Lituania

Lituania[1] (lituanieraz: Lietuva), ofizialki Lituaniako Errepublika (lituanieraz: Lietuvos Respublika), Iparraldeko Europako estatua da, Herrialde Baltikoetako bat. Baltikoaren hego-ekialdeko bazterrean kokatua, iparraldean Letoniarekin du muga, ekialdean Bielorrusiarekin eta hego-mendebaldean Poloniarekin eta Errusiako Kaliningrad barrendegiarekin. 65.300 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 2.821.674 biztanle zituen[2]. Hiriburua Vilnius da. Europar Batasuneko kidea da 2004tik.

Lituaniako Errepublika
Lietuvos Respublika
Lituaniako bandera Lituaniako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Vienybė težydi
(“Utzi batasuna loratzen”)
Ereserkia: Tautiska giesmė
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Vilnius
Hizkuntza ofiziala(k) lituaniera
Herritarra lituaniar[1]
Gobernua Errepublika parlamentarioa
 -  Presidentea Gitanas Nausėda
 -  Lehen ministroa Saulius Skvernelis
Independentzia
 -  Errusiar Inperiotik 1918ko otsailaren 16a 
 -  Sobietar Batasunetik 1990eko martxoaren 11 
Azalera
 -  Guztira 65,300 km2 (121.)
 -  Ura (%) %1,35
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2017[2]) 2.821.674 (137.)
 -  2011 errolda 3.043.429
 -  Dentsitatea 43 bizt./km2 (173.)
Dirua Euro (€) (EUR)
Ordu-eremua UTC (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 370
Internet domeinua lt

Geografia

Mugak

Lituania iparraldeko Europan dago, Itsaso Baltikoaren ekialdeko bazterrean. 65.300 kilometro koadroko eremua hartzen du. Iparraldean Letoniarekin du muga (544 kilometro), ekialdean Bielorrusiarekin (640 km), eta hego-mendebaldean Poloniarekin (104 km) eta Errusiako Kaliningrad barrendegiarekin (261 km).[3]

Askotan Ekialdeko Europaren zatitzat hartu izan bada ere, batez ere estatu sozialista ohiak Ekialdeko Europaren barruan sartzen zirenean, fisikoki mendebaldekoagoa da. Izan ere, 1989an Frantziako Geografia Institutu Nazionalak egindako ikerketaren arabera, Europako zentro geografikoa Lituaniako Purnuškiai herrian dago, Vilniustik 26 kilometro iparraldera.

Erliebea

LithuaniaPhysicalMap-lessdetail
Lituaniako mapa fisikoa.

Herrialde laua da, Ekialdeko Europako ordokiaren hego-mendebaldeko bazterra hartzen duena. Azken glaziazioko hormaguneek eman zioten forma bertako paisaiari. Bi dira mendigune nagusiak: Medininkaiko mendigunea ekialdean, Bielorrusiako mugatik hurbil (Aukštojas, 293 metro), eta Samogitiako mendigunea ipar-mendebaldean (Medvėgalis, 234 metro). Erdialde eta hego-mendebaldean ordoki zabal emankorrak daude.[4]

Kostaldea zelaia eta hareatsua da. 100 kilometro inguruko luzera dauka, eta horietatik 40 kilometro soilik daude Baltikora irekiak. Izan ere, Kurlandiako istmoak (lituanieraz: Kuršių nerija) bereizten du Baltikotik Kurlandiako itsas aintzira (lituanieraz: Kuršių marios). Klaipėda, Lituaniako portu nagusia, Kurlandiako itsas aintziraren ahoan dago. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Kurlandiako istmoa.

Hidrografia

Lurraldea aintzirez pikardaturik dago, hektarea batetik gorako 2.833 baitaude, eta 1.600 txikiagoak. Aintzira gehienak ekialdean daude; handiena Drūkšiai da, Lituania eta Bielorrusiaren arteko mugan dagoena. Ibai nagusia Niemen da (denera 917 kilometro luze), iturburua Bielorrusian duena. Neris (510 kilometro), Venta (346 kilometro) eta Sesupe (298 kilometro) ere dira aipagarriak.

Simoniskis

Šimoniškisko sailak, Panevėžysko konderria

Lithuania Plateliai lake

Plateliai aintzira, Samogitia

Nidos kopos

Kurlandiako istmoko dunak

Memel R.

