Kalkolito


Kalkolitoa (antzinako grezieratik: khalkos «kobrea», eta lithos «harria»), Kobre Aroa edo Eneolitoa (latineko aeneus «kobrezko, brontzezko» + grezierako lithos «harria») giza kulturaren garapenaren aroetako bat da, non gizakia kobrezko lanabesak erabiltzen hasi zen. Hau da, Kalkolitoan hasi zen gizakia metalezko lanabesak erabiltzen. Kalkolitoa da Neolitoaren hurrengo aroa, eta Brontze Aroaren aurrekoa. Izan ere, Neolitoko azken garaietako harrizko eta hezurrezko tresneriaren eta Brontze Aroan sortzekoa zen metalezko industriaren garapenaren arteko trantsiziozko alditzat jo ohi da Kalkolitoa. Kalkolitoan, urrearen, zilarraren eta kobrearen ustiapena bigarren mailako artisauen esku zegoen, tresneriaren oinarrizko materialak harria eta hezurra baitira.

Kalkolitoa askoz lehenago izan zen Ekialde Hurbilean Europan baino. Europan kobrearen erabilera ez zen oso zabala izan, eta eztainuarekin galdatzeko ahaleginak oso goiz hasi ziren. Beraz, Kalkolitoko kultura eta aroak bereiztea zaila da.

Oro har, Mendebaldeko Europan, Kalkolitoak K.a. 2500tik K.a. 1800 arte iraun zuen. Hasiera batean, kobrearen eskulangintzaren hedapena Egeo Itsasotik etorri zen, Danubioko salerosketarako bideari esker. Eta prozesu hori ere mugatua izan zen. Atlantikoko kostaldean, esaterako, brontzea etorri baino lehenagoko metalezko ekoizpen zabala urrezkoa izan zen. K.a. 1800 eta K.a. 1600 bitartean, kobrea eta eztainua galdatuz brontzearen metalurgia sortu zuen, metalezko benetako lehendabiziko garaia.

Kalkolitoa, Euskal Herrian

Euskal Herrian kobrea lantzen hasi zen gizakiak egungo euskaldunaren antzeko ezaugarri morfologikoak eta antropologikoak zituen, artzaintzan ziharduen oro har, eta aztarna ugari utzi zituen bizi zen leizeetan eta harpeetan, hala nola hileta oroitarrietan (trikuharrietan). Euskal Herrian K.a. 2500. urte aldera hasi bide ziren lantzen metalezko lehen tresnak, kobrezkoak guztiak: eztenak, aizkorak, sastakaiak, gezi puntak. Sail eder bat agertu zen Gobaederrako leizean (Erriberagoitia, Araba). Jaso dira, halaber, garai hartako kobrezko apaingarri batzuk (eskumuturreko batzuen zatiak, eraztunak, lepoko batzuen hondarrak).

Kalkolitoak K.a. 1200. urtearen ingururaino iraun zuen Euskal Herrian; orduan hasi zen brontzearen erabilera nagusitzen. Kalkolitoan funtsezko aldakuntzak izan zituen euskaldunen zibilizazioak: beterrietan lehen laborariak azaldu ziren (Santimamiñe, Jentiletxeta, Sorginaren Txabola, Jaizkibel, Isturitze...), hegoaldeko (Millaresko kultura) eta ipar-mendebaleko (zelta indoeuroparrak) herriekiko harremanak areagotu ziren, eta, oro har, euskal gizartearen kultura ezaugarriak eta bereizgarriak itxuratu ziren. Bestalde, kobrearekin batera, beste metal batzuk ere lantzen hasi ziren, aleazioetan batzuk (eztainua, beruna, zilarra), eta hutsik besteak (urrea, zilarra).

Erreferentziak

Aitzinindoeuropar

Aitzinindoeuroparrak garai modernoetan berreraikitako aitzinindoeuroperaz mintzatzen ziren balizko herriak dira. Kalkolito eta Brontze Aroaren artean biziko ziren.

Indoeuropar hizkuntza jatorria duten antzinako eta gaur egungo hizkuntzen arteko hiztegia eta gramatika erkatuz, antzinako hiztegi eta gramatika erkideak eraiki dira. Zalantzak zalantza, artifizialki sortutako hizkuntza horretatik herri horiek nola bizi ziren ondoriozta daiteke:

Gizartea gizonezko erlazioen artean oinarritzen zen.

Jainko nagusiak *dyeus ph2tēr (literalki "zeruko aita"; > antzinako grezieraz Ζευς (πατηρ) / Zeus (patēr); *dieu-ph2tēr > latinez Jupiter) eta lurreko jainkoa ziren.

Olerki heroikoak sortu eta abesten zituzten.

Elurra ezagutzen zuten.

Abeltzainak eta nomadak ziren, behiak eta zaldiak hazita.

Gurpildun gurdiak zituzten.

