Kultura

Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.

Horrela, kulturak hiru atal nagusi ditu: artea, hizkuntza eta teknika.

Definizioa

Gizakiak bere bizimodua animaliek baino maila gorago batera eraman du. Gizatiar gizartea populazioaren ezaugarriak berregin ditu, baita espezializazio, eskuzabal eta jarraitutasun ezaugarriak ere, agerian animalia gizartean ere. Soziologia ez da soziobiologiara mugatu behar baina kontutan hartu behar du. Kultura gizakiarena da, natura biologikoaren gainetik. Hala ere, kultura izateak ez du esan nahi izakia bere oinarri zoologikotik bereiztu behar denik. Kultura baita, gai biologikoak asetzeko modu gizatiarra. Soziologiaren atalik ez da osorik biosoziala edota soziokulturala: bi faktoreak daude beti bertan. Momentuko gertakizunek erabakitzen dute zein aldetara jo gehien. Soziologiak, orduan, gertakizun sozialak aztertzen dituen diziplina da, gertakizun guztiz gizatiarrak.

Edward Burnett Tylor antropologoaren arabera, kultura ezagutzak, sinesmenak, artea, morala, legeak, ohiturak eta gizakiak gizarteko kide gisa bereganaturiko beste hainbat gaitasun biltzen dituen konplexu bat da. Beste hitzetan, kultura gizarte bateko kideek sozialki ikasi eta partekatzen duten guztia da.[1]

Kulturak bere parte-hartzaileen jarrera menperatzen du. Gizakiaren herentzia biologikoa ez den guzti hori da kultura.

Kultura hizkuntza ere bada: ahozkoa, gorputzarena eta idatzizkoa. Kulturak giza-ikasketa prozesu bat behar du; horretarako daude taldekako patroi batzuk. Kulturaren erantzunak beti emaitzetan eta jarrera jakinetan daude. Patroi hauek (arauak, sinesmenak, jarrerak) pertsonen kontzientzia egoeratan sartuak izan dira. Kultura abstraktua eta ukiezina izan daiteke, baina bere erantzunak beti emango dira denbora-espazioaren mugen barruan.

Kulturak hainbatekoak dira gizartearen arabera.

Kulturaren konposizioa:

  • Elementu kognitiboak: ezaguera objektiboen osaketa, naturaren eta gizartearen gainekoak.
  • Sinesmenak: enpirikoki frogatu gabeak, kosmosaren eta bizitzaren inguruko fede-ekintza; emaitzak dira bere erantzun. Beti ditu erantzunak, jendea uste duenaren arabera mugitzen baita. Sinestea errealitatea ezagutzeko modu bat da. Ezaguera perfekturik ez dago; egiara gerturatzea baino ez dago.
  • Balioak: errealitatera gerturatzeko. Balioak errealitatearen irrika-kontzeptzioak dira. judizioak barneratzen dituzte, gauza, ideia eta ekintza guztiei emanak. Gertatutako fenomeno eta ekintzen gainetik jarritako jarrerak sortzen dituzte. Munduak ez dituen ezaugarri batzuk izatea desiratzen da balioengatik. Ez dago baliorik ez badago taldean onartutako jarrera-araurik.
  • Arauak: jokabide edo jarreraren determinazio markoa.
  • Jarrera: balioek eta arauek determinatutakoa.
  • Balioen eta arauen desbideratzea: taldekako zigorra dute erreakzio gisa. Arau eta balio margen koexistentzia badago, gaineko balio edo oinarriak badaudelako, gehiengoak onartua, eta tolerantzia zigortzen dutenak.
  • Zeinuak: seinale eta sinboloak barneratzen ditu. Seinaleek gertakizun bat erakusten dute (trafiko seinaleak). Sinboloak konplexuagoak dira eta kultura sistema-komunikazioaren gai nagusi dira. Sare-sinboliko nagusiena hizkuntza da. Gizateria ezin da ulertu hizkuntza gabe (soziolinguistika).
  • Araurik gabeko jarrera formak: komunitate nazional bateko jendearen estiloa.

Kultura eta azpikultura

Azpikultura: giza aurreiritziak, ideologi politikoak, hezkuntzak eta herriko folkloreak hartzen dituen hainbat forma. Kasu askotan hainbat kultura batera bizi dira bata bestearen menpe geratu gabe. Hainbatetan, azpikulturak ez daude gustura gaineko kulturarekin; horretarako, oinarri asko egon daitezke (klaseen arteko gatazka, giza-arazoak).

