Kroazia

Kroazia[1] (kroazieraz: Hrvatska, xř̩ʋaːtskaː ahoskatua), ofizialki Kroaziako Errepublika (kroazieraz: Republika Hrvatska, ˈrepǔblika ˈxř̩ʋaːtskaː ahoskatua), hegoaldeko Europako estatu burujabe bat da, Mediterraneoaren, Europa erdialdearen eta Balkanen arteko bidegurutzean kokatua. 2013ko uztailaren 1az geroztik Europar Batasuneko kidea da.[2] 2009ko apirilaren 1ean NATOn sartu zen.

Hiriburua Zagreb da.

Kroaziako Errepublika
Republika Hrvatska
Kroaziako bandera Kroaziako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Lijepa naša domovino
(Gure aberri ederra)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Zagreb
Hizkuntza ofiziala(k) Kroaziera1
Herritarra kroaziar
Gobernua Errepublika parlamentarioa
 -  Presidentea Kolinda Grabar-Kitarovic
 -  Lehen ministroa Andrej Plenković
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 56,542 km2 (124.)
 -  Ura (%) €0,01
 -  Dentsitatea 75.8 bizt./km2 (-)
Dirua Kuna (kn) (HRK)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 385
Internet domeinua hr
1 Italiera ere bai, Istriako eskualdean

Geografia

Satellite image of Croatia in September 2003
Kroazia satelite irudian

Mugak

Kroaziak ilbehera edo ferra itxura duen estatua da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Serbia, Bosnia-Herzegovina ekialdean, Montenegro hegoaldean eta Eslovenia eta Hungaria iparraldean. Itsasoaren beste aldean Italia dago. Lurraldea bitan zatitua du hegoaldean, Bosnia-Herzegovina den Neum herriko inguruko tartak banatua. Lurraldea askotarikoa da: ordoki, aintzira eta mendixkak ipar eta ipar-ekialdean (Erdialdeko Kroazia eta Eslavonia), basoz estalitako mendi garaiak (Dinara 1.831m) eta Itsaso Adriatikoko kostalde menditsua (Istria, Ipar Kostaldea eta Dalmazia).

Eskualde naturalak

Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.

Klima desberdin hauek paisaia aniztasun izugarria ematen diote Kroaziari:

  • Eslavonian Sava, Drava eta Danubio ibaien arteko lautadan hariztiak nagusitzen dira, berezko duten faunarekin. Urte-sasoiaren arabera uholdeak gertatzen dira eta aintziretako landaretza agertzen da.
  • Kroazia erdi eta iparraldean paisaia ondulatua da, nekazaritzarako ezin hobea. muinoen hegoaldean mahatsa ere landatu da.
  • Dinariar Alpeetan dagoen Gorski Kotar eremuan pagoak eta pinuak dira nagusi. Adriatikotik datozen haize hezeek prezipitazio ugari uzten dute bertan. Hartzak eta otsoak aurki daitezke baso hauetan.
  • Istrian lur gorri buztintsua daukagu. Zelaiek eta baso txikiek estaltzen dute penintsula.
  • Kostaldean uda luzea, beroa eta lehorra da eta negua berriz motza eta arina. Honek mediterranear basoa dakar. Artea ugari da, baita zuhaixkak ere.

Kostaldea

Kroaziaren ezaugarri turistiko nabarmenena bere kostaldeak osatzen du, Istrian hasi, Kvarneko golkoan eta Dalmazian jarraitu eta Dubrovnikeraino iristen dena. 1.778 kilometro luze den kosta dauka (5.790 uharteak kontutan hartuta) eta hondartza ugari daude, gehienak harrizkoak. Kostatik hurbil 1.185 uharte ditu hauetatik 66 daude populatuak. Handiena Cres uhartea da eta populatuenak Krk, Korčula, Brač eta Hvar.

Hidrografia

Danubio ibaiak Kroazia eta Hungaria artean muga egiten du eta beraz Kroaziak dituen ibai nagusiak, Sava eta Drava, Danubio beraren adarrak dira. Itsaso Adriatikora doazen ibaiak Dinariar Alpeetan jaiotzen dira eta ibilbide laburra dute. Handienak Neretva eta Cetina ibaiak dira.

Parke nazionalak

Zortzi parke nazional daude Kroazian.

Klima

Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.

