Joniar matxinada

Joniar matxinada greziar eta pertsiarren arteko gatazkaren zati erabakigarria izan zen. Aristagoras Miletoko tiranoak K.a. 499an piztu eta greziar hirien eta Akemenestar Inperioaren arteko maila handiko lehen gatazka izan zen. Pertsiarrek okupaturiko Asia Txikiko eta Zipreko hiri asko zapaltzaileen aurka matxinatu ziren. Matxinoek Sardes hartu zuten baina pertsiar kontraerasoak Ladeko guduan erabateko porrot batera eraman zieten eta K.a. 494an Mileto pertsiarren eskuetara erori zen.[1]

Dario Handiak greziar itsas-armadaren gari eta zur-gordetegiak kontrolatzeko nahimenak matxinada piztu zuen. Horretarako, joniar gudarosteen laguntza behar zuen eszitiarrak menderatzeko. Eszitiarrek egungo hegoaldeko Errusian inperio handi bat sortu izan zuten eta harreman komertzial emankorrak zituzten greziarrekin. Dariok Uraletan eta Siberian ustiaturiko urrearen bidea kontrolatu nahi zuen, eszitiarren eskuetan zegoena. Eszitiarren aurkako lehenengo espedizioek azkenean porrot egin zuten, hauek lur errearen estrategia erabiltzen baitzuten. Pertsiar armadak erabateko hondamena saihestu zuen Danubio zeharkatzen zuen zubia gordetzen zuen greziar gudarosteari esker.

Hala ere guztiz ere, Dariok Trazia menderatu zuen eta Amintas I.a Mazedoniako erregeak pertsiarren nagusitasuna onartu zuen (K.a. 513). K.a. 508an, pertsiarrek Samotrazia bereganatu zuten eta Atenas berak ere aliantza bat eskatu zieten. Kanpaina hori esker Dariok joniar leialtasuna zuela pentsatu zuen; joniar greziarrek, berriz, justu kontrakoa pentsatzen zuten: akemenestarren boterearen kontra matxinatzea posiblea zela, eszitiarrek zaurgarriak zirela erakutsi baitzuten.

K.a. 498an, joniarrek, Atenas eta Eretriako gudarosteen laguntza zutenak, Sardes hartu eta erre zuten. Hala ere, Joniara itzultzean, pertsiarrek jarraitu Efesoko guduan menderatu zituzten. Hori zela eta, joniarrek taktikaz aldatu eta erasotik defentsara jo zuten. Hurrengo urtean pertsiarrek hiru kanpaina burutu zituzten eskualde matxinoak bereganatzeko asmotan, baina matxinada Kariarantz zabaldu eta hara bidali zuten armada handiena, Daurises jenerala zuena. Kanpainaren hasieran zenbait garaipen lortu arren, joniarrek Pedasoko guduan pertsiarrak menderatu zituzten. Honek impasse bat eragin zuen K.a. 496an eta K.a. 495ean.

K.a. 494an pertsiar armada eta itsas-armada berriz bildu ziren eta matxinadaren epizentroa, Mileto hain zuzen ere, erasotzea erabaki zuten. Joniar itsas-armada Mileto babestera joan zen baina Ladeko guduan, samostarrak alde egin ondoren, erabateko porrot bat jasan zuen. Akemenestarrek Mileto setiatu eta bereganatu zuten. Porrot bikoitz honek matxinada erabat akatu zuen eta kariarrek ere amore eman zuten. Hurrengo urterako pertsiarrek kostaldeko gainontzeko hiri guztiak bereganatu zituzten eta biontzako zuzena zen bake itun bat ezarri zuten.

Joniar matxinada Mediar Gerren lehenengo fase bilakatu zen. Asia Txikia berriro akemenestarren eskuetan zegoen arren, Dario matxinada babesteagatik Atenas eta Eretria zigortzea zin egin zion. Bestalde, greziar hiri-estatuak Inperioren egonkortasunaren aurkako mehatxutzat hartu zituen eta, Herodotoren esanetan, Grezia osoa konkistatzea erabaki zuen.[2] Hori zela eta, K.a. 492an, Mediar Gerren hurrengo fasea hasi zen: Greziako lehenengo pertsiar inbasioa.

