Malakias

Malakias (hebreeraz: מַלְאָכִי‎, Malʾaḫi) profeta txikietan azkena izan zen, bere izena duen liburuaren egilea.[1]

Litekeena da Malakias izen berezia ez izatea, Malakia izenak “nik bidalia” esan nahi duela argudiatu dutelako.[2] Gainera, Bibliako beste liburuetan izena ez da agertzen.

Duccio di Buoninsegna 066
Malakiasen irudikapena, Duccio di Buoninsegnak egina

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Easton's Bible Dictionary: Malachi
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1148

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Anastasio IV.a

Anastasio IV.a (Erroma, 1073 inguru - † ibidem., 1154ko abenduaren 3a) Eliza Katolikoaren 168. Aita Santua izan zen 1153 eta 1155 urteen bitartean.

Hasierako urteak ez ditugu garbi; Avignongo Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. 1121az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero bezala aitatzen dute eta, 1126an, agian osaba zuen Honorio II.ak Santa Sabinako kardinal gotzain egin zuen. Horrela hartu zuen parte 1130eko konklabean eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, Inozentzio II.aren aldeko izan baitzen. Inozentzio II.ak Frantzian erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bere bikario izan zen Erroman. Postu horretan jarraitu zuen Zelestino II.a, Luzio II.a eta Eugenio III.a aitasantuen garaian ere.

Aitasantu egin zuten 1153ko uztailaren 12an eta, bere agintaldi motz hartan, gero Adrian IV.a aitasantua izango zen Nicolás Breakspeare izan zuen aholkulari.

Agriparen Panteoiaren errestaurazioa agindu zuen, San Joan Jerusalemgoko Maltako Ordenari probilegioak eman zizkion. Izendapen episkopalek sortzen zituzten ika-mikekin amaitu zuen eta aurreko haserreak ere konpondu zituen. Amaitu ziren Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin Magdeburgoko gotzaina izendatzeagatik aspalditik zituen gorabeherak eta baita Zistertarek Yorkeko diozesiaren inguruan zituztenak ere.

Malakias Armaghekoaren profezietan Abbas suburranus deitu zitzaion, (Suburrako abadea)

Azaroaren 2

Azaroaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta seigarren eguna da, 307.a bisurteetan. 59 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Bangor (Ipar Irlanda)

Bangor (irlanderaz: Beannchor, Ulsterko eskozieraz Bengor edo Bangor) Ipar Irlandan kokatzen den Down konderriko hiririk handiena da, baina ez da hiriburua. 2001eko erroldaren arabera 58.388 biztanle zituen eta Ipar Irlandako bosgarren hiririk populatuena zen.

Biblia

Biblia (antzinako grezieraz: τὰ βιβλία, tà biblía, «Liburuak») judaismoaren, samaritanismoaren, kristautasunaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei.

Bi atal nagusi ditu, Hebrear Biblia eta kristauen Itun Berria. Kristauek Hebrear Bibliari Itun Zahar deitzen diote. Hebrear Bibliako testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren judu dizipuluak zirela uste eta sinesten da. Kristau denominazioen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Bibliako aipuak

Biblia aipatzen denean, normalean liburuaren izena (liburua, Bibliaren zentzuan alegia) aipatzen dugu (batzuetan laburdurarekin), gero kapitulu-zenbakia eta, koma baten ondoren, bertset zehatza edo marratxoz banatuta, zein bertsetatik zenbatgarreneraino den pasarte zehatza.

Bibliaren zein bertsioz ari garen ere aipagarria izan daiteke. Euskararen kasuan, erreferentziazko testutzat har daitekeena Elizen Arteko Biblia da, euskara batuan argitaratua.

Carlingford (Louth konderria)

Carlingford (irlanderaz Cairlinn) Irlandako Loutheko konderrian dagoen herri txikia da, Ipar Irlandako mugatik 11 kilometro eskasera kokaturik dagoena. 1988an Irlandako herririk garbienaren saria jaso zuen.

David I.a (Eskoziako erregea)

David I.a (Eskoziako gaeleraz: Daibhidh mac Mhaol Chaluim), (1083 edo 1085, Eskozia - 1153ko maiatzaren 24a, Carlisle, Cumbria, Ingalaterra) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena. Eskoziako errege handienetakoa izan zen.