Historia

Oton Ivekovic, Dolazak Hrvata na Jadran
Kroaziarren etorrera Itsaso Adriatikora, Oton Iveković

Kroaziako historia Balkanetara VII. mendean kroaziarren etorrerarekin hasten bada ere, horren aurretik beste herri batzuek iragan ziren: Hallstatt kultura, La Tène kultura, iliriarrak, greziarrak kostaldean... Erromatarrek K. a. 168an konkistatu zuten lurralde hori, eta Mendebaldeko Inperioaren gainbeherarekin, hunoak eta ostrogodoak iragan ziren, Bizantziar Inperioak bereganatu baino lehen.

Esan bezala, kroaziarrak Balkanetan VII. mendearen hasieran finkatu ziren, eta bi printzerri, Dalmazia eta Panonia, osatu zituzten. Trpimirović leinuaren etorrerarekin, 850 inguruan, bi lurralde horiek hurbiltzen hasi ziren, eta, 925ean erresuma osatu zuten, Tomislav erregearen agindupean.

Hungariako Erresumarekin batasun pertsonalean sartu zen 1102an. Mohácseko batailaren ostean (1526), Habsburg leinuaren mendera igaro zen Kroazia. XVI. mendean zehar, Kroaziako lurraldeak Otomandar Inperioak azpiratu zituen. XVIII. menderako, Otomandar Inperioa Hungariatik eta Kroaziatik kanporatuta, Vienak lurralde horiek era zentralizatuagoan gobernatu zituen. XIX. mendean nazionalismo erromantikoa areagotu zen Kroazian, germanizazioari eta magiarizazioari aurre egin nahian. Kroazierazko literaturan eta kulturan aurrerapauso nabarmenak eman ziren 1830etik aurrera.

1848ko iraultzekin, Habsburgeko lurraldeetan Austria-Hungariako monarkia ezarri zen, baina hura ez zen bereziki ona izan herriaren autonomiarako. Lehen Mundu Gerraren amaierarekin, Habsburgeko Inperioa ere bukatu zen eta Kroazia 1918-1929 bitartean Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuman sartu zuten eta 1929tik 1941 arte, Jugoslaviako Erresuman.

Bigarren Mundu Gerran, 1941-1945 bitartean, Ardatzak estatu-txotxongiloa eratu zuen Kroazian. Aliatuen garaipenarekin, Kroazia Jugoslaviako Federazioko zati bihurtu zen. 1991n independentzia aldarrikatu zuen. Gerra latz baten ostean, 1995eko Daytongo akordioari esker, borroka amaitu zen, independentzia lortu zuela.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Kroazia sistema parlamentarioa duen estatua da, Jugoslaviatik banatu eta 1991eko urriaren 8an independentzia aldarrikatu ondoren 1992an Nazio Batuen Erakundeak onartu zuena. 2000 artean sistema erdi-presidentziala izan zuen.

Kroaziako Errepublikako presidentea bost urtean behi aukeratzen da eta bi agintaldi izan ditzake gehienez. Azkenengo hauteskundeak 2015eko urtarrilaren 11an izan ziren eta Kolinda Grabar-Kitarović izan zen garailea. Parlamentuak Sabor izena du eta ganbera legegilea da. 100 eta 160 eserleku artean ditu. Bigarren ganbera bat ere bazen, Konderrien Etxea, baina 2001ean desegin zen.

Banaketa administratiboa

Lau eremu historiko eta geografiko handik osatzen dute Kroazia:

  • Kroazia erdialdea: Hasierako Kroaziako erresumaren lurrak hartzen dituen eremua.
  • Istria: Itsaso Adriatikoko penintsula handiena, Italiar kutsu handikoa.
  • Eslavonia: Kroaziaren ekialdeko lautada.
  • Dalmazia: Erdi eta hegoaldeko kostaldeko eremua.

Banaketa administratiboari dagokionez, Kroazia 20 konderri edo eskualdetan (županija, pl. županije) eta hiri baten (grad) antolatzen da. Eskualde bakoitzak demokratikoki hautatutako batzar bat du, lau urte balioa duena. Batzarrak eskualdeko urteko aurrekontua, gobernua eta abar aukeratzen ditu. Gobernu hauen burua župan bat da eta hamabi dožupan edo sailburu ditu agindupean.

