Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa[1] Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Location-Europe-UNsubregions, Kosovo as part of Serbia
NBEk margotutako Europako eskualdeak: ██ Iparraldeko Europa ██ Mendebaldeko Europa ██ Ekialdeko Europa ██ Hegoaldeko Europa

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Iron Curtain Final
Mendebaldeko Europaren mugak Gerra Hotzak markatuta.

Erreferentziak

  1. Exonimia zerrenda, Euskaltzaindia
Antzinako Erroma

Historiografian, Antzinako Erroma esaten zaio K.a. VIII. mendean Erroma hiria fundatu zenetik K. o. V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari; Monarkia, Errepublika eta Inperio garaiak biltzen ditu. K.a. VIII. mendean Italiar penintsulan eman zen asentamendu batekin hasi zen guztia; hori Erromako hirian bilakatu zen eta honek eman zion izena ondoren sortu zen inperio osoari eta bertako zibilizazioari. Erromako inperioa izugarri zabaldu zen, antzinako inperiorik handienetarikoa bilakatzera iritsiz; hiritik gobernatua izaten jarraitzen zuen eta 50 eta 90 milioi biztanle artean zituen (munduko populazio osoaren %20, gutxi gorabehera).

Iraun zuen mendeetan zehar Erromako estatuak forma ezberdinak ezagutu zituen: monarkiatik hasi, Errepublika Klasikotik igaro eta inperio autokratikoa izateraino. Konkista eta asimilazioen bidez lur eremu zabala kontrolatzera iritsi zen, Mediterraneoa, Mendebaldeko Europa, Asia Txikia, Iparraldelp Afrika eta Iparralde eta Ekialdeko Europa zatiak. Askotan Antzinako Greziarekin elkartu ohi da Antzinate Klasikoa osatuz, bien gizarte eta kulturak antzekotasun ugari zituzten eta greko-erromatar moduan ezagutzen da.

Antzinako Erromako zibilizazioak ekarpen asko egin dizkie gaur egungo gobernu, lege, politika, ingeniaritza, arte, literatura, arkitektura, teknologia, gerra, erlijio, hizkuntza eta gizarteari. Erromak bere indar militarrak profesionalizatu eta zabaldu zituen eta res publica izeneko gobernu sistema asmatu zuen, gaur egungo errepublika modernoen oinarri izan dena. Lorpen eta garapen izugarriak egin zituzten teknologia eta arkitekturan, besteak beste ura banatzeko akueduktu sistema osoa eta errepide sarea eraiki zuten eta baita monumentu, jauregi eta erabilera publikoko zerbitzu asko ere.Errepublika aroaren amaierarako Erromak Mediterraneo eta hurrunagoko lurrak konkistatu zituen: Atlantikotik Arabiaraino eta Rhinetik Iparraldeko Afrikaraino zabaltzen zen. Errepublikaren amaiera eta Zesar Augustoren diktadurarekin Erromatar Inperioa jaio zen. K.a. 92. urtean Erromatar-Pertsiar gerrak jasi ziren Partiar Inperioaen aurkako lehen gerrarekin. 721 urtez luzatu zen gerra garaia, eta inoizko gatazkarik luzeena bilakatu zen, bi aldeentzako ondorio iraunkor eta nabarmenak eraginez. Trajanoren agindupean inperioak bere hedadura handiena lortu zuen. Inperioaren aroan ohitura eta tradizio errepublikarren gainbehera hasi zen eta gerra zibilak enperadore berri baten altsamenduaren ohiko aurrekari bilakatu ziren.V. mendean, barne estabilitate faltagatik eta migrazio mugimendu indartsuen ondorioz, Mendebaldeko Erromatar Inperioa zatitu egin zen, barbaroen esku geratuz. Inperioaren ekialdeko beste erdiak beste 1000 urte inguruz iraun zuen, 1453 urtera arte. Garai hartan bertako biztanleentzat inolako aldaketarik suposatu ez zuen arren, historialari modernoek Bizantziar Inperioa bezala izendatzen dute garai honetako inperioa, lehenago izan zenarekin ezberdinduz.

Atlantida

Atlantida (grezieraz Ἀτλαντὶς νῆσος, euskaraz "Atlasen uhartea") Greziar mitologiaren kondairazko uharte edo kontinente bat da, lehenbiziko aldiz K.a. 360. urtean Platonek Timeo eta Kritias solasaldietan aipatu zuen.

