Maroko

Maroko[1] (arabieraz: المغرب‎ al-Maġrib, amazigeraz: ⵍⵎⴰⵖⵔⵉⴱ[2] Lmaġrib, frantsesez: Maroc), ofizialki Marokoko Erresuma, Afrika ipar-mendebaldeko estatu monarkikoa da. Ozeano Atlantikoan kosta luzea du, Gibraltarko itsasartera iritsi eta Mediterraneoan jarraitzen duena.

Hiriburua Rabat da (1.200.000 biztanle), baina hiri nagusia Casablanca da (3.344.300 biztanle).

Marokoko Erresuma
المملكة المغربية
Al Mamlakah al Maghribīyah
ⵜⴰⴳⵍⴷⵉⵜ ⵏ ⵎⵓⵔⴰⴽⵓⵛ
Tageldit-n-Murakuč
Marokoko bandera Marokoko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: الله، الوطن، الملك
(Jainkoa, Aberria, Erregea)
Ereserkia: Hymne Chérifien
Herrialdearen kokapena
HiriburuaRabat
Hiri handiena Casablanca
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera, Amazigera
Herritarra marokoar[1]
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregea Mohammed VI.a
 -  Lehen ministroa Saadeddine Othmani
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 446,5502 km2 (56.)
 -  Ura (%) 0,056
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 33.250.000 (39.)
 -  Dentsitatea 73,1 bizt./km2 (122.)
Dirua Dirham (MAD)
Ordu-eremua UTC (UTC+0)
Aurrezenbakia 212
Internet domeinua ma
1 Marokoko arabiera da hitz egiteko erabiltzen den dialektoa; amazigera, frantsesa eta, neurri txikiagoan, gaztelania ere mintzatzen dira.
2 Kopuru horretan Mendebaldeko Sahara ez dago sartuta, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik ez baita Marokoko lurraldea. Hala ere, Marokoko estatuak du Mendebaldeko Sahararen gaineko kontrola (Hegoaldeko Probintziak deitzen dio); horregatik, mapan berdez marratuta ageri da, berde trinkoz adierazitako Marokoren berezko lurren ondoan.

Geografia

Modis morocco lrg
Maroko satelite irudian

Marokok ekialde eta hego-ekialdean Aljeriarekin du muga (1.559 km); hegoaldean, Mendebaldeko Sahararekin; mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin; eta iparraldean Mediterraneoarekin eta Espainiaren Ceuta (6 km) eta Melilla (10 km) autonomiadun hiriekin.

Rif mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. Atlas mendiak estatuaren bizkarrezurra dira, eta hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen dute. Mendi garaiena Jebel Toubkal da (4.167 m). Herrialdearen hego-mendebaldearen gehiena Sahara basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.

Historia

K. a. 2000. urte inguruan berbereak sartu ziren Marokon, K.a. XII. mendean feniziarrek merkataritzaguneak ezarri zituzten Mediterraneoko itsasaldean, eta K.a. V. mendean kartagotarrak Atlantiko aldean kokatu ziren. Kartago desegin ondoren, berberiarrak erromatarren aliatu bilakatu ziren. K.o. 42. urtean Kaligulak Marokoko lurraldea Erromako inperioaren Mauritaniako probintziaren barnean ezarri zuen.

Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero 534. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. VII. mendean arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta Islama ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. XI. mendean, Mauritaniako berbereek, almorabiderek, Marokoko lurralde osoa konkistatu zuten eta Espainiaraino hedatu zuten aginpidea. Handik mende batera, almohadeek beste inperio bat sortu zuten, XIII. mendean benimeriniarrek beretu zutena.

1415ean portugaldarrek merkataritza-gune bat sortu zuten Ceutan (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek Melilla konkistatu zuten. XVII. mendean alaui dinastiak, bere burua Mahomaren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alauiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. 1830ean Frantziak Aljeria hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu egin zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alaui sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.

1906an, Algecirasko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari Rif eta Ifni egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, Abd el Krim emirrak matxinada antolatu zuen Rifen, eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek Istiqlal alderdia sortu zuten.