Counties of Croatia

Hauek dira eskualdeak:
1 Zagreb (Zagrebačka)
2 Krapina-Zagorje (Krapinsko-zagorska)
3 Sisak-Moslavina (Sisačko-moslavačka)
4 Karlovac (Karlovačka)
5 Varaždin (Varaždinska)
6 Koprivnica-Križevci (Koprivničko-križevačka)
7 Bjelovar-Bilogora (Bjelovarsko-bilogorska)
8 Primorje-Gorski Kotar (Primorsko-goranska)
9 Lika-Senj (Ličko-senjska županija)
10 Virovitica-Podravina (Virovitičko-podravska)
11 Požega-Eslavonia (Požeško-slavonska)
12 Brod-Posavina (Brodsko-posavska)
13 Zadar (Zadarska)
14 Osijek-Baranja (Osječko-baranjska)
15 Šibenik-Knin (Šibensko-kninska)
16 Vukovar-Syrmia (Vukovarsko-srijemska)
17 Split-Dalmazia (Splitsko-dalmatinska)
18 Istria (Istarska)
19 Dubrovnik-Neretva (Dubrovačko-neretvanska)
20 Međimurje (Međimurska)
21 Zagreb Hiria (Grad Zagreb)

Demografia

Biztanleria

2015ko erroldaren arabera 4,20 milioi biztanle ditu eta 75,9 biztanle kilometro koadroko. Jugoslavia ohiko herrialdeen artean gizarterik homogeneoena da, banaketa etniko, hizkuntza eta erlijioari dagokionez.

Banaketa etnikoa

Kroaziako biztanleen gehiengoa kroaziarra da (%90,4). Gutxiengoaren taldeak inguruko herrialdeetatik etorritakoak dira, serbiarrak bereziki (%4,4) eta bosniarrak, hungariarrak, italiarrak, esloveniarrak, alemaniarrak, txekiarrak eta errumaniarrak hurrenez hurren.

Hizkuntzak

2011eko erroldaren arabera kroaziarren %95,6ak kroaziera du ama hizkuntza. Serbokroazieraren hiru aldaera estandarretako bat da.

Erlijioa

Erlijio askatasuna duen herrialdea bada ere kroaziarren %91,36a kristauak dira, hauetatik %86,28a katoliko erromatarrak.

Hiri nagusiak

2011ko erroldaren arabera Kroaziako hiri nagusiak honako hauek dira:

  1. Zagreb: 1.288.000 biztanle
  2. Split: 349.314
  3. Rijeka: 213.842
  4. Osijek: 107.784
  5. Zadar: 75.082
  6. Pula: 57.191
  7. Karlovac: 55.981
  8. Sisak: 47.699
  9. Varaždin: 47.055
  10. Šibenik: 46.372
  11. Dubrovnik: 42.641

Ekonomia

Kroaziaren Barne Produktu Gordina 52 bilioi dolarretakoa da, 12.405 dolar per kapita. 2010an zerbitzuen sektorea zen nagusi, BPG-ren %66a hartuz, ondoren industria sektorea, BPG-ren %27.2a. Nekazaritzak %6,8a baino ez du hartzen.

Izan ere turismoa nabarmen hazi da Kroazian. Gizateriaren Ondare ugari ditu eta Parke Nazionalek ere turismo ugari erakartzen dute.

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Kultura

Gastronomia

Dalmazia eta Istria eskualdeek mediterraneo aldeko gastronomia dute, italiarren eragin nabarmenekoa, itsaskiak, barazki sukaldatuak eta pasta, oliba olioz eta baratxuriz ondo hornitua. Alde kontinentalean Hungariako, Austriako eta Turkiako sukaldaritzaren eragina du ordea, haragia eta ur gezatako arrainak dira aipatzekoak.

Ardoa ere ekoizten da Kroazian. Kalitate handikoak dira Esloveniarekiko mugan ekoizten direnak. Dalmaziakoak aldiz ardo italiarren antzekoak dira.

Artea

Kroaziako arkitekturak inguruko herrialdeen eragina jaso du, barnealdean Austria eta Hungariarena eta Dalmaziako kostaldean eta Istrian Italiaren eragina.

Literatura

Kroaziako literaturak pizkunde garaian izan zuen garapen handia. Marko Marulić idazlea, Marin Držić antzerkigilea, Ivan Gundulić, Kroaziako poeta nazionala eta Ivan Mažuranić eleberrigilea besteak beste.

Kirolak

Futbola

Kroaziako futbol selekzio nazionala 1990 urtearen ondoren sortu zen. Bere bizitza laburrean izandako emaitzarik aipagarriena 1998ko Munduko Futbol Txapelketan lorturiko hirugarren postua izan da. Txapelketa hartan Davor Šuker izan zen gainera goleatzaile nagusia.