Kulturaren ordena eta dinamika

Kultur sistemak

Kultura batek biziraun dadin bere zatiek intermenpekotasuna behar dute izan. Bertako jendeak hizkuntza bera erabili beharko dute, arauak, sinesmenak eta ohitura jakin batzuk beharrezkoak dira elkarbizitzeko. Kultura guztiak dira moldatu beharreko osaketa dinamikoak. Ez dago kultura ibilgeturik. Zenbat eta gogorragoa izan kultura bat, orduan eta aukera gutxiago izango ditu bizirauteko isolamendutik kanpo. Kultura mugikorrenek irauteko aukera asko dituzte, nahiz eta askotan aise galtzen dituzten euren ezaugarriak.

Maska, konpleju eta area kulturalak

Kultura baten unitate txikiena maska da. Ikerketarako onak dira erraz isolatu eta definitu daitezkeelako, baina konfigurazio, patroi edo konplexu kulturaletatik kanpo ezaugarria galtzen dute. Konplexu kulturala zera da: denbora-espazioan dagoen maska-kulturalen osaketa. Fenomeno hauek area kulturaletan gertatzen dira.

Errealitate kulturalaren mailak

Pitirim Sorokinek zioenez, fenomeno soziokulturalek hiru osagai dituzte:

  • esanahiak, balioak, arauak
  • horiek objetibatzeko bide biofisikoak
  • horiek sortzen, erabiltzen dituzten gizaki konszientea

Mailak:

1.- Maila sinboliko-ideala: giza-errealitatearen gaineko sinesmenak, nozioak, balioak eta arauak.

2.- Ekintza sozialaren maila: aurrekoan oinarritutakoa baina guztiz azaldu gabe. Talde edo norbanako batek sinesmen jakin batzuk izan ditzake baina praktikan kontra egin.

3.- Maila materiala: errealitate kulturalarena. Aurreko bi mailen solidifikazio materiala adierazten du. Adb: eraikuntzek informazioa ematen digute aurreko beste bi mailen inguruan.

Kultura-aldaketa

Kultura ez da ibilgetua. Kulturaren alde mugikorrenak egiturarekiko aldatzen dira. aldaketaren arrazoiak ezagutzeko hainbat azterketa egin behar dira. Hizkuntza taldeko balio eta adierazpenez josita dago, eta horrek jendearen jarreran du eragina. Zientzia eta teknologia ere, hizkuntzarekin lotuta daude. Transmisio kulturaleko fenomenoak: kultura eboluzio orokorra; horrek hartzen ditu baitan iraultza kulturalak. Fenomeno hauek ez dira nahastu behar iraultza politikoekin. Iraultza kulturalen arrazoia da maska edo konpleju kulturalen sarrera aurretik dagoen kultura batean, horiek aldaketa azkarra eta muturrekoak eragiten dute, eta sistemaren berregituratzea, jakin ezineko ondorioekin. Sarritan, berrikuntza kulturalen sarrerak eragiten du desordena, tentsioa, akronimoak: mota askotako biktimak. Kultura-eboluzioak ez du zertan sortu aurrerapen kulturala. Aurrerapen kulturala izateko hainbat aspektutan izan behar du aberastasuna (eta ez bakar batean): zientzian, komunikazio sinbolikoan, elkarbizitza moduan, eta etikan

Kulturen pluraltasuna

Kultura bakar batez hitz egiteak etnozentrismoa eragin dezake. Hainbat kultura daude eta horregatik errespetatu behar dira guztiak; funtsezko elementu hau ulertzeak esan nahi du erlatibismo kulturala neurri batean onartzea. Kontzeptu honen esanahia da oinarri moralak, ideologiak, erlijio sinesmenak, legeak, aspektu batzuen menpe daudela: lekua, historia, populazioa, heredatutako ohiturak, eta beste horrenbeste kanpo-faktore naturarekiko. Nozio, teoria edo sinesmen baten egiazkotasuna edo faltsutasuna baldintza historiko eta sozialen menpeko azpiproduktuak baino ez dira. komunikatu gabeko urruneko lekuetan balio moral berak agertzeak erakusten digu badagoela natura gizatiarra. Gizakiaren jarrera eta kontzientzia kulturaren eta giza-egituraren mende daude. Horrela, giza-egitura eta kultura moldatu egin beharko dira natura gizatiarraren maska eta oinarrizko ezaugarriei.

