Judithen liburua

Judithen liburua (hebreeraz יְהוּדִית Yehudit "bedeinkatua") Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa da, juduek eta protestante gehienek onartzen ez dutena.

Holofernes asiriarrak Betulia hiriari egindako erasoa kontatzen du, eta nola azkenean Israelek irabazi zuen Judithi esker.

Liburua anakronismoz beterik dagoenez, aditu askok ez dute fidagarritzat hartzen eta, batzutan, lehenengo eleberri historikotzat [1]

Judith Beheading Holofernes by Caravaggio
Caravaggioren "Judith Holofernesen burua mozten"

Argumentua

Judith Manasesen alarguntsa izan zen. Holofernesen ostea Betuliara joan zen hiri hori menderatzeko asmoz. Hori galarazteko, apaindu eta Holofernesengana joan zen Judith. Buruzagia liluratuta utzi zuen eta berarekin zegoela, burua moztu zion Judithek.

Erreferentziak

  1. newadvent.org Catholic Encyclopedia
Judith eta Holofernes (Artemisia Gentileschi, Napoli)

Judith eta Holofernes margoa, olio-pintura mihisean. Artemisia Gentileschi margolari italiarrak 1612 eta 1613 bitartean egindako lana da. Capodimonte Napoliko museo nazionalean gordetzen da.

Historialariek lan honi buruzko interpretazio biografiko asko egin dituzte, eta litekeena da Gentileschiren bizitzarekin zuzenki erlazionatua egotea: 1611. urtean, 19 urte zituela, Agostino Tassi pintoreak bortxatu egin zuen. Handik hain denbora gutxira lan hau margotu izana (Gentileschi Erroman bizi izan zen bitartean), lotua egon daiteke gertaerarekin. Konposizioan eta ekintzaren deskribapen indartsuan, indarkeria agerikoa eta mendekuzko amorrua oso ebidenteak dira: sinbolikoki bortxaketa baten epaitzat har daiteke, oso litekeena da hala izatea. Gainera, Judithen pertsonaian Gentileschiren autoerretratua dagoela uste izan da. Gaia, berriz, Judith eta Holofernesen istorioa, Bibliako Judithen liburuko pasartea, nahiko ohikoa zen garai hartan eta Gentileschiren aurrekari eta maisu estetikoak, Caravaggiok, margotu izan zuen adibidez.

Napolitik Bilbora etorri zen margolan hau 2008. urtean, Arte Ederren Museoan egin zen erakusketa batera.

Gentileschirentzat esanguratsua behar zuen artelanak nolabait, urte batzuen buruan berregin egin baitzuen beste margo batean, oso aldaketa txikiekin: Florentziako Uffizi Galerian dagoen margo berriagoan, Judithek soineko horia du urdinaren ordez.

Judith eta Holofernes (Caravaggio)

Judith eta Holofernes (italieraz Giuditta e Oloferne) Caravaggiok 1602 inguruan egindako margolana da, non agertzen baita nola mozten dion burua Judithek Holofernes jeneral asiriarrari. Judithen liburuak kontatzen du Judithek, bere herriaren zerbitzuan, Holofernes seduzitu eta mozkortu zuela, gero hiltzeko. Margolana galduta egon zen eta 1950ean aurkitu zen berriz. Egun Erroman dago, Galleria Nazionale d'Arte Antica museoan.

Caravaggiok unerik dramatikoena aukeratu zuen oihal gainean islatzeko, burua moztearena, alegia. Argiak albo batetik jotzen ditu hiru irudiak, efektismoz, atzealde beltzaren kontrastean. Judith eta Abra neskamea eskuinaldean daude, partez Holofernesen gainean. X izpiek erakutsi dute Caravaggiok Holofernesen burua tokiz aldatu zuela lanean aritzen zela, bularraldetik aldenduz eta eskuinaldera eramanez pixka bat. Hiru pertsonaien aurpegieran ikusgai dago nolako maisutasunez gauzatzen zituen Caravaggiok gizakien emozioak. Judithenak, zehazki, erabakimena eta higuina erakusten ditu.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.