Kutxa Zelaien Kultura

Kutxa Zelaien Kultura Europa erdialdeko Brontze Aroko indoeuropar kultura garrantzitsua izan zen, bere errauste nekropoliengatik eta K.a. XIII. mendean izan zuten hedapen handiagatik bereizten zena.

Alpeen iparraldean bizi ziren herri indoeuropar mendebaldetarrek K.a. XV. mendetik kultura bakarra zuten, Tumuluen kultura deritzona. K.a. XIII. mendean errausketaren eta hauts horiek kutxetan jartzeko ohitura bereizgarria hedatu zen. Gertaera kultural honekin bat eginez, herri hauek, hauen artean zeltak, iliriarrak eta italikoak daudelarik, azkar hedatzen hasten dira, Balkanak eta Europa mendebaldeko zati txikiak konkistatuz. Inperio hitita ere suntsitu zuten, burdinaren metalurgiaren sekretua bereganatuz. Beranduago, K.a. XII. mendean, euren kanpainak itsasoz jarraitu zituzten, Egipto erasoz eta Filistea kolonizatuz. Hipotesi batek dioenez, jada greziartutako erteuropar hauek, K.a. XI. mendean Grezia inbaditu eta mizenastar zibilizazioa suntsitu zuen doriar espedizio misteriotsuaren jatorria izango lirateke.

Habitata

Defentsa natural edo artifizialak izaten ohi dituzte, batzuetan biak batera. Etxeak nagusiki egurrez eta buztinez eraikiak dira, laukiluze edo trapezoide formarekin.

Lurperaketak

Ohikoena errausketa da. Beste aldaera batzuk ere badaude:

  • Lurrean eginiko zuloa, non kutxa uzten den.
  • Kutxarik gabe, zuzenean zuloan
  • Harrizko zirkuluz estalitako kutxak...
  • Hobia inguratzen duten tumulu lauak
  • Hobi handiak

Hil hatuan zeramika eta metalak egoten ohi dira. Batzuetan, nekropoliak erritu barrutiz inguratuak daude, ohi lubakiak, lauki edo zirkulu formako oinplanoa dutenak.

Ekonomia

Harrizko errotak, brontzezko zeioak eta igitaiak ugariak dira. Aletegiak ere badaude. Ofizioak ugariak dira, baita artisautza espezializazioak ere. Merkataritzari dagokionez, harreman komertzialak bizitzen dira. Garraiobideak hobetzen dira, gurdiaren erabilerarekin eta zaldiarekin tiroko animali bezala. Gatzaren merkataritza abiatzen da eta beiraren ekoizpena hasten da. Zeramikak eta urregintzak gorakada dute, gune metalurgikoak ere ugarituz.

Banaketa geografikoa

Aurrekoa
Tumuluen kultura
Europa Erdialdeko kulturak
K.a. 1300-K.a. 750
Ondorengoa
Hallstatt kultura
Villanova Kultura
Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian

K. a. I. milurtekoko iraultza Euskal Herrian Brontze Aroaren amaieran eta Burdin aroaren hasieran izan zen.

Milurteko batez edo gehiagoz, aro berria hasi aurretik, iraultzatzat har daitezkeen gertaerak jazo ziren alor askotan. Besteak beste, bizitokiak sendotu ziren, eta hirigintza ongi antolaturiko eta gizarte egitura konplexuko herriak eraiki ziren. Teknikek oso bizkor egin zuten aurrera, zeramikazko gaietatik metalaren langintzara, eta abeltzaintzan, nekazaritzan eta salerosketan oinarrituriko ekonomia indartu zen. Sinesteei dagokienez, formula berriek eragin berezia izan zuten bizitzan eta orobat heriotzan ere. Burdin Aroko mundu konplexu haren zenbait ezaugarri gaur egungo euskal kulturan ere antzeman daitezke. Atal honetan Euskal Herriko kultura mundu haren nondik norakoak ematen dira.

Euskal Herriko historiaurrea

Euskal Herriko historiaurrea nahiko ezezaguna da gaur egun. Hala ere aurkitutako aztarnekin berreraikuntza bat egin daiteke.

Euskal Herriko kastroak

Euskal Herriko gaztelu zaharrak, Mendebaldeko Europako beste gaztelu zahar bezala, Burdin Arokoak dira.

Aditu batzuen ustez, Kastroen kultura Euskal Herrian indoeuropar kulturaren eraginaren ezaugarria dira.

. Besteek, berriz, bertoko kultura eta indoerupar inbaditzaile eta kolonizatzaileen kulturaren arteko aldi bereko izateak sortu zituela diote.

Hallstatt kultura

Hallstatt kultura Burdin Aroko hasierako kultura arkeologikoa da, Erdi Europan nagusia izan zena. Izena Hallstatt Austriako hiriko aztarnategiarengatik hartu zuen. Zelten aurrekaritzat jotzen da.

Hallstatt kulturaren data orokorrak K.a. 1200-K.a. 500 dira. Arkeologoek, berriz, lau fasetan sailkatzen dute: Hallstatt A eta B Goi Brontze Arokoak dira, K.a. 1200dik K.a. 800 arte. Hallstatt C (K.a. 800-K.a. 600) garaian Burdin Aroaren agerpena da, eta brontzezko zein burdinezko ezpatak agertzen dira batera. Hallstatt D (K.a. 600-K.a. 500) garaian burdinazko zein zeramikazko tresnerian aldaketa batzuk sumatzen dira.

Salerosketak eragiten dituen mugimenduek Hallstatt kulturako tresneria mendebaldera hedatu zuen, Iberiar penintsulara, Britainia Handira eta Irlandara hain zuzen ere. Batzuetan, hedapen hau herri zelten migrazioekin lotzen da.

K.a. 2. milurtekoa

Kristo aurreko 2. milurtekoa K.a. 2000. urteko urtarrilaren 1etik K.a. 1001. urteko abenduaren 31ra luzatzen da, biak barne. Erdi eta Goi Brontze Aro arteko mugarri da.

Hasierako 500 urtetan, Babiloniak eta Egiptoko Inperio Ertainak garrantzi handia izan zuten, eta alfabetoa garatu zen. Indoirandarren migrazioek Irango goi-ordokira eta Indiako azpikontinentera, guda-gurdiaren erabilera hedatu zuen. Gizataldeen mugimenduak eta gerrek aldaketa bortitzak eragin zituzten milurtekoaren erdialdean, eta ordena berriak agertu ziren. Horien artean zeuden greziarak eta hititak. Milurtekoaren amaieran Burdin Arora igaro zen. Munduko biztanleria gorantz hasi zen etengabe, eta K.a. 1000. urtean 50 milioira iritsi.

Tartessos

Tartessos edo Tarteside (grezieraz Τάρτησσος, latinez Tartessus) greziarrek Mendebaldeko lehen zibilizazioari ematen zioten izena da. Iberiar hegomendebaldeko kultura megalitikoaren ondorengoa, ustez egungo Huelvako probintziak, Sevillako probintziak eta Cadizko probintziak osatutako hirukian garatu zen, Iberiar penintsularen hegomendebaldeko kostaldean. Tartesiarrek inguruko herrietakoetatik erabat ezberdina zen hizkuntza eta idazketa bat sortu zuten eta egiptoar eta feniziarren eragin kulturalak izan zituzten.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.