Malta

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Malta (argipena)»
Maltako Errepublika
Repubblika ta' Malta
Republic of Malta
Maltako bandera Maltako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Virtute et Constantia
(Bertutea eta Konstantzia)
Ereserkia: L-Innu Malti
Herrialdearen kokapena
HiriburuaValletta
Hiri handiena Birkirkara
Hizkuntza ofiziala(k) Maltera, ingelesa
Herritarra maltar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea George Vella
 -  Lehen ministroa Joseph Muscat
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 316 km2 (185.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 410.209 (166.)
 -  Dentsitatea 1274 bizt./km2 (4.)
Dirua Euroa (€) (MTL)
Ordu-eremua UTC (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 356
Internet domeinua mt

Malta, ofizialki Maltako Errepublika[1] (malteraz: Repubblika ta' Malta) Europa hegoaldeko uhartedi-estatua da, Mediterraneo erdian Sizilia (Italia) (iparraldean) eta Tunisia (mendebaldean) artean kokatua. Malta uharte handiena da, gero Għawdex/Gozo, eta txikiak: Kemmuna/Comino, Kemmunett/Cominotto eta Filfla/Filfola.

Europar Batasuneko kide da (2004-5-1), nahiz eta geografikoki Afrikaren ondoan egon. Commonwealth britainiarraren kide da.

Hiriburua Valleta du.

Geografia

Maltako uhartediak bost uharte ditu. Hiru handienetan baizik ez da bizi jendea: Malta (246 km²), Gozo (67 km²) eta Cominon (3,5 km²). Uhartedia Mediterraneo itsasoaren erdialdean dago, Siziliako uhartearen hegoaldean (Italia), Tunisiaren ekialdean eta Libiaren iparraldean. Kostaldea garaia eta malkartsua da eta sartu-irten –portu natural bikainak– asko ditu.

Historia

Malta Mediterraneoan nagusi izan diren herrien eraginpean egon da mendeetan, estrategiaren aldetik balio handia duen tokia baita. Zibilizazio megalitiko baten ondoren, feniziarren (K.a. XVIII-IX. m.), greziarren eta kartagotarren (K.a. VII. m.) bizitoki izan zen. K.a. 218. urtean Erromaren mendean gelditu zen. Elezaharrak dioenez, K.o. 60 urtean, San Paulok, zihoan ontziak hondoa jo zuelarik, Maltara iritsi eta kristau erlijioa irakatsi zien hango biztanleei. 395. urtean Erromako Inperioa zatitu zenez geroztik, Sortaldeko eskualdearen mendean egon zen Malta.

Ondoren bandaloen (454), ostrogodoen (494) eta bizantziarren (533) mendean egon zen. 870. urtean arabiarren eskuetan gelditu zen; arabiarrek eragin handia izan zuten Maltako hizkuntzan eta kulturan eta Islama zabaldu zuten. 1091n Roger I.a normandiar aitonen semeak hartu zuen uhartea, eta 1245ean, Frederiko II.ak arabiarrak uharteetatik kanpora egotzi zituen. 1266an, Karlos I.a Napoli eta Siziliako lehen erregeak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea, eta 1283an Petri III.a Aragoikoak. 1530ean Karlos I.a Espainiakoak Jerusalemgo San Juan Ordenaren (Maltako Ordena deitua gero) zaldunen eskuetan utzi zuen uhartea. XVI. mendean Malta uharteak, J. Parisot de La Valette Maltako Ordenako Maisuak egindako harresiei esker, turkiarren erasoei eutsi zien.

XVII. mendean itsaslapurren babesleku izan zen. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Mediterraneoaren eta Sortaldearen arteko merkataritzagune nagusia izan zen frantsesentzat. Hala, 1798an, Maltako Ordena ahuldurik zegoela, Napoleonek hartu zuen Malta. Maltarrek, britainiarren laguntzaz, frantsesak uhartetik kanpora egotzi zituzten 1800an; britainiarren babesa eskatu zuten, eta 1814az geroztik, 1964an burujabetasuna lortu zuten arte, Britainia Handiaren babespean egon zen. XIX. mendean Britainia Handiaren itsasontzien babesgune nagusia izan zen, Britainia Handia eta Indiaren arteko merkataritza harremanetan.

