Mendebalde

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Mendebalde (argipena)»
CompassRose16 W
Mendebaldea iparrorratzean

Mendebaldea edo sartaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Lurraren errotazioaren norabidea eta kontrako norantza daukana. Meridianoaren perpendikularrak sortutako norabideetako bat da. Hitzarmenez, gizartean eta zientzian onartuena mendebaldea mapen ezkerraldean agertzea da (irudiko iparrorratzean bezala).

Jakin beharra dago, ekialdea bezala, mendebaldea ez dela puntu zehatza; hau da, ez dago Mendebaldeko polorik. Gelditu gabe ekialderanzko higidura mantentzen bada leku berera ailegatuko da zirkunferentzia osoa egin ostean.

Izenak esaten duen bezala (sartaldea) Eguzkia sartzen den horizonteko tokia da. Beraz, kokatzeko formarik errezena bertara begiratzea da; iparra eskumatara geldituko da, hegoa ezkerretara eta ekialdea atzean.

Askotan, erabiltzen da mendebaldea Europa eta Amerika izendatzeko. Hauek baitira antzinako Europako kulturaren oinordekoak eta Europa mapetan Asiaren ezkerraldean agertzen zenez horrela izendatu zen.

Zineman, mendebalde urruna western filmetako kokalekua da. Ustez, egiazko lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuak sortuberriak zirenean asko joan ziren mendebalderantz bizitza aurrera eramaten saiatzera. Film mota honek jende horren abenturak jorratzen ditu.

Mitologian mendebaldeak esanahi sakratua izan ohi du eta heriotzarekin dauka harremana kultura askotan. Baliteke, honen arrazoia Eguskiaren sartaldea izatea. Honen adibideak topatu dira Budismoan, mitologia Aztekan, egipziarrean, etab.

A-12

A-12 edo Bidearen Autobia Zizur Nagusian (Nafarroa Garaia) hasten den eta, mendebalde hego-mendebalde norabide orokorra hartuta, Burgosen (Espainia) bukatuko den autobia da. Hurbil igarotzen den Donejakue bidearen omenez du izen hori.

Nafarroa Garaia, Errioxa eta Burgosko probintzia zeharkatuko ditu. Nafarroa Garaiko zatia Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuarena da, eta 2007an bukatu ziren haren eraikuntza lanak; eta gainerakoa, Espainiako Erresumako Sustapen Ministerioarena.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua itzaleko bidesariaren bidez ari da ordaintzen autobia eraikitzearen gastuak: enpresa pribatuek egiten dute autobia zati hori eraiki, finantzatu, kontserbatu eta ustiatzearen gatuak eta inbertsioa; eta, trukean, Foru Gobernuak diru kopuru bat ordaintzen die enpresa horiei, autobia horretatik igarotzen den ibilgailu kopuruaren arabera.

Apatxe

Apatxeak Estatu Batuetako Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoman kokatutako amerindiarrak dira. Apatxe hitza zuñeraz “etsaia” esan nahi du eta espainiarrek jarri omen zieten. Bere buruari apatxeak Ndee deitzen dio. Arrantzaleak, ehiztariak eta nekazariak ziren. Talde txikitan bizi ziren, eta siuxen eta cheyenneen antzeko ohiturak zituzten.

Oso talde indartsua eta borrokatzailea izan zen gizaki zurien kontra errenditu arte. 1900ean, 17.000 mila apatxe bizi ziren eta bere talde burua ospetsuena Jeronimo izan zen. Orain erreserbetan bizi dira eta ez dira 6.000 baino gehiago.

Arrikibar plaza

Arrikibar plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da, Indautxu auzoan. Bi kalek zeharkatzen dute: mendebalde-ekialde norantzan Urkixo zumarkaleak, eta iparralde-hegoalde norantzan Errekalde zumarkaleak. Aldamenean Bizkaia plaza du.

Cionn Caslach

Cionn Caslach edo Ceann Caslach (ingelesez Kincasslagh) Irlandako iparraldean dagoen Donegalgo konderriaren mendebaldeko kostaldean kokatutako udalerri bat da. 2006ko erroldaren arabera 40 biztanle zituen.

Gaeltacht eremuan dago, irlandera udalerri honetako eguneroko bizitzan oso sendo eta bizitasun handiz mantendu delarik. Halere, 1950eko hamarkadatik aurrera irlanderaren erabilerak beheruntz egin du, eta gaur egun udalerri honetan, aldameneko Mullach Dubh eta Ailt an Chorráin udalerrien antzera, jada irlandera hiztun gutxi batzuk besterik ez dira gelditzen.

