Konfuzio

Konfuzio[1] (txinera tradizionalez: 孔子; pinyinez: Kǒngzǐ; K.a. 551 - K.a. 479a) txinatar filosofo, pentsalari eta idazlea izan zen, konfuzianismoaren sortzailea. Haren pentsamenduak eragin itzela izan du Txina, Japonia, Korea eta Vietnamgo kulturetan.

Konfuzioren filosofiak gizabanakoen eta gobernuen etika, gizarteko hartu-emanetan zuzentasuna, justizia eta zintzotasuna azpimarratzen ditu. Bertute horiek nagusitasuna lortu zuten beste batzuen aurrean, legalismo edo taoismoaren aldean esaterako. Han dinastian, Konfuzioren irakaspenetan oinarrituta konfuzianismo izeneko filosofia-sistema garatu zen. Europan, Matteo Ricci jesuitak sartu zuen lehen aldiz, Confucius izena latinera eraman zuena.

Haren irakaspenak Konfuzioren Analektak liburuan bildu ziren bera hil eta urte andana igaro zirenean. Egungo historialariek ez dute uste Konfuziok berak idatzitako dokumenturik ez dagoenik, baina 2.000 urtean bost libururen idazletzat jo zuten.

Biografia

Confucius the scholar
Konfuzio

Gazte aroa

Qufun jaio zen, antzinako Lun eta gaurko Shandongen, lurjabe noble batzuen familian, Kong klanean. Konfuziok hiru urte besterik ez zituen aita hil zitzaionean eta familia pobrezian murgildu zen, baina horrek ez zuen oztopatu haurrek hezkuntza zaindua jasotzea.

Oso gazte hasi zen Lu estatuaren administrazioan lanean. Lehen lanbidea estatuaren aletegian izan zen eta Justizia Ministro izatera iritsi zen. Handik urte batzuetara,, dimisioa aurkeztu zuen, printzeak jarraitzen zuen politikarekin ez zetorrela bat-eta.

Zi Zhaan lehen ministroak, Txinako lehen kode juridikoa ezarriko zuenak, eragin handia izan zuen Konfuziogan eta gerraz gerra ibili ondoren, jainkoenganako fedea galduz joan ziren eta erlijioarekiko eszeptiko bilakatzen ari ziren garaikideek ere bai.

Irakasle

50 urterekin hasi zen irakasten. Bakarrik bidaiatzen zuen alde batetik bestera eta inguratzen zitzaizkion ikasle gutxiak trebatzen saiatzen zen.

Gizon jantzia eta betiko ohitura eta ideien jarraitzaile, bere ospea di-da batean zabaldu zen Lu printzerrian hasieran eta Txina guztian gero.

Han dinastiaren ondoko enperadoreek Konfuzioren lanean oinarritu ziren Txinako gizartea antolatzeko. Konfuzioren aurretik eta Txina Zhou dinastiaren pean egon zenean, gobernuaren gainbehera nabaria zen eta ohitura zabarrak orokortu egin ziren. Garaiko desordenak eta eredu moralen hutsuneak erabat atsekabetzen zuten Konfuzio. Horrela iritsi zen antzinako jakintsuen printzipio eta jakintzak herrian zabaldu behar ziren erabakira. Txinako literaturako klasikoak irakasten zituen eta musika txinatarraren garrantzia azpimarratu zuen. Gobernariek, handiak eta eraginkorrak izan nahi bazuten, eredu izan behar zuten eta aparteko printzipio moralen jabe. Herriarentzako, zoriona eta arrakasta lortu ahal izateko estimulu nahikoa izango ziren.

Ministro

Tradizioari jarraituz, ministro izan zenean, erreforma ugari ezarri omen zuen justizia administrazioan. Luk indar ikaragarria eskuratu zuen eta ondoko estatu batek ministroaren destituzioa lortzeko intrigatu zuen. Hala ere, agian ez zen ministroa izan, funtzionario xumea baizik. Era batera edo bestera, Konfuziok, K.a. 496an, kargua utzi zuen eta bidaiatzeari ekin zion, klaseak han-hemenka emanez, printzeren batek erreformei hasiera emateko aukera eskainiko zion zain. K.a. 484an, gobernari egoki baten alferrikako bilaketa baten ondoren, Lura itzuli zen azken aldiz. Azken urteak autore klasikoen idatziak irakurri eta iruzkinak idazten eman zituen.

Lun hil zen eta Qufun (Shandong) eman zioten lur K.a. 479an.

1994an, bai Konfuzioren tenplua, bai hilerria, Gizateriaren Ondare deklaratu zituzten.

