Karbonato

Karbonatoak azido karbonikoko gatzak edo R-O-C(=O)-R'ko esterrak dira. Gatz guztiek CO32- anioia dute eta azido karboniko H2CO3 hipotetikotik eratorriak dira. pHaren arabera (disoluzioaren azidotasuna) bikarbonato eta karbono dioxidoekin orekan daude.

Karbonato gehienak, metal alkalinozko karbonatoak izan ezik, uretan ez dira oso disolbagarriak. Ezaugarri honegatik geokimikan oso garrantzitsuak dira eta mineral eta arroka askotan agertzen dira.

Gehien agertzen den karbonatoa karbonato kaltzikoa (CaCO3) da, hau forma ezberdinetan agertu daiteke, kaltzita moduan, aragonito moduan (temperatura altuko polimorfoa), kareharri moduan bere era trinkoan bada, marmol moduan mineral metamorfikoa bada eta hareharrietan zementu natural moduan.

Kaltzioaren parte bat magnesioz ordezkatzen bada dolomita CaMg(CO3)2 eratzen da.

Karbonato asko tenperatura altuetan ezegonkorrak dira, honen ondorioz karbono dioxidoa galtzen dute eta oxidoak bihurtzen dira.

Carbonate-3D-balls
Karbonatoaren eredu atomikoa

Ikus, gainera

Ankerita

Ankerita karbonato motako minerala da eta dolomite taldearen kidea da.

Aragonito

Kaltzio karbonato kristaldua (CO3Ca), kristaltze-sistema erronbikoa duena. 2,95ko masa atomikoa eta 3,5 eta 4 arteko gogortasuna du. Kolorgea, zuria koloreduna, horia, ardo-kolorekoa, berdea, urdinxka, etab. izan daiteke. Beiraren distira du, gardena. Aragonitoaren kristalak hexagono-itxurakoak dira. Zenbait organismotan ere azaltzen da mineral mota hau, muskuiluen oskoletan eta zenbait algaren zelulen mintzetan adibidez. Aragoin aurkitu zen lehenengo aldiz, eta Valentzian eta Gaztelan ere azaltzen da.

Beira

Beira material gotor amorfo, hauskor eta zeharrargia da, 1250 °C-tan ematen den silize hondar (Si O2), sodio karbonato (Na2 CO3) eta kaltzio karbonatoaren (CaCO3) fusiotik lortzen dena. Bero eta urtua dagoen bitartean lantzeko duen erraztasunak erabilpen ugari eman dizkio. Kaleko hizkeran beira izendatzeko "kristal" hitzaren erabilera oso hedatua badago ere, zientzian esanahi desberdina dute: beirak barne egitura amorfoa du eta kristalak egitura kristalinoa.

Estalagmita

Estalagmita (grezieraz "Σταλαγμίτης", "stalagma", tanta) karbonato kaltziko eta beste mineral batzuk osatutako espeleotema da, leize baten lurretik altxatzen dena.

Goitik eroritako tantaz tanta sortzen dira, zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.

Euskal Herrian, adibiderik hoberenetarikoak Pozalaguako leizean (Karrantza) ditugu.

Freskagarri

Freskagarriak normalean karbonatoa eta azukrea erantsi zaien edari hotzak dira. Hala ere, ez dute zertan beti karbonatoa eta azukrea eraman beharrik. Alkohola duten edariak ere (garagardoa edo sagardoa esaterako) freskagarriak dira, alegia freskatu egiten dute, baina gehienetan ez dira kontuan hartzen freskagarriez hitz egitean. Gauza bera gertatzen da karbonato edota azukre erantsirik ez daukaten beste edari hotz batzuekin, esaterako zukuak edo irabiakiak.

Edari beroak (kafe beroa, txokolate beroa, te beroa) ez dira freskagarritzat hartzen.

Haitzurdin

Marmola edo haitzurdina kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta artean (batez ere eskulturan) arroka.

Harpe

Harpeaharkaitz batean, askotan haren oinean, dagoen sakontasun txikiko haitzuloa da. Harpeak higadura diferentzialaz eratzen dira, geruza gogor (harearria, adibidez) baten azpian errazago higatzen den beste bat dagoenean. Oso ugariak dira kareharrizko mendigune karstifikatuetan, zeinetan milaka urtez, krioklastismoz (izotzaren eraginez) edota higadura kimikoaz (karbonato kaltzikoaren disoluzioaz), zabalduz joaten baitira. Bakanago bada ere, beste harri mota batzuetan ere izaten dira, batik bat bolkanikoetan (basaltoan adibidez).

Harpeak arkeologiaren aldetik garrantzi handikoak izan daitezke. Izan ere, Historiaurreko gizakiak maiz erabili zituen horrelako babeslekuak, bai era iraunkorrean (bizilekua, hilobia), bai aldi baterako (urtaro bateko kanpamentua, ehizaldietako geldigunea, lantegia).

