Josue

Josue (hebreeraz: יְהוֹשֻׁעַ‎ Yĕhôshúa‘; antzinako grezieraz: Ἰησοῦς; arabieraz: يوشع بن نون‎ Yūshaʿ ibn Nūn) Bibliako pertsonaia da, Nunen semea. Efraimen leinukoa zen. Moisesen jarraitzailea izan zen, eta haren lanari jarraitu zion. Israelgo herria Kanaanera eramateko agindua eman zion Jainkoak. Jordan ibaia zeharkatu zuen, bertako herriak menderatu zituen, eta leinuen artean banatu zuen Palestina. Elezaharraren arabera, berak zeharkatu zuen Jordan ibaia hango ura bi zatitan banatuta; Jerikoko harresia bota zuen, eta Eguzkiaren ibilbidea gelditu zuen Gabaongo borrokan.

Dore joshua sun
Josue Jainkoari otoi egiten, Gustave Dorérena.

Erreferentziak

Apaiz nagusi (judaismoa)

Apaiz nagusia, apaizburu edo abade nagusi (hebreeraz: כהן גדול‎, Cohen Gadol) Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua zen. Gurtza eta sakrifizioak koordinatzen zituen, hasieran tabernakuluan, gero Jerusalemgo tenpluan.

Ben Siraken Liburua

Ben Siraken Liburua edo Siraken Jakinduriaren Liburua (hebreeraz: חכמת יהושע בן סירא‎) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Olerki eta Jakituriazko liburuen sailekoa. Biblian, Jakinduriaren Liburua du aurrean, eta Baruken Liburua ondotik.

Egilea Simon ben Yeshua ben Eliezer ben Sira omen zuen.

Biblia

Biblia (antzinako grezieraz: τὰ βιβλία, tà biblía, «Liburuak») judaismoaren, samaritanismoaren, kristautasunaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei.

Bi atal nagusi ditu, Hebrear Biblia eta kristauen Itun Berria. Kristauek Hebrear Bibliari Itun Zahar deitzen diote. Hebrear Bibliako testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren judu dizipuluak zirela uste eta sinesten da. Kristau denominazioen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Bibliako aipuak

Biblia aipatzen denean, normalean liburuaren izena (liburua, Bibliaren zentzuan alegia) aipatzen dugu (batzuetan laburdurarekin), gero kapitulu-zenbakia eta, koma baten ondoren, bertset zehatza edo marratxoz banatuta, zein bertsetatik zenbatgarreneraino den pasarte zehatza.

Bibliaren zein bertsioz ari garen ere aipagarria izan daiteke. Euskararen kasuan, erreferentziazko testutzat har daitekeena Elizen Arteko Biblia da, euskara batuan argitaratua.

Galileako itsasoa

Galileako itsasoa edo Kinneret aintzira —antzina: Genesaret aintzira edo Tiberiadeko itsasoa— (hebreeraz כִּנֶּרֶת , "Kinéret" hebreerazko kinorretik (kinnor) bere formagatik, Zenbakiak 34:11, Josue 13:27, eta arabieraz بحيرة طبريا, Bujayrat Tibiriyā) mendebaldeko Asiako ur gezako laku bat da, Ekialde Hurbilean dagoena eta Israelen lurraldearen barnean, bere ipar-ekialdeko kostaldean dagoen 10 metroko zabalera duen kostalde lerro bat barne.

Bere jatorria tektonikoa da, Afrikako Rift Haran Handiarekin lotua dagoena, iparraldetik hegoaldera 21 kilometroko luzera eta ekialdetik mendebalderako 13 kilometrokoa , 48 metroko gehiengo sakonera eta, uraren mailaren azpitik, 212 metroko garaierarekin, munduko ur gezako lakurik baxuena bihurtzen duena. Bere sakonera gehieneko puntua, itsasoaren mailaren azpitik 260 metrora dago, bere zirkunferentzia gehiena 53 kilometrokoa eta bere hedadura 166 kilometro karratukoa diren bitartean.

Beste iturburu batzuetaz gain, jasotzen duen ur gehiena, Jordan ibaitik dator, iparraldeko kostaldean itsasoratzen dena, eta lakuaren hegoaldetik ura ateratzen duena. Bere ibarrean dauden herri garrantzitsuak Tiberiades eta Ein Gev dira. Kanalizatze lan berriek, hiriak ur gezaz hornitzea ahalbidetu dute, baita herrialdearen hegoaldean dagoen Negev basamorturaino nekazaritza ureztatzea ere. Israelen kontsumorako eta ureztatzerako ur edangarriaren %30a ematen du.

