Jugoslaviako Errepublika Federala

Jugoslaviako Errepublika Federala edo Jugoslavia (Savezna Republika Jugoslavija serbieraz) 1992ko apirilaren 27an Serbia eta Montenegroren arteko batasunatik (Voivodina eta Kosovoko lurralde autonomoak barne) Europan sortu zen estatu independientea izan zen. 1992an, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista desegin ostean, egitura federalarekin jarraitu nahi izan zuen lurralde bakarra izan zen; Kroazia, Eslovenia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia independizatu baitziren.

2003an federazioa izatetik konfederazio izatera igaro zen, Serbia eta Montenegroren izendapenarekin. 2006ko maiatzaren 21aren erreferendumak Montenegroko errepublikaren aldeko jarrera berretsi zuen Serbia eta Montenegroko konfederazioa bukaera emanez.

Scg01
Scg02
Jugoslaviako Errepublika Federala
Савезна Република Југославија
Savezna Republika Jugoslavija
1992 – 2003
Errepublika federala
bandera

armarria

Europe location SCG
Geografia
Hiriburua Small Coat of Arms Belgrade.svg Belgrad
Biztanleria 10.656.929
Azalera 102.350 km2 km²
Telefono aurrizkia +381
Domeinua ..yu (TLD)
Ekonomia
Dirua Serbiar dinarra ($, CSD)
Euro (€, EUR)
Kultura
Hizkuntza(k) Serbiera
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa
Historia
Sorrera 1992
Desagerpena 2003
Aurrekoa
Flag of Yugoslavia (1946-1992).svgJugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Ondorengoa
Serbia eta MontenegroFlag of Yugoslavia (1992–2003); Flag of Serbia and Montenegro (2003–2006).svg
EuroBasket

EuroBasket edo FIBA Europako Saskibaloi Txapelketa bi urtean behin eta gizonezkoen artean Europan egiten den saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da. FIBAk antolatzen du.

1935ean antolatu zuten lehenengo edizioa, eta 1947tik bi urtetik behin jokatzen dute. Olinpiar Jokoak eta Munduko Saskibaloi Txapelketarako sailkatzeko ere balio du.

SESBeko saskibaloi selekzio nazionala historia osoan zehar titulu gehien (14) eskuratu dituena da. Azken 5 ekitaldietatik hiru Espainiako selekzioak irabazi ditu.

Filip Filipović

Filip Filipović (serbieraz: Филип Филиповић; Belgrad, Serbia —garai hartan, Jugoslaviako zatia—, 1987ko maiatzaren 2a) waterpolo jokalaria da. 1,98 m luze da, eta 100 kg pisatzen du.

ISO 4217

ISO 4217 diruak izendatzeko hiru letrako nazioarteko kodeak zehazten dituen estandar bat da, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ingelesez: International Organization for Standardization, ISO) emana.

ISO 4217 kode zerrenda mundu zabaleko banku eta enpresetan erabiltzen den araua da, diruak izendatzeko. Hainbat herrialdetan kode hori oso zabaldua dago, truke interesetan eta billeteetan agertzen delako, batzuetan ikurrak nahasgarri izan baitaitezke.

Ipar Mazedoniako Errepublika

Ipar Mazedonia (mazedonieraz: Северна Македонија, Severna Makedonija, [ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatuta), ofizialki Ipar Mazedoniako Errepublika (mazedonieraz: Република Северна Македонија, Republika Severna Makedonija [rɛˈpublika ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatua), Europako estatu itsasgabea da, Balkanetako penintsulan kokatua. Mugakide ditu Serbia eta Kosovo iparraldean, Albania mendebaldean, Grezia hegoaldean eta Bulgaria ekialdean. Hiriburua Skopje da.

1991ko irailaren 8an independentzia aldarrikatu zuenetik 2019ko otsailaren 12ra estatuak Mazedoniako Errepublika izen ofiziala eta Mazedonia izen laburtua erabili zituen. Izen horien erabilerak Greziarekin gatazka piztu zuen. Izan ere, Greziak izen bereko eskualde historiko bat duenez, ez zizkion izen horiek erabiltzea onartzen. Horregatik, gatazkak iraun zuen bitartean, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia (ingelesezko Former Yugoslavian Republic of Macedoniatik) behin-behineko izendapen ofiziala erabili zuen nazioarteko erakundeetan.Ipar Mazedonia NBEko kide da, baita Europako Kontseiluko kidea ere. Horiez gain, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundean eta Munduko Merkataritza Erakundean parte hartzen du. 2005eko abendutik, Europako Batasunean sartzeko hautagaia da, baita NATOn sartzekoa ere.