Prva HNL da Kroaziako liga. Bertako talde nagusiak NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split dira. Europako txapelketetan Dinamo izan da garaipena lortu duen bakarra, 1966-67 denboraldiko Feria Kopa (UEFAren aurrekaria zena) irabazi baitzuen.

Saskibaloia

1992ko Olinpiar Jokoetako zilarrezko medaila eta 1994ko Munduko Txapelketako brontzezkoa dira Kroaziako saskibaloi selekzioaren emaitzarik onenak.

Bi klub nagusi daude, eta bien artean Euroligako bost txapelketa irabazi dituzte, hiru KK Split taldeak eta beste bi Cibona Zagreb taldeak.

Eskubaloia

Kroaziako eskubaloi selekzioak garaipena eskuratu du bi Olinpiar jokoetan, 1996an eta 2004ean. Klubei dagokienez kroaziarrek hiru aldiz irabazi dute EHF Txapeldunen Liga (Europako txapelketa nagusia), RK Zagrebek bi aldiz eta RK Bjelovarrek behin.

Tenisa

Kroaziako tenis taldeak 2005eko Davis Kopa irabazi zuen.

Iruditegia

Hiriak eta herriak

Pula Aerial View

Pula.

Senj Croatia

Senj.

Katedralak eta elizak

Erromatarren aztarnak

Zadar Forum

Zadarreko Forum erromatarra.

Gazteluak eta jauregiak

Tvrđava.sisak

Sisakeko gaztelua.

Uharteak

Croatia Krk BW 2014-10-12 12-09-54

Krk.

Plaza-zlatni-rat-brac

Urrezko adarra (Brač).

Hvar J obala

Hvar.

Cres-Valun

Cres.

Town Pag - panoramio

Pag.

20140505 Rab Katamaran PAG-RIJEKA

Rab.

Parke Nazionalak

Kroaziarrak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (PDF) 38. arauaː Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. (Ingelesez) Croatia becomes the 28th Member State of the European Union . Noiz kontsultatua: 2013-07-01.

Kanpo loturak

1998ko Munduko Futbol Txapelketa

1998ko Munduko Futbol Txapelketa Frantzian urte hartako ekainaren 10etik uztailaren 12ra antolatu zuten.

Etxeko taldea txapeldun eta Brasil txapeldunorde gelditu ziren.

Adriatikoa

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

Austria-Hungariako Inperioa

Austria-Hungariako Inperioa (alemanez Österreichisch-Ungarische Monarchie, hungarieraz Osztrák–Magyar Monarchia) 1867an sortutako estatu europarra izan zen, Austriako inperioak bere baitan Hungariako Erresumaren autonomia onartu zuenean. Une horretatik aurrera, enperadoreak bi erreinuetako koroa izan zuen, baina bakoitzak autonomia maila esanguratsua izan zuen eguneroko jardueretan. Modu horretan, monarkia duala sortu zen 51 urtez, alde batean erresuma eta bestean inperioa zena, Kaiserlich und königlich kontzeptuaz.

Europa erdialdeko lurralde zabalak menperatu zituen. 1914an, Lehenengo Mundu Gerra hastean, 676.615 km² eta 52.799.000 biztanle zituen. Gerra hori inperioaren amaiera izan zen; Austria eta Hungaria banatu egin ziren eta beraien menpe egondako herrialde askok independentzia lortu zuten.

Gaur egungo estatuen banaketa aintzat hartuz, Austria, Hungaria, Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako lurraldeak izan ziren inperioko zati, baita Serbia, Montenegro, Italia, Errumania, Polonia eta Ukrainako zenbait eskualde ere.

Balkanak

Balkanak edo Balkanetako penintsula, Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Albania

Bosnia-Herzegovina

Bulgaria

Grezia

Kosovo

Ipar Mazedoniako Errepublika

MontenegroLurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Kroazia

SerbiaLurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Eslovenia

Italia (Trieste eta Goriziako zati bat.

Errumaniako Dobruja Iparraldea eskualdea.

Turkiako Traziako ekialdea.