Harpeak eratzeko moduak

Harzuri

Harzuria edo Alabastroa antzeko itxura duten zenbait mineral multzoa da. Kaltzio karbonato edo igeltsu harri barietate bat da (kaltzio sulfato hidratatua), forma trinkoan agertzen dena, selenita ez bezala, azken hau barietate zuntztsua baita. Alabastro izena, antzinako grezierazko αλάϐαστρος ("alabastros") hitzetik dator, heldulekurik gabeko ontzi bat izendatzen duena, harzuria heldulekurik gabeko lurrin ontziak egiteko erabiltzen baitzen.

Harzuria, igeltsu harria bezala, atzazalarekin marratzen da (1,5 eta 2 arteko gogortasuna Mohs eskalan). Bere kristalizazio sistema, monoklinikoa da. Bikor fineko igeltsu barietate hau, Espainiako harrobietatik, Ingalaterrakoetatik edo Toskanakoetatik ateratzen da. Harzuria, harri apaingarri bezala erabiltzen da. Bere biguntasunak, oso forma landuetan lantzea ahalbidetzen du. Uretan disolbagarria, ezin da kanpoan erabili.

Ioi

Ioi bat elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den atomo edo molekula bat da. Karga positiboa duten ioiei katioi deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta katodoek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, anioi (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta anodoek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solido guztiak (CaCl2, AgNO3, FeCl3, PbBr2, adibidez).

Irrada ioitzaile batzuen eraginez (deskarga elektrikoak, izpi ultramoreak, X izpiak, izpi kosmikoak, gai erradioaktiboek jaurtikitako alfa, beta eta gamma izpiak eta abar) gas batzuen atomo batzuk aldatu eta ioiak eratzen dira. Gasen ioitze hori atomoei dagokie beti eta ez molekulei. Gasean sortzen diren ioi horiek hautsa eta lainoaren tantatxoak oso erraz erakartzen dituzte. Ezaugarri hori elektrizatutako gorpuzkien ibilbidea eta gasen ioitze prozesua aztertzeko erabili izan da.

Atomo bakarraz osatutako ioiari ioi monoatomiko deritzo, eta atomo bi edo gehiago badauzka, ioi poliatomiko. Oxigenoa osagaitzat daukatzen ioi poliatomikoei, esaterako karbonato edo sulfatoei, oxianioi deritze.

Ioien izenak elektrikoki neutroak diren atomoenak bezala idazten dira. Salbuespen bakarra dago: karga elektriko netoa adierazteko, plus edo minus ikur bat eta galdu edo irabazi duten elektroi-kopurua idazten zaie superindize gisa, esaterako, H+ edo SO42-.

Kaltzio karbonato

Kaltzio karbonato edo Karbonato kaltzikoa konposatu kimiko bat da, CaCO3 formuladuna. Oso substantzia ugaria da naturan, harkaitzak eratzen, osagai nagusi bezala, mundu osoan, eta hainbat animaliren hezurduraren eta oskolen osagai nagusia da (soinberak, koralak...), baita arrautza oskolarena ere. Ur gogorraren jatorri nagusia da. Medikuntzan, kaltzio gehigarri, azido kontrako eta agente xurgatzaile gisa erabiltzen da. Beira eta zementuaren ekoizpenean ezinbestekoa da.

Honako mineral eta harkaitz hauen osagai nagusia da

Haitzurdina

Trabertinoa

Kareharria

Aragonitoa

Kaltzita

Karbonifero

Karboniferoa Paleozoikoko bosgarren garaia da, orain dela 359,2 ± 2,5 Ma eta 299.0 ± 0.8 Ma artekoa. Mendebaldeko Europan aurkitutako ikatz kopuru handitik hartzen du izena (carbon hitzetik, euskaraz ikatza). Estatu Batuetan Mississippiar eta Pennsylvaniar garai moduan izendatzen dituzte. Garai honetan koniferak agertu ziren lehenengo aldiz.

Kareharri

Kareharria karbonatoz orokorrean eta karbonato kaltziko edo kaltzitaz bereziki osatutako harri sedimentario kimikoa da. Paisai karstikoaren elementu nagusia da.

Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude. Mundu mailan ere arroka sedimentario guztien %10a osatzen du.

Kimika ez-organiko

Kimika ez-organikoa substantzia kimikoak, hidrokarburoak eta haien deribatuak izan ezik, eta substantzia horien propietateak eta erreakzio kimikoak aztertzen dituen kimikaren alorra. Karbonoa izan arren alor honetan sartzen diren konposatu kimiko batzuk badira, hidrokarburo ez direnak: karbono oxidoa, karburoak, karbono disulfuroa, zianuro metalikoak eta hirugarren mailako beste konposatuak, karbonilo metalikoak, fosgenoa (COCl2), karbonato metalikoak eta abar. Kimika organikoa, aldiz, karbonoak osatzen dituen konposatuen kimika da; karbonoa hidrogeno, sufre, oxigeno, nitrogeno eta beste elementu gutxi batzuekin batzean eratzen diren deribatuak aztertzen ditu. Nolanahi ere, ez da erabatekoa kimika organikoaren eta kimika ez-organikoaren arteko bereizketa, ez talde batekoak ez bestekoak diren gai ugari baitira, konposatu organometalikoak adibidez.