Nemunas ibaia Lituania eta Kaliningrad artean

Lithuania Ladakalnis

Aukštaitijako Parke Nazionala, Utenako konderria

Klima

Klima atlantikoaren eta kontinentalaren artekoa da, nahiko leuna. Uztaileko batez besteko tenperatura 16,8 °C da itsasbazterrean (Klaipėda) eta 17,2 °C barnealdean (Vilnius); urtarrilekoa, berriz, -2,8 °C itsasbazterrean eta -6,1 °C barnealdean. Urteko batez besteko prezipitazioa 735 milimetrokoa da Klaipėdan, eta 683 milimetrokoa Vilniusen.[5][6]

Historia

Lituaniar herria ariarra da jatorriz eta arrazaz baltiarra. Baltikoko tribu hauek merkataritza harremanak izan zituzten Erromatar Inperioarekin, Anbarraren Bidearen bitartez. Litua edo Lituaniari buruzko lehenengo erreferentziak Quedlinburgeko monasterioko urtekarietan agertzen dira; lehenbizikoa 1009ko otsailaren 14koa da.

Erdi Aroa

Bi talde nagusi bereizten ziren XIII. mendea baino lehen: letoniarrak eta lituaniarrak iparraldean, eta prusiarrak mendebaldean. XIII. mendean, Ordena Teutonikoak prusiarrak sakailatu zituen. 1237an, germaniar zaldunek menderatu zituzten letoniarrak, estoniarrekin batean. 1263an, talde lituaniar guztiak bildu ziren Mindaugas buruzagiaren inguruan germaniarrei aurre egiteko.

1316-1341 bitartean, Mindaugasen ondorengo batek, Gediminasek, osatu zuen Lituaniako Dukerri Handia eta, germaniar zaldunak mendebaldera uxatuaz gainera, guztiz zabaldu zuen bere lurraldea ekialdera (ia Moskuraino iritsi ziren, Bielorrusia osoa barne) eta hegoaldera (Itsaso Beltzeraino iritsi ziren, Kiev hiria eta Ukrainiako sartaldea barne). Gediminasek Vilnius erresumako hiriburu egin zuen eta benetako estatu burujabea osatu zuen. 1410ean, Ladislao II.a Lituaniako printze handiak eta poloniar aliatuek berealdiko sarraskia egin zuten Teutoi zaldunen artean Grunwaldeko Guduan, eta hartan amaitu zen germaniarren nagusigoa Baltiko aldean (Thorneko Hitzarmena, 1411). Hurrengo urteetan lituaniarren eta poloniarren arteko batasuna indartu zen, Jagellon lituaniar dinastia buru zela.

Aro Modernoa

Lituaniak eta Poloniak beren erakundeak gorde zituzten, baina elkarren arteko arazoak areagotu ziren XV. mendearen bukaeratik aurrera. 1480an Ivan III.a Moskuko printze handiak Errusia guztietako errege izendatu zuen bere burua; Bielorrusiako alde handiena, ordea, Lituaniako lurraldearen barnean zegoen. 1501ean, bestalde, hasi ziren lituaniarren eta poloniarren arteko tirabirak, erregeak nongoa behar zuen erabaki gabeko auzia baitzen, eta erne zirauten betiere teutoniar zaldunek, garai batean nagusi izan ziren lurraldeetan berriro sartzeko prest.

1569an, Lublingo Itunaren bitartez, desagertu zen Lituaniako Dukerri Handia, Poloniako erregearen manupean geratu baitzen Lituania. Joan III.a Sobieski Polonia eta Lituaniako erregeak (16741696) garaipen handiak lortu zituen suediarren aurka, baina Errusiako erregearen aurrean amore eman behar izan zuen. 1686an Moskuko Ituna sinaturik, Moskuko tsarraren mendean geratu zen Lituaniaren barnean zegoen Bielorrusia. 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketan, Errusiako Inperioaren barnean geratu zen Lituaniako lurraldea, Prusiako Erresumak hartua zuen Suwalki lurraldea izan ezik.

