Joxemari Iriondo

Joxemari Iriondo Unanue[1] (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938ko ekainaren 10a) kazetaria da, eta lan handia egin du bertsolaritza, trikitia eta euskal kantagintza zabaltzen. Loiolako Herri Irratian izandako 22 urteko jardunean artxibo dokumental aparta osatu zuen, irratiko estudioan bertan zein hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan egindako zuzeneko grabazioez osatua. Euskal kantagintza berriari bultzada handia eman zion Iriondok, eta Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen. 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[2] Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kide da. 2018an Euskal Kazetaritza Saria jaso zuen.[3]

Joseba Iriondo kazetariaren aita da.

Joxemari Iriondo
Bizitza
Jaiotza Azpeitia1938ko ekainaren  10a (81 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Kidetza Euskaltzaindia

Biografia

Urrestilla auzoan jaio zen Joxemari Iriondo, 1938ko ekainaren 10ean. Mutil koskorra zela irratigintzak lilura piztu zion, baita euskararekin lotutako kontuek ere. Soldadutzan egin zituen lehen irratsaioak, Sidi Ifnin (Maroko) eta handik itzulitakoan, Loiolako Herri Irrati hasi berrian hartu zuten lanerako, 1961. urtean. Kontabilitatea eramaten zuen hasieran, baina pixkanaka kazetari lanak egitera pasatu zen. Herrietako informazioa jorratu zuen hasieran, eta geroago elkarrizketak eta euskal kulturarekin lotutako gaiak. Bertsozale eta trikitizale amorratua zen eta saioak eta erromeriak grabatzen hasi zen, ondoren irratian emateko. Beste batzuetan, trikitilariak, bertsolariak edota kantariak estudiora joaten ziren, grabatzera. Geroago, beste zeregin batzuk ere hartu zituen bere gain; esaterako, gai-jartzaile lanetan aritu zen hainbat urtez, bertsolari gazteen txapelketa antolatu zuen Herri Irratian eta 1962an, trikitilarien sariketa antolatzen hasi zen. Trikitia bultzatzeko egindako lanarengatik, EITBk omenaldia egin zion 2006. urtean, San Jose Eguneko Trikiti Jaialdian.

Beste zaletasun nagusia kantagintza zuen eta hor ere lan eskerga zor zaio, kantari berriak ezagutzera eman zituelako 60ko hamarkadan. Julen Lekuona, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Oskarbi eta hain ezagunak egin ez ziren beste hainbat abeslari irratira eraman zituen, zuzeneko grabazioak egiteko. Halaber, Ez Dok Amairu taldea eratzeko bileretan parte hartu zuen. "Artze, Lourdes [Iriondo] eta hirurok bildu ginen, eta erabaki genuen bilera bat egin behar genuela euskaraz kantatzen zutenekin. Donostiako Iturriotz tabernan bildu ginen. Hamabost egunera beste bilera bat egin genuen, eta erabaki genuen talde bat sortu behar genuela. Izena gero onartu zen: Ez Dok Amairu. Nire borroka zen jesuitek eta zuzendariek nola hartuko zituzten kanta haiek. Oso ondo hartu zituzten, ez nuen inolako oztoporik izan. Niretzat zoragarria izan zen artista haiek denak grabatzea. Lanean jardundako 42 urteko unerik politena izan zen hori".[4]

Hogeita bi urtez aritu zen Iriondo Herri Irratian lanean, eta 1975ean hura utzi eta TVEko Telenorte-n hasi zen beharrean, Euskalerria saioan astero erreportaje bat eginez. 1983an EITBn sartu zen eta 1985ean, ETBko zuzendari izendatu zuten. 1989tik 1998ra bitartean, EITBko irratietako burua izan zen. 2003. urtean erretiroa hartu zuen.

Hainbat biografia idatzi ditu: Lourdes Iriondo, Estitxu, Julen Lekuona, Inazio Eizmendi Basarri, Joxemari Aranalde, Auntxa eta Iturbidetarrak...

Erreferentziak

  1. Hedabideetan haren izena Joxe Mari edo Jose Maria idatzita ere ageri da, baina berak Joxemari izenpetzen du. Ikus, adibidez, berak idatzitako «Antonio Zavalaren hilberri-txostena» (Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-02-01).
  2. Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: «Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainak diploma jaso du», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-03-30.
  3.   «Joxe Mari Iriondok 'Euskal Kazetaritza Saria' jasoko du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-08 .
  4. Berria, 2003ko irailaren 21a.