Jugoslavia

Jugoslavia (serbokroazieraz: Jugoslavija/Југославија; eslovenieraz: Jugoslavija; mazedonieraz: Југославија; Panoniako errutenieraz: Югославия) XX. mendean Europako Hegoekialde eta erdialdean zegoen herrialde bat izan zen.

Etimologikoki, "Eslaviako hegoaldea" esan nahi du.

Jugoslaviako futbol selekzio nazionala

Jugoslaviako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia izan zen. 1920an sortu zenean Serbiarren, kroaziarren eta esloveniarren erresuma zuen herrialdeak eta 1929an Jugoslaviako Erresuma izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran komunistak nagusitzean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista hartu zuen eta horrela iraun zuen 1992an Balkanetako Gerraren ondorioz herrialdea zatikaturik gelditu zen arte. Serbiak eta Montenegrok ordea elkarrekin jarraitu zuten eta Jugoslaviako Errepublika Federala osatu zuten, baina hau ezin da talde bera balitz bezala kontatu. Ez zuen gainera emaitza aipagarririk lortu.

Jugoslaviako futbol selekzio nazionalak iraun zuen bitartean emaitza onak eskuratu zituen, Joko Olinpikoetako futbol txapelketa bat irabazi eta Europako Futbol Txapelketan bi aldiz finalean izan zelarik.

Azken partida Amsterdamen jokatu zuen, 1992ko martxoaren 25ean, eta galdu egin zuen Herbehereen aurka 2-0 emaitzaz.

Jugoslaviaren desegitea

Jugoslaviaren desegitea antzinako europar herrialde horren banantzea izan zen, gerrek eta eztabaida politikoek eragina. Jugoslaviak Balkanak bateratu zituen, mendetako gatazka etniko bat jasaten zuen eskualdea. Herrialdea sei errepublika federalek eta bi probintzia autonomoek osatuta zegoen, bakoitzak bere herria zuena. 1990eko hamarkadan zortzi entitate hauek sei estatutan banatu zen: Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta azken honen barnean zeuden bi probintzia autonomoak: Kosovo eta Metohia eta Vojvodina. Baina herrialde hauen barnean ez zegoen homogeneotasunik, adibidez, Bosnia-Herzegovina 1465etik aurrera ez zen herrialde independentea izan eta etnikoki bere biztanleriaren %44a bosniakoa, %33a serbiarra eta %18a kroaziarra ziren. Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, zazpi muga, sei errepublika, bost herritartasun, lau hizkuntza, hiru erlijio eta alfabeto bi zituen, baina buruzagi bakarra.

Herrialde bakoitzaren politikariek nazionalismoa piztu zuten eta Bosnia, Kroazia eta Serbiako mugek liskarrak sortu zituzten, batez ere Serbia Handia eta Kroazia Handiaren nahiak betetzeko.

Mediterraneoko Jokoak

Mediterraneoko Jokoak Mediterraneo itsasoaren inguruan herrialdeentzat antolatutako kirol askotako ekitaldia da, lau urtero egiten dena. Ideia Londresko Olinpiar Jokoetan Muhammed Taher Pashak proposatu eta 1951an antolatu zuten lehendabizikoz.

Milorad Pavić (idazlea)

Milorad Pavić (Belgrad, Jugoslaviako Erresuma, 1929ko urriaren 15a - Belgrad, Serbia, 2009ko azaroaren 30a) serbiar idazlea izan zen.

Momir Bulatoviċ

Momir Bulatović (serbieraz: Момир Булатовић; Belgrad, 1956ko irailaren 21a - Podgorica, 2019ko ekainaren 30a) Montenegroko politikaria izan zen.

Montenegroko Komunisten Ligaren kidea eta 1989an bere presidentea izan zen. Jugoslaviaren desegitearen ondoren Montenegroko Jugoslaviako Errepublikaren presidente bihurtu zen 1990 eta 1998 bitartean. Jugoslaviako lehen ministroa izan zen ere 1998 eta 2000 bitartean.

Monica Seles

Monica Seles (serbieraz: Моника Селеш, Monika Seleš; hungarieraz: Szeles Mónika; Novi Sad, Voivodina, gaur egun Serbia, 1973ko abenduaren 2a) estatubatuar tenis-jokalari ohia da, jatorriz jugoslaviarra. Oso gaztetatik nabarmendu zen tenisean, eta Estatu Batuetara aldatu zen hamar urte bete aurretik, prestakuntza hobetzearren. 1989an iritsi zen profesionalen mailara, eta 1990ean irabazi zuen Roland Garros lehiaketa: Roland Garrosen historiako irabazle gazteena izan zen. 1991n, Emakumezkoen Nazioarteko Tenis Elkartearen sailkapeneko jokalaririk onena izendatu zuten. Hamazazpi urterekin, gazteena izan zen maila horretara iristen. Urte hartan eta 1992an, Australiako Irekia irabazi zuen, eta 1992an, Estatu Batuetakoa. 1993an, hurrenez hurreneko Australiako hirugarren txapelketa irabazi zuen. 1993an, labankada bat eman zioten partida baten ondoren, eta tenis profesionala alde batera utzita egon zen 1995era arte, zaurietatik sendatu zen arren erasoak ondorio psikologikoak eragin baitzizkion. Lehiaketetara itzuli eta hurrengo urtean, 1996an, laugarrenez lortu zuen garaipena Australiako Irekian.

