15 fmak artekoa da. Neutroien eta protoien diametroak gutxi gorabehera 1 fmkoak dira.
    • Enrico Fermi fisikaria dela eta, partikulak ikertzen dituzten fisikarien hizkeran femtometroa askotan fermi izena hartzen du (sinboloa: femtometroarena).
  • Attometroa (sinboloa: am) 10−18 metro, hau da metro baten triloirena.
    • Elektroi baten erradioa gutxi gorabehera 1 amkoa dela suposatzen da.
  • Zeptometroa (sinboloa: zm) 10-21 metro, hau da, metro baten triliarrena.
  • Yoktometroa (sinboloa: ym) 10-24 metro, edo metro baten kuadriloirena.

Unicode

Unicodek "cm" (㎝), zentimetro karratu (㎠) eta zentimetro kubiko (㎤)entzako sinboloak ditu; baita "mm" (㎜), milimetro karratu (㎟) eta milimetro kubiko (㎣)entzakoak ere; baina Asiako sortaldeko zabalera tinkoko CJK fonts-ekin bakarrik erabil daitezke, ikur txinatar baten tamainakoak direlako.

Erreferentziak

  • A Dictionary of Scientific Units - including dimensionless numbers and scales. 5th Edition 1986. H.G. Jerrard and D.B. McNeill.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Australia

Australia, izen ofiziala Australiako Commonwealth (ingelesez: Commonwealth of Australia), Ozeaniako hego-mendebaldeko estatu burujabea da, Australia uharte-kontinente osoa, Tasmania eta beste uharte txiki batzuk hartzen dituena. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. 7,69 milioi kilometro koadroko eremua du, eta 2018an 25,1 milioi biztanle zituen. Canberra du hiriburua, eta Sydney hiri handiena.

Bilboko metroa

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta bere ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Metropolia Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Sareak hiru linea ditu, bi eragilek ustiatuta:

Alde batetik, Metro Bilbao enpresak ustiatuta, Y itxurako ibilbidearekin L1 (Etxebarri - Plentzia) eta L2 (Basauri - Kabiezes) lineak, itsasadarraren alde bakoitzetik doazenak eta San Ignazioko geltokian tarte amankomun batean batzen direnak. Geltoki horretatik Etxebarriko geltokira arte, bi lineak batera doaz, eta Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, 2. lineak baino ez du egiten. Gainera, 2. linearen mendebaldean anezka trena dago Santurtzi eta Mamariga artean.

Beste alde batetik, Eusko Trenbideak enpresak ustiatuta, L3 (Kukullaga - Matiko) linea Bilboko iparraldeko auzo garaiak lotzen ditu, Zazpikaleetako geltokian hiru lineen arteko lotura dagoela. Metro sarea Bizkaiko gainontzeko garraio publikoekin lotuta dago, hots, Euskotren, tranbia, Renfe Aldiriak, Renfe Feve eta baita Renferen distantzia luze eta Termibus Bilboko autobusen geltokiarekin ere.

Metroa 1995ean jarri zen martxan, Espainiako estatuko laugarren metro sarea izanik, Madril, Bartzelona eta Valentziako metro sareen ondoren. Gaur egun 51,74 kilometroko luzera eta 48 geltoki ditu, 32 lurrazpiko eta 16 lurgaineko, Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatuta. 92 sarbide ditu, igogailuak kanpo, 80 mezzaninatan banatuta, eta hornidura elektrikorako 10 subestazio ditu.Bidaiei dagokionez, 2018an Metroak zehazki 94.956.131 bidaiari garraiatu zituen. Espainiako metro sareen artean, bidaia kopuruei erreparatuz, hirugarrena da, Madrilgoa eta Bartzelonakoaren atzetik eta Valentzia, Sevilla eta Palmakoaren aurretik. Etorkizunean, 3. linea Bilboko aireportura helduko da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 4. eta 5. lineak eraikitzeko azterlanak idatzita eta argitaratuta ditu.