Erreferentziak

  1. Horton, Paul B. (1994) Soziologia EHUko argitarapen zerbitzua 68 or. ISBN 84-7585-642-X.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Ab urbe condita

Ab urbe condita (AUC edo a.u.c.) "hiriaren sorreratik", hau da, "Erromaren sorreratik" esan nahi duen latinezko esaera bat da. Tradizionalki, Italiako hiriburuaren sorrera, K.a. 753an kokatzen da. Eta, beraz, aro kristauko 1 urtea, 754 ab urbe conditaren baliokidea da. Esaera hau, Erromako hiritarrek erabiltzen zuten euren gertaera historikoak datatzeko.

Hala ere, modu praktikoagoan, erromatarrek, datak, urte horretan boterea zuen errege edo kontsularen arabera ezberdintzen zituzten. Honela, adibidez, K.a. 216. urtea izendatzeko, "Luzio Emilio Paulo eta Gaio Terentzio Varronen urtea" esaten ohi zen, edo K.a. 44. urtea adierazteko "Julio Zesarren bosgarren kontsulaldia".

Ab urbe condita datazio Erromatar historiaren hasieratik erabili zen. K.a. I. mendean, zertxobait aldatu zen, Marko Terentzio Varron historialariaren kalkuluen arabera, hiriaren sorrera data K.a. 753 urtera arte eraman baitzen . VI. mendetik aurrera, Dionisio Eskasaren sistema, urteak Jesusen jaiotzatik aurrera zenbatzen dituena, egin zen ohiko Inperio osoan.

Australiako Liburutegi Nazionala

Australiako Liburutegi Nazionala, ingelesez National Library of Australia, Australiako liburutegi handiena da. Canberra hirian kokatuta, haren ondarean hamar milioi liburu zein aldizkari gordetzen dira.

Bartzelonako Unibertsitatea

Bartzelonako Unibertsitatea (katalanez, Universitat de Barcelona) Bartzelonan kokatuta dagoen unibertsitate publikoa da. Honako guneetan ditu fakultateak: Universitat plaza, Diagonala, Bellvitge (Hospitalet de Llobregat), Mundet, Sants eta Bartzelonako Ospitale Klinikoa.

Unibertsitatea 1450ean sortu zen, eta XVIII. mendean Cerverara 150 urtez eraman behar izan zuten arren, Bartzelonara bueltatu zuten ondoren.

Bengaliar egutegia

Bengaliar egutegia (bengaleraz: বঙ্গাব্দ Bônggabdo edo বাংলা সন Bangla Shôn) Bangladesh eta ekialdeko Indiako Mendebaldeko Bengala, Assam eta Tripura estatuetan erabiltzen duten eguzki egutegia da. Urtea Pohela Boishakh egunean hasten da, Bangladeshen apirilaren 14an eta Indian apirilaren 15ean dena.

Bengaliar egutegiak Pôhela Boishakh baino lehen Anno Dominik baino 594 urte gutxiago ditu eta Pôila Boishakh eta gero 593.

Bikram Samwat

Bikram Samwat edo Vikram Samvat (devanagari alfabetoan: विक्रम संवत्) Indiako Vikramāditya enperadoreak ezarritako egutegia da. Indian oso erabilia izateaz gain, Nepalgo egutegi ofiziala da.

Egutegi hindu

Egutegi hindua Indiako hainbat eskualdeko egutegi eta egutegi nazionalaren izena da, batzuk kalkulatuak eta besteak astronomikoak (eguzkian zein ilargian oinarrituak) direnak. Edonola ere hilabete eta egunen izenak mantentzen dituzte.

Hilabeteak

Egunak

Encyclopædia Britannica

Encyclopædia Britannica ingelesezko entziklopedia orokorra da, mundu osoan ezagunenetarikoa eta baliotsuenetarikoa, dedikazio osodun 19 argitaratzailek eta 4.000 parte hartzaile adituk osatutako taldeak idatzitakoa.

Jatorrian, Edinburghen (Eskozian) argitaratzen zuten, 1768tik 1901 arte. Urte hartatik gaur egun arte Ameriketako Estatu Batuetan egiten dute.

Espainiako Liburutegi Nazionala

Espainiako Liburutegi Nazionala (gaztelaniaz: Biblioteca Nacional de España) Espainiako Madril hiriburuan dagoen liburutegi bat da. Hain zuzen ere, Recoletos pasealekuan dago, bere egoitza Espainiako Arkeologia Museo Nazionalaren eraikin berberan duelarik.

Etiopiar egutegia

Etiopiar egutegia (amhareraz: የኢትዮጵያ ዘመን አቆጣጠር yä'Ityoṗṗya zämän aḳoṭaṭär), edo Ge'ez egutegia Etiopiako egutegi nagusia da eta baita Eritreako kristauek erabiltzen dutena. Koptoen egutegian oinarritua, urtea abuztuaren 29an edo 30ean hasten dute.

