Lucien Bouchard

Lucien Bouchard (Saint-Cœur-de-Marie, 1938ko abenduaren 22a) quebectar abokatu, diplomazialari eta politikari bat da. 1996-2001 bitartean Quebeceko 27. lehen ministroa izan zen.

Quebecen Bloke Quebectarra 1993ko Kanadako hauteskundeetako garailea izan zen eta Lucien Bouchard Ottawan oposizioko alderdien lehen agintaria zen.

1995eko urriaren 30ean banaketari buruzko bigarren plebiszitua egin zuten Quebecen eta independentziaren aldeko koalizioa sortu zen Mario Dumont, Jacques Parizeau eta Lucien Bouchard buruzagi nazionalistekin.

Alderdi Quebectarraren buru bihurtua, 1996ko otsailaren 19 hauteskunde partzialean aukeratu zuten diputatu. 1998ko hauteskundeak ere irabazi zituen eta 2001eko martxoaren 8an dimititu zuen.

Lucien Bouchard
Lucien Bouchard 2009
Bizitza
Herrialdea  Kanada
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta diplomazialaria
Lantokia(k) Ottawa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia

Ikus gainera

Kanpo loturak

1938

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Abenduaren 22

Abenduaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamaseigarren eguna da, 357.a bisurteetan. 9 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Alderdi Quebectarra

Alderdi Quebectarra (frantsesez Parti Québécois [PQ]) Kanadako Quebec probintziaren subirautza nazionalaren alde dagoen alderdi politiko bat da. Alderdi honek usadioz langile mugimenduaren babesa izan ohi du. Halere, beste alderdi sozialdemokratek ez bezala, berez Alderdi Quebecarrak ez du alderdi mugimenduaren lotura formalik. Alderdi Quebectar edo PQko kide eta jarraitzaileei Pekistak (frantsesez Péquistes) deitu ohi zaie.

1968an René Lévesque politikariaren Mouvement souveraineté-association eta Ralliement national alderdien arteko elkarketatik sortu zen.

Alderdi Quebectarra izan zen Quebeceko autodeterminazio erreferendumaren bultzatzaile nagusia, 1980an. Galdeketa horretan Kanada batuaren aldekoek irabazi zuten, botoen %60arekin. Alderdiak ez zuen amore eman eta 1995ean bigarren erreferendum bat lortu zuen, unionistek ere irabazita baina ozta-ozta (botoen %50,40).

Bere historiako emaitzarik onena 1981ean lortu zuen, 1.773.237 botoekin (%49,26). 2014an, aldiz, inoizko emaitzarik kaxkarrena eskuratu zuen, 1.074.120 botoekin (%25,38).

Quebeceko independentzia defendatu arren, XXI. mendeko hasierako urteetan alderdiak -bere hauteskunde-emaitza txarrak behartuta, nonbait- bere diskurtso independentista bigundu du. 2016an aukeratutako buruzagiak, Jean-François Lisée-k, garrantzi handiagoa eman zion Quebeceko Gobernua berreskuratzeari eta Quebeceko identitate nazionala garatzeari, independentziari baino

Jacques Parizeau

Jacques Parizeau (Montreal, 1930eko abuztuaren 9a, 2015eko ekainaren 1a) quebectar ekonomialari eta politikari bat izan zen. 1994-1996 bitartean Quebeceko 26. lehen ministroa izan zen.

Quebeceko gobernuan Ogasun ministroa (1976-1984), Finantza Erakunde eta Kooperatiben ministroa (1981-1982) eta Kultura eta Komunikazio ministroa (1995) izan zen.

Alderdi Quebectarra 1994ko hauteskundeetako garailea izan zen.

Quebecen erreferenduma egin zenean orduko Quebeceko lehen ministroa zena, burujabetzaren gaineko bigarren erreferenduma zena. 1995eko urriaren 30ean banaketari buruzko bigarren plebiszitua egin zuten Quebecen eta irabazteko koalizioa sortu zuen. Jacques Parizeau, Lucien Bouchard Bloke Quebectarraren burua eta Mario Dumont Quebeceko Ekintza Demokratikoaren sortzaileetarikoa.

Oso tarte txikiagatik aukera hori baztertzen eta orduan 54.000 botoko aldeak bota zuen independentzia atzera; %90eko parte hartzearekin independentziaren aldeko botoak %49,6 izan ziren. Ondoren, 1995eko urriaren 25ean dimititu zuen erreferendumaren porrotarengatik.

Jean Chrétien

Joseph Jacques Jean Chrétien (Shawinigan, 1934ko urtarrilaren 11) kanadar politikaria da. Kanadako lehen ministroa izan zen 1993-2004 bitartean.

Quebeceko historia

Quebeceko historia luzatzen da lehenengo jatorrizko herriak (Inuitak eta beste batzuk) lurralde horretan finkatu zirenetik XX. mende amaieran Quebecek Kanadatik bereizteko egin zituen saiakeren ondoren arte. Hala ere, egungo Quebecen gizarte eraketa frantsesen kolonizazio garaian hasten da, XVII. mende hasieratik aurrera. Alde horretatik, Kanadako historiari hertsiki lotuta dago.

Zazpi Urteko Gerran, Quebec Britainia Handiaren menpe geratu zen, eta ingeles kolonizazioa hasi zen. Horrek ingeles legeak eta administrazioa eraman zituen jatorrizko nazioetara eta frantses kolonoen artera, eta gatazkak luze gabe piztu ziren baztertuta geratutako biztanleria horrekin. Lehen Mundu Gerraz geroztik, quebectar nazionalismoa sortu zen, eta quebectarrek zertxobait hobetu zituzten beren hizkuntza eta ordezkaritza eskubideak. 70eko hamarkadatik aurrera, burujabetza eta independentziari buruzko eztabaidak bi erreferendum oso lehiakor eragin zituen, 1980an eta 1995an. Quebec lurralde elebidun frantses-ingelesa da ofizialki egun.

Quebeceko lehen ministroen zerrenda

Quebeceko lehen ministroa Ipar Amerikako Quebeceko gobernuburua da. Bere titulu ofizial osoa "Lehen ministro eta Kontseilu betearazlearen presidentea" (fr. Premier ministre et président du Conseil exécutif) da. Estatu mailan Kanadako probintzia izanik ere, Quebec nazio ezaugarriak dituen herrialdea da: Capitale-Nationale, Assemblée nationale du Québec...eta horretan ados daude alderdi nagusi guztiak, soberanistak ala federalistak izan.

Gaur egun Jean Charest (Quebeceko Alderdi Liberala) da kargua okupatzen duena. Sherbrooken (Estrie) 1958an jaioa, 2003an aukeratu zuten lehen aldiz lehen ministro eta 2007 zein 2008ko hauteskundeetan berraukeratua.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.