Bosnia-Herzegovina

Bosnia-Herzegovina, izen ofizialez Bosnia eta Herzegovina (bosnieraz eta kroazieraz: Bosna i Hercegovina; serbieraz: Босна и Херцеговина), Europako hego-ekialdeko estatu burujabe bat da, Balkanetan kokatua, Itsaso Adriatikoaren ertzean. Hala ere, ia estatu itsasgabea da, 20 kilometroko kosta zerrenda besterik ez baitu, Neum hiriaren inguruan. Hiriburua Sarajevo da.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Habsburgo

Habsburgo edo Austriako Etxea Europako errege dinastia garrantzitsuenetako bat izan zen. Habsburgotarrek etenik gabeko aldi luzean (1438-1740) izan zuten Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore kargua, 1278tik 1918 arte Austriako erregetza bere gain izan zuten, eta Bohemia, Ingalaterra, Alemania, Hungaria, Kroazia, Irlanda, Portugal zein Espainian erreinatu zuten. Suitzako Argovia kantoian 1020. urte inguruan eraikitako gaztelutik dator izena: Habichtsburg («aztoreen gaztelua»).

Jugoslavia

Jugoslavia (serbokroazieraz: Jugoslavija/Југославија; eslovenieraz: Jugoslavija; mazedonieraz: Југославија; Panoniako errutenieraz: Югославия) XX. mendean Europako Hegoekialde eta erdialdean zegoen herrialde bat izan zen.

Etimologikoki, "Eslaviako hegoaldea" esan nahi du.

Kroaziako bandera

Kroaziako bandera 1990ko abenduaren 21etik dagoena da, independentzia lortu baino hamar hilabete lehenagokoa. Neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: urdina, zuria eta gorria. Erdian Kroaziako armarria dauka.

Kroaziako futbol liga

Kroaziako futbol liga edo Prva HNL (kroazieraz Prva hrvatska nogometna liga) Kroaziako futbol liga da. 1992an izan zuen lehen ekitaldia, Jugoslaviako Liga desegin ondoren, eta bi talde izan dira nagusi, NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split.

Partehartzaileen kopuruak aldaketa handiak izan ditu Ligaren historia laburrean baina2013-14 denboraldian 10eko multzoa osatzea erabaki zen. Irabazleak UEFAko Txapeldunen Ligan jokatuko du eta hurrengo hirurak Europa Leagueko sailkapen kanporaketetara joango dira. Azken taldea berriz Druga HNL mailara jeisten da, azken aurrekoak play-off bat jokatzen duelarik.

Kroaziako futbol selekzio nazionala

Kroaziako futbol selekzio nazionala herrialde hartako futbol federazioak abiatu zuen 1990an askatasuna lortu nahian ari zela. 1940 eta 1945 artean ere independiente izan zen eta denbora tarte horretan 19 partida jokatu zituen, baina ondoren Jugoslaviaren barnean gelditu zen 1990 arte.

Bere historia laburrean lortu duen emaitzarik onena 1998ko Munduko Futbol Txapelketako hirugarren postua izan da.

Kroaziera

Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.

Leopold Ružička

Lavoslav (Leopold) Ružička (Vukovar, Kroazia, 1887ko irailaren 13a - Zürich, Suitza, 1976ko irailaren 26a) 1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen kimikari kroaziarra izan zen.

Ontziola

Ontziola itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko lekuak, normalean itsasadarretan edo kostaldeetan kokatutakoak, portu edo kaien inguruan.

Ontzigintzan maila handian aritutako herrialdeak mundu mailan Hego Korea, Australia, Japonia, Txina, Alemania, Turkia, Polonia and Kroazia dira. Euskal Herrian, jarduera hau tradizio luzekoa da Bilboko itsasadarrean.

Pula (Istria)

Pula edo Pola (jatorriz, italieraz: Pola, eslovenieraz: Pulj), Istria eskualdeko hiririk handiena da, Kroazian, penintsularen hegoaldeko muturrean. Bere biztanleria, 57.191 biztanlekoa da, 2011eko erroldaren arabera. Bertako biztanle gehienak, kroaziar jatorrikoak dira, biztanleriaren %71,65a osatzen dutena, 2001eko erroldaren arabera.

Gainontzeko eskualdea bezala, bere neurriko klimagatik, itsaso bareagatik eta ukitu gabeko naturagatik da ezaguna. Hiriak, tradizio luzea du ardo fabrikazioari, arrantzari, ontzigintzari eta turismoari dagokionez. Pula, Istriako gune administratiboa ere izan da Antzinako Erromatik.

Sava

Sava (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.

Serbia

Serbia (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Kroazia Gizateriaren Ondarea Kroazian Kroazia

Šibenikeko Donejakue katedralaDubrovnikEufrasiar Basilika (Poreč)Plitvice Aintziretako Parke NazionalaSplit eta Dioklezianoren jauregiaStari Grad zabaldiaTrogir

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItalia • Kroazia • LetoniaLituaniaLuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.