Konfuzio
Confucius Tang Dynasty
Bizitza
Izen osoa 孔丘
Jaiotza Qufu, K. a. 551
Herrialdea Lu
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Shu-liang He
Ama Yan Zhengzai
Hezkuntza
Hizkuntzak Antzinako txinera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, irakaslea eta idazlea
Mugimendua Konfuzianismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Konfuzianismoa
IMDb ch0054073

Filosofia

Confucius temple Kaohsiung amk
Konfuzioren tenplua

Bizitzan zehar izandako portaera egokian, Estatuko gobernu onean (karitatatea, justizia, eta jerarkiaganako errespetua), tradizioak zaintzean, ikasketan eta meditazioan zetzan haren irakaskuntzaren funtsa.

Bertute nagusiak hurrengoak ziren: tolerantzia, ontasuna, borondate ona, urkoarenganako maitasuna eta helduenganako eta arbasoenganako errespetua. Printzea bertuteduna bada, herritarrek haren adibidea jarraituko dute. Gizarte aurrerakoi batek harreman horiek bere horretan kontserbatuko ditu. Ezinbestekoa da antzinako jakintsuak berreskuratzea eta herritaren ohituretan eragitea.

Kung maisua izan zen jarraitzaile talde bat lortu zuen lehena. Funtzionario zenean formulatutako hartu beharreko neurriez gainera, Txeu Dukearen politika berreskuratzen saiatu zen. Konfuziok bere irakaskuntzak jarraitu behar zituen printze bat behar zuen eta, horrela, handik hamabi hilabetera espero zen emaitza lortzen hasiko zen; hiru urtean, gizarte proiektua ezin hobeto ezarriko zen.

Hauek ziren Konfuzioren dotrinak gobernuan zegoenari egiten zizkion aginduak:

  • Herria maitatu, morala berritu eta egunerokotasunerako behar ziren baldintzak bete.
  • Horregatik, lehen pausoa Lehen Agintaria den Hari zerbitzea izango da.
  • Norbanakoaren bertutea zaindu behar da eta etengabeko hobekuntzara joan behar da beti.
  • Bai bizitza pribatuan eta baita bizitza publikoan ere, Justizia ez da begibistatik galdu behar.
  • Gizakiaren ahuldadeak kontuan izan behar dira: haragia arriskua izaten da; arrazoia, berriz, galtzen erraza.
  • Harreman sozialaren eskakizunak bete behar dira (gobernari-ministro, aita-seme, senar-emazte, senitartean, lagunartean).
  • Azken helburua bake unibertsala eta harmonia orokorra dira.

Bost klasikoak maisua hil eta gero agertu ziren. Bai lana eta baita bizitza ere, kultu objektu bihurtu ziren eta izugarrizko paradigma izan ziren gure garaia arte.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Kanpo loturak

Confucius (2010eko filma)

Confucius (txineraz 孔子 Kǒng Zǐ, euskaraz Konfuzio), 2010eko Hu Mei txinatar zinema zuzendariaren biografia drama film bat da. Konfuzio txinatar filosofoafen bizitzan oinarritua dago. Chow Yun-fat, Zhou Xun, Chen Jianbin, Ren Quan, Lu Yi eta Yao Lu aktoreek antzeztu zuten.

Filosofia

Filosofia (grezierazko φιλος -filos- eta σοφος -sophos- hitzetatik, "jakintzaren maitasuna") unibertsoari, munduari eta gizakiari buruzko gogoeta eta arrazoibide bat da. Jakintza-modu bat da filosofia, naturaren eta gizakiaren errealitatea aditzeko eta adierazteko bide bat, zientzia, artea eta teologia diren bezala. Horien arteko harremanak oso konplexuak dira eta garai ezberdinetan eta pentsaera ezberdinen arabera elkar osatu zein ukatu egiten dutenak.

François Quesnay

François Quesnay (Méré, Yvelines, 1694ko ekainaren 4 - Versailles, 1774ko abenduaren 16) frantziar mediku, kirurgialari eta ekonomialari bat da, eskola fisiokrataren aitzindaria. Ekonomiari buruzko bere ideak Tableau économique izeneko bere lan ospetsuan azaltzen dira.

Gottfried Wilhelm Leibniz

Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.

XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, <> gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.

Filosofiaren historian zein matematikarenean figura esanguratsua da. Newtonen lanarekiko paralelo, kalkulu infinitesimala garatu zuen, notazio eta guzti, ordutik erabiltzen dena. Sistema bitarra ere asmatu zuen, egungo ordenagailuen oinarri birtuala dena.