XX. mendean istiluak izan ziren britainiarrek Maltako hizkuntza ofizialtzat hartzen ez zutelako, eta Maltari autonomia onartzen ez ziotelako. Bigarren Mundu Gerran Maltak Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoei eutsi zien; uhartea balio handikoa izan zen gerran, handik Siziliaren eta Libiako alemaniarren arteko komunikazioa eten ahal izan baitzen. 1947an maltarrek autonomia lortu zuten. 1964ko irailaren 21az gero (Parisko hitzarmena) Malta independentea da. 1974ko irailean errepublika egitura onartu zuten. 1979an Britainia Handiko gudarostea Maltatik atera zen, eta harrezkero ez da gune militarrik ezartzerik onartu. 1980-1982 bitarteko urteetan, Mediterraneoko petrolio hobien ustiapena zela eta, Maltaren eta Libiaren arteko harremanek okerrera egin zuten.

1984an adiskidantza eta elkarlaguntzarako hitzarmen bat izenpetu zuten bi herrialdeek. Langileen Alderdia hamasei urtez gobernuan egon ondoren (Dom Mintoff lehendabizi, eta Mifsud Bonnici gero), 1987ko hauteskundeetan Fenech Adami buru den Alderdi Abertzalea izan zen garaile. Honek Estatu Batuetara hurbiltzeko politika bideratu zuen. Inportazioak liberalizatu, merkataritzarako eremu askeak sortu, eta turismoa eta atzerritarren inbertsioa bultzatu ziren.

1992ko otsailean Lehen Ministro hautatu zuten ostera Adami, Alderdi Abertzaleak botoen % 51,77 eskuratuta eta Langileen Alderdiak % 46,50. Herrialdea Europar Batasunean sartzea zen Adamiren xede nagusia. 1993an adierazi zuenez, Maltak Europar Batasunean sartzeko baldintzak betetzen zituen, demokraziari eta giza eskubideei zegokienez, baina herrialdearen egitura ekonomikoa “zaharkitua“ zegoelakoan, oinarrizko erreformak egitea eskatu zitzaion.

1995eko ekainean Europar Batasunak diru laguntza eman zion herrialdeari erreforma horietarako, eta 1996aren bukaeran herrialdea Europar Batasunean sartzeko negoziazioak hasiko zirela iragarri zen. 1996ko urriko hauteskundeetan Langileen Alderdiak botoen % 50,7 eskuratu zituen, eta Alderdi Abertzaleak % 48,7. Alfred Sant izendatu zuten Lehen Ministro. Gobernu berriak Malta NATOtik atera zuen. Santek adierazi zuen bere herrialdeak neutral jokatuko zuela, Mediterraneoan segurtasuna eta egonkortasuna bermatzearren.

Halaber, Europar Batasunean sartzeko programa geldiarazi zuen, eta sarrera hori polikiago eta pixkanaka –merkataritza libreko edo lankidetzako hitzarmenen bidez– egiteko asmoa azaldu zuen. 1998ko martxoan, oposizioak eskatutako zentsura boto batek gobernuaren dimisioa eragin zuen. Malta 2004an sartu zen, azkenik, Europar Batasunean. 2007ko ekainako Europako Kontseiluan adostu bezala, Malta euroaren zonaldean sartu zen 2008ko urtarrilaren 1ean.[2]

Banaketa administratiboa

1993tik Malta 5 eskualde eta 68 udalerri edo udal kontzeju ezberdinetan banatzen da..[3] Udalerrien eta Maltako Gobernuaren artean, Eskualdeko Batzarrak (malteraz: Kumitat Reġjonali) daude.

