Kretazeoa

Kretazeoa Mesozoikoko azkeneko garaia da. Orain dela 145,4 ± 4,0 milioi urte hasi zen eta orain dela 65,5 ± 0,3 milioi urte bukatu.[1][2] Normalki bi epetan banatzen da, Kretazeo Goiztiar eta Berantiar izenekin. 80 milioi urteko iraupena du eta Fanerozoikoko garairik luzeena da. Beraz Zenozoiko osoa baino luzeagoa da.

Bere izena latinezko cretatik dator, hau da, klera. 1822an Jean d'Omalius d'Halloyk izendatu zuen, Parisko arroaren estratuetan oinarriturik.[3] Bizitzak itsaso eta lurrean gaur egun dauden forma batzuk eta antzinako beste batzuk nahasten zituen. Garaiaren hasieran ez da oso zehatza, baina bukaerakoa bai, iridioa erruz dagoen estratu batekin lotzen delako. Dirudienez, Yucatán penintsulan (gaur egungo Mexiko) erori zen meteorito batek sortu zuen geruza hau eta mundu osoan ikusgarria da, adibidez Zumaian, Euskal Herria. Geruza honi K-T muga deritzo. Dirudienez talka honek garai honen bukaeran egon zen iraungitze masiboa sortu zuen, besteak beste dinosauroekin bukatu zuena. Aurreko garaia Jurasikoa da eta hurrengoa Paleozenoa.

Kretazeoaren erdialdean sortu ziren gaur egun ezagunak ditugun petrolio erreserben % 50 sortu ziren, batez ere Mexikoko golkoan, Persiar golkoan eta Venezuelan daudenak.

Asaphiscuswheelerii

Kontinenteen egoera,
Kretazeo Berantiarrean

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa

Banaketa

Kretazeoa bi zatitan eta 12 estaietan banatzen da:

Kretazeo Goiztiar
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Kretazeo Berantiar
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Paleogeografia

Kretazeoan itsas maila denbora guztian goraka joan zen, ahalik eta inoiz egun den mailarik altuena lortu arte. Kretazeoaren aurretik basamortu ziren hainbat leku urez estalitako lautada bilakatu ziren. Itsas-mailaren punturik gorenean lurraren azaleraen %18a baino ez zegoen itsas-mailaren gainetik, gaur egun dagoenaren %10 gutxiago.

Pangea superkontinentea, Mesozoiko osoan zehar zatitzen joan zen gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak emateko. Kretazeoaren hasieran bi superkontinente zeuden: Laurasia eta Gondwana, Tethis itsasoak bereizirik. Kretazeoaren bukaeran gaur egungo itxura hartzen zihoazen jada. Plaken tektonika zela eta kontinenteen arteko bereizketa geroz eta handiagoa zen eta koralezko uharriak sortu ziren itsaso berri horietan, sakonera eskasa baitzuten.

Jurasiko goiztiarrean faila sistema batek Europa, Afrika eta Amerikak bereizi zituen.[4] India eta Madagaskar geroz eta urrunago zeuden Afrikako kostaldetik. Indian Kretazeoa eta Paleozenoa bitarte bulmanismo gertaera garrantzitsu bat eman zen. Antartika eta Australia oraindik elkarrekin zeuden, baina gutxinaka Hego Amerikatik urruntzen joan ziren, ekialderantz. Honek itsas-bide berriak sortu zituen eta itsas-bide horiek geroago Ozeano Atlantikoa, Karibe itsasoa eta Indiako ozeanoa bilakatuko ziren.

Atlantiarra handiagotzen zen bitartean Nevadar orogenia eta Laramidar orogenia eman ziren Ipar Amerikan. Ipar Polotik Yucatanera ur masa handi bat zegoen. Beste itsas bide bat zegoen Afrikan gaur egungo Sahararen gainean. Tetis itsasoaren maila ere iego zen Britainia Handia, Erdialdeko Europa, Eskandinaviako hegoaldea eta Errusia estaldu arte.

Guzti honen eraginez lurrean gutxienez 12 lur eremu zeuden, bakoitzak berezkoak ziren flora eta faunarekin. Hauetariko klado batzuen eboluzioaz gaur egun lurrean dugun dibertsitatea sortuko zen geroago. 50ºko latitudea baino handiagoa zuten eremuetan ikatz metakin handiak sortu ziren eta Tetis itsasoan petrolioa sortuko zuten hainbat izaki planktoniko zeuden.

