Medikuntza

Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo.

Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.

The Doctor Luke Fildes crop
"The Doctor", Luke Fildesen margoa (1891).

Historia

  • Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sinisketerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptiarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
  • Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, etab.en bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
  • Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazonamendu klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
  • Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
  • XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.

Biografia interesgarriak

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

Ikasketak

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

Espezialitate mediko-kirurgikoak

Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak.

Lehehengoak, Barne Medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste Endokrinologia, Hematologia, Kardiologia, Nefrologia, Neumologia eta Neurologia.

Kirurgikoen artean, Kirurgia orokorra, Obstetrizia, Oftalmologia, ORL eta Traumatologia ditugu, beste batzuen artean.

Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, Anatomia patologikoa, Erradiologia eta Mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, Medikuntzaren Historia, Medikuntza Legala eta Medikuntza Prebentiboa, tartean.

Hiztegi medikoa

B

D

E

G

L

M

P

S

T

Z

Osasun Erakundeak

Euskal Herrian

Munduan

Ikus, gainera

Kanpo loturak

.md

.md Moldaviari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Domeinu hau osasun eta medikuntza kontuetara erabiltzen da sarritan, edo bere erabilera horretara mugatzea eskatzen dute.

Aho

Ahoa digestio-aparatuaren sarreran dagoen organoa da, aurpegian kokatutakoa sudurraren azpian eta kokotsaren gainean gizakiengan.

Barrualdea mihiak, listu guruinek eta hortzek osatzen dute, kanpoaldean ezpainak dauden bitartean.

Odontologia alde batetik eta dermatologia eta kirurgia plastikoa espezialitate medikoak bestetik ahoaren gaixotasunez arduratzen dira.

Baraila

Baraila, masailezur edo barailezur ahoaren gainean eta azpian dauden eta hortz-haginak ezartzen diren bi hezur arkuetako bakoitza da eta baita hainbat intsekturen ahoko kideko piezak ere.Bi zati ditu: goi baraila eta behe baraila eta baita bi alde ere: barnekoa eta kanpoaldekoa.

Belaun

Belauna izterrezura, tibia eta belaunezurra batzen dituen hankako artikulazioa da. Gizakietan artikulazio honek gorputzaren pisurik gehiena mantentze du eta beraz arrisku handia dago bertan osteoartritisa pairatzeko. Hainbat lotailu batzen dira bertan.

Diseases Database

Diseases Database ("Gaixotasunen Datu Basea") gaixotasunen, haien sintomen eta botiken inguruko informazioa eskaintzen duen eduki libreko webgune bat da.

EMedicine

eMedicine 1996an Scott Plantz eta Richard Lavely medikuek sorturiko webgunea da. Informazioa ingelesez ematen dute eta urtero berritzen da. 6.800 artikulu inguru ditu.

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena

Gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa (edo Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, GNS-10) eritasunak sailkatzeko irizpideak edo kodeak eskaintzen dituen Munduko Osasun Erakundeak paratutako nazioarteko sailkapena da. Ingelesez argitaratzen da International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems (ICD-10) izenpean, azken berrikuste nagusia 1992an izan zelarik. Euskal Herrian UZEIk euskaratu zuen eta 1996an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak. Sarean eskuragarri aurki daiteke .txt formatuan.

Infekzio

Infekzioa kanpoko eragile kutsakor batek organismo ostalari batean sortutako kolonizazioa da. Eragile kutsakor horiek bakterioak, birusak, parasitoak edo onddoak izan daitezke. Gaixotasun infekziosoak edo kutsakorrak sortzen dituzte.

Nahiz eta arlo klinikoan infekzioa beti gaixotasunarekin lotu (eta mikrobio eragilea patogenotzat jo, beraz), infekzioak, berez, ez du beti gaitzik eragiten. Mikrobio batek gorputzaren atal bat kolonizatzen duenean gaitza sor dezakeen ala ez, zenbait faktoren arabera. Kontuan hartu beharrekoak hauek dira:

mikrobio eragilearen ahalmen patogenoa (birulentzia)mikrobioak gorputzean sartzeko erabiltzen duen bidea (esaterako, Legionella pneumophila bakterioa oso arriskutsua da arnas bidetik sartzen denean, baina ez da kaltegarria aho-bidetik irensten denean)mikrobioaren kopurua edo kontzentrazioa infekzioa hasterakoanostalariaren egoera immunologikoa

Kirurgia

Kirurgia hainbat espezialitate medikoen multzo zabala da, oro har ehun biologikoen gainean prozedura fisikoak, bereziki ebakia eta jostura, horretarako ekipamendu eta tresneria bereziak erabiliz. Kirurgiaren ekintza nagusia ebakuntza da. Zirujauak dira esparru zabal honen espezialistak, sendagile, haginlari nahiz albaitaria izan daitezkeenak, gaixoa eta patologia zein diren. Historian, "zirujau-bizarginek" oso zeregin desberdinak egiten zituzten, ordea.

Anestesistekiko elkarlana ezinbestekoa da ia kasu guztietan, ebakuntza-gelaren barruko jardueran.

Lepo

Lepoa da buruaren azpian eta toraxaren gainean dagoen giza gorputzaren atala.

Euskaraz, sama edo idun hitzak sinonimoak dira.

Mediku

Medikua medikuntza praktikatzen duen pertsona da. Beste sinonimo batzuk hitza adierazteko hauexek ditugu: sendagile, osagile, doktore, osalari edo sendakin.

Medikuen funtsezko zeregina gaixotasunen diagnostikoa lortzea eta horren araberako tratamendua ematea da, bai eta eritasunen prebentzioa lantzea ere.