Platonen arabera Atlantida "Herkulesen Zutabeetatik haratago" zetzan itsas potentzia bat zen, honek Solonen aroan, K.a. 9600. urte inguruan, Mendebaldeko Europa eta Afrika konkistatu omen zituen. Atenas konkistatzeko bere saiakerak porrot egin ondoren, "zorigaiztoko egun eta gau bakarrean" ozeanoan hondoratu omen zen.

Aditu eta ikartzaileek Platonen kontakizunan antzinako usadioek nola eta zenabateko eragina izan zuten eztabaidatu ohi dute. Kritias idazlanean, Platonek bere antzinako Atenas eta Atlantidari buruzko kontakizunaren iturria K.a. VI. mendean Solon greziar legegizonak Egiptora eginiriko bisita batean zetzala zioen. Egipton Solonek, Sais apaiz batekin topatu eta honek aurretik egipziar jeroglifikoz idatzitako papiroetan gordetako kontakizuna grezierara itzuli omen zuen.

Eskualde

Eskualdea lurralde, itsaso edo ur azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Adibidez, Mendebaldeko Europa bertako herrialdeak biltzen dituen eremua da eta aldi berean Europako zati bat ere bada. Eskala anitzeko eremuak jaso ditzake eskualdeak: zenbait herri biltzen duen ibar bat bezain txikia (Zaraitzu, esaterako) edo kontinentea bezain handia (Amerika).

Eskualdeak definitzeko irizpide ohikoenak dira: geografikoak (Pirinioak), politikoak (Nafarroa Garaia), klimatikoak (Sahara), biologikoak eta ekologikoak (tundra), edo gizarte-faktoreetan oinarrituak (Euskal Herria).

Hagin arrunt

Hagin arrunta (Taxus baccata) konifero bat da, jatorriz Mendebaldeko Europa, hegoalde eta erdialdekoa, Iparraldeko Afrika, bereziki mendebaldean eta Irango iparraldekoa. Euskal Herrian hagin izen soilaz ezaguna bada ere, Taxus generoko beste espezieetatik bereizteko europar hagin izena ere erabiltzen da.

Generoaren izena, Taxus, grekozko taxis hitzetik omen dator, eta hostoak ilaretan paratzeko erari egiten dio erreferentzia. Izen espezifikoa, baccata, latinezko bacca (baia) hitzetik dator, eta adierazten du baiak ematen dituela fruitutzat zuhaitzak.

Euskal Herriak zuhaitz sakratutzat hartu izan du hagina, eta hilen munduarekin lotu. Gipuzkoako armarrian ageri diren ur gaineko hiru zuhaitzak hagin arruntak dira.Hagin izena sarri agertzen da Euskal Herriko leku izenetan, garai batean ugariagoa zen seinale. Espezieak garrantzi handia hartzen du toponimian, ez bakarrik Euskal Herrian, Iberiar Penintsula guztian baizik.

Isadora Duncan

Dora Angela Duncanon (San Frantzisko, Kalifornia, 1877ko maiatzaren 26a edo 1878ko maiatzaren 27a - Niza, Frantzia, 1927ko irailaren 14a) estatubatuar dantzari famatua izan zen. Bere dantzaren filosofian balleteko teknika zurrunak hautsi eta mugimendu natural baten alde egin zuen. Kalifornian jaioa, Mendebaldeko Europa eta Sobietar Batasunean bizi izan zen 22 urtetik aurrera, 49 edo 50 urterekin hil zen arte, bere bufanda gidatzen ari zen kotxearen gurpilean trabatu eta hil zen arte.

Ateoa, bisexuala eta komunista zen. 1922-23ko AEBko giran bufanda gorri bat airean zuela bularrak erakutsi eta "Hau gorria da! Baita ni ere!" oihukatu zuen.

Italiako Alderdi Komunista

Italiako Alderdi Komunista (italieraz: Partito Comunista Italiano, PCI) Italiako alderdi politikoa izan zen.