Espainiako Gerra Zibilean (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk Francisco Franco espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. Bigarren Mundu Gerraz gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta 1956ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, Mohammed V.a Marokokoa izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta 1958an Saharako iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, Moulay Hassan, izendatu zuten errege (Hasan II.a).

1975ean Hassan II.a Marokokoa erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean Mendebaldeko Sahara Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen duen eta Aljeria eta Libiaren laguntza duen Saharako Fronte Polisarioaren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, Saharako gerra eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.

Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma 1992an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, Saudi Arabia eta Tunisiaren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren gasoduktu bat egiteko Gibraltarko itsasartean zehar Europaraino. Bi herrialdeak partaide dituen enpresa batek du gasoduktutik 10-15 mila milioi metro kubiko gas garraiatzeko ardura.

XX. mendearen azkeneko urteetan langabezia handia izan da Marokon. Urtero ehunka mila pertsonek alde egiten dute herrietatik hirietara, eta horrek izugarrizko arazoak sortzen ditu, etxebizitzak direla, ura eta zerbitzuak direla, eta abar. Beste asko eta asko Europara sartzen ahalegintzen dira, horretarako bizia arriskuan jarri behar badute ere, itsasoa igarotzean. 1992ko urrian, adibidez, 800 lagun atxilotu zituzten Tarifan (Espainiako hegoaldean), Espainian baimenik gabe sartzeko ahaleginean. Bestalde, droga trafikoaz arduratzen den Nazio Batuetako sailak salatu duenez, Marokoko nekazari asko opio eta koka lantzen hasiak dira, heroina eta kokaina egiteko gero.

Azkeneko urteetan, Maroko eta Aljeriaren harremanak onbideratu direnez gero, Saharako auzia negoziazio bidez konpontzeko ahalegina egin da. Erreferenduma egitea proposatzen da, Nazio Batuen ardurapean, Saharako biztanleek erabaki dezaten herrialde independentea izan edo Marokori loturik egon. Nolanahi dela ere, Marokoko gobernua behin eta berriz atzeratzen ari da erreferenduma, Fronte Polisarioa behin betiko gaindituko duelako esperantzan. 1992ko abuztuan Hassan II.a erregeak kargutik kendu zuen Azedine Laraki Lehen Ministroa, eta 1971-1983 bitartean kargu hori bera eduki zuen Mohamed Karim Lamraniren eskuetan utzi zuen. Gobernu berriak erreferenduma deitu zuen, Legebiltzarrari ahalmen handiagoa emango zion konstituzio berri bat onartzeko. Dena dela, erregeak Lehen Ministroa izendatzeko ahalmena gorde zuen.

Erreforma haren ondorengo Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan, 1993ko ekainean, oposizioa izan zen garaile, 222 aulkietatik 99 eskuratuta. Alderdi ofizialak, berriz, 74 aulki baizik ez zituen eskuratu. Handik bi hilabetera Hassan II.ak munduko meskita handienetako bat inauguratu zuen, Casablancan. Konstituzioaren erreformak gorabehera, nazioaren politika erregearen eskuetan dago oraindik ere neurri handi batean.

1994ko maiatzean, erregeak bere ahaide bat izendatu zuen Lehen Ministro, Abd al-Latif Filali. Abuztuan, askoren harridurarako, erregeak berberiar hizkuntza eta kultura nazioaren bizitzan integratzeko deia egin zuen. 1995ean, euririk ez zela eta, uzta aurreko urtekoa baino sei aldiz txikiagoa izan zen, eta egoera ekonomikoak okerrera egin zuen nabarmen. 1996an legegintzarako aginpidea bi ganberatan banatzean onartu zen erreferendum bidez, baina erregeak ganberak desegiteko ahalmena gorde zuen. Bien bitartean, gobernuak pribatizazio politikarekin segitu zuen, eta zenbait konpainia saldu zituen.

1997ko irailean, Marokok eta Fronte Polisarioak hitzarmen bat egin zuten Saharako auzia konpontzeko, eta lurraldearen estatutua (independentzia edo integrazioa) erabakitzeko erreferenduma egingo zela iragarri zen. 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, oposizioko lau alderdi politikoren koalizioak Legebiltzarreko 325 aulkietatik 102 eskuratu zituen; gobernuaren aldeko koalizio eskuindarrak, berriz, 100 aulki eskuratu zituen, eta hauen aliatu zentristek, 97. 1998ko otsailean, erregeak Abderrahman Youssoufi izendatu zuen Lehen Ministro.