Konposatu organiko

Konposatu organikoak beren molekuletan karbonoa duten konposatu kimikoak dira. Karbonoaz gain, hidrogenoa, oxigenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa eta halogenoak ere izan ditzakete. Atomo hauek euren artean lotura kobalente bidez elkartuta agertzen dira.

Hala ere, karburo, karbonato eta karbono oxidoak ez dira konposatu organikoen barnean sartzen, hauek konposatu inorganikotzat hartzen dira.

Historian arazo ugari eman dituen zerbait izan da konposatu organiko eta inorganikoen bereizketa. Orokorrean, konposatu organikoek karbono eta hidrogeno arteko lotura kobalenteak dituztenak dira eta inorganikoak ez dituztenak. Horrela bada, azido karbonikoa konposatu inorganikoa da eta azido formikoa organikoa. Beraz, konposatu organiko guztiek karbonoa dute, baina karbonoa duten konposatu guztiak ez dira organikoak.

Konposatu organikoekin erlazionatutako alderdiez kimika organikoa arduratzen da.

Manganeso

Manganesoa elementu kimiko bat da, Mn ikurra eta 25 zenbaki atomikoa dituena. Elementu aske gisa agertzen da naturan (gehienetan burdinarekin batera), bai eta mineral askotan ere. Metal hau aleazio industrialak egiteko erabiltzen da gehien bat. Manganeso-ioiek kolore asko dauzkatenez, pigmentuak ekoizteko baliatzen dira. Oxidazioetarako produktu kimikoak egiteko ere erabiltzen dira. Manganeso (II) ioiak zenbait entzimaren kofaktore gisa funtzionatzen du; hortaz, izaki bizidun guztiek behar dute, aztarna-elementu gisa bada ere.

Maskor

Maskorra zenbait animaliak duten kanpo estalki gogor eta zurruna da. Maskortzat soinberen kanpo hezurdurak baino ez dira hartzen.

Maskorrak nakarrez eginak izaten dira, eskleroproteina bat den konkiolina geruzen nahasketa organiko bat. Horren ondoan, erdian, kaltzita edo aragonitazko geruza bat dago, eta, azkenik, kristalizaturiko kaltzio karbonato geruza bat. Batzuetan, maskorrek kitina dutela esaten da, baina hau, inongo loturarik ez duen materiala da.

Nakarra, soinbera espezie batzuen mantuko zelula ektodermikoetatik jariatzen da. Soinberen odola, kaltzioaren forma likido batean aberatsa da, odol korrontetik kanpora kontzentratu eta kaltzio karbonato bezala kristalizatzen dena. Geruza bakoitzeko kristal ezberdinak, orientazio eta forman ezberdintzen dira. Nakarra, animaliaren maskorraren barne azalean modu jarraian metatzen da. Prozedura hauek, soinberari, bere maskor propioa lisatzeko baliabide bat ematen diote, baita organismo bizkarroi eta hondakin kaltegarrien aurkako babes modu bat ere.

Soinbera bat, bizkarroi batek inbaditzen badu, edo animaliak kanpora ez dezakeen objektu bitxiren batek aztoratzen badu, enkistazio izena hartzen duen prozesu bat abian jartzen da. Prozesu honen bidez, soinbera aztoratu duen izakia, modu etengabean, nakarrezko geruza kontzentrikoez inguratua geratzen da. Denborarekin, perla bezala ezagutzen direnak eratzen dira, eta enkistazioa mantendu egiten da soinbera bizirik dagoen artean.

Maskorrak oso iraunkorrak dira, eta bertan bizi diren gorputz biguneko animaliak baino askoz gehiago irauten dute. Maskor kopuru handia metatzen den tokietan, konpresio bidez, kareharri bihur daitezkeen sedimentuak eratzen dira.

Potasio

Potasioa elementu kimiko bat da, K ikurra (Kalium, latinezko izena) eta 19 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoa da, zilar-zuri kolorekoa eta naturan ugaria, batez ere ur gaziarekin eta beste mineral batzuekin erlazionatutako elementuetan. Airean oso erraz oxidatzen da, eta oso erreaktiboa da, batez ere uretan. Kimikoki sodioaren oso antzekoa da.

Trabertino

Trabertinoa edo kare tuparria, gune karstikoetan, uretan disolbatuta doan kaltzio karbonato metaketek eratutako harkaitz baten izena da, eraikuntzan apaindura harkaitz bezala asko erabiltzen dena, eraikinaren kanpoan zein barnean. Antzinako Erromako monumentu eta eliza ugari, trabertinoz eginak daude.

Tupa

Marga, tuparri edo tupa arroka sedimentarioa da, kaltzio karbonatoak zementatutako buztinez eratua. Mesozoikon sortutako mendilerroetan ohikoak dira, Iberiar penintsularen hego-ekialdean eta Frantzian. Bere meteorizazioak formazio bitxiak sortzen ditu.

Tupa kaltzio karbonato edo kaltzita ugari duen lokatzez egindako arroka bat da. Kaltzita eta aragonitoa izaten du, kantitate ezberdinetan. Termino hau kareharrien konposaketa bera duten baina mudstone motakoa den arrokak izendatzeko erabiltzen da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.