Mediterraneoa

Mediterraneoa edo Mediterraneo itsasoa[1] Ozeano Atlantikoaren ekialdean dagoen itsasoa da, Hegoaldeko Europa, Iparraldeko Afrika eta Mendebaldeko Asiaren artean kokaturik dagoena. Gibraltarko itsasartearen bitartez batzen da Ozeano Atlantikoarekin eta Suezko kanalaren bitartez Itsaso Gorriarekin eta Indiako ozeanoarekin. 2.500.000 km² inguruko eremua du eta munduko barne itsasorik handiena da.

Erromatarrek Mare Nostrum («Gure Itsasoa») izena eman zioten.

Mediterraneoa
Mediterranean Sea political map-es
Datu orokorrak
Azalera 2.500.000 km²
Sakonera 5.267 m
1.500 m
Bolumena 3.750.000 km³
Geografia
Koordenatuak 38° N, 17° E / 38°N,17°EKoordenatuak: 38° N, 17° E / 38°N,17°E
Honen parte da Ozeano Atlantikoa
Hidrografia
Erresidentzia denbora 80 a eta 100 a
Mendizaletasuna

Historia

Mediterraneo itsasoa historian zehar mundu osoan izan den leku garrantzizkoenetako bat da. Hego-ekialdeko ertzean zabaltzen da Nilo ibaiaren harana, eta han izan zen antzinako zibilizazio aberatsenetako bat. Ekialdeko Mediterraneoan, K.a. XVI. mendearen inguruan kretarrek izan zuten nagusitasuna. Ondoren akaiar-doriarrak eta feniziarrak izan ziren nagusi.

K.a. 1000. urtearen inguruan Mediterraneoa bi gunetan zegoen bereziturik: sortaldean, greziarrak ziren nagusi, Asiako koloniak barne; sartaldean, berriz, kartagotarrek zuten nagusitasuna, Zirenaikako mugatik Hispaniaraino. Ondoren Erromak hartu zuen nagusitasuna, mendebaleko eta ekialdeko herrialde guztiak bilduta. Erromatarrek mendeetan zehar erabateko aginpidea izan ondoren, inperioa bi zatitan banatu zen, sortaldeko inperioa alde batetik eta sartaldekoa bestetik. VII. mendetik aurrera garai berri bat hasi zen Mediterraneo itsasoan, musulmanak iritsi zirenean.

XV. mendean Vasco da Gama portugaldarrak egindako bidaldien ondorioz Mediterraneotik igarotzen ziren itsasontzietatik asko Indietarantz joan ziren, eta joera hori sakondu egin zen Amerika aurkitu ondoren. XIX. mendearen lehen urteetan behera egin zuen Mediterraneoko merkataritzak, gero eta errazagoa baitzen Atlantikotik ekialdera eta Ameriketara heltzea, eta Europa iparraldeko industria garatzen hasi zelako. 1869an Suezeko kanala ebaki zenean, gora egin zuen berriz ere Mediterraneoaren garrantziak mundu osoko ekonomia harremanetarako.

2014ko abenduaren 10ean jakin zenez, mundu osoko itsasoetan gutxienez 4.272 migratzailek bizia galdu zuten, 3.419 pertsonek Mediterraneoan[2]. Hurrengo urteetan larriagotu egin zen egoera zonalde honetan, migrazio krisia Europan eraginez.

Geografia

Iparraldean Europa eta Anatolia ditu, hegoaldean Iparraldeko Afrika eta ekialdean Levante. 2.500.000 km² inguru ditu eta gehieneko sakonera 5.020 m-koa du, Joniar itsasoaren inguruan. Batez besteko zabalera 600 km-koa da. Estutu egiten da Siziliaren eta Tunisiaren artean, eta ondorioz bi gune bereizten dira, mendebaldekoa eta ekialdekoa.

Hiru penintsula handi daude Mediterraneo itsasoan: Iberiakoa, Italiakoa eta Balkanetakoa. Mediterraneo itsasoko uharte eta uhartedi nagusiak Sizilia (irlarik handiena), Sardinia, Korsika, Balearrak, Zipre, Kreta eta Joniako uharteak dira.

Lurruntze handia du, duen gatz maila handiaren (%37), tenperatura garaien (15° eta 20° artekoak) eta ibaietatik datorren ur kopuru txikiaren ondorioz. Ur galtze hori orekatzeko Itsaso Beltzeko eta Ozeano Atlantikoko ura hartzen du. Mediterranear klimak baldintzatzen ditu inguruko lurraldeen flora, fauna eta giza paisajea. Mediterranear baso osatzen dute bereziki arteek, olibondoek eta artelatzek.