Erregea 1999an hil zen, eta haren semeak –Mohammed VI.ak– hartu zuen kargua. Mohammed VI .a Marokokoak hainbat erreforma sustatzen ari da, ekonomian nahiz politikan, baina oraindik oso mugatuta daude askatasun zibilak eta giza eskubideak urratzeagatik salaketa asko egin ohi dizkiote nazioarteko erakundeek, bereziki 2003an Casablancan juduen kontra izandako atentatuaz geroztik (20 lagun hil ziren atentatu hartan).

2014ko abuztuaren 14ean, hil egin zen Mustafa Meziani, 31 urteko preso marokoarra, 72 egun gose greban igaro ostean. Fezeko Unibertsitatean ikasle islamisten eta ezkertiarren artean izandako istiluen harira atxilotu zuten, apirilaren amaieran, eta behin-behineko espetxealdian egon da ordutik; Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak preso politikotzat jotzen zuen[3].

Abenduaren 16an, Interneten emakumeak erreklutatzen zituen sare jihadista desegin zuten. Bost Espainian eta beste bi Marokon atxilotu zituzten[4].

Banaketa administratiboa

Morocco Regions 2015

Maroko 12 eskualdeetan banatuta dago. Aldi berean, 13 prefektu eta 62 probintziatan banatzen dira. Prefektura bakoitza, udalerrietan banatzen dira eta metropoli eremuen kasuan, auzoetan.

Eskualdea Hiriburua
1 Tanger-Tetuan-Alhucemas Tanger
2 Oriental Ujda
3 Fez-Meknes Fez
4 Rabat-Sale-Kenitra Rabat
5 Beni Melal-Jenifra Beni Melal
6 Casablanca-Settat Casablanca
7 Marrakex-Safí Marrakex
8 Draa-Tafilalet Er-Rachidia
9 Sus-Masa Agadir
10 Guelmim-Oued Noun Guelmim
11 Aaiun-Sakia el-Hamra Aaiun
12 Dajla-Oued Eddahab Dajla

Biztanleak

Berberiarrak dira Marokoko jatorrizko biztanleak, eta gaur egungo biztanleen hiru laurdenak berberiar jatorrikoak dira. Bigarren gizatalde nagusia arabiarrena da. Bestalde, 100.000 inguru europar bizi dira (frantsesak, gehienak), eta 12.000 inguru judu, orain aspaldi hara bizitzera joandakoen ondorengoak.

Biztanleen erdia, gutxi gorabehera, hirietan bizi da. Rabatez gainera, Casablanca (2.940.000 biztanle), Marrakex (1.517.000 biztanle) eta Fez (510.000 biztanle) dira Marokoko hiri nagusiak. XX. mendea arte berberiar hizkuntzak izan dira nagusi Marokon, baina mendean zehar arabiera bultzatu eta nagusitu da, eta mendearen bukaeran biztanleen laurden batek baizik ez zuen erabiltzen berberiera hizkuntza nagusi bezala. Biztanle gehien dituen hirugarren herrialde arabiarra da.

Marokoko herri populatuenak
Twin Center, Boulevard Mohamed Zerktouni, Casablanca

Casablanca

Ville Nouvelle Fès Maroc

Fez

IBN BATTOUTTA AIRPORT TANGER MOROCCO APRIL 2013 (8695760132)

Tanger

Herria Eskualdea Poblazioa Herria Eskualdea Poblazioa
Maroc Marrakech Jemaa-el-Fna Luc Viatour

