Luizi

Luizia edo lurtadura inklinaturiko lur gune baten higidura da, harrien erorketa eta lurzoruaren irristaketarekin batera, inguruko dinamikak edo urak sorrarazitako bigunketak eraginda. Historian zehar milaka hildako eragin dituzten luiziak gertatu dira. Hondamen natural larriak izan daitezkeela eta, prebentzioa garrantzitsua da horien arriskua mugatzeko, hala nola gune arriskutsuetan eraikuntza baztertuz, higaduraren aurkako neurriak hartuz, beharrezkoak diren azpiegitura lanak burutuz eta luiziak izan daitezkeen guneak identifikatuz eta horien jarraipena eginez.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1985

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Areka (errepidea)

Areka errepide, autobide edo bide-bazterrean alde banatara euri-urak jasotzeko egiten den zanga da; horrela bada, euri-urak sor ditzakeen kalteak, putzuak edo uholdeak ekiditen ditu. Era berean, lagungarri gerta daiteke lubakietan luizi txikiak galarazteko.

Azaroaren 13

Azaroaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamazazpigarren eguna da, 318.a bisurteetan. 48 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Belateko tunela

Belateko tunela Nafarroako Belate mendatean dagoen tunel bat da. Baztango Almandoz herria eta Ultzamaldea eskualdeko Ultzama udalerria elkarlotzen ditu. Bertatik N-121-A errepidea igarotzen da.

Edurne Pasaban

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a) alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak Pasabanek. Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio. 2011. urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten.

Gaur egun, Bartzelonan bizi da, eta hitzaldiak eman ohi ditu ESADEn. Entrenatzaile izateko ahaleginetan ari da, eta bere burua entrenatzen ematen du egunean 3 edo 4 bat ordu, San Cugateko Goi Errendimenduko Zentroan. Horretaz gain, Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen landa turismoko Abeletxe etxe-jatetxearen jabe eta Kabi trekking enpresaren buru ere bada.

Garachico

Garachico Tenerife uhartean eta Santa Cruz Tenerifeko probintzian kokatzen den udalerri kanariarra da.

Göta

Göta (suedieraz: Göta älv, Suediako ibaia da, herrialdeko nagusienetariko bat dena.

Västra Götalandeko konderrian kokaturik, gautak bertan bizi ziren.

Hondamen natural

Hondamen edo hondamendi natural bat, energia handiko gertaera natural batek (hala nola uholde, sumendi erupzio, luizi, lurrikara edo ekaitz batek) eragiten duen kalte material eta pertsonal ugaria da, une eta leku jakin batean jazotzen dena. Gertaera hauek planetaren dinamika naturalak sortzen ditu, baina gizakiak eragindako ekintza batzuek (deforestazioa, kutsadura eta abarrek) areagotu ditzake.

Intza

Intza Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko kontzeju bat da, Araitz udalerrikoa. Aralarko Malloen pean dago, Araitz haranean, itsas mailatik 321 metro gorago. 8,97 km² ditu, eta 2016ko erroldan 64 biztanle zituen.

Japonia

Japonia (japonieraz: 日本, Nippon edo Nihon) Ekialdeko Asiako uharte estatua da. Ozeano Barean kokatutako uhartedia da, 3.400 uhartez osatua, Errusiako Sakhalin uhartetik Taiwaneraino luzatzen dena. Iparraldean Okhotskeko itsasoa dauka, ekialdean Ozeano Barea, hego-mendebaldean Ekialdeko Txinako itsasoa eta mendebaldean Japoniako itsasoa. Lau uharte nagusi bereizten dira, iparraldetik hegoaldera: Hokkaido, Honshu edo Hondo, Shikoku eta Kyushu. Uharte menditsuak dira, sumendi jatorrikoak. Mendirik handiena Fuji da.

377.835 km²ko eremua du eta 2010ean 128.057.352 biztanle zituen. Munduko hirugarren potentzia ekonomikoa da eta estatu industrializatuenetakoa. Hiriburua Tokio da, munduko metropoli populatuena, 35 milioi biztanlerekin.

Japoniako geografia

Japoniako geografiak garrantzi handia izan du estatuaren historian zehar, Japonia uhartedi bat baita, Asia ekialdeko kosta parean dagoena. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).

Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.

Kolonbia

Kolonbia (gaztelaniaz: Colombia, koˈlombja ahoskatua), ofizialki Kolonbiako Errepublika (gaztelaniaz: República de Colombia (reˈpuβlika ðe koˈlombja ahoskatua), Hego Amerikako ipar-mendebaldeko estatua da. Mendebaldean, Ozeano Barea du; ipar-mendebaldean, Panama eta Karibe itsasoa; ekialdean, Venezuela eta Brasil; eta hego-mendebaldean, Peru eta Ekuador. 1.141.748 kilometro koadroko eremua du, eta 2015ean 48.014.026 biztanle zituen. Beraz, Hego Amerikako laugarren herrialderik handiena da, Brasil, Argentina eta Peruren ondoren, eta bigarren populatuena, Brasilen ondoren. Hiriburua Bogota da.