Andatza (mendia)

Andatza Gipuzkoako iparraldeko mendi bat da. Gailurrak 562 metroko garaiera du. Iparretik Usurbil herria du oinean, eta hegoaldetik Zizurkil da gertuen dagoen herria. Mendebaldean Aia herriko Andatza auzoa dago. Egun, basoak, bereziki intsinis pinudiak, estalitako basoa da. Gailurrean, gurutze handi bat dago, mendi-aterpea, eta txangozaleentzat mahaiak eta beste azpiegitura zenbait. Maiatzaren lehen igandean Andatza eguna ospatzen da. Mendia GR 34 (Donostia-Arantzazu) ibilbide luzeak zeharkatzen du.

Andatzako estazio megalitikoa

Andatzako estazio megalitikoa izen bereko mendiak, Belkoainek eta Zarateaitzek osatutako mendikatetxoan kokaturiko Kalkolito eta Brontze Aroko monumentu megalitikoen multzoa da. Aduna, Aia, Andoain, Asteasu, Donostia, Usurbil eta Zizurkilgo lurretan dauden hamaika dolmen eta zista batek osatzen dute:

Dolmenak: Andatza I, Andatza II, Arkutxa, Beldarrain, Belkoain (Belkoain mendian), Karramiolotz, Loatzu I, Loatzu II, Olaiko, Palankaleku eta Zarateko Benta.

Zista: Andatza III2003an Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendapenarekin Kultura Ondasun izendatu zuen estazio megalitiko hau.2018ko udan Aranzadik egindako X. prospekzio kanpainan beste monumentu megalitiko bat aurkitu zen Txangosta inguruan. Gizakiek egindako egitura bat zela baieztatu zuten, itxura guztien arabera trikuharri bat, baina uste baino konplexuagoa zenez 2019an, ikerketa sakonagoa egiteko, indusketarekin jarraituko zutela iragarri zuten.

Anton Koba

Anton Koba historiaurreko aztarnategia da, Aizkorriko mendilerroan, Aitzabal mendian, dagoena.

1980ko hamarkadan topaturik, Angel Armendaritzek bertan indusketa lanak egin zituen, Kalkolito, Brontze Aroko eta aziliar aztarnak topatuz.

Brontze Aroa

Brontze Aroa gizakiaren garapen historikoko epe bat da, non brontzearen erabilpena nagusitzen den. Brontze Aroa izena C.J. Thomsen ikertzaile daniarrak asmatu zuen (1816) zibilizazioaren bilakaeran gizakiak harria, brontzea eta burdina erabili zituelakoan.

Gaur egun, Thomsen sisteman oinarrituta, Kobre Aroa edo Kalkolito dator Brontze Aroaren aurretik. Oro har, K.a. 2500etik K.a. 1000 arte irauten du Brontze Aroak. Nolanahi ere, historiaurreko gainerako epeetan bezala, Brontze Aroko muga kronologikoak nabarmenki aldatzen dira kultura eta tokiaren arabera.

Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, ezarian-ezarian nomadismoa alde batera uzten joan zen, sedentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen. Tokirik garatuenetan, zibilizazioaren lehenengo aztarnak agertu ziren hirietan, besteak beste, lehendabiziko idazketa sistemekin.

Europako Neolitoa

Europako Neolitoa Europan teknologia neolitikoa nabarmendu zen historiaurreko garaia izan zen. Hau da, K.a. 7000 (Grezian agertu ziren lehenengo nekazal-gizarteak) eta K.a. 1700 BCE (Brontze Aroaren hasiera ipar-mendebaldeko Europan) arteko garaia. Mesolito eta Brontze Aroaren artean gertatu ziren aldaketa kultural hauek hego-ekialdetik ipar-mendebalderantz zabaldu ziren, 1 km/urteko abiaduraz. Neolitoaren iraupena tokiz toki aldatu zen, hego-ekialdeko Europan 4.000 urte (K.a. 7000 –K.a. 3000) hego-mendebaldeko Europan, berriz, 3.000 urte (c. K.a. 4500 –K.a. 1700).

Goi Paleolitoa Euskal Herrian

Artikulu honek Goi Paleolito aroan gizakiak Euskal Herrian izan zuen bilakaera du aztergai, hainbat alor hartzen direla oinarri azterketa hori egiteko: kronologia, ingurugiroa, biltegi nagusiak, kultura materiala edo bizimodua. Goi Paleolito aroan edo Leptolito aroan kulturaren alor askotan gertatu zen dinamika berrien sorrera azpimarratzen da; aldaketa horiek iragarri zuten Holozenoaz gero ekoizpen ekonomiarekin gertatuko zen aldaketa.

Kontuan hartu behar da gaur egungo Euskal Herriko zazpi probintzietako herrialdeetan bizi ziren gizakiei buruzko ikerketak direla. Aipagarria da esatea Cro-Magnoniek nekez hitz egingo zutela aintzineuskarako aldaera bat. Denbora tarte handiegia dago Goi Paleolito garaitik aintzineuskara edo akitaniera garaietaraino.

Goikolau

Goikolau Berriatuan (Bizkaia) dagoen kobazuloa da. Antropologoek Historiaurreko hondakinak (madelein aldikoak, Postmesolitikoa, brontze garaia eta erromatarraldia) eta irarlan talde batzuk aurkitu dituzte bertan.