Donostiako metroa

Donostialdeko metroa (izen komertziala Metro Donostialdea) eskualdeari metro zerbitzua eskaintzeko eraikitzen ari den metro-sarea da. Berau, Euskotrenek Hendaia eta Zumaiaren artean duen eta Topo izenez ezaguna den aldiriko zerbitzuan oinarrituko da. Gainera, bidaiari kopuru handiko zerbitzua izatea erdiesteko, geltoki berriak beharrezkoak dira. Hauetatik hainbat eraikiak, eta beste hainbat eraikitze prozesuan daude.

Honetaz gain, sarea eratzeko, Renfe Aldiriak zerbitzuan oinarrituko da metroa..

Metroa eraikitze fasean dago. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Iñaki Arriola Garraio Sailburuak aurkeztu zion Donostiako Odón Elorza alkateari. Sailburuak 700 milioi euroko kostua izango duela iragarri zuen.

Estamariu

Estamariu Kataluniako udalerria da, Alt Urgell eskualdean eta Lleidako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 115 biztanle zituen. 21,39 km²-ko azalera du. Eskualdearen ipar-ekialdean dago, Pirinioetatik hurbil. Udalerriaren iparraldean, 1.500 metrotik gorako mendiak daude, Beneïdor (1.682 metro) eta Cap del Boix (2.034 metro) esaterako.

Etxe orratz

Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Etxe orratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Etxe orratza definitzeko era asko daude. Definiziorik erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da etxe orratza. 300 metro baino handiagoak direnek supergaraiak izena hartzen dute. Dena dela, definizio gehiago ere badago.

Film onenaren Oscar Saria

Film onenaren Oscarra Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak aurreko urtean egindako film bozkatuenari ematen dion saria da. Hurrengo zerrendan ekoizpen-urteka sailkatzen dira filmak. Hau da, 2000. urteko sarituak 1999an ekoiztu ziren.

Irabazlea urteko lehena agertzen da, letra lodian. Ordena hurrengoa da: izenburua, konpainia eta ekoizleak.

Himalaia

Himalaia Asia hego-erdialdeko mendikatea da, Indiako azpikontinentea Tibeteko goi-lautadatik bereizten duena. 2.800 kilometro luze eta 250-500 kilometro zabal da, eta Pakistan, India, Tibet, Nepal, Sikkim eta Bhutanen zehar hedatzen da, arku bat eratuz. Munduko mendigunerik garaiena da, eta 8.000 metrotik gorako 14 gailur ditu. Everest (8.844 metro) da haietarik altuena, eta baita mundu osoko gailurrik gorena ere.

Kilometro

Kilometroa luzera unitate bat da, 1000 metro balio duena. km ikurrarekin idazten da eta ez da laburdura: k letra xehez idazten da, kilo- aurrizkiaren laburdura baita.

1 km = 1000 m = 103 m

Kilometro koadro

Kilometro koadroa edo kilometro karratua kilometro bateko luzera eta kilometro bateko zabalera duen karratua da. Milioi bat metro karraturen baliokidea da, eta geografian erabiltzen den azalera unitatea da.

Ikurra km² da.

1 km² ondorengo hauen baliokidea da:

1 000 000 m² = 106 m²

100 hektarea

0,386 102 milia koadro (sistema anglosaxoia)Alderantziz:

1 m² = 0,000 001 km² = 10-6 km²

1 hektarea = 0,01 km²

1 milia koadro = 2,589 988 km²

Metro-Goldwyn-Mayer

Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc. (baita Metro-Goldwyn-Mayer Pictures ere, normalean Metro-Goldwyn-Mayer edo MGM) estatubatuar zinema eta telebistako ekoiztetxe erraldoi bat da. Bestalde MGM Studios Inc., United Artists Corporation eta Orion Pictures Corporation (1997an bereganatua) ekoiztetxeen jabea ere bada. Halere, 2005ean Sony Pictures Entertainment buru zuten (aurretik Columbia Pictures zena) ekoiztetxe multzo batek MGM ekoiztetxea erosi zuen.

Metro kubiko

Metro kubiko bat (ikurra m³) mila litroren baliokidea da bolumena luzera unitate kubikoetan emanda.

