Joseina Etxeberria

Artikulu hau Ataungo irrati esatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».

Joseina Etxeberria (Ataun, 1968-) irrati esatari gipuzkoarra da.

2017ko Irailetik Euskadi Irratiko Kantu Kontari saioa aurkezten du. Astelehenetik ostiralera, 15::00tik 16:00ra.

El Conquis (ETB2) asteazkenetako saioan musika jarri du 13 eta 14. edizioetan.

"Euskadi Gaztea"n lan egin du katearen sorreratik, 1990tik 2017ra.

Telebistan, ETB 1ean "E-Klipse" saioa aurkezten zuen 1999tik, bideoklipak erakutsiz. ETB 1 eko Kantuan saioan epaile lanetan ikusi genuen

2001ean hasi zen "Disko Festa" izeneko ekimenarekin, DJ lanak egiten.

Halaber, artikuluak idatzi izan ditu hainbat komunikabiderentzat.

Joseina Etxeberria
Bizitza
Jaiotza Ataun1968  (50/51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak Disk Jockeya, irrati-esataria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k) Gaztea
ETB 1

Kanpo loturak

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1968

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Ataun

Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinan dagoen udalerria da, Goierriko eskualdekoa. Aralarko ingurune naturalean kokatua, muga egiten du Nafarroa Garaiarekin. Lursailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena da, eta zabalenetan seigarrena da. Biztanle dentsitate oso apala du, eta nahiko ondo gorde du natura ingurunea. 1.696 biztanle zituen

2016. urtean.

Dida (irratsaioa)

Di-da, "Gaztea" irratiko eguneko lehen saioa da. Umorez, aktualitatez eta berri interesgarriz osatua.

Di-da irratsaioa goizeko 7:00etan hasten da eta 10:00etan bukatu. 7:00tik 10:00ra umorea, aktualitatea eta musikaren nahasketa bat egoten da.

Lehen denboraldia 2008ko Ekainaren 31an bukatu zen.

Bigarren denboraldia 2008ko Irailaren 8an hasi eta Uztailaren 3an bukatu zen.

Hirugarren denboraldia 2009ko Irailaren 7an hasi zen.

Laugarren denboraldia 2010eko Irailaren 20an hasi zen

Edurne Garmendia

Edurne Garmendia Fernández (1972, Ordizia, Gipuzkoa), euskal irrati esatari bat da. Mikel Garmendia ordiziar aktorearen alaba da.

Ordizian jaio arren, 1973an Mikel eta Regina gurasoak eta Mikel anaiarekin batera Donostian bizitzen jarri zenUrte luzez Euskadi Gazteako esataria izan da, eta gaur egun kate horretako Dida irratsaioa Joseina Etxeberria eta Jon Gotzon Aldaparenarekin batera aurkezten du.

Euskal Kanturik Onena

Euskal Kanturik Onena 2005ean EITBk egin zuen musika saio bat izan zen, Joseina Etxeberriak eta Edurne Ormazabalek aurkeztua. Helburua, izenburuak adierazten zuenez, gure musikaren kanta onena aukeratzea izan zen. 66 kanta aukeratu ziren eta saioan zehar jatorrizko kantariak ez ziren besteek kantatu zuten bitartean, bozketak egin ziren. Azkenik, Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" izan zen hoberentzat aukeratutako kanta.

Abestien kantariak Maider Ansa, Estitxu Pinatxo, Ainhoa Aierbe, Jon Urdangarin, Bihotz Gorospe, Afrika, Xabi San Sebastian, Patxi Gonzalez eta Juanpa izan ziren

Goierri

Goierri Gipuzkoako hego-ekialdeko muturreko eskualdea da, menditsua eta industriala. Ia 70.000 biztanle ditu, eta Beasain, Ordizia eta Lazkao dira herri jendetsuenak, 5.000 biztanletik gora baitituzte. Oria ibaiaren haranekoa da Goierri, eta Aralarko natura parkea du naturagune nagusia.

Administratiboki gaur egun Urola Garaia den eskualdea ere Goierrikoa zen; eta kulturaren aldetik gaur egun ere hala da, neurri handi batean (Goierriko euskara mintzatzen baita), nahiz eta geografikoki beste arro hidrologiko batekoa izan, Urola ibaikoa, alegia.

Irrati (hedabidea)

Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. Irrati-kate izeneko erakundeen bitartez, denetariko edukiak zabaltzen ditu, hala nola albisteak, musika eta aisialdiko irratsaioak. Irratsaio horiek entzuteko irrati-hargailu bat behar da. XX. mendearen bukaeratik irrati digitala garatu zen, seinale analogikoan oinarritutako teknologia zaharraren aukera moduan. Aldi berean, Internet bidezko online irratiek ere zabalkuntza handia izan zuten.

Lekunberri TV

Lekunberri TV 2010. urtean sortu zen Lekunberri-Larraungo gazte batzuek sortu zuten telebista saioa da. Hasiera batean Mitxausenea kultur etxetik emititzen zen eta sorreratik hiru aste pasa zirenean Lekunberriko Udaletxera pasa ziren emisioak zuzenean jarraitzeko. 2011 urtearekin batera emititzeko moduaren aldaketa etorri zen, zuzenean emititzetik grabatzera eta make.tv izeneko web bat erabiltzetik hain ikusia de youtube erabiltzera pasa ziren. Aner Ansorena izan zen proiektuaren bultzatzaile nagusia, Naiara Juanena eta Arantxa Balenziagak jarraitu ziotelarik kamera atzeko lanetan. Ondoren, Judith Davila eta Shandra Zabaleta elkartu ziren taldera. Azkenik, Mikel Hernandorena

eta Amets Soroa sartu ziren taldera, Soroa kamera atzera eta Hernandorena kirol sekzioa bereganatu zuen asteroko kronika emateko asmoarekin. Aurretik esan beharra dago Shandra Zabaletak hasieran argiztapena egiten zuela baina gero kamera aurrean bideo sekzioa hartu zuen bere gain.

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.