Serbia

Serbia (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Serbia eta Montenegro

Serbia eta Montenegro Serbia eta Montenegro jugoslaviar errepublikek osatu zuten Estatu batasun bat izan zen (batasun politikoa). Europa erdi-hegoaldean kokatua, Balkanen penintsularen mendebaldean eta mugakide Bosnia eta Herzegovina eta Kroazia mendebaldean, Hungaria iparraldean, Errumania eta Bulgaria ekialdean, Mazedoniako Errepublika hegoaldean eta Albania hego-mendebaldean zituen.

Antzinako batasuneko eta gaur egungo Serbiaren hiriburua Belgrad da; Montenegroko hiriburua aldiz, Podgorica da.

Slobodan Milošević

Slobodan Milošević, serbieraz: Слободан Милошевић, ahoskera sloˈbodan miˈloʃevitɕ (Požarevac, Serbia, 1941eko abuztuaren 20a - Haga, Herbehereak, 2006ko martxoaren 11) politikari serbiarra izan zen. 1989tik 1997ra Serbiako presidente eta 1997tik 2000ra Jugoslaviako presidente izan zen. Jugoslaviaren desegiteak eta gerrek markatu zuten bere agintaldia. 1999an Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak (ICTY) Kroazia, Bosnia eta Kosovoko gerretan gizadiaren kontrako krimenak eta gerra krimenak egiteaz akusatu zuen. 1991n atxilotu eta Hagara eraman zuten. 2006ko martxoaren 11n espetxean hilik agertu zen .

Someone Else's America

Someone Else's America 1985eko Goran Paskaljević serbiar zinema zuzendariaren filma da.

Vlada Avramov

Vladimir "Vlada" Avramov (serbieraz: Влада Аврамов; Novi Sad, Jugoslavia 1979ko apirilaren 5a) serbiar futbol atezaina da, egun Atalanta taldean dabilena. 2007an Serbiako selekzioan debutatu zuen Vladimir Stojković ordezkatuz.

Vojislav Koštunica

Vojislav Koštunica —serbieraz: Војислав Коштуница, ahoskera: ʋǒjislaʋ koʃtǔnit͡sa— (Belgrad, Serbia, 1944ko martxoaren 24a) politikaria da.

Željko Ražnatović

Željko Ražnatović, serbieraz: Жељко Ражнатовић, ezizenez Arkan (1952ko apirilaren 17a, Brežice, Eslovenia - 2000ko urtarrilaren 15a, Belgrad, Serbia) serbiar buruzagi paramilitar bat izan zen.

Gaztetan Jugoslaviarik alde egin eta gaizkilea izan zen, Europako herrialde askotan lapurreta eta hilketen inguruneko ikerketen ondorioz atxilotua izan zelarik: Belgika, Alemania, Suedia, Austria, Herbehereak, Italia, Suitza... 1977an Belgikatik ihes egin eta jaioterrira itzuli zen. Han Stane Dolanc militar buruzagiaren adiskide bilakatu eta Jugoslaviako Polizia Sekretuko kide eta Josip Broz Tito diktadorearen inguruko pertsona ere bihurtu zen. Arkan arazoetan sartu ezkero, hantxe zegoen Dolanc hura katramilatik ateratzeko.

1990eko hamarkadan Jugoslaviako Gerretan Arkanen tigreak unitate militar izugarriaren buru zelarik sarraski ugari burutu zituen, ondorioz serbiar nazionalismoarentzat gerra heroia baldin bada ere, kroaziar, bosniar eta montenegroarrentzat pertsona gorrotogarria izan zen, hainbat gerra krimen leporatu izan zitzaizkiolarik.

2000ko urtarrilaren 15an Belgrado hiriko Hotel Intercontinental hotelean zegoela, 23 urtetako Dobrosav Gavrić polizia ohiak tiroz erail zuen.

Živojin Pavlović

Živojin "Žika" Pavlović (serbieraz: Живојин Павловић; Šabac, 1933ko apirilaren 15a - Belgrad, 1998ko azaroaren 29a) serbiar zinemagile eta idazlea izan zen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.