Metro kubiko bat neurtzen duen kutxa kubiko baten alde bakoitzak metro bat neurtzen du.

Unitate erabilia da ur kantita handien trasbaseak egiten direnean edo urmaelen bolumena emateko.

Milimetro

Milimetroa metro baten milaren bat da. Hau da, milimetro bat 10-3 metro dira.

Milisegundo

Milisegundo bat, segundo baten mila aldiz txikiago (0.001 edo 10−3 edo 1/1000) den denbora parteari deritzo.

10 milisegundu edo segundu baten ehunenari zentisegundo esaten zaio.

100 milisegundu edo segundu baten hamarrenari dezisegundu esaten zaio.

Argiak hutsean 299.792 metro egiten ditu denbora horretan.

Pascal (unitatea)

Pascala (sinboloa: Pa) Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitatea da. Definizioz newton bateko indar batek berarekiko normala den metro karratu bateko gainazalean eragiten duen presioa da. Izena Blaise Pascal fisikari frantziarrarengandik datorkio.

 : newton
 : metro
 : joule
 : kilogramo
 : segundo

10 bariaren baliokidea da eta 9,86923 * 10 -6 atmosfera ere balio du.

Unitatea Blaise Pascal matematikari, fisikari eta filosofoaren omenez izendatu zen.


Uharte

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Uharte (argipena)»

Uharte (aitzineuskaraz: *(h)ur-arte) edo izaroa alde guztietatik urez inguratuta dagoen lur eremua da.

Uharteak ibai, aintzira, itsaso eta ozeanoetan aurki daitezke, eta hauen tamaina aldakorra da, metro karratu gutxi batzuetatik, bi milioi kilometro karratura iritsi daitezke, Groenlandiaren kasua adibide.

Uhartez osatutako estatuari uharte estatua esaten zaio.

Unitate astronomiko

Unitate astronomikoa (UA) luzera unitate bat da, gutxi gorabehera Eguzkiaren eta Lurraren arteko batez besteko distantziaren balio berekoa. Gaur egun UAren balio adostua 149.597.870.691 ± 30 metro da, edo 150 milioi km gutxi gorabehera.

Zenbait adibide:

Ilargia Lurretik 0,026 UA-ra dago.

Marte Eguzkitik 1,52 UA-ra dago.

Jupiter Eguzkitik 5,2 UA-ra dago.

Pluton Eguzkitik 39,5 UA-ra dago.

Betelgeuse izarraren diametroa 2,57 UA da.

Eguzkitik Esne Bidearen erdigunerainoko distantzia 1.7×109 UA da.

Vaucluse

Vaucluse Frantziako Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko departamendua da (84).

Prefektura Avignon hirian dago.

Mugakide ditu Gard eta Ardèche mendebaldean, Drôme iparraldean, Alpes-de-Haute-Provence ekialdean, Var (ehunka metro gutxitan bakarrik) eta Bouches-du-Rhône hegoaldean.

Villanueva de Carazo

Villanueva de Carazo Burgosko hegoaldeko udalerri bat da, Sierra de la Demanda eskualdean dagoena, itsas mailatik 996 metro gorago. 2008ko erroldan 31 biztanle zituen.

Zentimetro

Zentimetro bat metro baten ehunena da; hau da, zentimetro batek 10-2 metro neurtzen du. Zentimetroaren nazioarteko ikurra cm da, eta euskaraz ere hori da erabili beharrekoa (eta ez zm).

Luzera unitateak

Astronomian: argi-urteaparsecaunitate astronomikoa

Nazioarteko Sisteman: yoktometroazeptometroaattometroafemtometroapikometroaångströmananometroamikrometroamilimetroazentimetroadezimetroametroadekametroahektometroakilometroamiriametroamegametroagigametroaterametroapetametroaexametroazettametroayottametroa

Anglosaxoi sisteman: hazbeteaoinayardabesabeteafurlongamilialegoaitsas milia

Japoniar sisteman: busunshakukenchōri

Euskal Herriko neurri zaharrak: arraoinagizabeteakorapiloa

Nazioarteko Unitate Sistema (SI)

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.