Malta - administrative division
Maltako udal kontzejuak.
Malta uhartea Gozo uhartea

Demografia

Malta demography
Maltaren biztanleak (bider 1000), FAO-ren arabera, 2005-ean.

Maltarrak (%96) feniziarren, arabiarren, italiarren eta ingelesen ondorengoak dira. Britainiar jatorriko gutxiengo bat ere badago. Biztanle gehienak Maltako uhartean bizi dira, hiri txikietan. Hiriburuaz gainera, Birkirkara (22.000 biztanle), Qormi (20.000) eta Silema (13.500 biztanle) dira hiri nagusiak. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta maltera dira. Maltak Europar Batasuneko biztanle dentsitate handiena du, alde handiz: 1.282/km2.

2006n uhartean 400.000 pertsona biziz gain, kanpoaldean maltar jatorrizko hainbat jende dago:

Erlijioari dagokionez, maltarren %98 katolikoak dira.

Hiri handienak

Ekonomia

Nekazaritzak garrantzi handia du Maltako ekonomian. Lurraren %40 inguru dago landuta, baina herrialdeko biztanle dentsitate handia dela, batetik, eta lurraren pobretasuna, bestetik, elikagaiak inportatu egin behar izaten dituzte. Patatak, tomateak, meloiak, garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta loreak lantzen dira batez ere.

Horretaz gainera aipagarriak dira elikagaiak eraldatzeko industria, ehungitza, altzariak, tabakoa, makina arinak, eta produktu kimikoak, besteak beste. Dena dela, ekonomia kanpo merkataritzaren mende, manufakturen mende eta, batez ere, turismoaren mendean dago.

Kultura

Hizkuntzak

Maltera uharteko bertako hizkuntza da, ofiziala ingelesarekin batera. Jatorri arabierazkoa izan arren, latindar alfabetoaz idazten da. Italiera ere oso hedatua dago (1934ra arte ofiziala zen).

Gizateriaren Ondare

Maltak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hiru leku ditu:[4]

UNESCOko Gizateriaren Ondare izendaturiko lekuak Maltan
Irudia Izena Lekua Oharra(k) Izendapen urtea Mota
Photo Ellis Hal Salflieni Ħal-Saflieniko hipogeoa Malta uhartea Ħal-Saflieniko hipogeoa historiaurreko lur azpiko tenplu bakarra da 1980 Kultural
Temple de Ggantija Maltako tenplu megalitikoak Malta eta Gozo uharteak Tenplu megalitikoak 1980, 1992 Kultural
Valletta skyline Valletta Malta uhartea Vallettako alde zaharra 1980 Kultural

Maltar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. (Frantsesez) Cyprus et Malte prêtes à réjoindre la zone euro en 2008, 16 May 2007/5/16, . Noiz kontsultatua: 2016/12/29.
  3. Malta, Assembly of European Regions, . Noiz kontsultatua: 2015-4-1.
  4. (Ingelesez) Unesco World Heritage List: Europe and North America.

Kanpo estekak

.mt

.mt Maltari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. NIC Maltak kudeatzen du.

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Malta (zereala)

Malta izenarekin berez maltatua izan den zereala ezagutzen da. Prozesu horretan zereal aleak uretan sartuta ernatu egiten dira ondoren aire beroa erabiliz azkar lehortzeko (txigortu). Malta hitza ingelesetik dator, "malt" hitzatik. Ale maltatuek entzimak sortzen dituzte almidoia azukrez bihurtuz.

Malta uhartea

Maltako uhartea Maltako uhartedia osatzen duten hiru uharteetatik handiena da. Bere hedadura 246 km²koa da. Uhartediko punturik garaiena bertan dago, Ta' Dmejrek mendia, 253 metroko garaiera duena. Bertan, herrialdeko hiriburua den Valleta ere dago. Paisaiaren ezaugarri nagusia terrazazko zelaiak dituzten muino baxuak dira.

