Larnaka

Larnaka (grezieraz, Λάρνακα, Lárnaka; turkieraz: Larnaka/İskelel; fenizieraz: כתיון, Kityon) Zipreko hirugarren hiri handiena da, Nikosiaren eta Limasolen ondotik. Uhartearen hego-ekialdean dago. Hirian dago Zipreko bigarren merkataritza-portu garrantzitsuena, eta Zipreko nazioarteko aireportu garrantzitsuena ere bai. Turismo-gune indartsua da: itsas pasealeku ikusgarria dago, palmondoz inguratuta. Larnaka Marina da Ziprek dituen lau itsas sarbide ofizialetariko bat.

Hiriaren iparraldean zegoen petrolio-findegia 2008. urtean saldu zutenetik, biltegitzat erabiltzen dute bakarrik.

Larnaka
Λάρνακα
 Zipre
Larnaca by the sea
Larnaca-Municipality
Administrazioa
Herrialdea  Zipre
Barrutia Larnaka
Izen ofiziala Λάρνακα
Jatorrizko izena Λάρνακα
Geografia
Koordenatuak 34° 55′ 00″ N, 33° 38′ 00″ E / 34.916666666667°N,33.633333333333°EKoordenatuak: 34° 55′ 00″ N, 33° 38′ 00″ E / 34.916666666667°N,33.633333333333°E
Larnaka hemen kokatua: Zipre
Larnaka
Larnaka
Larnaka (Zipre)
Azalera 31.73 km²
Altuera 26 m
Demografia
Biztanleria 59.200 bizt. (2016)
Dentsitatea 1.865,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Bratislava
Hizkuntza ofiziala greziera
http://www.larnaka.com

Historia

Larnaka feniziarrek sortu zuten Kition izenarekin, eta historian beti izan da portu garrantzitsua. Persiarren esku egon zen, eta grekoek ere borrokan egin zuten hiriarengatik. Erdi Aroan lurrikara baten ondorioz, Kitioren badia bete egin zen, eta biztanleak pixka bat hegoalderago joan ziren portu berreraiktizera, gaur egun Larnaka dagoen tokira: orduko aztarna gehienak galduta daude, baina harresiaren eta santutegi baten arrastoak badaude, baita hilerriarenak ere.

1974. urtean turkoek ingurua inbaditu zutenean, Nazio Batuen Erakundeak Nikosiako aireportua zaintzea erabaki zuen; handik gutxira egin zuten Larnakako aireportua, turismoak galerarik izan ez zezan. Horregatik joan da hazten Larnakako hiria besteak baino azkarrago.

Senidetutako hiriak

Argazkiak

Fishing port (psarolimano)
Hala sultan tekke
Castle square wharf
Kimon statue
Larnaca 01-2017 img14 Finikoudes

Erreferentziak

  1. http://www.moa.gov.cy/moa/MS/MS.nsf/DMLclimet_reports_en/DMLclimet_reports_en?OpenDocument&Start=1&Count=1000&Expand=1 Zipreko Meteorologia Zerbitzua

Kanpo loturak

AEK Larnaka FC

AEK Larnaka FC (grekeraz Αθλητική Ενωση Κίτιον, "Athletiki Enosi Kition Larnakas") Zipreko futbol taldea da, Larnaka hirikoa.

Edgaras Jankauskas

Edgaras Jankauskas (Vilnius, Lituania, 1975eko martxoaren 12a-) lituaniar futbolari ohia da. Europan zehar liga askotan jokatu du, aurelari gisa.

Gorka Pintado

Gorka Pintado del Molino (Donostia, 1978ko martxoaren 24a) gipuzkoar futbolaria da, aurrelari moduan aritzen dena.

Haringey

Haringey (ingelesez: London Borough of Haringey) Londresko udalerrietako (borough) bat da, iparraldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 272.900 zituen 29,59 kilometro koadroko azaleran.

Idalion

Idalion (antzinako grezieraz: Ιδάλιον) Zipreko antzinako hiria izan zen, egungo Dalitik hurbil zegoena. Troiako Gerraren ondoren, Kalkanor erregeak (K.a. 1194-K.a. 1184) hiria eratu eta euskaraz “eguzkia ikusten dut” esan nahi duen grezierazko izen hautatu zuen. Asarhaddon asiriar erregeak (K.a. 680-K.a. 669) zerrendatutako Zipreko hamar hiri-estatuen bat izan zen. K.a. 47 inguruan Citiumgo (egungo Larnaka) feniziarren eskuetan zegoen.. Hirian Afrodita eta Resheph-Apolo greziar-feniziar jainkoa gurtzen zituzten.

Igor Gabilondo

Igor Gabilondo del Campo (Donostia, 1979ko otsailaren 10a - ) euskal herritar futbolaria da, egun Athleticen jokatzen duena.

Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere jokatu du.

Ivi Adamou

Ivi Adamou (grezieraz, Ήβη Αδάμου; Ayia Napa, Zipre, 1993ko azaroaren 24a) greziar abeslari eta pianista da .