Aro Garaikidea

Augustinas Voldemaras
Augustinas Voldemaras

1815ean, Errusiako lurraldeen barnean geratu zen Suwalki ere. XIX. mendean, errusiarren aurkako bi matxinada handi egin ziren Lituanian, 18301831 eta 18631864 urteetan, eta Lituaniako sentimendu abertzaleak indar handia hartu zuen, Maironis poeta eta Juozas Tumas-Vaižgantas eleberrigilea buru zirela. 1864-1905 urteetan errusiartze prozesua areagotu zen: errusiera zen hizkuntza bakarra hezkuntzan, lituanieraz alfabeto zirilikoan baizik ezin zen idatzi eta elizkizun katolikoak debekatu ziren. 1905ean, Lituaniako lehen biltzarra osatu zen Vilniusen eta autonomia zabala eskatu zuten bertaratuek.

Lehen Mundu Gerraren garaian, Lituaniaren alde handiena alemaniarrek hartu zuten eta 1915ean sartu ziren Vilniusen. 1917an, Lituaniako bigarren biltzarra bildu zen eta herrialdearen burujabetasuna eskatu zuen. 1918an, Augustinas Voldemarasek Lituania burujabearen gobernua osatu zuen, alemaniarrak artean Lituanian zeudela. 1919an, Armada Gorria sartu zen Vilniusen eta gobernu komunista ezarri zuen. Voldemarasek Kaunas hirira jo zuen orduan. 1919ko apirilean, Poloniako gudarostea sartu zen Lituanian, Piłsudski mariskalak Poloniaren barnean nahi baitzuen Lituania berria, eta 1920an zehaztu zen Poloniaren eta Lituaniaren arteko muga. Aldi berean Moskuko gobernuaren eta Kaunasko gobernuaren arteko harremanak hasi ziren eta 1920ko azaroan izenpetu zuten Lituaniaren burujabetasuna. 1921. urtean onartu zen Lituania Nazioen Ligan.

Massacre Kovno Garage 27 JUNE 1941b
Naziek eraildako juduak Kaunasen. 1941eko ekaina

1926an Lituaniak eta Sobietar Batasunak elkarri ez erasotzeko hitzarmena sinatu zuten, eta 1934an elkarkidetzarako ituna hitzartu zuten Herrialde Baltikoek Alemania Naziarekin, Baltikoko naziek bultzatuta. 1935ean, Klaipeda talde naziko buruzagiak atxilo hartu zituzten Lituanian, baina 1938an naziak nagusitu ziren hauteskundeetan.

1940an sartu ziren errusiarrak Lituanian, Molotov-Ribbentrop Itunaren ondoren. Alemaniarrek 1941ean okupatu zuten herrialdea, eta 210.000 judu hil zituzten. 1944an Armada Gorria nagusitu zen. Lituaniar askok egin zuten ihes mendebaldeko herrietarantz. Sobietartzearen aurkako erresistentzia gogor zanpatu zuten agintariek, 19481949 urteetan bereziki, eta 400.000 pertsona inguru deportatu zituzten. 1949an, Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista ezarri zuten. Misko broliai lituaniar gerrillaren erresistentzia armatuak 1954 arte iraun zuen.

1990 01 12 GorbačiovasŠiauliuose2
Independentziaren aldeko erakustaldia Šiauliain, Gorbatxoven bisitaldian. 1990eko urtarrila

1985ean, Gorbatxovek abian jarritako perestroikarekin batera, lituaniarren aspaldiko independentismoa nabarmen berpiztu zen. Moskuren zapalkuntza arintzearekin, sentimendu demokratikoak eta nazionalistak abaila bizian zabaldu ziren Lituaniako gizartean. 1988an, perestroikaren aldeko Sajudis higikundea sortu zen, Vytautas Landsbergis musikologoaren ekimenez, SESBen aurkako borroka luze bati ekin baitzion hark. Perestroikaren garai horretan independentziaren aldeko mobilizazio jendetsuak burutu ziren Lituanian, eta 1989an lituaniarrek era masiboan parte hartu zuten Bide baltiko deritzonean, sobietarren okupazioaren amaiera eskatzeko. 1990eko otsailaren 24ko lehen hauteskunde libreetan, Landsbergis hautatu zuten legebiltzarreko lehendakari. Artean sobietarrak han zirela aldarrikatu zuen Lituaniak independentzia, 1990eko martxoaren 11n. Urtebete geroago, 1991ko Moskuko estatu-kolpearen ondoren, SESB desegin zenean, askatu ahal izan zen, azkenik, Lituania Errusiaren uztarpetik, urte hartako irailean aitortu baitzitzaion Moskutik, ofizialki, independentzia.