Marrakex

Pont Hassan-II

Sale

Rabat Parlament

Rabat

1 Casablanca Gran Casablanca 3 359 818 11 Safí Doukkala-Abda 415 323
2 Fez Fez-Bulmán 1 112 072 12 Uchda La Oriental 398 131
3 Tánger Tánger-Tetuán 947 952 13 Inezgane Souss-Massa-Draa 385 612
4 Marrakex Marrakex-Tensift-El Haouz 928 850 14 Agadir Souss-Massa-Draa 384 987
5 Salé Rabat-Sale-Zemmour-Zaer 890 403 15 Nador La Oriental 369 102
6 Mequinez Mequinez-Tafilalet 632 079 16 Khouribga Chaouia-Ouardigha 326 674
7 Rabat Rabat-Sale-Zemmour-Zaer 577 827 17 Settat Chaouia-Ouardigha 323 821
8 Kenitra Gharb-Chrarda-Beni Hssen 572 700 18 Temara Rabat-Sale-Zemmour-Zaer 302 872
9 Tetuán Tánger-Tetuán 463 968 19 Ait Melloul Souss-Massa-Draa 198 879
10 Beni Mellal Tadla-Azilal 447 330 20 El-Yadida Doukkala-Abda 298 673

Armada

Hau da Marokoko erresumaren armada:

  • Operator "BCIJ" stands guard in the headquarters in the city Sale
    Errege Armada: 1956an Mohammed V sortu zuen independentzia lortu zuenean. Errege Marokoko Armadaren adarra lurretako operazio militarrak da. Ejertzitoak 195.000 soldadu aktibo eta 150.000 erreserba ditu.
Operator "BCIJ" stands guard in the headquarters in the city Sale
  • Errege Aire Armada: Marokoko Aire Armada dira. 1956 maiatzaren 14an sortu zen, , 13 000 pertsona eta 282 baino hegazkin gehiago dauzka.
  • Errege Itsas Armada: Marokoko Itsas Indar Armatuen armada da itsasontzien eragiketak egiteko ardura duena.
  • Errege Jendarmeria: zibilak babesteko ardura eta herrialdeko landa eta hiri eremuetan ordena publikoa bermatzeko, halaber mugak babestu eta herrialdean bizi herritarren bizitza babesteko arduratzen dira.
  • Errege Guardia: erregea, bere familiari eta herrialdeko monarkiaren aretoak nagusi guztiak babesteko ardura dauka.
  • Indar Osagarriak: indar armatuen gorputz paramilitar autonomoak dira, eta horren funtzioak betetzen dituzte (polizia, armada, itasokoa, errege guardia). Gainera espioitzaz aduratzen dira herrialdearen barne eta kanpoaldean.

Ekonomia

Marokoko ekonomian izugarrizko pisua du nekazaritzak, nahiz eta lurren % 20 baizik ez den lantzen. Laboreak (garagarra eta garia), patatak, meloiak, olibak, eltzekariak, datilak, azukre kanabera eta azukre erremolatxa lantzen dira batez ere. Mea baliabide nagusia fosfatoak dira, baina ikatza, burdina, manganesoa, beruna eta zinka ere ustiatzen dira.

Industria gehienak industria txikiak dira: eraikuntzarako materialak, kimika gaiak, ehunak, oinetakoak, elikagaiak, ardoa, petrolio findua eta abar. Garrantzi handikoa da eskulangintza: ehunak, larrua, zeramika, alfonbrak eta zurezko irudiak… Turismoa, bestalde, gero eta pisu handiagoa hartzen ari da herrialdearen ekonomian, baita zerbitzuen sektorea eta industria ere. 1990eko hamarralditik aurrera, gobernuak hainbat erreforma eta pribatizazio sustatu ditu, eta azken urteetan ekonomia hazkunde nabarmena izan du Marokok. Era berean, atzerriko merkataritza harremanak sendotzen ari da eta hainbat hitzarmen sinatu ditu.

Vue généraleH13A0659

Tanger Med portua Afrikako handiena da

SOFITEL HOTEL MARRAKECH MOROCCO APRIL 2013 (8709735037)

Marrakex turistmoko hiriburua

Oficina de Casablanca (8679712301)

Casablanca ekonomiako hiriburua

Oujda centre 002

Ujda, Oriental regioaren hiriburua

Rabat - building of parlament

Rabat, Marokoko hiriburua

Politika

King Mohammed VI
Marokoko erregea Mohammed VI.a Marokokoa

Maroko monarkia konstituzionala da, nahiz ete erregeak oraindik ere botere handia izan. Egungoa Mohamed VI.a da, 1999ko uztailaren 23tik agintean. Lehen Ministroa Driss Jettou da, 2002ko urriaren 9tik. Lehen Ministroa erregeak berak izendatu zuen eta hautsa harrotu zuen, ez baita inongo alderdiren kide.