Kretazeoa Euskal Herrian

Marearteko zabalgune
Deba eta Zumaia artean dagoen flyscha

Kretazeoa da Euskal Herrian arroka bolumen handiena ematen duena. Kretazeoaren hasieratik Eozenora leku batzuetan 10.000 metro sedimentu metatu ziren eta beste batzuetan 2.000. Hau subsidentzia ezberdintasunengatik da, baina hala ere oso bolumen handia da.[5]

Garai honetan itsas-hondoak sakonera txikikoak ziren eta klima epela zegoen. Koral uharri handiak sortu ziren ekialde-mendebalde norabidean. Kareharri urgoniar izenarekin ezagutzen dira eta horiek orain dela 120 milioi urte inguru hasi ziren sortzen. Kareharri urgoniarrak agertzen diren mendi nagusiak Aralar, Aizkorri, Ernio, Izarraitz, Anboto, Gorbeia, Udalaitz... daude.[6]

Garai honen hasieran hegoaldean Iberiar kontinentea zegoen eta delta eta zingira ugari sortu ziren Euskal Herritik hegoaldera. Errioxan dinosauro lorratzak aurkitu dira garai honetan. Arabako Gatzaga Buradon eta Urizaharra herrietan, mundu eremuko garrantzia duten anbar ustiategiak aurkitu dira. Orain dela 120-130 milioi sortu ziren eta bi biotopo ezberdinen adierazgarri dira. Urizaharrakoa hondartza bateko ingurunea litzateke eta Gatzaga Buradongoa lur-barnekoa.[7]

Kretazeoa hemen kokatua: Euskal Herria
Zumarraga
Zumarraga
Kretazeoa
Kretazeoa
Durango
Durango
Kretazeoa
Kretazeoa
Kretazeoa
Kretazeoa
Astrabudua
Astrabudua
Kretazeoa
Deba
Deba
Kretazeoko bulkanismoak bi lerro nagusi jarraitzen ditu Euskal Herrian. Irudian bata gorriz eta bestea urdinez agertzen dira. Elkarrekin egiten duten gunea morez agertzen da. Hexagonoa Fruizen agertzen den zutabe disjuntzionarena da.

Bulkanismoa ere eman zen garai honetan eta eusko-kantauriar arroaren erdialdean sumendi ilara bat sortu zen. Ilara horrek bi lerro nagusi zituen: alde batetik Zumarraga, Elosu, Elorrio eta Durangokoa eta bestetik Zumarraga, Elosu, Soraluze, Eibar, Markina, Fruiz eta Mungiakoa.[6]. Hauetatik sumendiren bat ur-azpitik atera zen eta errautsak barreiatu, Deban ikus daitezkeen geruza txikiek adierazten duten bezala. Beste lekueta pillow-laba izeneko formazioak agertu ziren. Fruizen laba kolada handi batek zutabe disjuntzioa jasan zuen eta basalto hexagonoak agertzen dira. Hiru Formazio ezberdin aurkitzen ditugu:[8]

Errigoiti Formazioa
Gernika eta Mungian agertzen da. Pillow-labaz, laba-koladaz eta sedimentu bulkanoklastikoz osatua dago. guztira 5 sekuentzia bolkanikok osatzen dute.
Barinaga Formazioa
Bizkaiko Sinklinorioaren ekialdean agertzen da eta 2.500 metroko lodiera izan dezake. Errigoiti formazioaren antzekoa da, baina askoz intrusio gehiago ditu.
Astrabudua Formazioa
Zamudio eta Getxo artean agertzen da eta 650 metro arte eduki ditzake. Koladak eta pillow-labak agertzen dira.

Goi Kretazeoan batez ere tupak eta buztinak metatu ziren Euskal Herrian. Materia organiko ugariko itsasoak ziren, sakonera eskasekoak eta klima epelekoak. Horregatik bertan belakiak, ammoniteak, moluskuak eta itsas triku ugari zeuden (ugarienak Micraster eta Echinocorys motakoak)[6]. Fosil hauek erruz agertzen dira Ameskoetako San Martin herrian eta bertan galbarro hitza ematen zaio. Sakanan eta Arabako Lautadan ere agertzen dira. Kostako labarretan, Debatik Zumaiara doazenetan, adibidez, fosil ugari aurki daitezke garai honetatik.