1921eko urtarrilaren 21ean, Livornon, sortu zuten, Amadeo Bordiga eta Antonio Gramscik zuzendutako Italiako Alderdi Sozialistaren zatiketa bat izanik. Faxismoaren garaian legez kanpo utzia, erresistentzian lan egin zuen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, herrialdeko alderdi politiko nagusia izan zen. Mendebaldeko Europa]]ko alderdi komunista handien bilakatu zen, 1970eko hamarkadan botoen herena lortuz. 1991n desegin eta Partito Democratico della Sinistra (PDS) alderdiak ordezkatua izanik. Muturreko disidenteek, berriz, Partito della Rifondazione Comunista (PRC) sortu zuten.

Jesusen Lagundia

Jesusen Lagundia, Jesusen Konpainia, Josuren Lagundia edo Josuren Konpainia Eliza Katolikoaren ordena erlijiosoa da, San Ignazio Loiolakoak fundatua. 17.000 kide inguru ditu eta, hortaz, ordena jendetsuena da.

Jesulagunak edo jesuitak Lagundiaren kideak dira. Jesulagunek hiru boto arruntez gain (obedientzia, pobrezia eta kastitatea) Aita Santuari obedientzia zor diote.

Karolingioak

Karolingioak edo dinastia karolingioa VIII. eta X. menderen artean Mendebaldeko Europa gobernatu zuen leinu frankoa zen. Karlos Martel (erregearen maiordomo eta Poitiersko guduaren garaile) izan zen leinuaren sortzailea.

Krimeako tatariar

Krimeako tatariarrak (qırımtatar, baita qırım, qırımlı eta qırım türkü ere), pluralean: qırımtatarlar (baita qırımlar, qırımlılar, qırım türkleri ere) jatorrian Krimeako penintsulan bizi zen talde etniko turkiar bat dira. Tatariar talde honek Krimeako tatareraz hitz egiten du.

Garai berriagoetan, Krimean bizi direnez gain, badago Krimeako tatariarren diaspora handi bat Turkia, Errumania, Bulgaria, Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerikan, baita komunitate txiki batzuk ere Finlandia, Bielorrusia, Lituania eta Polonian.

Gaur egun, 250.000 Krimeako tatariar daude Krimean, eta beste hainbeste Asia erdialdeko beste toki batzuetan (Uzbekistanen nagusiki). Kalkuluen arabera, 5 milioi turkiar, XIX. mendean eta XX. mendean emigratu zuten Krimeako tatariarren ondorengoak dira. Errumania eta Bulgariako Dobruja eskualdean, 100.000 Krimeako tatariar inguru daude, 60.000 Errumanian eta 40.000 Bulgarian.

Maitagarri

Maitagarria izaki mitologikoa da, gehienetan emakume eder baten gisa irudikatua, usadioaren arabera naturaren babesleak dira, siniskera, mitologia eta ohituren ondorioz sortuak. Gehienak hegalekin irudikatu ohi dira.

Maitagarri-ipuinetako ohiko pertsonaia da.

Monarkia

Monarkia grezierazko μονος (mónos): ‘bat’, eta αρχειν (arjéin): ‘gobernua’ hitzetatik dator eta bakar baten gobernua bezala itzul daiteke. Definizioz, estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

Tradizionalki monarka estatuaren botere guztien jabe ohi izan da: Botere Legegilea, Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era honi Erregimen Zaharra deritzo.

Gaur egun estatu askotan monarka titulua mantentzen da baina ez garai bateko botereak. Hau da monarkia konstituzionalen kasua, hau da, burujabetza herriaren esku dagoen baina Estatuaren Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu hauetan monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du eta ez du estatuaren botereetako inor.

Sasandar Inperioa

Sasandar Inperioa (pehlevieraz: , Erānšahr edo Iranšæhr, «Iraniarren lurraldeak») Antzinaro Berantiarreko eta Goi Erdi Aroko estatu ahaltsua izan zen, erdigunea gaur egungo Iranen zeukana. Sasanen leinuko Asdaxir I.ak sortu zuen, 226an, Artaban IV.a partiar agintaria tronutik kendu ondoren. Xapur I.aren agintaldian (241–272) inperioa Sogdianatik Arabiako Mazun lurralderaino zabaldu zen hegoaldean, Indus ibairaino ekialdean eta Tigris eta Eufrates ibaien haranetaraino mendebaldean. Inperioaren garaian zoroastrismoa erlijio nagusi bilakatu zen, aginpidea zentralizatu eta gobernuaren diru laguntzaz errepideak, hiriak eta nekazaritza lanak egin ziren. 641. urtean desagertu zen, arabiarren erasoen ondorioz.