Der Name der Rose

Der Name der Rose (euskaraz Larrosaren Izena, ingelesez The Name of the Rose, italieraz Il nome della rosa, frantsesez Le nom de la rose) 1986ko Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariaren historia-suspensezko filma bat da. Umberto Eco idazlearen Larrosaren izena eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zuten.

Itun Zaharra

Itun Zaharra kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu, juduen liburu sakratuak hain zuzen. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grekerara itzuli zen bertsioan (Hirurogeita hamarrak) beste liburu batzuk gehitu ziren. Azken bertsio hau da Eliza Katolikoak sakratutzat hartzen duena, latinez idatzitako Vulgata bertsioa hain zuzen. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak hartzen dituzte sakratutzat soilik. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (bigarren kanonekoak esan nahi du).

Malakias Armaghekoa

San Malakias Armaghekoa edo Irlandakoa, Maelmhaedhoc O'Morgair izenez jaioa (1094-1148ko azaroak 2), Armagheko artzapezpiku katolikoa eta Lector Armaghekoaren semea izan zen.

Batez ere, Erromara, 1140an eginiko erromesaldi baten ondoren, ustez iragarri zitzaizkion bi profezia jokogatik gogoratzen da. Bere jaia, azaroak 3an ospatzen da.

San Zelsok, apaiz ordenatu zuen 1119an, eta, 1123an, Bangorreko abade izendatu zuten. Urte bete beranduago, Bangorreko gotzain izendatu zuten, eta, 1124an, Armagheko primatua. 1127an, Cormac MacCarthy printzea eta Desmond Guinnessen aitorle bihurtu zen, eta, Connorren arpilaketaren ondoren, han, orain errege zen Cormacen zaintzapean elkarte monastiko bat ezarri zuen. San Zelso hil ondoren, Armagheko artzapezpiku izendatu zuten 1132an, azpijoko ugariren erdian, Jesusen artzain makila usurpatzaile bati erosi behar izateraino iritsi zirenak.

Gizon biziki erlijiotsua, bere laguna zen Bernardo Claravalgoak, Malakiasek, Irlandako elizan diziplina berrezarri zuela gogorarazten du, jentiltza jazarri eta moral katolikoa berrezarri zuela, honen ondoren, bere egoitza, Dawn eta Connorren banatu zuelarik, lehenengoa beretzat hartuz, non priorerri bat ezarri zuen. 1139 hasieran, Erromarantz bidaiatu zuen, Eskozia, Ingalaterra eta Frantziatik igaroz, non San Bernardo bisitatu zuen. Bere asma, Inozentzio II.a aita santuari, Armagh eta Casheleko diozesietarako palioak eskatzea zen.

Malakiasek, Erroman, aurrez aurre, egoera izugarri bat topatzen du, erabat uzteldua eta aitasantutza, italiar jauntxoen mende. Dirudienez, une hauetan izan zituen bere begiztapen profetikoak, aita santuari moral handia sorrarazi ziotenak, Mendebaldeko Eliza katolikoa, oraindik bere azkenetan ez zegoela sentiarazi ziotenak. Bere jaioterrira itzuli zen bi palioekin eta Irlandako primatu izendaturik. 1142an Mellifonteko abadia handia ezarri zuen. 1148an, Erromara itzuli nahi izan zuen, baina, Clairvauxen zegoelarik, gaixotu eta San Bernardoren besoetan hil zen. Mirari ugari ematen zaizkio. Klemente III.a aita santuak kanonizatu zuen 1199ko uztailak 6an. Bere erlikia ugarien zerrenda, Jacques-Paul Mignek idatzitako Patrologiae cursus completus lanaren CLXXXVn liburuan zenbatua agertzen da.

Malakiasen liburua

Malakiasen liburua (hebreeraz: מַלְאָכִי‎, Malʾaḫi) Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa da. K.a. 430 urtean idatzia. Malakias profetak idatzia dela pentsatzen dute adituek, baina anonimoa dela diote, Malakia izenak “nik bidalia” esan nahi duela argudiatuz. Profetaren eta haren entzuleen arteko elkarrizketa labur bat da, tartean orakuluak dituena.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.