Diagnostikora iristeko, sendagileak dituen oinarrizko tresnak haren burua eta fonendoskopioa dira. Buruarekin, anamnesia eratuko du lehenik eta behin, historia klinikoaren zati subjektiboa alegia, sintomak erregistratzeko bidea. Gaixotasunen zeinuen bila, aldiz, miaketa fisikoa praktikatuko dio pazienteari, zati objektiboa burutuz. Gaur egun, proba osagarriak ere egin behar dituzte medikuek kasu gehienetan, diagnosia lortzeko edo zehazteko, proba hauek are objetikboagoak izanda.

Tradizionalki, osagileek "Zin Hipokratikoa" egiten dute, jardueraren etika erakusteko.

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa Jose Luis Gotik 1982. urtean eratu zuen. Euskal Herriko medikuntzaren memoria historikoa zaindu eta bere ondare zientifikoa gorde nahi izan ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioako campusa) kokaturik dagoen Museoa, Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko eta beste hainbat fakultate eta eskolako ikasleen prestakuntzarako baliagarria da. Egungo zuzendaria Anton Erkoreka Barrena doktorea da.

1.520 metro karratuko azalera du, 21 areto ditu eta 5.000 liburu inguru daude barruan. Museoko erakusketa iraunkorrak XIX eta XX. mendeko sei mila objektu mediku inguru ditu. Hauek 24 geletan banatzen dira eta espezialitate mediku desberdinetara eskainita daude: herritar medikuntza, medikuntza paraleloak, farmazia, pisuak eta neurriak, asepsia eta antisepsia, mikroskopioak, laborategiko materiala, X-izpiak, obstetrizia eta ginekologia, kirurgia, anestesia, endoskopia, odontologia, kardiologia, oftalmologia, elektroterapia, anatomia patologikoa, natur zientziak eta Cid Gela. Irakaskuntza eta ikerkuntza Museoko bi zutabe dira, eta bi hauek argitalpenekin eta hitzaldi, ikasketa eta beste jardueren antolakuntzarekin osatzen dira.

Medikuntzako Nobel Saria

Medikuntzako Nobel Saria 1901etik urtero banatzen du Karolinska Insitutuak Suedian, Medikuntzaren arloan nabarmendutako pertsona(k) sarituz.

Zerrenda honek medikuntzako nobel saria jaso duten pertsonen izena zehazten du urtez urte eta hamarkadaka banatuta.

MedlinePlus

MedlinePlus Ameriketako Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionalak kudeaturiko webgunea da. Informazioa ingelesez eta gaztelaniaz ematen dute eta Medikuntza Liburutegi Nazionala (NLM), National Institutes of Health (NIH) eta beste estatubatuar agentzien lanak argitaratzen ditu. Doako zerbitzu honek urtero 150 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu.

Nobel Sariak

Nobel Sariak zenbait arlotan ekarpen zientifiko edo kultural nabariengatik Suedian urtero banatzen diren sariak dira, nazioartean eta euren arloetan garrantzitsuenak eta prestigiorik handiena dutenak. Sariak ematearen arduradunak Suediako Akademia, Suediako Zientzietako Errege Akademia, Karolinska Institutua eta Norvegiako Nobel Batzordea dira.

Alfred Nobelek bere azken testamentuan sari horiek antolatzeko agindua utzi zuen. Hasieran, 1901ean, bost arlo ziren: Fisika, Kimika, Fisiologia eta Medikuntza, Literatura eta Bakea; gero, 1968an, Ekonomiakoa sortu zen. Irabazleek urrezko domina, diploma eta dirua jasotzen dute (milioi bat euro inguru).

Online Mendelian Inheritance in Man

Online Mendelian Inheritance in Man (OMIM) ("Online mendeliar herentzia gizakiarengan") genetikarekin loturiko gaixotasunen inguruko informazioa eskaintzen duen katalogoa da. 2015ean 23.000 artikulu inguru zituen, horietatik 8.062 fenotipoei buruzkoak.

Victor McKusick doktorearen Mendelian Inheritance in Man (MIM) datu-basearen jarraipen digitala da.

Pelbis

Pelbisa giza gorputzaren beheko atala da, beheko adarrekin (hankekin) jarraitzen dena. Bere gainean abdomena dago.

PubMed

PubMed biomedikuntzaren artikuluen aipu eta laburpenak biltzen dituen MEDLINE datu-basean bilaketak egiteko sistema da. Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionalak (United States National Library of Medicine) kudeatzen du Entrez informazio sistemaren barnean. MEDLINEk mundu osoko 4.800 aldizkariak ditu 1966tik gaur egunera arte.

Sintoma

Sintomak sendagileak objetibatzen dituen datu klinikoak dira, miaketa fisikoa egin ondoren bildutakoak. Adibidez, fonendoskopioaren bidez bihotz-murmurioak edo biriketan txistu-hotsak entzutea , masa edo koskorrak igartzea tripa ukitzean, eta abar.

Zeinu klinikoez gain, bestelako datuak ere jaso ditzake medikuak, proba osagarrien bidez, zeinu analitikoak edo erradiologikoak alegia.

Batzuetan, zeinuak miaketa fisikoen bidez bakarrik antzeman daitezke, beste batzuetan proba osagarrien bidez soilik eta beste batzuetan bide bietatik.

Askotan zeinu batek gaixotasun osoa izendatzen du, izen bera hartzen dute biek alegia. Adibidez, artrosia zeinu klinikoa eta erradiologikoa da, baina baita gaixotasunaren izena ere.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.