Labar

Labarra edo amildegia malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Ohi, amildegiez hitz egiten denean, kostalde ondoan daudenei buruz hitz egiten da, baina, amildegi bezala, mendi, faila eta ibai ertzetan daudenak ere har daitezke. Taula formako kostaldeko amildegi batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.

Amildegiak, atmosferaren akzioak eragindako higadurari erresistenteak diren arrokez osatuta egoten dira, oro har arroka sedimentarioak, limonita, hareharria, dolomita edo kareharria, baina arroka igneoak ere aurki daitezke eraketa hauetan, basaltoa eta granitoa kasu.

Malkar bat, amildegi mota berezi bat da, faila tektoniko baten mugimenduagatik edo luizi baten ondorioz eratua. Amildegi gehienak, euren oinean, maldan amaitzen dira; gune idorretan edo amildegi handien azpian, ezponda, orohar, erauzitako arroka metaketa bat da, toki hezeagoetan, ezpondako arrokak, hezetasunak trinkotutako lur geruza batez estaliak geratzen diren bitartean, lurzoru bat eratuz.

Amildegi askok, urjauziak eta oinean zulatutako leizeak ere badituzte. Batzuetan, amildegiak, gailur baten amaieran amaitzen dira, harri egitura bereziak eratuz.

Munduko handientzat hartzen den amildegia, Torres del Trangoko ekialdeko aurpegia da, Pakistango Karakorum mendilerroan, 1.340 metroko altuerarekin, kostaldeko amildegirik handiena, 1.010 metrorekin, Hawaii uharteetako Kaulapapan dagoen bitartean.

Europako handiena Irlandan dago, Slieve League izena du eta 601 metroko altuerara iristen den itsaslabarra da.

Luizi-Călugăra

Luizi-Călugăra Errumaniako udalerri bat da, Bacău konderrian. 3.553 biztanle ditu, 31,63 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Max von der Grün

Max von der Grün (Bayreuth, 1926 - Dortmund, 2005) alemaniar idazlea izan zen.

Megatsunami

Megatsunamia hedabide batzuek erabiltzen duten terminoa da tsunami handi-handiak izendatzeko. Termino hau sasi-zientifikoa da, baina normalean 40 eta 100 metro garaiko olatuak izendatzeko erabiltzen da.

Leku txiki bateko efektua sortzen dute, urrutira iristen ez delarik. Olatu handienak luizi erraldoiek sortzen dute uretan erortzean, uharte bat behea jotzen duenean adibidez. 20 km inguru barreiatu omen daitezke lur lauan barna.

Monowai itsaspeko mendia

Monowai Zeelanda Berriaren iparraldean dagoen itsaspeko mendi edo sumendi bat da. Kermadec uharteetako sumendirik aktiboenetako bat da. Erregistraturiko azken erupzio bolkanikoa, 2006an gertatu zen.

Gutxi gora-behera, 100 metroko sakoneran dago, gertu aurkitzen diren Tongako fosa eta Kermadeceko fosaren mailan. Bere urperaketaren posizioa eta sakonera, aldatu egin ziren 1998 eta 2004 bitartean, luizi eta erupzioen ondorioz. Galdara, 1500 metroko sakoneran du, 13x8 kilometroko neurrikoa, eta itsaspeko sumendiaren konotik 5 eta 15 kilometro bitartean ipar-ipar-ekialderantz dago.

Poenari gaztelua

Poenari gaztelua baita ere Ciudadela Poenari (errumanieraz Cetatea Poenari), gaztelu baten hondakinak dira Karpato mendietatik gertu. Vlad Tepes ospetsuaren gotorlekua izan zen. Vlad Tepes printzeak Bram Stoker idazleari Drakula eleberria inspiratu zion.

Tsunami

Tsunamia olatu erraldoi bat edo olatu erraldoien talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.

Izena japonieratik dator, eta bi hitz batuz sortua da: «portu» (tsu, 津) gehi «uhin» edo «olatu» (nami, 波 edo 浪). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; japonierazko ahoskerari dagokionez, hasierako soinua euskarazko tz-tik hurbilago dago. Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze); horregatik, nabarigaitzak dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samurtzat ageri baitira.

Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea Ozeano Bareko kostak dira, bertan kokaturik baitago Suzko Eraztuna edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere Asiako ekialdea.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Aldiz, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, lehorrean ehunka metro sartuz, leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Halaxe gertatu zen Indonesiako Banda Aceh estatuan 2005eko abenduan, olatua lehorrean hainbat kilometro sartu baitzen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.