Kanpo loturak

1938

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Ameslariak

Ameslariak taldea Bergaran sortu zen, Gipuzkoan, 1967. urtean. Jose Luis Mendia, Ramon Arbizu, Justo Idigoras, Javier Arbizu eta Iñaki Arriaran ziren taldeko abeslariak. Herrietako jaietan, dantzalekuetan eta antzeztokietan aritu ziren emanaldiak egiten.

Antonio Aranaga

Antonio Aranaga Auntxa (Urrestilla, 1910eko otsailaren 20a - ib., 2001eko abenduaren 13a) euskal trikilaria izan zen.

Jazinto Rivas Elgetaren ikaslea, Migel Arregi Iturbiderekin batera aritu zen.

Franzisko Antonio Aranaga Aramendi, Auntxa bezala ezagun egin zen Urrestilako trikitilaria da. 1910. urtean Urrestillako Zubiondo etxean, eta bertan bizi izan zen 2001. Urtean abenduaren 13an Santaluzi egunez hil zen arte.

Antonio Zavala

Aita Antonio Zavala Echeverria (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko urtarrilaren 23a - Xabier, Nafarroa Garaia, 2009ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea izan zen. Kazetaritzari ere ekin zion, La Voz de España, Diario del Alto Aragón eta El Diario Vasco egunkarietarako idatzita. Orobat, mendizale sutsua izan zen.

Artze anaiak

Artze anaiak Joxean edo JosAnton (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-2018) eta Jesus Mari (Usurbil, 1945-2002) ziren. Txalaparta ahanzturatik jalgi, eta kultur adierazpide garaikide eta modernoetara egokitu zuen taldea osatu zuten. Ez Dok Amairu taldeko kide izan ziren, eta taldearen ikuskizunetan leku garrantzitsu eta duina eman zioten txalapartari. Ez Dok Amairutik kanpo ere, musikari garaikide bikainekin elkarlanean aritu ziren txalapartari gisa. JosAnton Artze txalapartari buruzko disko-liburua prestatzen ari da egun, anaia zenarekin batera egindako grabazioetan oinarrituta.

Bittor Egurrola

Bittor Egurrola (Gernika), 1968tik 1970era bitartean aritutako abeslari bizkaitarra da. Tarte horretan hainbat sari irabazi zituen, jaialdi andana egin zuen, gehienak Bizkaian, Cinsa diskoetxeak argitaraturiko bi disko txiki grabatu zituen eta Herrikoi taldeko kide izan zen, Maite Idirin, Naikari, Zintzoak, Beti-Alai eta Olangarekin batera.

Ekainaren 10

Ekainaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita batgarren eguna da, 162garrena bisurteetan. 204 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Erlak

Erlak Benantxi Eizagirrek eta Lourdes Agirregomezkortak osatu zuten Erlak bikotea, 1968ko udan. Berehala jaso zuten lehen saria, Euskal Abeslarien I. Sariketan gailendu baitziren Alegian (Gipuzkoa), taldeen mailan. Benito Lertxundi eta Julen Lekuona ziren epaimahaikideen artean. Bikotearen kanturik ezagunena "Kennedy" izan zen.

Estitxu

Estitxu izenez ezaguna den Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze, Lapurdi, 1944ko ekainaren 4a - Bilbo, Bizkaia, 1993ko otsailaren 24a) euskal abeslaria izan zen, Beskoitzeko urretxindorra ezizenez ere ezaguna. Euskal muskagintzaren sinboloetako bat da.