René Descartes, Baruch Spinoza eta Leibniz izan ziren XVII. mendeko hiru arrazionalista handiak. Haien filosofia tradizio eskolastikoari loturik dago, eta logika modernoaren eta filosofia analitikoaren aurrekariak dira. Bestalde, Leibnizek teknologian ekarpenak egin zituen, bai eta biologian, medikuntzan, geologian, probabilitate teorian, ingenieritzan eta konputazio zientzietan ere. Autoreak gai hauen zerrenda luzeari egindako ekarpenak egunerokoetan eta hamarnaka mila gutun eta argitaratu gabeko eskuizkribuetan jasotzen dira. Momentu honetara arte, ez da bere idazkien argitalpen osaturik egin, eta beraz, oraindik ezin da bere lorpenen zenbaketa osorik egin.

Konfuzianismo

Konfuzianismoa (txinera tradizionalaz, 儒學; erraztutako txineraz, 儒学; pinyinez, Rúxué), batzuetan Konfuzionismoa ere deitua, Antzinako Txinako etika eta filosofia sistema da, Konfuzio jakintsu eta filosofo txinatarren irakaspenetatik garatua eta kosmogonia, gizartearen ordena, aginte, moral eta metafisikari buruzkoa. Haren helburu nagusia etika sekularrean gizabanako zibilizatuaren garapena da: horrek gizarte zibilizatua eta, azkenean, munduko bakea, ekarriko litzake. Pentsamendu ia erlijioso horrek eragin itzela izan du Ekialdeko Asian XXI. mendera arte. Europan, batzuen ustetan, konfuzianismoa estatuko erlijiotzat jo dute, ekialdeko Asiako gobernuek konfuzianismoaren bertuteak eta beharrak bultzatu dituztelako. Konfuzianismoen filosofien kanona Lau Liburuek osatzen dute.

Maisu (argipena)

Maisu hitzak adiera zenbait ditu:

maisua, haur txikien irakaslea;

maisu, guru eta lider espiritual eta erlijioso zenbaiti emandako izena (Jesus Nazaretekoa, Konfuzio, ...);

arte martzialetan, maisua;

xakean, nazioarteko maisu eta nazioarteko maisu handia;

Maisu edo Alingano Maisu, 2001 urtean eraikitzen hasi zen Pazifikoko kanoa tradizionala, gerora hainbat itsasaldi luze egin dituena.

Metafisika

Metafisika (grezieratik μετά, metá, ondoren eta φυσικά, fisiká, izadikoa) filosofiako atala da, errealitatearen eta izatearen funtsa aztertzen duena.

Metafisikak galdera hauek egiten ditu:

Zein da errealitatearen funtsa?Zein da gizadiaren tokia unibertsoan?Zein da objektuen, gertaeren eta lekuen izatea?Bada mundurik adimenetik kanpo?

Qufu

Qufu (txineraz: 曲阜; Pinyineraz: Qūfù) Txinako Shandong probintzian dagoen herri bat da. Qufu ospetsua da Konfuzio filosofoaren jaioterria izateagatik. Konfuzioren Tenplua eta hilerria, Kong sendiaren egoitza Qufun izenarekin UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1994an.

Txinako Herri Errepublika

Txina (txinera tradizionalez: 中國; txinera sinplifikatuz: 中国; pinyinez: Zhōngguó), ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena, Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. Pekin (Beijing, 北京) du hiriburua.

Txinako historia

Txinako historia milaka urtez okupatua izan den lurralde batean garatzen da. Txina munduko zibilizaziorik zaharrenetakoa da, eta, batasunik gabeko epeak izan arren, egungo estatua K.a. 221 sortutako inperioaren ondorengo zuzena da. Txinako zibilizazioaren oinarriak Qin dinastian daude. Izan ere, K.a. III. mendean idazteko sistema bera eratu zen, eta hurrengo menderako, konfuzianismo iparra zuen estatu-ideologia garatu zen. Gainera, Txinako kultura inbatzaile atzerritarrek ekarritakoak ere osatzen du. Asiako alde ezberdinetako etorkinen olatuak jatorrizko txinatarrekin integratu eta nahastu ziren.

Txinerazko literatura

Txinerazko literatura munduko zaharrenetariko bat da, zaharrena ez izan arren (hor baitaude Egiptokoa eta Mesopotamiakoa). Haren sustraiak K. a. XVI. mendean aurkitu daitezke, Shang dinastiaren garaietan (K. a. XVI. mendetik XI. mendera). Garai horietatik idazkunak dituzten dortoka oskolak eta otoitzak inskribaturik dituzten sakrifizio-brontzeak gordetzen dira. Idazkun horietan dagoeneko antzinako txinatar piktogramak agertzen dira, gaur egungoen aurrekariak.

