Khuzestan

Khuzestan[1] (persieraz: خوزستان‎, Khūzestān) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena, Persiar golkoaren iparraldeko bazterrean. Mugakide ditu Irak, ekialdean, eta Irango Lorestan, Isfahan, Txahar Mahal eta Bakhtiari, Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad, Buxehr eta Ilam probintziak. 64.055 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 4.531.720 biztanle zituen[2]. Hiriburua Ahvaz da.

Khuzestan
خوزستان
Irango probintzia
Administrazioa
Herrialdea Iran Iran
ISO 3166-2 IR-10
Hiriburua Ahwaz
Geografia
Locator map Iran Khuzestan Province
Koordenatuak 31° 19′ 38″ N, 48° 41′ 38″ E / 31.3273°N,48.694°EKoordenatuak: 31° 19′ 38″ N, 48° 41′ 38″ E / 31.3273°N,48.694°E
Eremua 64.055 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria 4.710.509 bizt. (2016)
Dentsitatea 73,54 bizt/km²
Ekonomia
Langabezia-tasa 9,9 ehuneko

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
  2. Khuzestan amar.org.ir . Noiz kontsultatua: 2017-2-12.
Abadan

Abadan (persieraz: اآبادان, Abādān) Irango hiri bat da; Khuzestan probintzian dago, Eufrates ibaiaren ertzean.

Abdullah al-Mahdi Billah

Abdullāh al-Mahdi Billah (arabieraz: أبو محمد عبد الله المهدي بالله‎; Khuzestan/Salamiyyah, 873 – Kairo/Mahdia, 934ko apirilaren 3a) Fatimitar Kalifa-herri ismailitaren sortzailea izan zen. 909. urtean kalifa izendatu zuten Kairouanen. Mahdia hiria sortu zuen Tunisian eta han jarri zuen dinastiaren hiriburua (926).

Ahwaz

Ahwaz edo Ahvaz (persieraz: اهواز‎, Ahvāz) Iran hego-mendebaldeko hiria da, Khuzestan probintziako hiriburua, Karun ibaiak erdiz-erdi zeharkatua. Petrolio eremu garrantzitsu batetik hurbil dago. 2011n 1.112.021 biztanle zituen.

Anshan (Pertsia)

Anshan (gaur egun Izeh, pertsieraz ایذه) antzinako Elamdar Inperioko hiri eta lurralde bat izan zen, gaur egungo Irango Khuzestan probintzian dagoena, bajtiari jatorriko biztanleriaduna.

Anshan garrantzitsu K.a. 2350 inguruan bihurtu zen, baina bere garairik oparoena K.a. XIII. mendea eta K.a. XII. mendea bitartean izan zen, elamdarrak Anshanen eta Susan errege zirenean eta noiz behinka Babiloniako hiriak inbaditzen zituztenean. Itxuraz, inguru hau pertsiarren esku erori zen K.a. 675ean. Bere hondakinen artean funtsezko aurkikuntzak egin dira, elamdar idazkeraren hasiera adierazten duten aleak kasu.

Bakhtiari

Bakhtiari edo bajtiaria (persieraz: بختیاری‎) Irango talde etnolinguistikoa da. Lureraren bakhtiari dialektoan mintzo dira eta, gehienbat, Bakhtiarin bizi dira, herrialdearen hego-mendebaldean, Irango goi-ordoki zabaleko eskualde menditsu batean.

Buxehr (probintzia)

Buxehr (persieraz: استان بوشهر‎, Ostān-e Būshehr) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Persiar golkoaren ertzean. 22.743 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.032.949 biztanle zituen. Hiriburua Buxehr da.

Chogha Zanbil

Chogha Zanbil (persieraz, چغازنبیل) Irango Khuzestan probintzian dagoen Elam Inperioaren erorkin multzoa da. Dezful hiriaren mendebaldean dago, 25 kilometrotara, Susatik 45 kilometrotara. K.a. XIII. mendean, 1250. urtearen inguruan, Untash-Napirisha erregeak sortu zuen, Anshan eta Susa hirien arteko bidean. 1979tik Unesco]]k Gizateriaren Ondarea bezala onartu zuen.

Elam

Elam (sumerieraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana Tigrisko ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Bere jentilizioa elamdar da.Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zen hiriburua. Elamgoek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zuten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.

Elamdarrek, luzaroan iraun zuen Asiako hizkuntza bat hitz egiten zuten. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).

Fellipe Bertoldo

Fellipe Bertoldo dos Santos (1991ko urtarrilaren 5a - ) brasilen jaiotako Ekialdeko Timorko futbolaria da.

Hatti

Hatti izan daiteke:

Hatti (akadieraz URUHa-at-ti) anatoliar Brontze Aroko:

Hattusa inguruko eskualdearen izena.

Hattiarrrak, K.a. III. eta II. milurtekoen herria.

Hatti (Raichur), Karnatakako Raichur barrutiko hiria.

Hatti (Davanagere), Karnatakako Davanagere barrutiko hiria.

Hatti barrutia, Irango Khuzestan probintziakoa.

