Karbala

Karbala[1] (arabieraz: كربلاء) Irakeko hiria da, Siriar basamortuaren ekialdeko ertzean, Bagdadetik 88 km-ra hegoalderantz. 572.300 biztanle (2003). Xiien erromesgune garrantzi handikoa da.

Karbala
 Irak
Karbala, Iraq
Administrazioa
Herrialdea  Irak
Probintzia Karbalako eskualdea
Izen ofiziala كربلاء
Posta kodea 56001
Geografia
Koordenatuak 32° 37′ 00″ N, 44° 02′ 00″ E / 32.616666666667°N,44.033333333333°EKoordenatuak: 32° 37′ 00″ N, 44° 02′ 00″ E / 32.616666666667°N,44.033333333333°E
Karbala hemen kokatua: Irak
Karbala
Karbala
Karbala (Irak)
Altuera 28 m
Demografia
Biztanleria 690.100 bizt. (2014)
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Qom

Historia

Karbalako guduan, Yazid I.a kalifa omeiarrak Hussein ibn Ali, Mahomaren biloba, menderatu eta hil zuen, 680. urtean. Gudu horren ondorioz sendotu zen islamaren barruan xiien eta sunnien arteko etena.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia.
  2. World Meteorological Organisation World Weather Information Service – Karbala.
2014 Iraken

Jarraian, 2014. urtean Iraken izandako gertaerak azaltzen dira.

Husain ibn Ali

Al-Ḥusayn ibn ‘Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: الحسين ابن علي ابن أبي طالب‎; Medina, 625eko urriaren 10a – Karbala, 680ko urriaren 10a), Husain ibn Ali deitua, Mahomaren iloba izan zen. Xiiten iman bilakaturik, Kerbalako guduan hil zuten eta honen ondorioz Omeiatar Kalifa-herria akatu zuen abbastar iraultza piztu zen. Bere omenez, xiitek Ashura eguna ospatzen dute.

Irak iparreko erasoaldia (2014ko ekaina)

2014ko Irak iparreko erasoaldia ekintza militar multzoa izan zen, Irakeko gobernuaren aurkako matxinoek 2014ko ekainaren hasieran egindakoa. Matxino horiek aurreko gobernuan zegoen Baath alderdiaren aldeko suniekin eta zenbait triburekin elkar hartu zuten eta, ekainaren 6 eta 10 bitartean, Irak eta Sartaldeko Islamiar Estatuak (ISIS), Mosul hiri garrantzitsua hartu zuen. Ekainaren 11n, Tikrit hartu zuen.Irakeko segurtasun indarrak hegoaldera joan ahala, indar kurduek hustuta geratutako lekuak hartu zituzten, eta Irakek eta Kurdistanek beretzat nahi zituzten lurraldeak eskuratu zituzten. Shoresh Haji parlamentari kurduak adierazi zuen auzipeko lurrak berreskuratzeko kurduek aukera ezin hobea zutela. Nazioarteko begiraleek, ordea, kurduen mobilizazioa Irakeko "anarkia"ren isla zela interpretatu zuten.

Karbalako probintzia

Karbalako probintzia (arabieraz: كربلاء‎ Karbalāʾ) Irakeko gobernazioetariko bat da. 5.034 km²-ko azalera dauka, eta 2013. urtean 1.370.000 lagun bizi ziren lurraldean. Probintziako hiriburua Karbala da, xiiten hiri santua.

Kufa

Kufa (arabieraz: الكوفة‎, Al-Kūfa) Irakeko hiri bat da; Bagdadtik 170 km inguru hegoalderantz dago. Najafeko probintzian dago, Najaf hiriburutik 10 km ipar-mendebaldera. 2003. urtean 110.000 biztanle zeuden. Bestalde, Karbala eta Najaf hiriekin batera, Irakeko xiiten hiru gune nagusietako bat da.

Qom (hiria)

Qom (persieraz: قم, Qom) Iran iparraldeko hiria da, Qom probintziaren hiriburua eta hiri nagusia. Rud-e-Quom ibaiaren bi bazterretan eta Dasht-e Kavir basamortuaren ondoan dago, Teherandik 179 kilometro hego-mendebaldera. 2011n Irango 7. hiririk handiena zen, 1.074.036 biztanlerekin. Xiismoaren hiri sakratua da, bertan baitago Ali ar-Rida imamaren arreba Fatima bint Musaren santutegia. Horrezaz gainera, errege eta santuen hilobi eta santutegi ugari dago, horietako asko balio handikoak.

Datu klimatikoak (Karbala)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.7 18.8 23.6 30.6 36.9 41.5 43.9 43.6 40.2 33.3 23.7 17.6 30.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.4 7.0 11.2 17.1 22.5 26.3 28.8 28.2 24.3 19.0 11.6 6.9 17.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17.6 14.3 15.7 11.5 3.5 0.1 0.0 0.0 0.3 4.1 10.5 15.3 92.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 5 6 5 3 0 0 0 0 4 5 7 42
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [2]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.