Parlamentua bi ganberakoa da: Diputatuen ganbera eta Kontseilarien ganbera (Senatua). Diputatuen ganberan 325 diputatu daude, zuzeneko boto unibertsal bidez 5 urterako hautatuak. Egungo ganbera burua Abdelouahed Radi da (USFP). Kontseilarien ganberan 270 kontseilari daude, zeharkako boto unibertsal bidez hautatuak.

Alderdi politikoak:

  • La Gauche Socialiste Unifiée (GSU)
  • Le Mouvement Populaire
  • Parti de la Justice et du Développement (PJD)
  • Parti de l'Istiqlal
  • Parti RNI
  • Alliance des Libertés (ADL)
  • Union Socialiste donis Forces Populaires (USFP)

Marokoar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Institut Royal de la Culture Amazighe Amazigerazko izena.
  3. «72» Berria 2014-08-15.
  4. EiTB (2014-12-16) Interneten emakumeak erreklutatzen zituen sare jihadista desegin dute.

Kanpo loturak

Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak

Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak edo, gaztelaniaz, plazas de soberanía, Espainiak Ipar Afrikan dituen lurraldeak dira. Marokok lurraldeok aldarrikatzen ditu, Maroko Handia kontzeptuaren barnean.

Afrikako Errugbi Kopa

Afrikako Errugbi Kopa Afrikako errugbi selekzioen arteko txapelketa da.

Albuñol

Albuñol Espainiako udalerria da, Granadako probintziakoa. 2008an 6.459 biztanle zituen. Almeríako probintziarekin muga egiten du.

Almohade dinastia

Almohadeen dinastia berbere-musulman jatorriko dinastia bat izan zen, XII. mendean gaur egun Maroko den lurraldean sortutakoa Magreben jabeak ziren almorabideek azaldutako heterodoxiaren aurka. Izena arabierazko al-Muwahhidūn (الموحدون), hitzetik (euskaraz: «unitarioak») dator, jainkotiar bakartasunen oinarritutako bere ikuspegi fundamentalista nabarmentzeko erabilia.

Arabiar

Arabiarrak (arabieraz: عربي, ʿarabi) Arabiako penintsulan bizi diren etnia bateko kideak dira, eta, hedaduraz, Ekialde Hurbileko (Irak, Siria, Libano, Jordania) eta Ipar Afrikako (Egipto, Sudan, Libia, Tunisia, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania) biztanleria arabieradunetakoak. Bere burua linguistikoki, kulturalki, politikoki edo genealogikoki horrela aurkezten duen etnia da. Eskuarki, arabiar nortasuna ez ezik, tokian tokiko beste nortasunen bat ere izaten dute: beren Estatukoa (egiptoarrak, libanoarrak, palestinarrak...), tribukoa, herrikoa edota klanekoa.

Etnia honen ezaugarri nagusia arabiera da, eta dialekto ugaritan banatuta dago. Islama hedatzearekin batera, herri askoren akulturazio prozesua zabaldu zen: arabiartzea kulturan, eta islamiartzea erlijioan. Hala ere, arabiarren artean bada gutxiengo kristau handi bat, egun % 7,1 eta % 10 bitartekoa dena.

Berbere

Berbereak edo amazigak (amazigeraz, amazigh hitzak «gizon askea» esan nahi du; plurala imazighen da) Afrika iparraldeko etnia bat dira. 62 milioiko gizataldea osatzen dute. Berezko hizkuntza amazigera edo berberera dute.

Ekialdea (Maroko)

Ekialdea (arabieraz: الجهة الشرقية‎; amazigeraz: ⵜⴰⴳⵎⵓⴹⴰⵏⵜ, Tagmuḍant) Marokoko 16 eskualdetako bat da. Marokoko ipar-ekialdean kokatuta dago, 82.900 km2 ditu, 2.097.629 biztanlerekin 2014ko erroldan. Hiriburua Oujda da.