Azken urteak

Burujabetasun osoaren lehenengo urtean, nahiko lan izan zuen lituaniar gizarteak antolakuntza faltari eta gauzen eskasiari aurre egiten, betiere, Vytautas Landsbergisen gidaritzapean. Baina, gobernu komunistaren ondorengo lehen urte nahasi eta zalantzazko haietan, aginteak berehalaxe erretzen zuenez agintean zegoen alderdia, 1992ko urriko legebiltzarrerako hauteskundeak Alderdi Laboristak (komunista ohiak) irabazi zituen. Alderdi horretako aitzindaria, Algirdas Brazauskas, Lituaniako alderdi komunistako idazkari nagusi ohia, aukeratu zuten Errepublikako presidente, 1993ko otsailaren 15ean. Laboristak pragmatikoak izan ziren eta ez zuten hausturarik sortu aurreko gobernuak eraman zuen politikarekiko.

Lituania izan zen, Baltikoko hiru estatuen artean, errusiar gudarostetik lehenik libratu zena; 1993ko abuztuaren 31n atera ziren azkeneko errusiar soldaduak. Geroztik, ahalegin handiak egin zituen Lituaniako presidenteak Poloniarekin harreman adiskidetsuak izateko, eta Bielorrusia eta Errusiarekin muga-harreman normalak ezartzeko. Nolanahi ere, inguruko herriekin ongi konpontzen saiatze horrek ez zuen eragotzi Mendebaldeko herrialdeekiko hurbiltzea (Europako Kontseiluarekin bat egin zuen 1993ko maiatzaren 14an), eta Estatu Baltikoen arteko elkarlana sendotzea. Kanpo politikan izandako arrakastaren distira, hala ere, dezente itzali zen, barneko ekonomian eta politikan sobera ugaldu zen ustelkeriaren eraginez. Nahiz eta, ekonomiaren arloan, heldutasuna falta zitzaien, atzerriko inbertsioak ez ziren eten eta sistema fiskalaren errentagarritasunak hobera egin zuen.

Politikari dagokionez, chauvinismoak eta populismoak gora egin zuten, eta alderdi kontserbadore klasikoen gorakada ekarri zuen horrek hausteskundeetan. Bizi mailaren bilakaera positiboak, ekonomiaren dinamismoa erakusten zuten hainbat faktorek (urteko %5eko hazkundea, eta %6ko langabezia tasa), eta Europar Batasunean sartzeko perspektibak iritzi publikoa etorkizunaren aurrean baikor agertzea eragin zuten. 1996ko urriaren 20ko legebiltzarrerako hauteskundeak kontserbadoreek irabazi zituzten (Alderdi Kontserbadorea, Alderdi Kristau Demokrata, Zentroko Batasuna) eta agintea hartu zuten. Gediminas Vagnorius lehen ministroaren politika zuhur eta arrazoizkoak eta ekonomiaren bilakaerak Europar Batasunetik eskatzen zitzaizkien epeetara hurbiltzera eraman zuten herrialdea.

Brazauskas lehendakariaren bost urteko agintaldia amaitu ondoren, 1998ko urtarrileko lehendakaritzarako hauteskundeak Valdas Adamkus hautagai kontserbadoreak irabazi zituen, oso alde txikiagatik izan bazen ere. Ordenaren eta askatasun publikoen arloan, gobernu kontserbadoreak emaitza positiboak izan zituen. Mafiaren eta iruzurraren aurkako borrokan aurrerapen nabariak egin ziren. 1999ko maiatzean, Gediminas Vagnoriusek dimititu zuen eta Adamkusek Rolandas Paksas kontserbadorea izendatu zuen lehen ministro. 2000an hauteskundeak egin ziren eta bertan behera gelditu zen ordura arte eskuindarren eta ezkertiarren artean izandako txandaketa, zentroko koalizio bat osatu baitzen, Adamkusek sustatua. 2001ean Brazauskas presidente ohia izendatu zuten lehen ministro, baina hark ere dimisioa eman zuen 2006an, eta 2008an Andrius Kubiliusek hartu zuen haren kargua.

Gobernua eta administrazioa

Politika

2009 m. Respublikos Prezidento rinkimai Dalia grybauskaitė 00
2009an hautatutako Dalia Grybauskaitė lehendakaria.

