Luxenburgo

Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luxenburgo (argipena)».
Luxenburgoko Dukerri Handia
Grand-Duché de Luxembourg
Großherzogtum Luxemburg
Groussherzogtum Lëtzebuerg
Luxenburgoko bandera
Bandera
Goiburua: Mir wëlle bleiwe wat mir sinn
(Garena izaten jarritu nahi dugu)
Ereserkia: Ons Heemecht
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Luxenburgo
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa, alemana, luxenburgera
Herritarra luxenburgotar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Duke Handia Henrike I.a
 -  Lehen ministroa Xavier Bettel
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 2,586 km2 (179.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 549.680 (170.)
 -  Dentsitatea 171 bizt./km2 (60.)
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 352
Internet domeinua lu

Luxenburgo edo Luxemburg[1] Europa ipar-mendebaldeko estatu itsasgabe txikia da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean kokatua. Benelux erakundeko eta Europar Batasuneko kidea da, hasierako sei sortzaileetako bat. NATOko eta ELGAko kide ere bada. Hiriburua, Luxenburgo, herrialdeko hiri handiena da eta Europar Batasuneko erakunde eta agentzia ugariren egoitza.

Luxenburgo Europa erromatar eta germaniarraren arteko muga kulturalean dago, bakoitzaren tradizioetatik ohiturak mailegatuz. Herrialde hirueleduna da: alemana, frantsesa eta luxenburgera hizkuntza ofizialak dira. Nahiz eta estatu laikoa izan, biztanleriaren gehiengoa katolikoak dira.

Geografia

Luxenburgoko mapa

Luxenburgo mendebaldeko Europaren bihotzean kokatzen da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean. Distantzia handienak ipar-hego 82 km eta ekialde-mendebalde 57 km dira. Europako zazpigarren estatu txikiena da, 2.586 km² luze-zabal, munduan 167. tokian sailkatua.

Dukerri Handia herrialde menditsua da eta basoz estalia. Geografikoki bi eskualde bereizten dira:

  • Oesling: Ardenak mendigunearen eragina duen eskualdea, muinoek eta Moselaren ibaiadarrek osatua. Tontor handiena Kneiff da (560 m), Wilwerdangetik hurbil. Beste mendi garai batzuk Buurgplaaz (559 m) eta Napoléonsgaard (548 m) dira. Eskualde honek biztanle gutxi ditu, eta herri bakarra dago (Wiltz) 4.000 biztanle baino gehiago dituena.
  • Gutland: ordoki zabala da, Parisko zabaldiaren jarraipena, eta herrialdearen bi herenak hartzen ditu. Bertan bizi dira biztanle gehienak. Bertako ibai nagusiak Sauer (frantsesez Sûre), Alzette, Our eta Clerf dira.

Luxenburgo eta Alemaniaren arteko muga hiru ibaiek sortzen dute: Mosela, Sauer eta Our. Beste ibai nagusiak Alzette, Attert, Clerve eta Wilt dira.

Bertako klima ozeanikoa da, euri ugarirekin, batez ere uda amaieran[2].

Historia

Zeltak, erromatarrak eta geroago frankoak eskualdea jendeztatu zuten. Luxenburgoko konderria 963an sortu zen, eta 1354an mailaz goratu Germaniako Erromatar Inperio Santuko konderri bihurtzeraino. XVI. mendean Espainiar Bidean kokatua zegoen, Europako Espainiar Lurraldeak lotzen zituena, 1684an Luis XIV.ak bereganatu zuen arte. 1697an Habsburgotarren esku geratu zen eta Austriar Herbeheretan sartu 1715ean. 1815ean, Gilen I.a Herbehereetakoak haren erresuman integratu zuen, baina 1839an independentzia onartu zion. Luxenburgoko krisia deritzon gertakarian Luxenburgo estatu burujabe eta neutro izendatu zen, nazioarteko onespenarekin. 1890ean, dukerri handia Nassau-Weilburg leinuaren menpe geratu zen, harrezkero Luxenburgok eta Herbehereek errege desberdina izango zuten.

Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Luxenburgo okupatu zuen 1918 arte. Versaillesko Itunak dukerriaren independentzia berretsi zuen. 1940ko maiatzean, alemaniarrek neutraltasuna eten eta dukerria okupatu zuten berriz, erregimen naziak alemantzat hartzen baitzuen dukerria. 1944ko irailean, estatubatuarrek dukerria askatu zuten, baina alemaniarren kontraerasoa jasan zuen Ardenetako batailan.