Laku hau garrantzitsua da kristauentzat, laku honen uren gainean, Jesus oinez ibili zela uste baitute. Lakua Biblian aipatzen da Israeleko erregeen garaitik. Mendebaldeko ibarrean, Tiberiades hiria dago, Herodes Antipasek, Tiberio erromatar enperadorearen omenez eraikia.

Georg Friedrich Händel

Georg Friedrich Händel (NAF: [ˈhɛndəl]) (Halle, Saxonia-Anhalt, Alemania, 1685eko martxoaren 5agreg./otsailaren 23ajul. - Londres, Ingalaterra, 1759ko apirilaren 14a) musikari barroko alemaniarra izan zen, konposatu zituen opera, concerti grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu.

Gezer

Gezer (hebreeraz: גֶּזֶר) Kanaango hiri-estatua izan zen, Judeako mendien eta Shfelaren ondoan zegoena. Tel Gezer (baita Tell el-Jezer ere) izeneko aztarnategi arkeologikoa Jerusalem eta Tel Aviv arteko bidean dago. Biblian Josue eta Salomonarekin lotuta dago.

Hazor

Hazor edo Tel Hazor (hebreeraz: תל חצור‎), baita Hatzor eta Tell el-Qedah ere, antzinako hiria eta egungo aztarnategi arkeologikoa da, iparraldeko Galilean dagoena. Brontze Aro Ertainean (c. K.a. 1750) eta Israelgo Erresumaren garaian (K.a. IX. mendean), herrialdeko hiri gotorturik handiena izan zen eta baita Ekialde Hurbileko nagusienetariko bat ere. Josueren Liburuan, " aldi hartan inguru haietako erreinuetako hiriburua" zela diote. (Josue, 11,11)

2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Irailaren 1

Irailaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita laugarren eguna da, 245.a bisurteetan. 121 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Itun-kutxa

Itun-kutxa (hebreeraz: אָרוֹן הַבְּרִית ʾĀrôn Hābərît, egun Aron Habrit ahoskatua), Irteeraren arabera Hamar Aginduak idatzirik zituzten legearen harlauzak barnean zituen kutxa izan zen. Irteera, Zenbakiak, eta Hebrearrei liburuen arabera, Aaronen makila, mana-pitxer bat eta Moisesek idatzitako lehendabiziko Torah-biribilkia ere bazituen; hala ere, Erregeen lehenengo liburuak Salomonen erreinaldian bi harlauzak besterik ez zituela dio.. Irteeraren arabera, Jaungoikoak Moisesi Sinai mendian kutxa egiteko agindua eman zion..

Bibliaren arabera, israeldarrak Egiptotik irten zirenean, apaizek herria eta armadatik 2.000 besabete aurrean itun-kutxa zeramaten. Jordan ibaiatik gertu zeudela, honen urak ireki eta israeldarrak pasatzeko gai izan ziren (Josue. 3:15-16; 4:7-18). Jeriko hiria ere, itun-kutxari esker hartu zuten (Josue. 6:4-20). Ez dago garai haietako iturririk itun-kutxari buruz Biblia baino.

Itun Zaharra

Itun Zaharra kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu, juduen liburu sakratuak hain zuzen. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grekerara itzuli zen bertsioan (Hirurogeita hamarrak) beste liburu batzuk gehitu ziren. Azken bertsio hau da Eliza Katolikoak sakratutzat hartzen duena, latinez idatzitako Vulgata bertsioa hain zuzen. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak hartzen dituzte sakratutzat soilik. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (bigarren kanonekoak esan nahi du).

Jehovaren Lekukoak

Jehovaren Lekukoak elkarte erlijioso kristaua da, kristau kongregazio milenarista, Charles Taze Russellek (1852-1916) 1875an Pittsburghen sortua. Joseph Franklin Rutherfordek (1869–1942), bigarren presidentea izan zenak, 1931. urtean Jehovaren Lekukoak izena jarri zion. Izena ez ezik, Russell-en doktrina guztia ere errotik eraldatu zuen.