Lituania demokrazia parlamentarioa da. 1992ko urrian berretsitako konstituzio berriaren arabera, presidentea da agintari gorena edo estatuburua. Presidentea bost urtean behin hautatzen dute. Kanpo-harremanak eta seguritate politika zuzentzen ditu, eta lau urtero hautatzen ditu lehen ministroa (Seimasen baimenarekin) eta goi-funtzionarioak.

Botere legegilea Seimas izeneko parlamentuak dauka. Ganbera bakarreko erakundea da, eta lau urterako hautatzen diren 141 legebiltzarkidez osatua dago. 71 legebiltzarkide zuzeneko sufragio unibertsalez hautatzen dira, eta gainerakoak proportzio irizpideen arabera. Alderdi politiko bakoitzak, ordezkaritza izango badu, boto guztien %4 jaso behar du, gutxienez. Gutxiengo etnikoetako alderdiak salbuetsita daude gutxienez lortu beharreko boto kopuru horretatik. Errepublikako presidentetzarako berariazko hauteskundeak egiten dira, bost urterik behin. Presidenteak izendatzen du lehen ministroa, baina parlamentuak onartu behar du.

Hainbat alderdi politiko daude Lituanian, baina honako hauek dira nagusiak: Alderdi Kristau Demokrata (LKDP), Lituaniako Alderdi Demokratiko Laborista (LDDP), Lituaniar Batasun Nazionalista (LTS), Lituaniako Alderdi Sozial Demokrata (LSDP), Lituaniako Nekazarien Alderdia (LUP), Lituaniako Zentroko Batasuna (LCS), Alderdi Kontserbadorea (TS), Lituaniako Poloniarren Batasuna (LLS) eta Alderdi Demokratikoa (DP).

Banaketa administratiboa

Apskritis of Lithuania

Administratiboki Lituania hamar konderritan (lituanieraz: apskritys, singularra: apskritis) banaturik dago:

Konderria Eremua (km²) Biztanleria (2017)[10]
Alytusko konderria 5.425 141.616
Kaunasko konderria 8.089 569.875
Klaipėdako konderria 5.209 320.507
Marijampolėko konderria 4.463 145.360
Panevėžysko konderria 7.881 225.033
Šiauliaiko konderria 8.540 270.482
Tauragėko konderria 4.411 98.608
Telšiaiko konderria 4.350 137.769
Utenako konderria 7.201 133.481
Vilniusko konderria 9.729 805.173
Lituania 65.300 2.847.904

Demografia

Biztanleria

Population of Lithuania
Lituaniako biztanleriaren bilakaera (1950–2016)

Lituania da, Baltikoko hiru estatuen artean, handiena eta biztanle gehien dituena. 2017an, 2,82 milioi biztanle zituen,[3] 43 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin. Biztanleen %66,5 bizi da hirietan. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %15 dira, 15-24 urte bitartekoak %11,1, 25-54 urte bitartekoak %40, 55-64 urte bitartekoak %14,2 eta 65 urtetik gorakoak %19,7.[3] Bizi itxaropena 74,9 urtekoa da, 69,5 urtekoa gizonezkoena eta 80,6 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak). Emankortasun tasa 1,59 ume/emakume baikotzeko da. Biztanleriaren %99,8 alfabetaturik dago.[3]

Banaketa etnikoa

Jatorrizko lituaniarrak, letoniarrekin batera, duela milaka urte eskualde hartan kokatutako Baltikoko herrietakoen ondorengoak dira. 1991n SESB desegin zenean eta ondorengo urteetan, lituaniarren proportzioa hazi egin zen, SESBeko beste lurralde batzuetan eta atzerrian bizi zen lituaniar asko itzuli baitzen eta, horrekin batera, gainerako talde etnikoetako kide asko (eslaviarrak, batez ere) joan egin baitziren Lituaniatik. 2011n, lituaniarrak %84,1 ziren, poloniarrak %6,6, errusiarrak %5,8 eta bielorrusiarrak %1,2.[3]

Hizkuntzak

Lituaniera da hizkuntza ofiziala, hizkuntza baltikoen familiakoa, letoniera bezala, eta herritarren %82k erabiltzen du. Errusiera hiztunak %8 dira, eta poloniera hiztunak %5,6 (2011ko datuak).[3]