1944an, Benelux eratu zuen Belgika eta Herbehereekin batera, eta Europaren eraikuntza prozesuan hasi zen. 1948an, NATOko kide fundatzaile bihurtu zen. 1952an, Luxenburgo hiria Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren egoitza nagusi bihurtu zen. Europako Ekonomia Erkidegoarekin batzean, bertako ekonomia suspertu eta immigrazioa handitu egin zen.

Banaketa administratiboa

Luxemburg districts

Luxenburgo 3 barrutitan banatua dago:

Era berean, barruti horiek kantoietan zatiturik daude, guztira 12 kantoi osatuz.

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Luxenburgotar ezagunak

Erreferentziak

  1. 154. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-14.
  2. Luxembourg Stadtklima (Urban Climate) . Noiz kontsultatua: 2007-04-19.

Kanpo loturak

1908ko Frantziako Tourra

1908ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1908ko uztailak 13 eta abuztuak 9 artean ospatu zen, 14 etapatan banatutako 4488 kilometroko ibilbidea eginez. Aurreko edizioetan bezala, sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen denboraren arabera egin ordez. Garailea izan zen Lucien Petit-Bretonek proba, batez beste, 28,740 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Txirrindulari independenteak oraindik gehienak ziren pelotoian, baina Peugeot eta Alcyon taldeak eratzen eta nabarmentzen edizio honetan hasi ziren.

1909ko Frantziako Tourra

1909ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 7. edizioa izan zen. 1909ko uztailak 5 eta abuztuak 1 artean ospatu zen, 14 etapatan banatutako 4488 kilometroko ibilbidea eginez. Frantziarra ez zen txirrindulari batek irabazi zuen lehen edizioa izan zen. François Faber luxenburgotarra izan zen garailea. Garailea puntuen arabera erabaki zen. Ibilbidea aurreko urteko berbera izan zen, ohikoa itzuli honen lehen edizioetan. Faberrek proba, batez beste, 28,658 kilometro orduko abiaduran bete zuen. 100.000 pertsona baino gehiagok ikusi zituzten txirrindulariak Parisko helmugara heltzen.

1910eko Frantziako Tourra

1910eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 8. edizioa izan zen. 1910eko uztailak 3 eta 31 artean 15 etapatan banatutako 4737 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Octave Lapizek, batez beste, 28,680 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Edizio honetan lehen aldiz igo zen Tourmalet mendatea. Octave Lapize eta François Faberren arteko lehiak jendea irrikitan izan zuen Pariseko helmugararte.

1925eko Frantziako Tourra

1925eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 19. edizioa izan zen. 1925eko ekainak 21 eta uztailak 19 artean ospatu zen, 18 etapatan banatutako 5430 kilometroko ibilbidea eginez.

130 txirrindularik hasi eta 49k amaitu zuten proba. Edizio honetan, lehen aldiz, frantziar txirrindulari bakar batek ere ez zuen lehen hamar postuetan amaitzea lortu.

Garailea izan zen Ottavio Bottecchiak proba, batez beste, 24,25 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

1927ko Frantziako Tourra

1927ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 21. edizioa izan zen. 1927ko ekainak 19tik uztailak 17 arte ospatu zen, 24 etapatan banatutako 5321 kilometroko ibilbidea eginez.

142 txirrindularik hasi eta 39k amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Nicolas Frantzek proba, batez beste, 27,22 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

1950eko Frantziako Tourra

1950eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honetako 37. edizioa izan zen. 1950eko uztailak 13 eta abuztuak 7 bitartean ospatu zen. 4773 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta.

116 txirrindularik parte hartu zuten, txirrindulari kopuru ezberdina zuten 14 taldetan banatuta. Horietatik, soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba, talde bakar batek ere proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu gabe.

Frantziako Tourraren edizio honetan sekulako iskanbila sortu zen Gino Bartali, Italiako talde nazionaleko liderra zena, Jean Robicen erorketa eragin izana egozten zioten zenbait ikuslek mehatxatu eta eraso zutenean. Erantzun bezala, italiar txirrindulari guztiek, une horretan probako liderra zen Fiorenzo Magni barne, lasterketa utzi zuten 12. etapan zehar, eta Tourraren antolakuntza 15. etaparen helmuga aldatzera behartu zuten, hasiera batean Sanremon aurreikusia zegoena, baina azkenean Mentonen finkatu zena, errepresalien beldur.