Guimarães

Guimarães Portugalgo ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bragako barrutikoa. Portugalgo udalerri jendetsuenetakoa da, 2011ko erroldan 158.124 biztanle baitzituen. Erdigune historikoa gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 2001ean eta 2012an Europako kultura hiriburua izan zen.

Portugalgo sorreran garrantzi handia izan zuen hiriak, izan ere, Condado Portucalense konderriko lehenengo hiriburua izan zen.

Indiako historia

Indiako historian aurkitu diren lehen giza aztarnak glaziazio arteko azken aldikoak dira.

Jerez de la Fronterako Alkazarra

Jerez de la Fronterako Alkazarra, (Andaluzia, Espainia) almohade motako gotortutako eraikin multzo bat da; ziurrenik XII. mendekoa, Iberiar Penintsulako almohade eraikuntza zaharrena izaki. Geroago barroko jauregiak gaineratu zitzaizkion eta egun Jerez de la Frontera hiriko eraikin garrantzitsuenetakoa da.

Bere garaian, Alkazarra hiria zuzentzen zuen boterearen gotorleku-jauregia izan zen. Gaur egun, bisita turistikoak eta ekitaldi bereziak ospatzeko erabiltzen da.Iberiar Penintsulan dagoen Almohade arkitekturako adibide bakanetakoa da.

Kantabriako Historiaurre eta Arkeologiaren Museoa

Kantabriako Historiaurre eta Arkeologiaren Museoa, Santander hirian dago, hiri honetako Casimiro Sainz kalean.

Kurgan hipotesia

Kurgan hipotesia arkeologia eta hizkuntzalaritza uztartuta, aitzinindoeuroparren jatorria Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltzaren artean zegoela Marija Gimbutas ikerlariak 1956an plazaratutako teoria da.

Lurralde horietan, Kalkolito eta Behe Brontze Aroaren artean Kurgan kultura garatu zen, zeinek kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz tumulua adierazteko hitza da kurgan) ehorzketarako du ezaugarri nagusia. Marija Gimbutasek eta berarekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura aitzineuroparrekin lotzen dituzte. Lurralde horietatik, ondorengo mendeetan, indoeuropar hizkuntzak Europara eta Iran zein India aldera hedatzekoak ziren.

Metal Aroa

Metal Aroa Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta Historiako aldian sartzearekin batera amaitu zen. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa Anatolian eta Zagros mendietan hasi zen lehenik, K.a. VI. milurtekoan; eta Europako zati handi batean K.a. I. milurtekoan bukatu zen.

Lehenengo kobrea erabili zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta zura erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen. Ondoren brontzea lortu zuten, kobrea eta eztainua nahasiz. Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean, gogorragoa baitzen, eta ez baitzen hain errez herdoiltzen. Gero burdina lantzea lortu zuten, are gogorragoa. Horrela, gero eta arma hobeak eta metalezko beste objektu baliotsu batzuk egin ahal izan zituzten.

Metalurgia

Metalurgia metalak dituzten mineraletatik metalak lortzeaz eta egiteaz arduratzen den teknika da. Halaber, metalen ekoizpena aztergai eta helburu duen zientziaren izena da mineral direnetik landu diren arte. Aleazioak ere metalurgiaren aztergai dira.

Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian

Neolito-Kalkolito aroetan Euskal Herrian garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren. Ekonomiaren oinarriak nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren aro honetan, eta horrek antzinako kultura mundua goitik behera aldarazi zuen: lurralde berriak hartu zituzten gizataldeek bizitoki, bizitokiak haitzuloetatik kanpo hasi ziren eraikitzen (garai honetako aztarnategi ugari aurkitu dira haitzulo eta harpeetatik at), industria berriak asmatu ziren, gizarte molde konplexuagoak eratu ziren eta sinbolo eta hiletei dagokienez mundu berri bat sortu zen, eta trikuharriak, tumuluak eta haitzulo barneko errausketak egiten hasi ziren. Aldaketa eta dinamismo handiko garaia izan zen, zalantzarik gabe, eta horrela, kanpai formako ontzien zabalkundea, metala lantzeko teknologien transmisioa edo apaingarrien ugaltzea Euskal Herrian bizi ziren gizataldeek Europako beste lurralde batzuetako kultura zirkuluekiko harremanak finkatzeko beharraren ondorio izan zirela esan daiteke.

Pikandita

Pikandita historiaurreko aztarnategia da, Ataunen, Jentilbaratza mendian dagoena. 1965ean aita Barandiaranek topaturik, abaroleku moduan erabiltzen zuten. Aziliar, Kalkolito eta Brontze Aroko aztarnak ditu

Tafalla

Tafalla Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Erriberriko merindadeko jendetsuena, eta Nafarroa Garaiko jendetsuenetan zazpigarrena; izan ere,

2014. urtean 10.966 biztanle zituen. Demografikoki, gainera, azken 100 urte hauetan biztanleria gora etorri da mantso baina etengabe.

Historikoki kokagune estrategiko garrantzitsua izan zen, hala Napoleondar Gerretan, nola Karlistaldietan.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.