Erlijioa

Lituaniar gehienak katoliko erromatarrak dira; historian zehar, beren nortasunaren ezaugarritzat hartu izan da katolikotasuna. Ortodoxoak %4,1 dira, sinestun zaharrak %0,8, luteranoak %0,6, kalbindarrak %0,2 eta erlijio gabeak %6,1 (2011ko datuak).[3]

Hiri nagusiak

Lituania ez dago, antzinako Sobiet Batasuneko beste errepublika askoren antzera, hirigune bakar baten inguruan egituratua: Vilnius da hiririk handiena, baina badira beste hiri handi batzuk, hala nola Kaunas (300 mila biztanle) eta Klaipėda itsas portua.

Ekonomia

Vilnius Modern Skyline At Dusk, Lithuania - Diliff
Vilniusko finantza barrutia

1940an SESBen barruan geratu zen arte, nekazaritza izan zen Lituaniako ekonomia jarduera nagusia, baina industriak indar handia hartu zuen ondoren. Antzinako sobietar errepublikekin lotura ekonomikoak eten izanak krisialdi gogorra ekarri zuen Lituaniako ekonomiara: 1992an, BPGa %25 jaitsi zen. 2004an, Europar Batasunean sartu zen. Handik goiti, hazkunde ekonomiko handia izan zuen, Europako handienetakoa. 2003an, esaterako, %10,3 handitu zen BPGa. 2009tik aurrera, atzeraldi ekonomiko larrian sartu zen. 2015ean hasi zen euroa erabiltzen.[12]

Nekazaritzan eta basogintzan biztanleria aktiboaren %9,1 inguru enplegatzen da, baina BPGaren %3,3 baizik ez dagokio (2016ko datuak).[3] Abere hazkuntza eta esne produkzioa dira nekazaritzako jarduera nagusiak: esnea, haragia eta arrautzak ekoizten dituzte. Aipatzekoak dira, halaber, laboreak, patatak, azukre erremolatxa, lihoa eta barazkiak ere.

Bigarren sektoreari dagokio BPGaren %30,4, eta sektore horretan enplegatzen da biztanleria aktiboaren %25,2 inguru. Industria garrantzizkoenak ondorengo hauek dira: makina-erremintak, motor elektrikoak, etxeko tresna elektrikoak, petrolio findegiak, ontzigintza (itsasontzi txikiak), optikako tresneria, osagarri elektronikoak, konputagailuak, porlana, ehungintza, papera eta anbarra.

Azpiegiturak

Garraioa

Aireportuak

See source Wikidata query..

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak euskaltzaindia.net.
  2. a b Statistikos departamentas, osp.stat.gov.lt
  3. a b c d e f g h The World Factbook: Lithuania cia.gov . Noiz kontsultatua: 2017-9-16.
  4. Iwaskiw, Walter R. Lithuania: A Country Study countrystudies.us . Noiz kontsultatua: 2017-9-16.
  5. Klaipeda Climate world-climates.com . Noiz kontsultatua: 2017-9-17.
  6. Klaipeda Climate world-climates.com . Noiz kontsultatua: 2017-9-17.
  7. Ekstremalūs reiškiniai (Extreme Phenomena) meteo.lt . Noiz kontsultatua: 2017-9-18.
  8. Rekordiškai šilta Rugsėjo Pirmoji (Warmest 1 September on record) meteo.lt . Noiz kontsultatua: 2017-9-18.
  9. Weatherbase: Historical Weather for Lithuania weatherbase.com . Noiz kontsultatua: 2017-9-18.
  10. Resident population at the beginning of the year Statistics Lithuania, osp.stat.gov.lt . Noiz kontsultatua: 2017-9-19.
  11. Statistics Lithuania — Population at the beginning of the year by city / town and year, osp.stat.gov.lt
  12. Lituania euroa erabiltzen hasi da herritarren zalantza eta kezka artean naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2017-9-19.

Kanpo estekak

2003ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2003ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 48. edizioa izan zen. Rigako Skonto Hall aretoan ospatu zen, Letonian, maiatzaren 24an. Aurkezleak Marie N (aurreko edizioko irabazlea) eta Renārs Kaupers (2000ko letoniar ordezkaria, Brainstorm taldeko abeslari bezala) izan ziren.

