Levanteko itsasoa

Levanteko itsasoa (arabieraz: شرق البحر الأبيض المتوسط‎; hebreeraz: מזרח תיכון‎; turkieraz: Doğu Akdeniz; grezieraz: Της Ανατολικής Μεσογείου, Tis Anatolikís Mesogeíou) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da.[1] Iparraldean Turkia, ekialdean Siria, Libano, Israel eta Gazako zerrenda, hegoaldean Egipto eta Libia eta ipar-mendebaldean Egeo itsasoa ditu. Bertoko uharterik handiena Zipre da.

Levanteko itsasoa
شرق البحر الأبيض المتوسط
מזרח תיכון
Doğu Akdeniz
Της Ανατολικής Μεσογείου
Levantine Sea
Eskualdea Mediterraneo
Koordenatuak 34° N, 30° E / 34°N,30°EKoordenatuak: 34° N, 30° E / 34°N,30°E
Azalera 320.000 km²
Sakonera 4.384 m (handiena)

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Özsoy, E. & H. Güngör (1993) P. Brasseur ed. The Northern Levantine Sea Circulation Based on Combined Analysis of CTD and ADCP Data Data Assimilation: Tools for Modelling the Ocean in a Global Change Perspective, NATO ASI Seeries Berlin: Springer-Verlag.
Bisayetako itsasoa

Bisayetako itsasoa (ingelesez: Visayan Sea) Filipinetako itsasoaren adar bat da, Bisayen barneko itsaso bat dena. Camotesko itsasoaren iparraldean eta Jintotoloko kanalaren hegoaldean dago.

D'Urville itsasoa

D'Urville itsasoa Ozeano Australeko itsaso bat da, Adélie Lurraldearen iparraldean dagoena. Jules Dumont d'Urville frantziar esploratzailearen izena eman zioten.

Danimarkako itsasartea

Danimarkako itsasarteak (danieraz: Danmarksstrædet; islandieraz: Grænlandssund), Groenlandia eta Islandiaren artean, Groenlandia eta Irminger itsasoak bereizten ditu. 480 km-tik 289 km-ko zabalerarekin, Straumnes eta Nansen lurmuturraren artean 336 km-ko luzera du. 191 metroko sakonera du.

Bigarren Mundu Gerran, 1941eko maiatzaren 24an bere uretan Danimarkako itsasarteko gudua gertatu zen, non Bismarck korazatuak HMS Hood britainiarra hondoratu zuen.

Irminger itsasoa

Irminger itsasoa iparraldeko Ozeano Atlantikoan dagoen itsaso txikia da, Danimarkako itsasartea eta Labrador itsasoaren artean dagoena.

Izena Carl Ludvig Christian Irminger (1802–1888) almiranteordearen omenez jarri zioten, Irminger itsaslasterra bezala.

Khambhateko golkoa

Khambhateko golkoa Arabiako itsasoko badia da, Indiako mendebaldeko kostaldean, Gujaraten, dagoena. Kathiawar penintsula eta Gujarat estatuko ekialdeko aldea banatzen ditu.

Koroko itsasoa

Koroko itsasoa (indonesieraz: Laut Halmahera) Ozeano Barearen adar bat da, Fiji inguruan dagena. Ekialdean Viti Levu, iparraldean Vanua Levu eta mendebaldean hainbat uharte ditu.

Kosmonauten itsasoa

Kosmonauten itsasoa errusieraz: Море Космонавтов, More Kosmonavtov) Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, Olav Printzearen Kostaldearen eta Enderby Lurraldearen parean dagoena. 699.000 kilometro koadroko azalera izango litzateke baina errusiar mapetan baino ez da agertzen.

Lankidetzaren itsasoa

Lankidetzaren itsasoa errusieraz: Море Содружества, More Sodruschestwa) Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, Enderby Lurraldea eta Mendebaldeko Izotz-Heziaren arteko kostaldean dagoena. 258.000 km²-ko azalera izango litzateke baina errusiar mapetan baino ez da agertzen.

Lazarev itsasoa

Lazarev itsasoa (errusieraz: Море Лазарева, More Lazareva) Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, Haakon VII.a Erregearen itsasoa eta Riiser-Larsen itsasoaren artean dagoena. 929.000 km²-ko azalera izango litzateke baina errusiar mapetan baino ez da agertzen. Mikhail Lazarev (1788–1851) errusiar almirantearen omenezko izena eman zioten.

