Limasol

Limasol (grezieraz: Λεμεσός, Lemesos; turkieraz: Leymosun) Zipreko bigarren hiri handiena, Limasol barrutiko hiriburua. Zipreko hegoaldeko kostaldean dago, Akrotiri badian.

Limasol, Amathus eta Kourion antzinako hirien artean eraiki zen, eta horregatik, Bizantziar Inperioaren garaian Neapolis ("Hiri berria") bezala ezagutzen zen.

2011ko erroldaren arabera, 235.056 biztanle zituen.

Mediterraneo itsasoko merkataritza-portu garrantzitsuenetakoa da; eta arrazoi horregatik, Limasol bihurtu da eskualdeko turismo-, merkataritza- eta zerbitzu-hornitzaile gune nagusiena.

Gaur egun, Limasolgo turismo-eremua ekialdetik hasita Amathuseraino iristen da. Mendebaldean Erresuma Batuko Akrotiri eta Dhekelia base subirano burujabeak daude.

Limasol
Λεμεσός
 Zipre
Rainy Limassol
Limasol
Administrazioa
Herrialdea  Zipre
Garaiera 20 m
Alkatea Andreas Christou
Izen ofiziala [Greziera]]z: Λεμεσός, Lemesos; turkieraz: Leymosun
Jatorrizko izena Λεμεσός
Posta kodea 3010–3150
Geografia
Koordenatuak 34° 40′ 30″ N, 33° 02′ 39″ E / 34.674997°N,33.044286°EKoordenatuak: 34° 40′ 30″ N, 33° 02′ 39″ E / 34.674997°N,33.044286°E
Limasol hemen kokatua: Zipre
Limasol
Limasol
Limasol (Zipre)
LimassolDistrictLimassolTown
Azalera 203 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 357 25
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Patras
http://www.limassolmunicipal.com.cy

Pertsona ospetsuak

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

  1. Meteorological Service – Climatological and Meteorological Reports.
  2. Climate: Limassol – Climate-Data.org

Kanpo loturak

AEL Limassol

AEL Limassol (grekeraz Αθλητική Ένωση Λεμεσού, "Αthlitiki Enosi Lemesou") Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa. 6 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 6 aldiz Kopa. Hiriko beste taldea den Apollon Limassolekin lehia handia dauka.

Agios Athanasios (Zipre)

Agios Athanasios (grezieraz: Άγιος Αθανάσιος) Limasol barrutian dagoen Zipreko udalerri independentea da. Eskualdeko hiriburutik (Limasol) 3 kilometrora kokatzen da eta Alexandriako Atanasiogatik du izena. Hiriko auzo bat bezala funtzionaten du.

Apollon Limassol

Apollon Limassol (grekeraz Απόλλων Λεμεσού) Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa. 3 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 7 aldiz Kopa. Hiriko beste taldea den AEL Limassolekin lehia handia dauka.

Episkopi (Limasol)

Episkopi (grezieraz: Επισκοπή; turkieraz: Yalova) Zipreko Limasol barrutian zati bat, eta Akrotiri eta Dhekeliako Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldean beste zati bat duen herria da. Limasoletik 14 km-ra inguru mendebaldean da eta 40 km-ra Pafosetik ekialdean. Episkopi antzinako Kourioneko muinoan dago eraikita, Kouris ibaiaren mendebaldeko urertzetik hurbil.

Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior) 2003an hasita Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) urtero antolatzen duen abesti lehiaketa bat da, EBUren kide diren emisoreentzat zabalik dagoena. Urtero Europako hiri desberdin batean egiten da, baina hiri berean lehiaketa behin baino gehiagotan antolatu daiteke. Lehiaketak Eurovision Abesti Lehiaketarekin antzekotasun asko ditu, eta horren izena hartzen du. Parte hartzen duten telebista bakoitzak artista edo talde bat bidaltzen du, lehiaketaren egunean 9 eta 14 urte bitarteko kideak dituena, eta 2 minutu 45 segundo eta 3 minutu arteko abesti original bat abesten dute gainontzeko sarreren aurka lehiatzeko.

Mesa Geitonia

Mesa Geitonia (Grezieraz: Μέσα Γειτονιά) Zipreko udalerri bat da, Limasoleko barrutian, Limasol hiriko erdigunetik 2 kilometrora iparraldean. Nahiz eta Zipreko udalerri txikiena den bere tamainari dagokionez, ez da inolaz ere garratzi gutzienekoa.

Michael Cacoyannis

Michael Cacoyannis, grezieraz Μιχάλης Κακογιάννης (Limasol, Zipre, 1922ko ekainaren 11 - Atenas, Grezia, 2011ko uztailaren 25a) greziar zinema-zuzendaria izan zen.