Garailea Turkiako Sertab Erener izan zen, "Everyway That I Can" abestiarekin. Turkiaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita sei herrialde izan ziren partaide, ordungo partaide kopuru errekorra. Ukrainak lehen agerpena egin zuen. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren sei herrialde itzuli ziren: Herbehereak, Irlanda, Islandia, Norvegia, Polonia eta Portugal. Bestalde, aurreko urteko azken bost sailkatuak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Danimarka, Finlandia, Lituania, Mazedoniako Errepublika, eta Lituania.

Gau bakar batean jokatu zen azken edizioa izan zen, hurrengo urtean finalerdi bat gehitu zelako.

Baltikoa

Baltikoa edo Itsaso Baltikoa Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:

Suedia

Finlandia

Errusia

Estonia

Letonia

Lituania

Polonia

Alemania

DanimarkaSkagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.

Bi Nazioen Errepublika

Bi Nazioen Errepublika (polonieraz: Rzeczpospolita Obojga Narodów; lituanieraz: Abiejų tautų respublika) edo Poloniar-Lituaniar Batasuna (lituanieraz: Lenkijos Karalystė ir Lietuvos Didžioji Kunigaikštystė) 1569an Poloniak eta Lituaniak sortutako erresuma izan zen. XVI. eta XVII. mendeetako Europan orduko herrialderik handienetariko bat izan zen, milioi bat kilometro koadroko azalera eta hamaika milioi biztanle izanik.

Batasunak bere garaietan aurrekariak ziren ezaugarri politikoak zituen, erregearen boterea kontrolpean zutenak. Nobleziak (szlachta) osaturiko legebiltzarra (Sejm) nagusia zen. Sistema hau demokrazia, monarkia konstituzionala eta federalismoaren aurrekaria izan zen. Batasuna osatzen zuten bi estatuak formal aldetik berdinak ziren, nahiz eta Polonia garaiena izan.

Bi Nazioen Errepublikak aniztasun etnikoa eta tolerantzia erlijioso maila altuak zituen. Hamarkada askotan zehar oparotasuna nagusia bazen ere, gainbehera politiko militar eta ekonomikoa jasan zuen. Hori zela ete, inguruko auzokide indartsuek (Austria, Prusia eta Errusiar Inperioa) XVIII. mendeko bukaeran erresuma elkarbanatu zuten. Banaketa baino zertxobait lehenago, Batasunak erreforma sakona egin eta 1791ko maiatzaren 3an konstituzio iraultzaile bat ezarri zuen.

Daugavpils

Daugavpils (letonieraz ˈdaʊɡaʊpils ahoskatua) hego-ekialdeko Letonian dagoen hiria da, Daugava ibaiaren ertzean dagoena. Daugavpils, hitzez hitz, "Daugavako gaztelua" esan nahi du. 100.000 biztanle baino gehiago ditu, Riga hiriburuaren ondoren herrialdeko bigarren populatuena izanik. Bielorrusia, Lituania eta Errusiako mugak gertu dituenez, trenbide sareko gune eta industriagune inportantea da.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Errusiako Gerra Zibila

Errusiako Gerra Zibila (errusieraz: Гражданская война́ в Росси́и, Grazhdanskaya voyna v Rossiy) alderdi anitzeko gerra izan zen, Errusiar Inperio ohian gertatutakoa, 1917ko azarotik 1922ko urrira arte. Bertan boltxebikeen Armada Gorria eta boltxebikeen aurkako Armada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar batzuek (Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Britainiar Inperioa) Armada Zuria sustengatu zuten.

1919an Armada Gorria Ukraina eta Siberian nagusitu zen. Zuriek, Pyotr Wrangel buru zutela, Krimean gotortu eta 1920ko udazkenera arte eutsi zuten. Errusiar Inperioa desegitean sortutako independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartu zuten gerran. Batzuek -Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniak- burujabetasuna erdietsi zuten. Gainerako lurraldeek 1922an Sobietar Batasuna eratu zuten.

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Ipar Europa

Ipar Europa Europako kontinentearen iparraldean dagoen eskualde geografikoa da. Ez du muga garbirik, baina eskuarki honako herri hauek osatzen dute:

Eskandinaviako herrialdeak: Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Suedia.

Itsaso Baltikoko herrialdeak: Estonia, Lituania eta Letonia, baita Iparraldeko Polonia eta Ipar-Mendebaldeko Errusia.