Libiako itsasoa

Libiako itsasoa (arabieraz: البحر الليبي‎; latinez: Libycum Mare; grezieraz: Λιβυκόν πέλαγος, Livykó Pélagos) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da, Kreta eta antzinako Libiako kostaldearen artean dagoena. Kretaz gain, Gavdos, Gavdopoula, Koufonisi eta Chrysi ditu uharte nagusiak. Ekialdean Levanteko itsasoa, iparraldean Jonikoa eta mendebaldean Siziliako itsasartea ditu.

Mawson itsasoa

Mawson itsasoa Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, Maria Erreginaren Lurraldeko kostaldearen parean dagoena. Oraindik proposamena besterik ez da eta ez da mapa ofizialetan agertzen. Douglas Mawson australiar esploratzailearen omenezko izena eman zioten.

Mirtos

Mirtos (grezieraz: Mυρτώο Πέλαγος, Myrtöo Pelagos) Greziako itsaso bat da, Mediterraneoan, Zikladeak eta Peloponeso artean dagoena. Egeo itsasoaren zati bat da.

Moluka uharteetako itsasoa

Moluka uharteetako itsasoa (indonesieraz: Laut Maluku), Ozeano Barearen mendebaldeko muturrean dago, Indonesian.

Itsaso honek Banda itsasoarekin muga egiten du hegoaldean eta Sulawesiko itsasoarekin iparraldean.

Itsasoaren inguruan aurkitzen diren uharteak, Indonesiako Halmahera, Ceram, Buru eta Sulawesi dira.

Itsaso hau, lurrikara gune aktibo bat da. 6.3 graduko lurrikara bat gertatu zen 2005eko abenduak 21ean, epizentroa, Manadotik 190 kilometro hegoaldea zuelarik. Azken urteetako lurrikararik indartsuena, 2007ko urtarrilak 21ean gertatu zen, lehenengo lurrikara honen ondorengo lehen 24 orduetan, jarraian, 5 graduko lurrikara ugari gertatu zirelarik. Orain arte gertatu den azkena, 2008ko irailak 10ean gertatu zen eta hasiera batean, 6,6 graduko indarra izan zuen.

Riiser-Larsen itsasoa

Riiser-Larsen itsasoa Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, Lazarev itsasoaren eta Kosmonauten itsasoaren artean dagoena. Oraindik proposamena besterik ez da eta errusiar mapetan baino ez da agertzen. Hjalmar Riiser-Larsen norvegiar esploratzailearen omenezko izena eman zioten.

Salish itsasoa

Salish itsasoa (ingelesez: Salish Sea) Columbia Britainiarraren hego-mendebaldearen eta Washingtonen ipar-mendebaldearen parean itsas-ubide nabigagarrien multzo bat da. Nagusienak Georgiako itsasartea, Juan de Fucaren itsasartea eta Puget Sound dira. Kostalde gehiena Vancouver eta Olympia arteko megalopoli bat da, tartean Seattle, Tacoma, Everett, Bellingham, Port Angeles eta Victoria hiriak dituena.

Seramgo itsasoa

Seramgo itsasoa (indonesieraz: Laut Seram) Indonesiako itsasoa da, Seram eta Buru uharteen artean kokatuta. Guztira 12.000 kilometro karratuko hedadura du.

Somov itsasoa

Somov itsasoa (errusieraz: Море Сомова, More Somova) Ozeano Australeko zati batentzat proposaturiko izena da, D'Urville itsasoaren eta Ross itsasoaren artean dagoena. Oraindik proposamena besterik ez da eta errusiar mapetan baino ez da agertzen. 1.150.000 km²-ko azalera eta 3.000 metroko sakonera izango litzateke. Mikhail Somov (1908-1973) errusiar ozeanologoaren omenezko izena eman zioten.

Txileko itsasoa

Txileko itsasoa (gaztelaniaz: mar chileno) Peruren parean Ozeano Bareak duen izendapena da. Geografiaren ikuspegitik ez da itsaso bat baina politikaren ikuspegitik bai. 3.681.989 km²-ko azalera du.

Wandel itsasoa

Wandel itsasoa (danieraz: Wandelhavet) Ozeano Artikokoaren bazterreko itsasoa da, Svalbard eta Groenlandia artean dagoena. Eskualdea esploratu zuen Carl Frederick Wandel daniar almiranteordearen izena du.

Lurreko ozeano eta itsasoak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.