Iván Campo

Iván Campo Ramos (Donostia, Gipuzkoa, 1974ko otsailaren 21a) euskal herritar futbolaria da. Espainiako futbol selekzio nazionalarekin internazionala izan da lau partidutan. Gaur egun talderik gabe dago.

Larnakako nazioarteko aireportua

Larnakako nazioarteko aireportua (grezieraz: Διεθνής Aερολιμένας Λάρνακας) Larnaka hiria zerbitzatzen duen aireportua da, Zipreko garrantzitsuena.

2010ean 5.168.959 pertsonek erabili zuten.

Londres-Heathrow aireportua

Londres Heathrow aireportua edo Heathrow (ingelesez London Heathrow Airport) Erresuma Batuko aireporturik handiena da, Londres hirian kokatuta dagoena. 1930ean zabaldu zen. Bigarren Mundu Gerran, hegazkinentzako erabiltzen zen eta gerratearen ondoren aireportu bezala ireki zuten. 2008an Elisabet II.a erreginak, 5. Terminala ieki zuen ofizialki.

2014ko urriaren 21ean, zenbait hegaldi bertan behera gelditu ziren Heathrowen Gonzalo urakana zela eta. Aireportu horretako hegaldien % 10i eragingo zien urakanak, nahiz eta indarra galdu zuen Atlantikoa zeharkatuta.

Marta Betaniakoa

Marta Betaniakoa (arameraz: מַרְתָּא, Martâ) Bibliako pertsona da, Lukasen eta Joanen ebanjelioetan agertzen dena. Lazaroren arreba eta Maria Betaniakoaren ahizpa zen. Jesusekin joan zen Kalbarioraino. Jaieguna uztailaren 29an ospatzen da.

Nea Salamis Famagusta (futbol atala)

Nea Salamis Famagusta edo Nea Salamina Famagusta (grezieraz: Νέα Σαλαμίς Αμμοχώστου) futbol profesionaleko klub bat da, egoitza Famagusta hirian (Zipre) duena. Klub iheslaria da 1974an Turkiak Zipreren iparraldea inbaditu zuenez geroztik; horrenbestez, klubak behin-behineko egoitza Zipreren hegoaldeko Larnaka hirian du gaur egun.

Novosibirsk

Novosibirsk (errusieraz: Новосиби́рск), 1926 arte Novonikolaievsk deitua, Errusiako hiria da, erresumaren erdi-hegoaldean dagoen Novosibirsk oblasteko hiriburua. Mendebaldeko Siberiako ordokian dago, Obi ibaiaren ertzean. 2010ean 1.473.754 biztanle zituen. Siberiako hiririk handiena da, eta Errusiako hirugarrena, Mosku eta San Petersburgoren ondoren.

Radmilo Ivančević

Radmilo Ivančević (serbieraz: Радмило Иванчевић; 1950eko irailaren 4a - ) Serbiako futbolari ohia eta entrenatzailea da.

Hainbat futbol taldetan jokatu du, esaterako FK Partizan eta Fenerbahçe.

Entrenatzaile gisa AEK Larnaka FC, OFK Beograd eta Consadole Sapporo taldeak zuzendu zituen.

Tripoli (Libano)

Tripoli (latinez: Tripolis; arabieraz: طرابلس‎, Tarabulus ash-Sham) Libanoko ipar-mendebaleko hiria eta portua, Abu Ali ibaiaren bokalean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Beiruteko hiriaren ipar-ekialdean.

Libanoko bigarren hiria da eta lehen mailako merkataritza portua. Nekazaritza produktuen merkataritza (mahatsa, olibondoak, fruitu arbolak, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (tabakogintza, ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez aipagarriak dira 1336. urteko Teynal meskita, 1294. urteko Mezkita Handia, katedral eta gaztelu zaharraren hondakinak eta XV. mende bukaerako Lehoien Dorrea.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko futbol kopa

Zipreko futbol kopa (grekeraz Κύπελλο Κύπρου), Zipren urtero jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa da. Ligarekin batera abiatu zen 1934ean eta palmaresean APOEL (21 garaipen), Omonia (14) eta Anorthosis (10) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Zipreko futbol liga

Zipreko futbol liga (grekeraz Πρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL (27 garaipen), Omonia (20) eta Anorthosis (13) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Datu klimatikoak (Larnaka)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.8 16.8 19.1 22.5 26.5 30.3 32.4 32.7 30.9 28.1 22.6 18.3 24.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.1 11.8 13.9 17.1 21.2 25.0 27.3 27.6 25.4 22.6 17.5 13.7 19.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.5 6.9 8.7 11.7 16.0 19.8 22.2 22.6 19.9 17.1 12.5 9.2 14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.6 40.9 34.4 17.7 8.80 2.70 0.60 0.40 7.10 13.8 53.1 94.5 351.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.9 5.7 4.5 3.1 0.7 0.3 0.1 0.1 0.5 2.1 4.7 8.0 37.6
Eguzki orduak 195.3 208.8 238.7 267.0 331.7 378.0 387.5 365.8 312.0 275.9 216.0 179.8 3356.5
Iturria: [1]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.