Kretazeoaren amaieran itsas-mailaren igoera bat eman zen eta tupa zein hareharri turbiditikoaren txandakapenak eman ziren. Honi flysch izena ematen zaio eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeetan oso ugariak dira. Flysch hauetan ammonite, belemnite eta inozeramideak daude.

Paleoklimatologia

Tenperaturek gora nabarmen egin zuten kretazeoan, ahalik eta orain dela 100 miloi urte gorena jo zuten arte. Garai horretan ez zegoen itzotzik poloetan. Sedimentuen arabera itsaso tropikaletako uren tenperatura gaur egungoa baino 9°Ctik 12 °C-ra beroagoak lirateke. Itsas ondoetan, baina tenperaturak gaur egun baino 15-20 °C altuagoak lirateke.[9] Hala ere planeta osoako tenperatura ez litzateke Triasikoan edo Jurasikoan baino askoz beroagoa, baina Poloetatik Ekuatorerainoko tenperaturen arteko gradiantea leunagoa litzateke. Honen eraginez aire korrenteak ez ziren hain garrantzitsuak eta ondorioz itsas korronteak ere leunagoak ziren. Honen erakusgarri dira metatutako arbel bolumen handiak.[10] Kretazeoaren erdialderantz tenperaturak hoztuz joan ziren eta garaiaren bukaeran 10 bat gradu zentigrado jaitsi ziren.

Erreferentziak

  1. Overview of Global Boundary Stratotype Sections and Points (GSSP's), Status on 2007.
  2. International Stratigraphic Chart, 2008
  3. (Errusieraz)(1974) Great Soviet Encyclopedia, 3rd ed., Moscow: Sovetskaya Enciklopediya, vol. 16, p. 50.
  4. Canudo, J. I. 2006. La ambigüedad paleobiogeográfica de los dinosaurios ibéricos durante el Cretácico Inferior. (Colectivo Arqueológico-Paleontológico Salense, Ed.): Actas de las III Jornadas sobre Dinosaurios y su Entorno. 21-45. Salas de los Infantes, Burgos, España.
  5. J. AROSTEGUI, M.C. ZULUAGA, F. VELASCO, M. ORTEGA-HUERTAS eta F. NIETO DIAGENESIS OF THE CENTRAL BASQUECANTABRIAN BASIN (IBERIAN PENINSULA) BASED ON ILLITE-SMECTITE DISTRIBUTION. Clay Minerals (1991) 26, 535-548
  6. a b c Euskal Herriko historia geologikoa
  7. Un segundo yacimiento de ámbar sitúa a Araba como puerta del Cretácico Inferior. Gara. 2007-03-08
  8. CASTAÑARES, L.M.; ROBLES, S. El vulcanismo del Albiense-Santoniense en la Cuenca Vasco-Cantábrica. in Geología de España. J. M. Vera ed.
  9. "Warmer than a Hot Tub: Atlantic Ocean Temperatures Much Higher in the Past" PhysOrg.com. Retrieved 12/3/06.
  10. Stanley, pp. 481-2

Ikus, gainera

Mesozoikoa
Triasikoa Jurasikoa Kretazeoa
Kretazeoa
Kretazeo Goiztiarra Kretazeo Berantiarra
Berriasiarra | Valanginiarra | Hauteriviarra
Barremiarra | Aptiarra | Albiarra
Cenomaniarra | Turoniarra | Coniaciarra
Santoniarra | Campaniarra | Maastrichtiarra
Albiar

Albiarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 112,0 ± 1,0 Ma eta 99,6 ± 0,9 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Aptiarra izan zen eta ondoren etorriko zena Cenomaniarra.

Aptiar

Aptiarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 125,0 ± 1,0 Ma eta 112,0 ± 1,0 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Barremiarra izan zen eta ondoren etorriko zena Albiarra.

Barremiar

Barremiarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 130,0 ± 1,5 Ma eta 125,0 ± 1,0 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Hauterviarra izan zen eta ondoren etorriko zena Aptiarra. Urgondarra garai honetan hasi zen Frantziako hegoaldean.

Izena Frantziako Alpes-de-Haute-Provenceko departamentuan dagoen Barreme herritik datorkio, eta bertan dago oraindik ere estratotipoa. Barremiarraren oinarria Spitidiscus hugii eta Spitidiscus vandeckii ammoniteen lehenengo agerpenak markatzen du. Bukaera M0r kronozonaren hasieran egon zen geomagnetismo alderanzketak markatzen du. Gertakari hau Paradeshayesites oglanlensis ammonitearen agerpenarekin ia-ia batera gertatu zen.