Donegal konderriko mendebalde guztiak bezala, udalerri honek inmigrazio historia luza bat du, bertako jendea Ingalaterra, EEBB, Australia eta bereziki Eskoziara lan bila joan izan delarik.

Irlanda mailan udalerri honek Daniel O'Donnell abeslariaren jaioterria izateagatik ospea bereganatu zuen.

Euskal Herriko arkua

Euskal Herriko arkua edo Euskal Herriko atalasea —Eusko Mendiak edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik) eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.

Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute; tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.

Barnealdetik, honako mendilerro hauek ditu:

Gorobel

Gasteiz mendiak (Kapildui, 1.177 metro)

Urbasa (1.000 metro inguruko goi-ordokia)

Andimendi (Beriain, 1.493 metro).

Kostaldetik, berriz, mendilerro hauek ditu:

Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)

Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)

Elgeako mendilerroa

Aralar (Txindoki, 1.346m)

Oizko mendilerroa (Oiz)

Ganekogorta

Euskal Herriko mendiak

Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.

Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.

Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.

Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.

Galia

Galia (latinez Gallia, grekoz Galatia) Antzinatean Mendebalde Europako eskualde batek zeukan izena da, non gaur egun Frantzia, Belgika, mendebaldeko Suitza, eta Herbehereetako zein Alemaniako zatiak dauden.

Julio Zesarrek Galia hiru zatitan banandu zuen: akitaniarrak, galiarrak eta belgiarrak. Gaur egun, hizkuntzaren arabera sailkatzen dira Galiako tribuak. Akitaniarrak euskararen era bat hitz eginen zuten, eta galiarrak eta belgiarrak, ordea, galieraren dialekto bat.

Imperial (Madril)

Imperial, Espainiako Madril hiriburuko auzo bat da, Arganzuela barrutian. Hiriko 21. auzoa da.

Bere mugak honakoak dira: iparraldean Segoviako zubia eta Segovia kalea, ekialdean Segoviako erronda eta Segovia kalea, eta azkenik, mendebalde eta hegoaldean, Manzanares ibaia.

Iraganean, auzo honetan Inperial geltokia zegoen.

Kyle of Lochalsh

Kyle of Lochalsh (Eskoziako gaeleraz Caol Loch Aillse) Eskoziako Highland eskualdean dagoen mendebalde kostaldeko udalerri bat da. Inverness hiritik 100 kilometro inguru mendebalderantz dago, Loch Alsh aintziraren sarreran. Bere aurrean Skye uhartea eta bertan dagoen Kyleakin udalerria kokatzen dira.

Bertan Skye uhartera errepidez joateko pasabide bakarra den Skye Bridge zubia kokatzen da (beste modu bakarra 1995ean zubia eraiki zen arteraino, ferryz zeharkatzea baitzen), uharte hartan dagoen Kyleakin udalerriarekin elkarlotuz. Honela bada, Kyle of Lochals udalerria Skye uhartearen lehorreko ataria dela esan liteke. Eilean Donan gaztelu ospetsura joateko abiapuntu ezin hobea ere bada.

Lybiidae

Lybiidae Afrikako hainbat hegazti biltzen dituen familia bat da. Amerika eta Asian bizi diren Capitonidaerekin loturik agertu dira denbora luzean zehar, baina lotura honen inguruko datuak ez dira zehatzak. 42 espezie daude familiaren barruan, Lybius genero tipotik Pogoniulusera. Saharaz hegoaldeko Afrikan aurki daitezke, Hego Afrikako hego-mendebalde urruna kenduta.

Trachyphoninae azpifamilia Saharako hegoaldetik Hego Afrikaraino hedatzen da. Trachyphonus generoa da lurralde zabaletan bizi den generoa. Lybiinae azpifamilia zuhaitzetan bizi da.

Mendebalde Ertaina

Mendebalde Ertaina (ingelesez: Midwestern United States) Ameriketako Estatu Batuetan hango Zentsu Bulegoak definitutako lau eskualdeetako bat da.

Mendebalde Urruna

Mendebalde Urruna edo Far West, Mendebalde Zaharra edo Mendebalde Basatia (ingelesez Far West, Old West edo Wild West) AEBetako Sartaldeko historia, geografia, kultura eta bertako jendea batzen dituen kontzeptua da, gehienetan XIX. mendeko bigarren erdialdeari dagokionez, hango Gerra Zibilatik mendearen amaiera arte edo Mexikoko Iraultza arte hain zuzen ere. Geografikoki, garai hartan Mississippi ibaiak muga ezartzen zuen, eta haren mendebaldean zegoen lurralde zabalari "Mendebalde Urruna" deitzen zioten.