Uharte nagusiak

Barneko itsasoak

Mediterraneok barne hartzen ditu ondoko itsaso hauek:

Kostaldeko herrialde eta hiri nagusiak

Estatuak

Europakoak

Asiakoak

Afrikakoak

Bestelako lurraldeak

Portu nagusiak

Ibaiak

Hurrengo ibaiak Mediterraneon itsasoratzen dira: Jucar eta Segura Espainian, Ebro Katalunian, Rodano Frantzian, Po Italian eta Nilo Egipton.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-6.
  2. «3.419», Berria, 2014-12-11
AP-2

AP-2 edo Zaragoza - Mediterraneoa Autobidea Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Zaragoza hiria eta Kataluniako Bartzelona eta Tarragona hiriak elkarlotzen dituen ordainpeko autobide bat da. Berez, A-2 autobidearen luzapen bat da, Alfajarín (Zaragozako probintzia) udalerrian hasi eta El Vendrell (Tarragonako probintzia) udalerrian amaitzen da.

1974ean eraikitzen hasi eta 1977an amaitu zen. Katalunia, Euskal Herria eta Madrilgo Erkidegoaren arteko komunikabide garrantzitsua delarik.

Abruzzo

Abruzzo Italiako eskualdea da, erdialde-hegoaldean dagoena. Lurralde menditsua da, Apenino mendien eta Adriatikoaren artean. Klima mediterraneoa du. Lanbide zabalduena nekazaritza da.

Alacantí

L'Alacantí Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Alacant hiriburua duena. Iparraldean Alcoià du, ekialdean Marina Baixa eta Mediterraneoa, hegoaldean Baix Vinalopó eta mendebaldean Vinalopó Mitjà.

10 udalerrik osatua, 673,20 km²ko azalera du eta 2005ean 443.261 biztanle zituen.

Baix Maestrat

El Baix Maestrat Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Vinaròs hiriburua duena. Iparraldean Montsià eta Matarranya ditu, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Plana Alta eta mendebaldean Alt Maestrat eta Ports.

Eskualde ofizialak 18 udalerri ditu, 1221,40 km²ko azalera du eta 2008an 83.971 biztanle zituen.

Baso mediterraneo

Baso mediterraneoa edo oihan mediterraneoa klima mediterraneoa duten lurraldeetan garatzen da. Negu epelak, uda lehorrak eta udazken eta udaberrietan prezipitazio altuak egotea dira baso mediterraneoaren ezaugarri nagusiak. Gainera hainbat baso suteak ematen dira baina baso hauetako landaretza moldatuta dago. Baso hauek Mediterraneo itsasoaren inguruan daude gehienbat. Hala ere, badira beste munduko hainbat tokitan ere: Australiako hegoaldean, Afrika hegoaldean...

Egeo

Egeo itsasoa (turkieraz: Ege Denizi; grezieraz: Αιγαίο Πέλαγος) Mediterraneo itsasoaren zati bat da, Grezia eta Turkia artean kokatua.

Normalean, hegoaldeko muga Kreta eta Rodas uharteetan kokaturik dago, baina muga hori hain da arbitrarioa non zaila baita azalera zein den esatea. Gutxi gorabehera 180 000 kilometro karratukoa da. Iparraldetik hegoaldera, 600 km dauzka eta ekialdetik mendebaldera 400 km.

Egeo itsasoaren uharte gehienak greziarrak dira, hori dela eta Grezia barneko itsasotzat jotzen du, Turkiarren kalterako. Honek herrialde bien artean maizko gatazkak sortzen ditu.

Turismoa da aktibitate ekonomiko nagusia, adibidez, Greziako uharteak Greziako lurraldearen bosten bat izanda ere, hoteleko edukieraren erdia dira.

Izenaren etimologia Greziako mitologiatik datorkigu: Egeo, Atenasko erregea, bere semea Teseo labirintoan Minotaurok hil zuelakoan, bere burua itsasora berara bota zuen.

Gibraltar

Gibraltar Iberiar penintsulako hegoaldean dagoen Erresuma Batuko Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde bat da. Europa eta Afrika, Mediterraneoa eta Atlantikoa banatzen dituen Gibraltarko itsasartearen iparraldean kokaturik, Espainiaren eta Marokoren artean; Ozeano Atlantikoa eta Mediterranear itsasoa batzen diren lekuan. Turismo eta finantza hiria bihurtu da. Nazioarteko portua eta itsas basea ere bada.

Gibraltarko itsasartea

Gibraltarko Itsasartea (arabieraz: مضيق جبل طارق‎, Madiq Jabal Tàriq; gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea da. Geografia politikoari dagokionez, iparraldean dituen Europako Espainia eta Gibraltar, eta hegoaldean dituen Afrikako Maroko eta Ceuta bereizten ditu. Geologiaren aldetik, itsasarte hau da Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga.

Itsasartearen gunerik estuenean, 14,4 kilometro daude Europaren eta Afrikaren artean. Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).

Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta horren ondorioz Mediterraneoa lehortu zen (Messiniarreko gazitasun krisia). Faunarentzat nahiz giza merkataritzarentzat igarobide garrantzitsua da. Leku estrategikoa izanik, hainbat gatazka eragin ditu, historian; gaur egun ere bizirik daude Espainiaren eta Marokoren artekoa (Ceuta eta Melillari buruz) eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean (Gibraltarri buruz).

Iberiar penintsula

Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Klima mediterraneo

Klima mediterraneoa Mediterraneo itsasoaren inguruko lurralde gehienetako berezko klima da. Uda bero eta lehorrak izaten dira eta negu epel eta hezeak. Munduko bost eskualdek daukate horrelako klima: Mediterraneoko arroa, Kaliforniako itsasaldea, Mendebaldeko eta Hegoaldeko Australia, Hego Afrikako hegomendebaldea eta Txileko erdialdea. Köppen-Geiger sailkapenean bi subtipo bereizten dira: Klima mediterraneoa, uda beroekin (Csa) eta Klima mediterraneoa, uda freskoekin (Csb).

Larraun

Larraun Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantikoa eta bestea, gehiena, mediterraneoa. Udalerriak 1.002 biztanle zituen

2014. urtean.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Marina Alta

La Marina Alta Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Dénia hiriburua duena. Iparraldean Safor du, iparralde eta ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Marina Baixa eta mendebaldean Comtat.

Eskualdeak 33 udalerri ditu, 759,30 km²ko azalera du eta 2008an 196.606 biztanle zituen.

Marina Baixa

La Marina Baixa Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Comtat eta Marina Alta ditu, hegoalde eta ekialdean Mediterraneoa, hego-mendebaldean Alacantí eta ipar-mendebaldean Alcoià.

Eskualdeak 18 udalerri ditu, 605,03 km²ko azalera du eta 2005ean 166.255 biztanle zituen. Hiriburu tradizionala la Vila Joiosa da baina udalerririk populatuena eta hiriburu ekonomikoa Benidorm da.

Okzitania (eskualdea)

Okzitania — behin-behinean ere Languedoc-Roussillon-Midi-Pyrénées deitua izan zena — Frantziako hegoaldean dagoen eskualde administratiboa da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrénéesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Toulouse da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Montpellier, Nîmes eta Perpinyà dira.

Ipar Katalunia, Gaskoinia eta Foixko konderriko eskualde historiko-kulturalak eskualde horretan daude.

Ozeano Atlantikoa

Ozeano Atlantikoa Amerika (mendebaldean) eta Europa eta Afrika (ekialdean) bereizten dituen ozeanoa da. Ekuatoreak erdibitzen du, bi zati hauek eratzeko: Ipar Atlantikoa eta Hego Atlantikoa.

Plana Alta

La Plana Alta Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Castelló de la Plana hiriburua duena. Ipar-mendebaldean Alt Maestrat du, ipar-ekialdean Baix Maestrat, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Plana Baixa eta mendebaldean Alcalatén.

Eskualdeak 17 udalerri ditu, 957 km²ko azalera du eta 2008an 243.056 biztanle zituen.

Plana Baixa

La Plana Baixa Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Plana Alta eta Alcalatén ditu, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Camp de Morvedre eta mendebaldean Alto Mijares eta Alto Palancia.

Eskualdeak 20 udalerri ditu, 605,20 km²ko azalera du eta 2008an 191.859 biztanle zituen. Hiriburua Borriana da eta udalerririk populatuena, ordea, Vila-real.

Ribera Baixa

La Ribera Baixa Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Valentzia eta Horta Sud ditu, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Safor eta mendebaldean Ribera Alta.

Eskualdeak 12 udalerri ditu, 280,30 km²ko azalera du eta 2005ean 78.070 biztanle zituen. Hiriburua Sueca da.

Suezko kanala

Suezko kanala (arabieraz: ‫ق ناة‬السويس‬‎, Qanāt al-Sūwais) Afrika eta Asia banatzen eta Mediterraneoa eta Itsaso Gorria batzen dituen ubide artifiziala da. Egipton dago eta, Mediterraneoko Port Said eta Itsaso Gorriko Suez lotzen dituen 163km luze da, Europatik Asiara doazen itsasontzientzako laguntza handia da, ez baitute Hegoafrikatik pasa beharrik.

Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania ·  Aljeria ·  Bosnia-Herzegovina ·  Egipto ·  Eslovenia ·  Espainia ·  Frantzia ·  Gibraltar ·  Grezia ·  Israel ·  Italia ·  Kroazia ·  Libano ·  Libia ·  Malta ·  Monako ·  Montenegro ·  Maroko ·  Palestina ·  Siria ·  Tunisia ·  Turkia ·  Zipre

Lurreko ozeano eta itsasoak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.