Maltako Ordena

Jerusalemgo San Joan, Rodas eta Maltako Ordena Subirano Militar eta Ospitalarioa (italieraz: Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta), ezagunagoa Maltako Ordena izenaz, Erroman egoitza duen ordena militar katolikoa da. XI. mendearen bukaera aldera sortu zen, Lur Santura erromes joaten ziren kristauak babesteko. Gaur egun, nazioarteko zuzenbidean erakunde burujabetzat hartzen da eta lurraldez kanpotasun egoera du. 2000ko hamarkadaren hasieran, 13.500 kide, 80.000 boluntario eta 42.000 mediku, erizain eta laguntzaile zituen.

Maltako bandera

Maltako bandera neurri bereko bi zutabez osatuta dago: zuria eta gorria. Goi-ezkerraldeko ertzean Georgeren gurutzea dauka.

Maltako futbol selekzio nazionala

Maltako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Ta' Qali National Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Ta' Qali hirian.

Maltar

Maltarrak (malteraz: Maltin) Malta uharteko bertoko etniaren kideak dira. Barnean gozotarrak (malteraz: Għawdxin) hartzen dute, Gozo izeneko gertuko uhartean bizi direnak.

Maltako herritarrek malteraz egiten dute eta katolikoak dira.

Maltaren banaketa administratiboa

1993tik Malta 5 eskualde eta 68 udalerri edo udal kontzeju ezberdinetan banatzen da, herrialdeko banaketa administratiboko maila bakarrak diren. Udalerri eta Maltako Gobernuaren artean ez dago bestelako gobernu edo aginterik.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Paola (Malta)

Paola (malteraz: Raħal Ġdid, italieraz: Casal Nuovo, biak "Herri Berri" esan nahi dutenak), Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 2,5 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 8.822 biztanle zituen. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Ħal-Saflieniko hipogeoa bertan dago.

Pembroke (Malta)

Pembroke, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 2,3 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 2.935 biztanle zituen.

Pietà (Malta)

Pietà, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 0,5 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 3.846 biztanle zituen.

Rabat (Malta)

Rabat, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 27,3 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 11.473 biztanle zituen.

Safi (Malta)

Safi, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 2,3 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 1.979 biztanle zituen.

Saint Lawrence (Malta)

Saint Lawrence, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 3,6 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 598 biztanle zituen.

Valleta (Malta)

Valleta (malteraz: La Valletta) Maltako hiriburua da, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean kokatua. 6.966 biztanle zituen 2011n. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grandeko eta Marsamuscettoko golkoen artean. Oso kokagune estrategikoa du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Valletak portua, unibertsitatea eta aireportua ditu.

2018an Europako kultura-hiriburua izan zen, Ljouwertekin batera (Frisia).

Victòria (Malta)

Victòria, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 2,9 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 6.395 biztanle zituen.

Żebbuġ (Malta)

Żebbuġ, Maltako udalerria da. Udalerriaren azalera 8,7 km2 da eta 2005eko erroldaren arabera, 11.292 biztanle zituen.

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituaniaLuxenburgo • Malta • PoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Commonwealtheko estatu kideak
Commonwealth of Nations
Antigua eta BarbudaAustraliaBahamakBangladeshBarbadosBelizeBotswanaBruneiDominikaErresuma BatuaFiji (baliogabetua)GhanaGrenadaGuyanaIndiaJamaikaKamerunKanadaKenyaKiribatiLesothoMalawiMalaysia • Malta • MaurizioMozambikeNamibiaNauruNigeriaPakistanPapua Ginea BerriaRuandaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakSamoaSeychelleakSierra LeonaSingapurSalomon UharteakHegoafrikaSri LankaSwazilandiaTanzaniaTongaTrinidad eta TobagoTuvaluUgandaVanuatuZambiaZeelanda BerriaZipre

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.