Oinarri horietatik abiatuta, oso literatura aberatsa sortu zuten txinatarrek, lehenengo artxiboetatik, Ming dinastiako fikziozko lanetara. XVI. menderako kalkulatu da Txinan mundu osoan baino idazlan gehiago sortuak zirela. Horren zabalkundean xilografia, hau da, zurezko xafletan grabaturiko hitzak edo irudiak inprimatzea. Teknika hau da Txinan, VI. mendean, Tang dinastiaren garaietan (618-907), hasi zen erabiltzen. X. mendean, bestetik, Bi Shengek (990-1051), Song dinastian, tipo aldakorren inprenta sortu zuen. Horri esker ezagutza idatziak izugarrizko zabalkunde lortu zuen Txina osoan.

Txinako idazleek garrantzi handiko klasikoak sortu dituzte. Esaterako, Dao De Jing mundu osoan ezaguna da. Literatura honek Asia osoan eragin handia izan du, bereziki Japonian eta Korean. Gizarte mailan, bestetik, literatura honek eragin berezia izan du; arrazoia idazleengan bilatu behar dugu, goi mailako funtzionarioak eta filosofoak zeintzuk haien idazkien bitartez gobernatzeko eta bizitzeko bide berriak proposatzen zituzten.

Voltaire

Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, (Paris, 1694ko azaroaren 21a - Paris, 1778ko maiatzaren 30a) frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.

Zhou dinastia

Zhou dinastia K.a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K.a. 1027-K.a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua.

K.a. VIII. mendearen hasieran, Zhou dinastiakoen erreinuak Hoang Ho ibaiaren erdialde guztia hartzen zuen. Garai horretan zabaldu zen erregeen hitzaldiak, epaiketak, errituak eta kronologiak idatzita uzteko ohitura, hain zuzen ere erregeak eta beste nobleek beren eskribauak, igarleak eta urtekari-idazleak izaten baitzituzten. Aldi berean hiri berriak eraiki ziren eta lehengoak handitu ziren. Hiriak handitu ahala, ordea, noblezia berri bat sortu zen, protokoloei eta gerrari noble gisa hartzeari garrantzi handia ematen ziona. Aintzat hartua izan nahi horrek, VIII. mendearen bukaera aldean, erreinuko erdigunetik urrun ziren hainbat printze-herri eta -hiri erregearen eragin zuzenetik irtetera eraman zituen. Aldi berean iparraldeko herriak (mongoliarrak) Zhou dinastiaren aginpide eremuetan sartzen hasi ziren.

K.a. 771n, Zhou dinastiak ekialdera, ipar-mendebaleko herri horiek eraginik, Luoyi hirira aldatu behar izan zuen hiriburua, Hao, ekialdeko hiriburua utzita. 771-K.a. 256 bitarteko aldia "Ekialdeko Zhouen dinastia" izenaz ezagutzen da. Luoyira aldatu zenetik aurrera, bere erresuma inguruko printze-herrien eta -eskualdeetan sortu ziren elkarteen mende egon zen Zhou dinastiako erregea. Hain zuzen, txinatarren eragina hedatzearekin, erregeak bere printze basailuekin zituen harremanen antzekoak lotu baitzituzten beste hainbat printze-herrik eta -hirik ere beren artean. Baina aldi berean, erregearen babesle bihurtu ziren printze horiek, iparraldeko leinuei aurre egin beharrez. Printze horietan indartsuenak Qikoa (Shandong penintsulan) eta Jingoa (Shanxi eskualdean) ziren.

K.a. V-III. mende bitartean, bi printze horien ereduari jarraituz, beste 6 printzerri edo erreinu ere sortu ziren: Qin-goa, ipar-mendebalean; Zhaokoa, Mongoliako mugan; Han-goa eta Wei-koa, Hoang Ho ibaiaren iparraldean; Yan-goa, ipar-ekialdean, eta Chu-koa, Yan Tse Kiang ibaiaren iparraldean (Hubei). "Gudalarien erreinuak" izenaz ezagutzen da V-III. mendea bitarteko aldi hori. Eraikuntzan eta nekazaritzan lan handiak egin ziren garai horretan: luberrigintza sail berrietara hedatu zen, hiriak handitu eta gotortu ziren, erresumen arteko eta Txinaren iparraldeko mugetako harresiak eraiki ziren. Erreinu horien arteko eta iparraldeko herrien kontrako gerrak etengabeak izan ziren arren, garai horretan sortu ziren Txinan izan diren pentsalari eta filosofia higikunderik aipatuenak, Konfuzio eta konfuzianismoa, Lao Tse eta taoismoa, Mengzi eta bere doktrina. Aldi horretakoak dira, berebat, garaiko gertaerarik handienen kronologiak eta hainbat errituri buruzko idatziak ere.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.