Inperioaren eremuak gaur egungo Iran, Irak, Armenia eta Afganistan osorik, Turkia eta Siriaren ekialdea eta Pakistan, Kaukasia, Erdialdeko Asia eta Arabiaren zatiak hartzen zituen. Horrezaz gainera, Kosroes II.aren erregealdian (590-628) egungo Israel, Egipto, Jordania, Libano eta Palestinaren lurraldeak gehitu ziren, eta protektoratu bat egin zuen Oman eta Yemeni dagozkien lurraldeetan.

Musulmanen konkistaren aurreko azken persiar inperioa izan zen, eta Irango historiako arorik garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Garai horretan erdietsi zuen gailurra antzinako persiar kulturak alor askotan. Sasandar Inperioak eragin handia izan zuen Antzinako Erromako kulturan, haren itzala Mendebaldeko Europa, Afrika, Txina eta Indiaraino iritsi zen, eta funtsezkoa izan zen Erdi Aroko asiar eta europar artearen eraketan. Islamdar munduko arte, arkitektura, idazkera eta musikara ere hedatu zen eragina.

Sasi-txinbo

Sasi-txinboa edo intsusa-txori arrunta (Sylvia communis) sylviidae familiako hegazti paseriformea da, hego-mendebaldeko Europa eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.

Sasi-txori arrunt

Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta) acrocephalidae familiako hegazti paseriformea da, hego-mendebaldeko Europa eta ipar-mendebaldeko Afrikako basoetan bizi dena.

Trikuharri

"Jentilarri" artikulu honetara birzuzentzen du, izen hori duen Aralarko trikuharria gaitzat duena beste artikulu hau da: Jentilarri (Aralarko trikuharria).

Dolmen edo trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Trikuharriak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Mendebaldeko Europa osoan daude: Eskandinaviatik Iberiar Penintsulara, Mediterraneo aldean, Kaukasoko mendebaldean, eta baita Euskal Herrian ere. Indiar azpikontinenteko hegoaldean ere badaude. Europako trikuharri zaharrenak Neolitiko eta Kalkolitiko aroetan eraiki eta erabili ziren gehienbat, K. a. 4.500 urtearen inguruan hasita eta K.a. 2500 urtera arte gutxi gorabehera, orduan iritsi baitzen Europako fenomeno megalitikoaren bukaera.Lurrean zutik finkatutako harlauza batzuek eta horien gainean horizontalean jarritako beste harlauza batek, arkeologian ortostato deitzen direnek, osatzen dute dolmena. Hilobi hauek lurrez nahiz harriz eraikitako muinoen gainean, tumulu izenekoetan, jartzen ziren maiz eta honen mugak batzuetan harriz osaturiko zirkuluez inguratzen ziren, harrespil edo cromlech izenekoak. Dolmenetan tipologia zabala dago: dolmen sinpleak (hilobi kamara soila duten hilobiak), korridore-dolmenak eta galeria-dolmenak. Horrez gain, tokiko aldaera anitz badago. Bestalde, dolmenak edo trikuharriak hilobi megalitiko deitzen den kategoria zabalago batean daude, non zistak, maiz harrespilen barruan, eta tumulu luzeak ere biltzen diren, besteak beste.

Txaradi-sugandila

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus) hego-mendebaldeko Europa eta iparraldeko Afrikako baso eta larretan bizi den Lacertidae familiako muskerra da.

Untxi

Untxia, konejua (Heg.) edo lapina (Ipar.) Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoko zenbait eskualdetan bizi direnak. Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi direnak.Taxonomiaren ikuspegitik ez dute maila zehatzik. Euskal Herrian eta mendebaldeko Europa osoan, espezierik arruntena etxe-untxia da.

Wadden itsasoa

Wadden itsasoa (nederlanderaz: Waddenzee, alemanez: Wattenmeer, behe-alemanez: Wattensee edo Waddenzee, danieraz: Vadehavet, mendebaldeko frisieraz: Waadsee) hego-ekialdeko Ipar Itsasoko marearteko zabalgunea da.

Bere biodibertsitate hain inportantea da ezen 2009an UNESCOk bere herbeheretar eta alemaniar eskualdeak Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.