Sei probintzia daude bere barnean:

Berkane probintzia

Eddriwesh probintzia

Figuig probintzia

Jerada probintzia

Nador probintzia

Taourirt probintzia

Espainia-Maroko Gerra

Espainia-Maroko Gerra, Afrikako Gerra edo Tetuango Gerra Espainiako erresumak eta Marokoko sultanerriak 1859 eta 1860 artean izandako gerra izan zen, 1860ko apirilaren 26ko Wad-Raseko itunak amaitu zuena. Iparraldeko Marokon egina, Ceutako mugari buruzko gatazka batek sortu zuen. Tetuango eta Wad-Raseko guduen ondorioz, Marokok amore eman zuen eta Wad-Raseko ituna sinatu zuten. Itun horren bitartez, Marokok Ceutaren eta Melillaren gaineko espainiar subiranotasuna onartzeaz gain, Sidi Ifni eta 100 milioi pezeta eman zizkion.

Frantses

Frantsesa (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorri zen, beste hizkuntza erromantzeak bezala. Hizkuntza galo-erromantzeetatik eratorri zen, Galian hitz egiten zen latinaren forma, zehazkiago Iparraldeko Galian. Bere ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizionalki hitz egin diren beste Oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak. Frantsesak Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta beranduago frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera nabarmen. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: Francophone) deritzo.

Frantsesa hizkuntza ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan. Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud, Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden hainbat komunitatetan. 2015ean L2 zein hiztun partzialen %40 Europan bizi zen, %35 Saharaz hegoaldeko Afrikan, %15 Afrikan eta Ekialde Hurbilean, %8 Amerikan eta %1 Asia eta Ozeanian. Frantsesa Europar Batasunean hitz egiten den laugarren hizkuntza nagusia da, eta Europan beste lehen hizkuntza bat duten baina bigarren hizkuntza bat hitz egiteko gai direnen %20 inguruk frantsesa du bigarren hizkuntzatzat. Frantsesa da EBn gehien irakasten den bigarren hizkuntza. Frantsesa da ere munduan natiboki gehien hitz egiten den 18. hizkuntza, hiztun kopuru osoaren arabera 6.a eta munduan zehar gehien ikasten den bigarrena, 120 milioi ikaslerekin.

Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, frantsesa asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa dutenen gehiengoa Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabon, Aljeria, Maroko, Tunisia, Maurizio, Senegal eta Boli Kostan.

Frantsesak 76 milioi hiztun natibo dituela kalkulatzen da, beste 235 milioi pertsonek ondo hitz egiten dute egunero eta beste 77 eta 110 milioi artean bigarren hizkuntza gisa dute eta maila ezberdinetan hitz egiteko gai dira, bereziki Afrikan. OIFren arabera mundu osoan zehar 300 milioi inguru dira "hizkuntza hitz egiteko gai direnak", azaldu gabe zer nolako irizpidea erabiltzen duten neurketa egiteko. Université Lavalek eta Réseau Démographie de l'Agence universitaire de la francophoniek egindako ikerketaren arabera 2025ean 500 milioi hiztun izango ditu eta 2050ean 650 milioi. OIFren kalkuluak dio 2050erako 700 milioi hiztun inguru izango dituela, gehienak Afrikan.

Frantsesak nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabilia izan da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da. Bloomberg Businessweek aldizkariaren arabera frantsesa da negozioetarako hirugarren hizkuntzarik garrantzitsuena, ingelesa eta txineraren ondoren. Académie française izeneko erakunde beteranoa, 1635ean sortua, hizkuntzaren araugilea da.

Gaztelania

Gaztelania edo espainiera (castellano, español) hizkuntza erromantzeetariko bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako f-a galtzea...).

Munduan 407 milioi pertsonak lehen hizkuntza dute. Espainian eta Hispanoamerikako ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, txinera, ingelesa eta hindiaren ondoren. Frantsesarekin batera, Euskal Herriko bi erdara nagusietako bat da.

Gibraltarko itsasartea

Gibraltarko Itsasartea (arabieraz: مضيق جبل طارق‎, Madiq Jabal Tàriq; gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea da. Geografia politikoari dagokionez, iparraldean dituen Europako Espainia eta Gibraltar, eta hegoaldean dituen Afrikako Maroko eta Ceuta bereizten ditu. Geologiaren aldetik, itsasarte hau da Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga.

Itsasartearen gunerik estuenean, 14,4 kilometro daude Europaren eta Afrikaren artean. Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).

Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta horren ondorioz Mediterraneoa lehortu zen (Messiniarreko gazitasun krisia). Faunarentzat nahiz giza merkataritzarentzat igarobide garrantzitsua da. Leku estrategikoa izanik, hainbat gatazka eragin ditu, historian; gaur egun ere bizirik daude Espainiaren eta Marokoren artekoa (Ceuta eta Melillari buruz) eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean (Gibraltarri buruz).

Marokoko Protektoratu Espainiarra

Marokoko Protektoratu Espainiarra, (arabieraz: حماية إسبانيا في المغرب ‎, ḥimāyat Isbāniyā fi-l-Magrib; gaztelaniaz: Protectorado español de Marruecos) 1913tik 1956era Espainiako Erresuma osatzen zuen lurraldea izan zen. Gaur egun, Marokoko lurraldea da. 1956an Frantzia eta Espainiak Marokoren independentzia onartu ondoren, desagertu zen protektoratu hau.

1912ko abenduaren 27ko frantziar-espainiarren hitzarmenaren ondorioz ezarri zen protektoratua. Lurraldea egungo bi marokoar eskualde disjuntuek osatzen zuten:

Marokoko iparraldeko muturra, tartean Rif eta Jebala eskualdeak

Tarfaya eskualdea, hego-mendebaldean Espainiar Saharan eta iparraldean Draa ibaian mugak zituena.Hitzarmenak baino zortzi hilabete aurrerago, Frantziak egungo Marokoko eskualde gehienetan bere protektoratua jadanik sortua zuen. Rifeko gerra zela eta, Rifen Espainiako administrazio kolonialak 1927ra arte ezin izan zuen bere agintea ezarri.

Mauritania (antzinako eskualdea)

Mauritania (latinez: Mauretania) antzinako Libiako eskualdea izan zen, egungo Maroko eta mendebaldeko Aljerian zegoena. Hegoaldean Sahara, mendebaldean Numidia eta ekialdean Ozeano Atlantikoa zituen.

Mairuen erresuma burujabea, Kartago erori ondoren, erromatarren erresuma-basailu bilakatu zen. I. mendean, Klaudio enperadoreak orduko Mauretania bitan zatitu zituen: Mauretania Caesariensis eta Mauretania Tingitana, muga Mulucha ibaian zutenak

Mendebaldeko Sahara

Mendebaldeko Sahara edo Sartaldeko Sahara Afrikako Sahara basamortuaren mendebaldean dagoen eskualdea da, Ozeano Atlantikoan. Marokon dago eta hiru probintziatan banatuta dago: Guelmim-Es Semara, Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra eta Oued Ed-Dahab-Lagouira.

Otomandar Inperioa

Otomandar Inperioa edo Ate Gorena (otomandar turkiera zaharrean: دولت عالیه عثمانیه Devlet-i Âliye-yi Osmâniyye, azken otomandarrean eta egungo turkieraz: Osmanlı Devleti edo Osmanlı İmparatorluğu) 1299tik 1922 arte turkiarrak buru zituen inperioa izan zen, etnia eta erlijio anitzekoa. Boterearen erpinean (XVI. eta XVII. mendeetan), hiru kontinentetan zehar hedatzen zen: hego-ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta Iparraldeko Afrikan; mendebaldean Maroko mugatik ekialdean Kaspiar Itsasoraino, iparraldean Austriako mugatik egungo Somaliaraino. Hogeita bederatzi probintzia —Moldavia, Transilvania eta Valakia haren mendeko printzerriak gehitzeke— izatera iritsi zen.

Sahara

Sahara ( arabieraz: الصحراء الكبرى‎, aṣ-ṣaḥrāʼ al-kubrá, “basamorturik handiena”: amazigeraz: ⵜⵉⵏⵉⵔⵉ,Teneré) Afrika iparraldeko basamortu beroa da, munduko handiena. 5 000 kilometro luze da, Ozeano Atlantikotik Itsaso Gorriraino, eta 9 milioi kilometro koadro baino gehiago ditu luze-zabalean. Bere baitan dira, neurri batean edo bestean, Aljeria, Tunisia, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania, Niger, Libia, Egipto eta Txad.

XIII. mendea

XIII. mendeak 1201etik 1300. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.