Berriasiar

Berriasiarra Kretazeoko lehenengo estaia da. Orain dela 145,5 ± 4 Ma eta 140,2 ± 3 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Tithoniarra izan zen, Jurasikoko Doggerrean, eta ondoren etorriko zena Valanginiarra. Izena Frantziako Ardeche departamentuko Berrias herritik dator.

Devoniar

Devoniarra Paleozoikoko laugarren garaia da. Bere hedapena gutxi gorabehera orain dela 416 Ma eta 359 Ma artean hedatzen da. Ingalaterrako Devon hiritik hartzen du izena, bertakoak baitira garai honetatik ikertutako lehenengo harriak.

Hankak garatu zituzten lehenengo arrainak agertu ziren garai honetan eta orain dela 365 Ma inguru tetrapodo moduan lurretik ibiltzen hasi ziren. Intsektu eta araknidoek ere lurrazala konkistatu zuten.

Hazia zuten lehenengo landareak ere lehorrean agertu ziren, baso handiak sortuz. Marrazoak ugaritu egin ziren eta hezurdun arrainak agertu ziren. Lehenengo ammoniteak agertu ziren eta trilobitesak eta koral errezifek oso ugariak ziren. Devoniarraren bukaerako estintzioak oso gogor kolpatu zuen itsasoetako bizitza.

Paleogeografian Gondwana kontinentea hegoaldean eta Siberia iparraldean ziren nagusi. Euramerika kontinentearen sorrera ere eman zen.

Hauteriviar

Hauteriviarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 136,4 ± 2 Ma eta 130 ± 1,5 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Valanginiarra izan zen eta ondoren etorriko zena Barremiarra. Izena Suitzako Hauterivetik dator.

Holozeno

Holozenoa (Antzinako grezieraz: ὅλος holos=erabat eta καινός kainos=berria) K.a. 9600 inguruan (BP 11.550) hasi zen garai geologikoa da, Neogenoko laugarren eta azkena. Holozenoa izotz aroa da, Pleistozenoko azken glaziazioaren ondoren (Weichselien Ipar Europan, Wisconsin Ipar Amerikan edo Würm Alpeetan izenekoa), etorri zen garai beroa.

Karbonifero

Karboniferoa Paleozoikoko bosgarren garaia da, orain dela 359,2 ± 2,5 Ma eta 299.0 ± 0.8 Ma artekoa. Mendebaldeko Europan aurkitutako ikatz kopuru handitik hartzen du izena (carbon hitzetik, euskaraz ikatza). Estatu Batuetan Mississippiar eta Pennsylvaniar garai moduan izendatzen dituzte. Garai honetan koniferak agertu ziren lehenengo aldiz.

Kretazeo Berantiar

Kretazeo Berantiarra Kretazeoko bi zatietako bat da. Orain dela 99,6 ± 0,9 Ma eta 70,6 ± 0,6 Ma artean hedatu zen. Bere barruan 6 estai ezberdin daude:

Cenomaniarra

Turoniarra

Coniaciarra

Santoniarra

Campaniarra

MaastrichtiarraK-T mugarekin amaitu zen, Tertziarioa hasiz.

Kretazeo Goiztiar

Kretazeo Goiztiarra edo Behe Kretazeoa (unitate estratigrafikoa) Kretazeoa bereizten den bi zatietako bat da. Orain dela 145,5 milioi urte hasi zen eta orain dela 99,6 miloi urte bukatu.

Bere baitan 6 estaia bereizten dira:

Berriasiarra

Valanginiarra

Hauteriviarra

Barremiarra

Aptiarra

AlbiarraGarai honetan dinosaurio mota ezberdin asko agertu ziren, Psittacosaurus, Spinosaurus eta Coelurosaurus barne. Itsasoetan Ichthyosaurusen gainbehera hasi zen, ziurrenik desagertu arte. Neognathous hegaztiak agertu ziren eta lehenengo angiospermak agertu ziren. Tenperatura oso altuak ziren garai honetan

Maastrichtiar

Maastrichtiarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 70,6 ± 0,6 Ma eta 55,5 ± 0,3 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Campaniarra izan zen eta ondoren etorriko zena Daniarra, jada Tertziarioan. Kretazeo Berantiarreko azken estaia izan zen eta K-T mugak bereizten du Tertziariotik.