Ipar Itsasoko herrialdeak: Islandia, Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, baita Iparraldeko Alemania ere.

Kaliningrad

Kaliningrad (errusieraz: Калининград), lehenago Königsberg (alemanez: Königsberg; errusieraz: Кёнигсберг; polonieraz: Królewiec; antzinako prusieraz: Twānksta, Kunnegsgarbs, Knigsberg; lituanieraz: Karaliaučius) deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Geografikoki, bai oblasta, bai hiriburua, Errusiatik bereizirik daude. 2010ean 431.402 biztanle zituen.

Kaliningradeko oblasta

Kaliningradeko oblasta (errusieraz: Калининградская область; alemanez: Gebiet Kaliningrad edo Nordostpreussen, Ipar-ekialdeko Prusia) Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoena. 15.100 km²ko eremua du eta 2010ean 941.873 biztanle zituen. Zentro administratiboa Kaliningrad (lehenago, Königsberg) hiria da.

Anbarraren eskualdea esan ohi zaio subjektu federal horri. Baltikoko kostaldean dago eta Errusiatik bakartuta geografikoki; hori dela eta, barrendegitzat hartzen da. Lituania eta Poloniarekin muga egiten du, eta herrialde horiek biak Europar Batasuneko eta NATO erakundeko kideak dira. Kaliningrad antzinako Prusiako hiririk handiena eta Ekialdeko Prusiaren hiriburua izan zen.

Lituaniako futbol selekzio nazionala

Lituaniako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. LFF Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Vilnius hiriburuan.

Lituaniera

Lituaniera (lietuvių kalba) Lituanian hitz egiten den talde baltikoko hizkuntza bat da, Lituaniako hizkuntza ofizial bakarra. Guztira 4 milioi hiztun inguru ditu.

Prusiako Erresuma

Prusiako Erresuma (alemanez: Königreich Preußen) egungo Alemania, Polonia, Danimarka, Lituania eta Errusiako eskualde batzuk 1701 eta 1918 artean okupatu zituen erresuma izan zen. 1870tik aurrera Alemaniar Inperioaren estatu nagusi eta gailena izan zen, bertoko erregeak Alemaniako enperadoreak ere izanik. Estatuaren sorrera Brandenburgo-Prusian gertatu zen, Brandenburgoko margraviatoa eta Prusiako dukerriaren batasun pertsonaletik sortua eta, konkista militarren bitartez, lurraldeak lortu zituen bere hedapena finkatzeko.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.

Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.

Tautiska giesmė

Tautiška giesmė (euskaraz: «abesti abertzalea») Lituaniako ereserkia da. 1919an bihurtu zen ereserki ofizial, eta 1992ko Konstituzioak berretsi zuen. Batzuetan, Lietuva, Tėvynė mūsų (euskaraz: «Lituania, gure aberria») izenarekin ere ezaguna da.

Vilnius

Vilnius (lituanieraz: ˈvʲɪlʲnʲʊs ahoskatua) Lituaniako hiriburua eta hiririk handiena, eta, Vilniusko konderriaren eta Vilniusko barrutiaren hiriburua ere bada. Hiriak 555,613 biztanle zituen 2008an.

Łomża

Łomża (polonieraz [ˈwɒmʒə] ahoskatua) Podlasiako voivoderriko hiria da, Poloniako ipar-ekialdean eta Varsovia hiritik 150 kilometrora kokatuta dagoena.

Datu klimatikoak (Lituania)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.6 16.5 21.8 31.0 34.0 35.0 37.5 37.1 35.1 26.0 18.5 15.6 37.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -1.3 2.3 9.4 16.5 19.9 20.9 20.6 15.8 9.9 3.5 -0.1 9.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.9 -3.5 -0.1 5.5 11.6 15.2 16.7 16.1 12.2 7.0 1.8 -1.7 6.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.3 -6.6 -2.8 1.5 7.0 10.5 12.2 11.9 8.3 4.0 0.1 -3.7 2.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -40.5 -42.9 -37.5 -23.0 -6.8 -2.8 0.9 -2.9 -6.3 -19.5 -23.0 -34.0 -42.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36.2 30.1 33.9 42.9 52.0 69.0 76.9 77.0 60.3 49.9 50.4 47.0 625.5
Iturria (1): Records of Lithuanian climate[7][8]
Iturria (2): Weatherbase[9]
Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetonia • Lituania • LuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.