Ilam (probintzia)

Ilam (persieraz: استان ایلام‎) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena. Hego-ekialdean Khuzestan probintziarekin du muga, ekialdean Lorestanekin eta iparraldean Kermanxah-rekin; mendebaldean, berriz, 425 kilometroko muga du Irakekin. 20.133 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 557.599 biztanle zituen. Hiriburua Ilam da.

Iran

Iran (persieraz: ایران‎‎​, Īrān), ofizialki Irango Islamiar Errepublika (جمهوری اسلامی ایران, Jomhūrī-ye Eslāmī-ye Īrān), Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, 1935 arte Persia izena zuena. Iparraldean Armenia, Azerbaijan eta Turkmenistanekin du muga, Pakistan eta Afganistanekin ekialdean, eta Turkia eta Irakekin mendebaldean. 1.648.195 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 82,8 milioi biztanle zituen. Hiriburua Teheran da.

Irango Barne produktu gordina 412,3 mila milioi dolarrekoa izan zen 2015ean, munduko 29.a, eta per capita errenta 17.600 dolarrekoa. Munduko zazpigarren petrolio ekoizlea da eta 16. esportatzailea. Munduko bigarren gas erreserba handienak dauzka, Errusiaren ondotik, eta hirugarren ekoizlea da.

Iranen banaketa administratiboa

Iranen banaketa administratiboa lau mailatan egiten da. Probintziak (persieraz: استان‌ها ‎, ostān; ostānhā pluralean) dira lehen mailako administrazio-azpibanaketa; probintziako agintaria gobernadorea da (persieraz: استاندار‎, ostāndar), Barne ministroak aukeratzen duena. 1950 arte, 12 probintzia baino ez ziren, baina urte horretan beste horrenbeste sortu ziren; 2004an Khorasan zatitu zen, eta azkena, Alborz, 2010ean sortu zen, Teherandik bereizia. Gaur egun 31 probintzia dira.

Probintzia bakoitza konderrietan (persieraz: شهرستان shahrestān‎) banaturik dago, eta horietako bakoitza barrutietan (persieraz: بخش bakhsh‎). Hiri gutxi batzuk (persieraz: شهر shahr‎) eta landa barrutiak (persieraz: دهستان dehestān‎) izan ohi dira konderri bakoitzean.

Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad

Kohkiluyeh eta Buyer Ahmand (persieraz: کهگیلویه و بویراحمد‎, Kohgīrūye-o Būyer-Ahmad) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena. Txahar Mahal eta Bakhtiari, Isfahan, Fars, Buxehr eta Khuzestan probintziekin du muga. 15.504 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 658.629 biztanle zituen. Hiriburua Yasuj da.

Lorestan

Lorestan (persieraz: استان لرستان‎) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena, Zagros mendietan. Hamadan, Markazi, Isfahan, Khuzestan, Ilam eta Kermanxah probintziekin du muga. 28.294 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 1.754.243 biztanle zituen. Hiriburua Khorramabad da.

Lurera

Lurera (لری, loriː], [luriː ahoskatua) gehienbat Iranen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza da. Irango Chahar eta Bakhtiari, Fars, Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad, Khuzestan, Isfahan eta Lorestan probintzietan eta Irakeko alderdi batzuetan hitz egiten dute. Gutxi gorabehera 4,2 milioi gizabanakok dute lehen hizkuntzatzat.

Pehlevieraren ondorengoa, persiera eta kurduera arteko dialektoen continuuma da, eta bera ere hiru dialektotan banaturik dago: loristaniera, bakhtiariera eta hegoaldeko lurera.

Persiar Golkoko futbol liga

Persiar Golkoko futbol liga edo 2006 urtetik aurrera Pertsiar Golkoko Pro Liga (persieraz: لیگ برتر خلیج فارس‎) Iranen jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Asiako Futbol Federazioaren barneko liga indartsuenetakoa da. Martxotik azarora jokatzen da.

Susa (hiria)

Susa (persieraz: شوش‎, Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā‎; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamdar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiria izan zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera kokatua, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago hiri bat bere izenetik eratorria, Xux, gertu.

Susa, eskualdeko kokaleku antzinakoenetako bat da, ziur aski K.a. 4. milurtekoan sortua. Beranduago Elamdar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Izena elamera dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan («lilia») hitz semitarekin lotua izan zen.

Baliteke Ziro II.aren erregealditik (K.a. 559-K.a. 529) Persiar Inperioaren hiriburuetako bat izatea. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia. Susatik abiatu omen zen Xerxes I.a K.a. 481eko udan, Kritaliarantz (Kapadozia) Grezia konkistatzeko. Alexandro Handiak konkistatu zuen K.a. 331n.

Txahar Mahal eta Bakhtiari

Txahar Mahal eta Bakhtiari (persieraz: استان چهارمحال و بختیاری‎, Ostān-e Chahār-Mahāl-o Bakhtiyārī ) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena. Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad, Isfahan eta Khuzestan probintziekin du muga. 16.332 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 895.263 biztanle zituen. Hiriburua Xahrekord da. Biztanleriaren erdia baino gehiago bakhtiari etniakoa da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.