Izena Herbeheretako Maastricht hiritik dator.

Mesozoikoa

Mesozoikoa fanerozoikoko bigarren garai geologikoa da, orain dela 245-65 milioi urteetan igarotakoa. Hiru aldi nagusitan banatzen da aro mesozoikoa, zaharrenetik berrienera: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa. Aro mesozoikoan aurreko aroetan baino bizidun ugariago egon ziren. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak garatu ziren gehienbat. Azken arrazoi hau dela eta, askotan aro mesozoikoa narrastien aroa bezala identifikatzen da.

Aro honetan azaldu ziren lehenengo ugaztunak: trikodontoak, pantoterioak, simetrodontoak, martsupialak eta intsektujale karendunak. Hegazti batzuk ere garai honetan azaldu ziren: arkeopterixa, iktiosauroa eta hesperonia. Landareei buruz, palmondoak eta dikotiledoneoak agertu ziren kretazikoan.

Orografiari buruz, ez zen aldaketa handirik izan aurreko aroarekiko ekialdeko hemisferioan. Europa eta Asiaren arteko guneetan, Alpeen lehenengo mendiak jaio ziren. Amerikan eta Asian, Ozeano Barearen inguruko kostetako mendiak sortzen hasi ziren, adibide bezala Andeak.

Neogeno

Neogenoa Zenozoikoaren barruko hiru garai geologikoetako bat da. Paleogenoaren bukaeran hasi zen, eta Kuaternarioarekin bukatu. Miozeno eta Pliozenoa garai honen barruan daude, nahiz eta azken aldian proposatu den Pleistozenoa eta Holozenoa hemen sartzea, gaur eguneraino helduz.

Garaiak guztira 23 milioi urte iraun zituen. Ugaztun eta hegaztiak asko garatu ziren, eta beste forma batzuk eraltiboki egonkor mantendu ziren. Kontinenteen mugimendu batzuk gertatu ziren; adierazgarriena, Ipar Amerikaren eta Hego Amerikaren arteko lotura sortu zuena. Klima ere hoztu zen, eta Kuaternarioko glaziazioekin amaitu zen. Hominidae familia agertu zen.

Paleogeno

Paleogenoa Zenozoikoko lehenengo garai geologikoa izan zen. Orain dela 65,5 ± 0,3 milioi urte hasi zen eta orain dela 23,03 milioi urte bukatu. 43 milioi urteko iraupena izan zuen. Ugaztunak eta belarra garai honetan hedatu ziren mundu osoan zehar. Paleozeno, Eozeno eta Oligozeno garaiak daude barnean.

Paleogenoa, Lurraren historian, trantsizio garaia izan zen. Lurra hoztu zen, batez ere lurburuen inguruetan. Sierra Nevada eta Mendi Harritsuak, Alpeak, Pirinioak eta Himalaia garai hartan sortu ziren.

Permiar

Permiarra Paleozoikoko azken garai geologikoa da, 299.0 ± 0.8 Ma.tik 251.0 ± 0.4 Ma.ra hedatzen dena.

Pleistozeno

Pleistozenoa (antzinako grezieraz: πλεῖστος (pleistos = "gehien") eta καινός (kainos = "berria")) Neogeno sistemako hirugarren garai geologikoa da, 1.808.000tik 11.550 BP arte irauten duena. Pliozeno garaia du aurrean eta Holozenoa atzean. Pleistozenoaren amaierak Paleolitoarenarekin bat egiten du. Azken glaziazio gehienak Pleistozenoan gertatu ziren.

Siluriar

Siluriarra Paleozoikoko hirugarren garaia da, Ordoviziar eta Devoniarraren artean kokatua. Bere hasiera orain dela 443,7 Ma izan zen eta bukaera orain dela 416 Ma. Hasiera moduan itsas espezieen %60ko desagerpena ematea hartzen da.

Triasiko

Triasikoa, laburrago trias ere deitua, Mesozoikoaren lehenengo garaia da. Orain dela 251 milioi urte hasi zen eta orain dela 208 milioi urte bukatu. Garai honetan sortu ziren lehenengo Dinosauroak eta lehenengo ugaztunak.

Valanginiar

Valanginiarra Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 140,2 ± 3 Ma eta 136,4 ± 2 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Berriasiarra izan zen eta ondoren etorriko zena Hauteriviarra. Izena Suitzako Valangin herritik dator.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.