Jatorrizko amerindiarrekin izandako gatazkek markatu zuten lurralde haren historia nagusiki, bai eta mugaz bestaldeko mexikarrekin izandakoek eta urrearen bila joandako milaka pertsonek ere euren marka laga zuten garai hartan.

AEBetako kulturan pisu handia eduki izan du aro honek, hala literaturan nola zineman, askotan mitifikazioak, arrazakeriak eta manikeismoak eraginda, baina zalantza barik arrakasta handia izan duena Estatu Batuetan ez ezik mundu osoan ere.

Mendebaldea (kultura)

Mendebaldea edo Sartaldea Lurreko kultura eremu bat da, ondorengo lur hauek barne hartzen dituena: Amerika osoa; Mendebaldeko, Iparraldeko eta Erdialdeko Europa (gehi Grezia eta Zipre); eta Australia eta Zeelanda Berria.

Kontzeptu eurozentriko honen sustraiak greko-erromatar zibilizazioan eta kristautasunaren zabalkundean daude.

Mendebalde edo Sartaldeari kontrajartzen zaio Ekialdea edo Sortaldea.

Mendebaldeko Afrika

Mendebaldeko Afrika Afrikako mendebaldeko lurraldea da. Herrialde hauek hartzen ditu:

Benin

Boli Kosta

Burkina Faso

Cabo Verde

Gabon

Gambia

Ghana

Ginea

Ginea-Bissau

Kamerun

Kongoko Errepublika

Liberia

Mali

Niger

Nigeria

Senegal

Sierra Leona

TogoTxad, Mauritania eta Mendebaldeko Sahara ere, batzuetan, Mendebaldeko Afrikako zatitzat hartzen dira.

Muga kolonialak, lurraldeko gaur egungo herrialdeen muga bihurtu dira. Kasu batzuetan, muga hauek etniak herrialde ezberdinen artean banatzen dituzte.

Olomouc eskualdea

Olomouc eskualdea (txekieraz: Olomoucký kraj) Txekiar Errepublikako ipar-ekialdean dagoen eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. Moraviaren ipar-mendebalde eta erdialdea eta Txekiar Silesiaren zati txiki bat hartzen ditu. 5.267 km²ko azalera du eta 2012an 638.638 biztanle zituen. Zentro administratiboa Olomouc hiria da.

Santa Klara uhartea

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Valentziera

Valentziera (valencià) katalanak Valentziako Erkidegoan hartzen duen izena da, eta ofiziala da han. Katalan hizkuntzaren beste izen bat izateaz gainera, hizkuntza horren dialektoetako bat ere bada; hizkuntzalariak bat datoz horretan, baina Valentziako hainbat politikarik katalanetik at dagoen hizkuntza bat dela diote. Horrenbestez, Valentziako Autonomia Estatutuak «valentziar hizkuntza» aipatzen du.

Duen tradizio idatziarengatik eta hiztun kopuruarengatik, katalanaren dialekto nagusietako bat da valentziera, erdialdeko katalanarekin (Bartzelona ingurukoa) eta Balearretako katalanarekin batera. Sailkapenaren aldetik, katalanaren mendebaldeko multzoko dialektoetako bat da.

Valentzieraren sailkapena, katalanaren barruan:

Mendebaldeko blokea

Ipar-mendebaldeko katalana

Trantsizioko katalana edo valentziera (Tortosako katalana)

Valentziera

Ekialdeko blokea

Mendebalde eta ekialde artekoaValentziako Erkidegoan, valentzieraren berezko ezaugarrietan oinarrituz, 1998an sortutako Acadèmia Valenciana de la Llengua (AVL) delakoak arautzen du hizkuntza, Institut d'Estudis Catalans (IEC) erakundearekin elkarlanean. Izan ere, AVLak ere onartzen du katalana eta valentziera hizkuntza bat bera direla.

Valentziera Murtziako Carxe eskualdean ere mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren iparraldean eta Kataluniaren hegoaldean, trantsizioko hizkera bat egiten da: valentzieraren eta ipar-mendebaldeko katalanaren arteko lotura egiten duen Tortosako katalana.

Xabier Amuriza

Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia, Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.

Zabalgunea (Gasteiz)

Zabalgunea Gasteizko (Araba) auzoa da. Guztira 55 hektareako azalera dauka, Alde Zaharraren mendebalde eta hegoaldera dago, hiriaren erdigunean. Azken erroldaren arabera, auzoak 8.274 biztanle ditu (2013/1/1).

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.