Gure artean bereziki ezagunak dira atez ate beren sinesmenak zabaltzen dituztelako. Jesukristo itzuli dela eta, horren ondorioz, Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat. Ez dute politikan parte hartzen, ez dute odol transfusiorik onartzen, ez eta erlijio kutsuko jairik ere (Eguberriak, Inauteriak, urtemugak, e.a.) Beste erlijio edo sinesmen guztiak satanikotzat jotzen dituzte.

Jehovaren Lekukoen erlijioa 1915ean sartu zen Espainian: oso aktiboki aritu ziren 1939ko otsailaren 2an Francok legez kanpo utzi zituen arte (katolizismoa izan ezik, beste erlijio guztiak ere legez kanpo utzi zituen). Europan, milaka Lekukok Hitlerren jazarpen bortitza jasan zuten eta horietako asko kontzentrazio esparruetan hil ziren. Halere, Frankismoaren garaian, Lekukoek klandestinitatean beren sinesmenak zabaltzen segitu zuten; haien zenbait partaide-buru urte luzez kartzelan izan ziren eta fededun bat, Tenerifeko Antonio Gargallo Mejia, fusilatua izan zen.

Ebanjelioa aldarrikatzeko asmoz, 1957an Lekukoen zenbait aitzindari Bilbora eta Donostiara joan ziren bizitzera; haien inguruan osatu ziren lehen kongregazioak. 2010eko hasieran. 61 kongregazio zituzten EAEan (36, Bizkaian; 21, Gipuzkoan; eta 4, Araban): guztira, 4.670 fededun. Erlijio horretako fededunen profila askotarikoa da, bai egoera sozioekonomikoaren alorrean, bai heziketa eta formakuntzarenean. Hizkuntzari dagokionez, Hego Euskal Herrian bilera gehienak gaztelaniaz izaten dira; halere, azken urteotan, erlijio horretara gero eta etorkin gehiago ari direnez hurbiltzen, zenbait bilera ingelesez, txineraz eta beste hizkuntzetan ere egiten dituzte, beharren arabera. 2012an, lehen aldiz bilerak euskaraz egiten hasi ziren.

Egoera legalari dagokionez, Jehovaren Lekuko Kristauak Espainiako Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatu ziren 1970an (1970/07/10eko 024-SG/A zenbakia). 2006an «Errotze nabaria» estatusa lortu zuten.

Josue Souza Santos

Josue Souza Santos (1987ko uztailaren 10a - ) Brasilgo futbolaria da.

Hainbat futbol taldetan jokatu du, esaterako Sagan Tosu.

Josueren Liburua

Josueren liburua Bibliako Itun Zaharreko seigarren liburua da, Deuteronomioaren eta Epaileen liburuaren artean kokatua.

Israeldarrek Kanaan lurraldea nola konkistatu eta leinuen artean nola banatu zuten kontatzen du. Liburuak garrantzia du, Pentateukoaren eta ondorengo historiaren arteko zubi eta ardatz baita. Pentateukoa burutzen du liburu honek; harekin corpus kontzeptual bat osatzen du, eta konkistaturiko lurraldean garatuko den herriaren historiari hasiera ematen dio.

Josueren liburuaren kanonikotasuna ez da inoiz ezbaian egon. Juduek eta kristauek kanonikotzat ematen dute, eta Bibliaren bertsio guztietan agertzen da. Beraz, liburu protokanonikoetako bat da.

The Ten Commandments (1956ko filma)

The Ten Commandments (euskaraz Hamar Aginduak) 1956ko Cecil B. DeMille estatubatuar zinema zuzendariaren filma epiko ikusgarri eta erraldoi bat da. Fredric M. FrankDorothy Clarke Wilson idazlearen Prince of Egypt, J.H. Ingraham idazlearen Pillar of Fire, A.E. Southon idazlearen On Eagle's Wings eta Biblian oinarritua dago. Bertan, Charlton Heston, Yul Brynner, Anne Baxter, Edward G. Robinson, Yvonne De Carlo, Debra Paget eta John Derek aktoreek antzeztu zuten.

Filmak zazpi Oscar Sarien izendapenak jaso zituen, Efektu berezi onenen Oscar Saria (John P. Fulton) irabaziz.

Zakariasen Liburua

Zakariasen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Zakarias profetari egotzia. Badirudi erbestealdiaren ondoren idatzia izan zela, K.a. 520. urtearen inguruan, persiarrek Zorobabel gobernadore izendatu zutenean.

Liburuak 14 kapitulu ditu: zortzi jatorrizko bertsioari dagozkio, eta gainerako seiak gerora erantsi zizkioten.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.