Edizio honetan kontroletik kanpokoa ezarri zen etapa bakoitzaren amaieran, kanporatu ugari eragin zituena.

Irabazleak, Ferdinand Küblerrek, proba batez beste 32,778 kilometro orduko abiaduran bete zuen, suitzar jatorriko txirrindulari batek Tourra irabaztea lortzen zuen lehen aldia izan zelarik.

1951ko Frantziako Tourra

1951ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 38. edizioa izan zen. 1951ko uztailak 4 eta 29 artean ospatu zen. 4690 kilometroko ibilbidea egin zen 24 etapatan banatuta.

Edizio honetan 123 txirrindularik parte hartu zuten, txirrindulari kopuru ezberdineko 12 taldetan banatuta. Horietatik soilik 66 izan ziren proba amaitu zutenak, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu.

Edizio honetan, Mont Ventoux lehen aldiz igo zen, eta 25 urteren ondoren, lasterketa ez zen Parisen hasi.

Edizio honetako garailea izan zen Hugo Kobletek proba batez beste 32,949 kilometro orduko abiaduran egin zuen.

1958ko Frantziako Tourra

1958ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 45. edizioa izan zen. 1958ko ekainak 26 eta uztailak 19 artean ospatu zen. 4319 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta.

120 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 12 talderen artean banatuta. Horietatik soilik 78k amaitu zuten proba, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu.

Charly Gaul Frantziako Tourra irabazi zuen bigarren luxenburgotarra bihurtu zen, bere garaipena edizio honetan ospatu ziren hiru erlojupekoetan oinarrituz, guztiak irabazi baitzituen, baita Aix-les-Bainsen amaitu zen etapan ere, non, euri hotzpean etapako bigarren sailkatuari 8 minutu atera zizkion.

Tourraren edizio hau, atseden egunik izan ez zuena, tragikoki amaitu zen Parc des Princesen azken etapan, André Darrigaden erorketa batek lasterketako komisarioetako baten heriotza eragin zuenean.

Garaileak proba batez beste 36,919 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

2006ko Frantziako Tourra

2006ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 93. edizioa izan zen. 2006ko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3657 kilometro eginez 21 etapatan, garaileak batez beste 40,784 kilometro orduko abiaduran bete zituena. Lasterketa Estrasburgon hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen, sei herrialde ezberdinetatik igaroz: Frantzia, Espainia, Belgika, Italia, Alemania eta Luxenburgo.

Lehen aldiz 1999tik ez zen taldekako erlojupekorik izan.

Belgika

Belgika (nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien), izen ofiziala Belgikako Erresuma, mendebaldeko Europako estatu burujabea da. Iparraldean Herbehereak ditu, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean, Frantzia hego-mendebaldean, eta Ipar itsasoa ipar-mendebaldean. 30.528 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2018an. Brusela da hiriburua eta hiri nagusia.

Monarkia konstituzional federala da. Bi eskualde nagusik osatzen dute: Valonia frantsesduna hegoaldean, eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa da erlijio nagusia.

1830. urtean lortu zuen burujabetasuna, Herbehereetatik bereizita erlijioa aitzakia harturik. Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran alemanen mendean egon zen. Harrezkero, eta bere txikitasunean, herrialde moderno eta teknologian aurreratua bilakatu da, Europar Batasunaren barruan. Azkeneko urteotan, krisi ekonomikoak, flandriarren eta valoniarren arteko tirabirak, eta eskuin muturraren gorakadak kinka larrian jarri dute herrialdearen barne egoera eta izatea bera.

Belgikako ekonomian, garrantzi handikoak dira industria (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta, batez ere, zerbitzuak. Hartara, zerbitzuek ematen dute Belgikako barne produktu gordinaren % 77,2, industriak % 22,1 eta nekazaritzak % 0,7 (2017).

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Houffalize

Houffalize, Belgikako hegoaldeko udalerria da, Valoniako Luxenburgo (Valonia) probintzian dagoena. 2011ko erroldaren arabera, 5.029 biztanle ditu.

Ipar Europa

Ipar Europa Europako kontinentearen iparraldean dagoen eskualde geografikoa da. Ez du muga garbirik, baina eskuarki honako herri hauek osatzen dute:

Eskandinaviako herrialdeak: Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Suedia.