Patras

Patras (grezieraz: Πάτρα, ˈpatra ahoskatua; antzinako grezieraz: Πάτραι, ˈpatre ahoskatua; latinez: Patrae) Greziako hego-mendebaldeko hiria da, Peloponesoren ipar-mendebaldean kokatua dagoena; Akaiako nomoko hiriburua; 163.446 biztanle ditu (1981).

Prodromos (Zipre)

Prodromos (Grezieraz: Πρόδρομος) Zipreko herririk garaiena da 1.380 metrotan itsas mailatik gora. Uharteko gune nagusia da neguko kirolarentzat, eta Olinpo menditik gertuko hiru eski-estazio ditu. Herrixka Limasol barrutian dago. Biztanle kopurua etengabe jaitsi da urteetan; 2011ko erroldaren arabera 123 bizilagun iraunkor baino ez ziren izan, nahiz eta aldi baterako okupatutako 240 egoitza baino gehiago daude, batez ere udan eta beste jaiegunetan.

Real Sociedad 2010-2011 denboraldia

2010-2011 denboraldia Real Sociedad lehenengo mailara itzuli zen denboraldia izan zen, bigarren mailan hiru urtez egon ondoren.

Rikardo I.a Ingalaterrakoa

Rikardo I.a Ingalaterrakoa (Oxford, Ingalaterra, 1157ko irailaren 8a – Châlus, Limousin, 1199ko apirilaren 6a), Rikardo Lehoibihotza (ingelesez Richard the Lionheart, frantsesez Richard Cœur de Lion) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea izan zen 1189-1199 bitartean; baita Akitaniako dukea (1169-1196 eta 1198-1199) eta Poitiersko dukea (1172-1199) ere.

Rodas (hiria)

Rodas (grekoz: Ρόδος, Ródos) Greziako Rodas uharteko hiri nagusia da: Rodasko Unitate Periferiko lurraldeko hiriburua da, baita Dodekanesoko prefekturakoa ere, Egeo Itsasoko hego-ekialdean.

Rodasko Kolosoa (Munduko Zazpi Mirarietako bat) hiriko portuan zegoelako famatua da Rodas, besteak beste: Helios jaungoikoaren irudia zen.

Spyros Kyprianou

Spyros Achilleos Kyprianou (grezieraz: Σπύρος Κυπριανού, Limasol, 1932ko urriaren 28a - Nikosia, 2002ko martxoaren 12a) Zipreko politikaria izan zen. Zipreko presidente izan zen 1977tik 1988ra.

Tel Aviv

Tel Aviv, ofizialki Tel Aviv-Yafo, (hebreeraz ‫תל אביב‬ Tel Aviv-Jafo, arabieraz تل ابيب-يافا Tall Abīb Yāfā) Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean kokatua, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Israelgo bigarren hiririk populatuena da Jerusalem ondoren.

Ypsonas

Ypsonas (Ipsonas ere idatzita) Zipreko Errepublikako Limasoleko barrutiko udalerri bat da. Zipreko Limasol barrutiko herririk handienetako bat da, eta Limasol hiritik 7 kilometrora mendebaldean dago. Herriaren hegoaldea Akrotiri-Episkopi-ko base militar britainiarraren administrazio mugetan dago. 10.916 biztanle ditu 2011ko erroldaren arabera.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko futbol liga

Zipreko futbol liga (grekeraz Πρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL (27 garaipen), Omonia (20) eta Anorthosis (13) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Datu klimatikoak (Limassol (1991–2005))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.3 24.4 29.0 33.6 38.6 40.3 38.8 40.2 39.3 35.6 32.5 24.6 40.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.6 17.8 20.0 22.9 26.9 30.8 33.2 33.3 31.3 28.6 23.5 18.9 25.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 13.2 13.5 15.2 18.0 21.8 25.5 27.8 28.0 26.0 23.2 18.5 14.5 20.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.8 8.5 10.4 13.1 16.7 20.1 22.4 22.7 20.6 17.7 13.5 10.1 15.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 2.1 1.0 3.4 5.0 11.1 13.9 19.0 18.9 13.8 8.8 3.8 0.5 0.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 86.7 66.9 35.8 18.4 05.1 01.4 0.0 0.0 02.9 13.1 77.5 99.7 407.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.3 7.1 5.6 3.3 1.1 0.2 0.0 0.0 0.3 1.9 5.5 8.8 43.1
Iturria: Meteorological Service (Zipre)[1]
Datu klimatikoak (Limasol)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.7 17.1 18.9 22.2 26.1 29.9 32.1 32.6 30.4 27.2 23.0 18.5 24.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.1 12.1 13.6 16.3 20.1 23.8 25.8 26.3 24.1 21.4 17.6 13.7 18.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.4 7.0 8.2 10.4 14.0 17.6 19.5 19.9 17.8 15.5 12.2 8.8 13.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 95 71 48 20 8 2 1 0 2 26 48 104 425
Iturria: Climate-Data.org[2]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.