Gregoriotar egutegia ez bezala, 30 eguneko hamabi hilabeteez gain sei egun tartekatuta ditu, hamahirugarren hilabetea osatzen dutenak.

Indiako egutegi nazionala

Indiako egutegi nazionala edo Shaka Samvat Indiako egutegi ofiziala da.

Urteak zenbatzeko Saka Era, 78an hasten dena, erabiltzen dute, persiar egutegiaren modukoa izanik.

Istituto Centrale per il Catalogo Unico

Istituto Centrale per il Catalogo Unico delle biblioteche italiane e per le informazioni bibliografiche, ICCU bezala ezaguna ere bai, "Informazio biliografikarako eta liburutegi italiarraren institutu zentralaren katalogo bakarra" euskaraz, Italiako Liburutegi Nazionalaren Zerbitzuaren sarearen katalogoa koordinatzeko sortutako erakunde publikoa da. ICCU 1975an sortu zen; aurretik, 1951an, estatuko ondare bibliografikoa katalogatzeko, Centro nazionale per il catalogo unico sortu zen.

Japoniar egutegia

1873ko urtarrilaren 1ean, Japoniak gregoriotar egutegia ezarri arte, txinatar egutegian oinarritutako Japoniar egutegi tradizionala erabiltzen zuen.

Kali Yuga

Kali Yuga (sanskritoz:कलियुग kəli juɡə, "Kali deabruaren aroa" edo "bizioaren aroa") hinduismoaren arabera, yugasen azken aroa da, besteak Satya Yuga, Treta Yuga eta Dvapara Yuga izanik. Surya Siddhanta lanaren arabera, Kali Yuga K.a. 3102ko otsailaren 18ko gauerdian hasi zen, hau da, Krishnak Lurra utzi zuenean. Tradizioak Kali Yugak 432.000 urte dirauela dio.

Hinduen arabera, Kali Yugan gizakiaren gain behera espirituala dator eta, beraz, Aro Iluna diote. Aro honen izena Kali deabru apokaliptikoengandik datorkio, Kālī jainkosarekin zerikusirik ez duena.

Korear egutegia

Korear egutegia Korean erabiltzen zuten egutegia izan zen, bertoko jaioak eta ospakizunak kalkulatzeko erabiltzen zena.

Gregoriotar egutegia 1895ean ezarri zutenetik, ez da ofizialki erabilia, baina agureek oraindik erabiltzen dute Koreako jairik handiena Seollal da, Korear urte berriaren ospakizuna dena. Beste jai nagusiak Daeboreum (lehenengo ilargi betea), Dano (udaberriko jaia) eta Chuseok (uztaren jaia) dira.

Kultura ondasun (Espainia)

Kultura-ondasuna (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural) Espainiako figura juridiko bat da, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika edo gizarte balio berezia duten ondasunak babesteko helburua duena. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.

Myanmarko Egutegi Tradizionala

Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) erabiltzen du, K.a. 638an hasten dena.

Thailandiar eguzki egutegia

Thailandiar eguzki egutegia edo Suriyakati (thailandieraz: สุริยคติ) Chulalongkorn erregeak 1888an ezarri zuen, gregoriotar egutegiaren tailandiar bertsioa izateko. Nahiz eta Thailandiar ilargi egutegia tradizionala izan, egun herrialdeko egutegi ofiziala da.

Thriller

Thrillerra (ingelesetik to thrill, ikaratu) suspensea eta tentsioa osagai dituen literatura, bideo-joko eta zinema generoa.

Thrillerra espioi filmen eta polizia filmen antza daukate. Alfred Hitchcock zinema genero honen maisutzat hartzen da.

Antzinako olerki epikoek, hala nola Gilgameshen epopeia, edo Homeroren Odisea teknika narratibo antzekoak erabiltzen zituzten. Odisean, Odiseo heroiak etxeranzko bidea hartzen du.

Txekiar Errepublikako Liburutegi Nazionala

Txekiako Liburutegi nazionala (txekieraz: Národní knihovna České republiky) Pragan dagoen Txekiako liburutegi nagusia eta zaharrena da. Kultura Ministerioaren menpe dago. Fondoetan ia zazpi milioi dokumentu ditu eta urtero 70.000 izenburu berriak jasotzen ditu. Liburutegia Pragako Clementinumen dago egokituta, hiriaren alde historikoan.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.