Kirenia

Kirenia[1] (grezieraz: Κερύνεια, t͡ʃeˈɾiɳˑa ahoskatua; turkieraz: Girne) Zipreko iparraldeko kostaldean dagoen eskualde eta hiri baten izena da. . Zipre estatua eratzen zuten sei barrutietatik bat zen Kirenia eta izen bereko hiriburua zuen. Halere, hori guztia egun Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako eremua da de facto 1974. urtetik, turkiarrek Zipreko iparraldea inbaditu zutenetik.

Hirian aipagarriak dira gaztelua eta kai zaharra.

Kirenia
 Zipre
Kyrenia 01-2017 img04 view from castle bastion
Administrazioa
Onartu gabeko estatuak Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
Izen ofiziala Κερύνεια (gr)
Girne (tr)
Geografia
Koordenatuak 35° 20′ 25″ N, 33° 19′ 09″ E / 35.340277777778°N,33.319166666667°EKoordenatuak: 35° 20′ 25″ N, 33° 19′ 09″ E / 35.340277777778°N,33.319166666667°E
Kirenia hemen kokatua: Zipre
Kirenia
Kirenia
Kirenia (Zipre)
Altuera 0 m
Demografia
Biztanleria 33.207 bizt. (2011ko abenduaren 31)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00
http://www.kyreniamunicipality.com/

Historia

Indusketa arkeologikoek adierazten dutenez, biztanleak bazituen Neolitoan, k.a. 5800-3000 urteen artean. Dirudienez, Kirenia ingurunean babestu ziren greziar etniako giza taldeak, indoeuropar inbaditzaileetatik ihesi. Ondorengo mendeetan, itsas merkataritzagatik hazi zen eskualdea, Asia Txikiarekiko gertutasunari esker. Hiriaren sorrera akeoei lotu zaie, mizenastar zibilizazioan, k.a. 1300etik aurrera. Idatzizko aipamen zaharrena egiptoar testuetan aurkitu da, eta Ramses III.aren garaikoa da (K. a. 1125-1100).

Garai helenistikoan, oparotasun handia ezagutu zuen hiriak eta ez zuen garrantzia galdu Egiptoko ptolomeotar dinastiaren esku zegoenean, Alexandro Handia hil ondoren (k.a. 323) izandako lurraldearen banaketa osteko borroken ondorioak pairatu bazituen ere. Ildo beretik jarraitu zuen bertako ekonomiak erromatarren garaian. Gotorleku bat eraiki zuten, hartutako garrantziaren lekuko, eta horren ekialdean, lehenengo kristauek katakonbak eraiki zituzten. Bizantiar enperadoreek birmoldatu zuten erromatar gaztelua arabiarrei aurre egin ahal izateko, aldameneko Lambousa suntsitu zutenean, 806 urtean. Frankoen garaian, feudalismo izan zen gizartearen antolakuntza sistema eta eskualdeko administrazio eta merkataritza gune garrantzitsua bilakatu zen. 1208-1211 bitartean kaia eta gaztelua zabaldu ziren eta hiri-harresia eraiki zen. XVI. mendean, Veneziako Errepublikaren mende zegoela, artilleria astunari aurre egin ahal izateko, dorre biribil zabalek ordezkatu zituzten aurrekoak. Hala eta guztiz ere, 1570 urtean, otomandarrek hartu zuten gotorlekua. Horien aginteak 1878 urte arte iraun zuen; orduan Erresuma Batuak hartu zuen lurraldea, independentzia aldarrikatu arte, 1960 urtean. Ondoren, 1974. urtean Turkiako gudarosteak uhartearen iparraldea hartu eta Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako eremuan, nazioarteko aitortza jaso ez duena, geratu zen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2014-12-28) Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia.
Dimitris Jristofias

Dimitris Jristofias (grezieraz: Δημήτρης Χριστόφιας, Dhikomo, Kirenia, 1946ko abuztuaren 29a - Nikosia, 2019ko ekainaren 21a) ideologia komunistako politikari zipretarra izan zen. 2008tik 2013ra Zipreko presidente izan zen.

Kenya (mendia)

Kenya (ingelesez Mount Kenya; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga; embuz Kirenia; maaz Ol Donyo Keri; meruz Kirimara) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m), Nelion (5.188 m) eta Lenana (4.985 m) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.

Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea. Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Datu klimatikoak (Kirenia)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16 17 19 22 26 30 33 33 31 27 23 18 24.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9 9 10 12 16 20 22 23 21 17 14 11 15.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 117 79 60 20 13 2 0 0 5 37 68 133 534
Euri egunak (≥ 1 mm) 13 10 7 4 2 0 0 0 1 3 7 11 58
Eguzki orduak 179.8 173.6 220.1 252 316.2 360 375.1 365.8 300 251.1 186 155 3134.7
Iturria (1): BBC Weather [1]
Iturria (2): K.K.T.C [2]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.