Itsaso Baltikoko herrialdeak: Estonia, Lituania eta Letonia, baita Iparraldeko Polonia eta Ipar-Mendebaldeko Errusia.

Ipar Itsasoko herrialdeak: Islandia, Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, baita Iparraldeko Alemania ere.

Luxemburgeko historia

Luxemburgeko historia inguruko herrialdeen historia, jende eta gobernuekin estuki erlazionatuta dago. Urteetan zehar, Luxemburgoko lurraldeak banaketak jasan, jabetza aldatu eta independentzia politikoa eskuratu ditu.

Nahiz eta Luxenburgoko historia Aro klasikoraino azter daitekeela dela dioten, benetan 963. urtean hasi zela uste da. Hurrengo bost mendeetan Luxenburgoko etxe boteretsuaren agerpena eta desagerpena eman ziren, Luxenburgoren independentzia ahalbidetuz. Denboraldi labur batez Borgoñako etxearen gobernatu ostean, 1477. urtean Hasburgotarrek eskuratu zuten boterea. Ostera, 1556. urtean, Espaniar Herbereen parte bilakatu zen.

Laurogei Urteko Gerra ondoren, Luxenburgo Hegoaldeko Herbereen parte bilakatu zen. 1713ko Utrecht-eko ituna dela eta, Espainiak Hasburgoko dinastia austriarrari eman zion lurraldea. 1815ean, Frantziaren okupazioaren eta Pariseko itunaren ondorioz, Luxenburgo Herbereei loturiko Dukerri Handia bilakatu zen. Horrez gain, itunak Luxenburgo banantzea eragin zuen, 1659an dagoeneko banatu zelarik eta berriro banatuko zelarik 1839an. Itun hauek Luxenburgoren lurraldea murriztu zuten arren, bere independentzia zabaldu zuten, Luxenburgoko 1867ko krisialdian berretsi zena.

Hurrengo hamarkadetan zehar, 1890ean bananduriko gobernu etxe bat eraiki ostean, herrialdea Alemaniaren eraginpean zegoen eta 1914tik 1918ra honek okupatua. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, Luxenburgo munduko herrialde aberatsenetarikoa bihurtu da, finantza zerbitzuetako hazkuntza handiagatik, bere egonkortasun politikoagatik eta Europear baterakotzeagatik.

Luxenburgo (Valonia)

Luxenburgo edo Luxemburg (frantsesez: Luxembourg; nederlanderaz: Luxemburg; alemanez: Luxemburg; luxenburgeraz: Lëtzebuerg; valonieraz: Lussimbork) Belgikako Valonia lurraldeko probintzia da, hego-ekialdean kokatzen dena. 4443 km²-ko azalera dauka, eta 270 mila biztanle inguru ditu.

Luxenburgo (hiria)

Luxenburgo (luxenburgeraz: Lëtzebuerg, frantsesez: Luxembourg, alemanez: Luxemburg) Luxenburgoko eta izen bereko barruti eta kantonamenduetako hiriburua da. Ohiko hizkeran d'Stad izena ematen zaio ("hiria" luxenburgeraz) eta batzuetan "Iparraldeko Gibraltar" edo "Europako bihotz berdea" (gotorleku eta berdeguneengatik). Alzette eta Pétrusse ibaien elkargunean kokatua dago. Metropoli guneak 103.973 biztanle ditu eta Hesperange, Sandweiler, Strassen eta Walferdange daude barnean.

Europako bosgarren finantzagunea da. Gainera, Europar Batasuneko erakunde eta agentzien egoitza nagusia da, hala nola, Europako Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia eta Europako Inbertsio Bankua.

1994an, Luxenburgo alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, "Luxenburgo hiria: auzo zaharrak eta gotorlekuak".

Luxenburgoko futbol selekzio nazionala

Luxenburgoko futbol selekzio nazionala kirol haren arloan herrialde hartako ordezkaria da. Stade Josy Barthel zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Moselle

Moselle Grand Est eskualdeko departamendua da (57), izen bereko ibaiak zeharkatua.

Prefektura Metz hirian dago.

Mugakide ditu Meurthe-et-Moselle eta Bas-Rhin departamenduak; Alemania eta Luxenburgo.

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituania • Luxenburgo • MaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Karlomagno Saridunak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.