Euskal Kantagintza Berria

Euskal Kantagintza Berria euskal kulturako mugimendua izan zen, 1961etik 1980ko hamarkadara arte Euskal Herrian jardun zuena. Nova Cançó Catalana-ri jarraituz sortu zen, euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, kanta zahar horiek hartu eta jantzi berriekin aurkeztu zituzten, bai eta euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ere, euskaldun jendea pizteko, «zegoen egoeratik esnatzeko».Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat. Edukiaren aldetik, Nova Cançó mugimenduan bezala, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten, Frankismo garai hartan. Baina, Katalunian ez bezala, Euskal Herrian elebakarra izan zen kantagintza hori (hain zuzen ere, euskaratik datorkio euskal izendapena). Katalunian elebitasunera jo zuen hainbat kantarik (Joan Manuel Serratek, kasu).XIX. mende bukaeratik zetorren kantagintza tradizionalean, abestaldeen kantu polifonikoa zen nagusi: abesbatzak, zortzikoteak, kantutegi tradizionaleko abestiak, musika klasikoaren ildoari jarraitzen zioten zenbait tenorino eta opera abeslari... Kantagintza Berriak, ideologia berriak sartzeaz gain, kantautorearen irudia ekarri zuen agertokira. Taldeetan abesteko ohituraren aurrean, kantautoreak «bakardadearen aroa» hasi zuen, JosAnton Artzeren hitzetan; kantautorea bakarrik dago taulen gainean, munduari, bizi dituen arazoen aurrean, askatasun mezu bat kantatzen.

Euskaltzaindia

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da, 1919an sortua. Gehienez, 32 euskaltzain osoz osatzen da (2007 arte, 24 euskaltzain oso ziren) eta, Euskaltzain oso horiez gainera, baditu —kopuru mugarik gabe— hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko ere. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.

Euskaltzaindia, zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira eta, egun, lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Faustino Azpiazu

Faustino Azpiazu Salegi "Sakabi" (1916ko irailaren 11a, Lastur, Deba, Gipuzkoa - 1995ko maiatzaren 27a, Azpeitia) euskal trikilari bat izan zen. Joxe Mari Urbieta Egañazpirekin batera Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.

1963an Trikitixa de Azpeitia izenburupean lau abesti banadun bi disko txiki argitaratu zituzten. 1970an Espainiako Gerra Zibila ondorengo lehenbiziko Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten. 1973an Columbia diskoetxean Trikitixa - Zure Urte Betetzia diskoa argitaratu zuten eta 1975an Edigsa-Herri Gogoa diskoetxearekin Sabaki eta Egañazpi trikitilariak diskoa.

2003an Iñigo Aranbarrik Trikitilari Ekartearen laguntzaz Sakabiri buruzko Soinu txikiaren handitasuna izeneko liburua idatzi zuen,elkarte honetako Trikitiaren Liburutegia delakoaren barnean, elkarteak urtero liburu bat argitaratu ohi duelarik.

Imuntzo eta Beloki

Imuntzo eta Beloki Kepa Junkerak eta Joseba Tapiak irekitako bide berritzailetik, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo (soinu txikia) eta Eleuterio Jauregi Belokik (panderoa, ahotsa) erritmo berriak erantsi dizkiote trikiti tradizionalari 1991n elkarrekin jotzeari ekin ziotenetik: tex-mex, cajun, country... Ibilbide oparoa garatu dute ia hogei urtean, sei disko kaleratu baitituzte eta ehunka plaza eta erromerietan aritu, betiere umorea, giro ona eta dantzarako gogoa ekarriz.

Joseba Iriondo

Joseba Iriondo Orbegozo (1969, Azpeitia, Gipuzkoa) euskal kazetari, telebista aurkezle eta irrati esatari bat da. Joxemari Iriondo kazetariaren semea da. Euskal Telebistaren albistegietako aurkezlea izan zen zortzi urtez.

Lourdes Iriondo

Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko martxoaren 27a - Urnieta, Gipuzkoa, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria izan zen. Ez Dok Amairu taldearen kidea izan zen hasieratik. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen. Talde bereko kidea zen Xabier Leterekin ezkondu zen.

Manuel Sein

Manuel Sein Usandizaga, izengoitiz Xanpun (Senpere, Lapurdi, 1928ko abenduaren 21a – Donibane Lohizune, Lapurdi, 2002ko urtarrilaren 14a) bertsolaria izan zen. Sei urte zituenetik Urruñan bizi izan zen. Urruñako plazan kantatu zuen lehenbizikoz Errexil bertsolariarekin batera. Xalbadorrekin eta Mattinekin batera kantatu zuen harrezkero. 1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera iritsi zen.

Maribel Aizarna

Maribel Aizarna Letamendia (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1961eko urtarrilaren 12a) euskal kazetari eta telebista aurkezlea da. Euskal Irrati Telebistan ibilbide luzea egindakoa, ibilbide horretako urte gehientsuenak ETB 1eko Gaur egun albistegiak aurkezten pasa ditu. ETBren aurpegi beteranoenetakoa izanik, euskarazko telebistaren aitzindaritzat jotzen da.

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.