Joniar matxinada
Mediar Gerrak
Ionian Revolt Campaign Map-en
Matxinadaren leku nagusiak
Data K.a. 499-K.a. 493
Lekua Asia Txikia eta Zipre
Emaitza Persiarrren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Jonia, Eolia,
Doria, Karia
Atenas, Eretria,
Zipre
 Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Aristagoras,
Karopinos,
Hermofanto,
Eualzides †,
Melantio
Dionisio Fozeakoa
Histieo
Hekateo
Megabates,
Artafernes,
Daurises †,
Hiameo,
Otanes,
Datis

Erreferentziak

  1. Bury, J. B.; Meiggs, Russell (1975) A History of Greece (4. argitaraldia) Londres: MacMillan Press ISBN 0-333-15492-4.
  2. Fehling, D. (1989) Herodotus and His "Sources": Citation, Invention, and Narrative Art (Translated by J.G. Howie) Francis Cairns.
Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Artafernes

Artafernes (antzinako grezieraz: Ἀρταφρένης) Lidiako persiar satrapa bat izan zen K.a. 513tik K.a. 493 arte

Mediar Gerrak

Mediar Gerrak Greziako zenbait hiri-estaturen eta Akemenestar Inperioaren gatazka jarraituak izan ziren, K.a. 499an hasita eta K.a. 448an amaituta. Edonola ere, gehienetan Mediar Gerrak izenak Grezia kontinentalaren bi inbasio (K.a. 490 eta K.a. 480-479) adierazten ditu. Bietan, greziar aliatuek arrakastaz aurre egin zioten etsaiari. Dena den, greziar guztiek ez zuten bat egin persiarren aurka; persiarren armada itzelak hurbildu ahala, neutral bilakatzen zirelako edo haien alde egiten zutelako.

Greziar hiri-estatuen eta Pertsiar inperioaren arteko talka gertatu zen Ziro II.a Handia enperadore pertsiarrak Joniako greziar hiri-estatuak inbaditu zituenean, K.a 547an. Horren ondoren, tirano bana jarri zuen hirietan, zeinak arazo iturriak izan baitziren greziarrentzat baita pertsiarrentzat ere.

K.a. 499an, Aristagoras Miletokoa tiranoak espedizio bat antolatu zuen Naxos uhartea konkistatzeko Pertsiaren laguntzarekin. Espedizioak porrot egin zuenez eta haren dimisioa aurreikusiz, Aristagorasek Anatoliako heleniarrak zirikatu zituen Pertsiar inperioaren kontra matxinatzeko. Hau izan zen joniar matxinadaren hasiera, K.a. 493 arte iraun zuena eta, eten gabe, Anatoliako gero eta eskualde gehiago sartu ziren gatazkan.

Aristagorasek Atenasen eta Eretriaren laguntza militarrarekin, K.a. 498an, pertsiar eskualdeko Sardes hiriburua konkistatu eta kiskali zuen. Dario I.a Handia errege pertsiarrak zin egin zuen Atenasez eta Eretriaz mendeku hartuko zuela. Matxinadak jarraitu zuen kale-zulo batean K.a. 497-495 urteen artean, baina K.a. 494ean, pertsiarrek indarrak bildu zituzten Mileto erasotzeko, matxinadaren epizentroa. Ladeko guduan, joniarrek behin betiko porrota jasan zuten. Hurrengo urtean, matxinada bukatu zen eta gainontzeko kideak suntsituak izan ziren.

Inperioa babesteko beste matxinadetaz eta lehorreko greziarren interferentzietaz aske egoteko, Dariok erabaki zuen Grezia konkistatzea eta Atenas eta Eretria zigortzea Sardes erretzeagatik. Greziako lehen inbasioa K.a. 492an hasi zen. Mardonio jeneral pertsiak Trazia eta Mazedonia menperatu zituen, baina arazo batzuk direla eta kanpainia bertan behera utzi zuen.

K.a. 490an, beste armada bat bidali zuten Greziara, baina oraingo honetan Egeo itsasoan zehar, Datis eta Artaphernes jeneralen esanetara. Espedizio horrek Zikladeak konkistatu zituen eta, setio baten ostean, Eretria sarraskitu zuen. Hala ere, Atenasen kontra zihoala, pertsiar armada garaitua izan zen Maratongo guduan eta honela amaitu ziren, momentuz, pertsiarren erasoak.

Orduan, Dario hasi zen pentsatzen Grezia osoa konkistatzea, baina K.a. 486an hil zenez, Xerxes I.ak hartu zuen arloaren ardura. Xerxek berak gidatu zuen Greziako bigarren inbasioa inoiz ez ikusitako armada handienetariko batekin. Greziar hiri-estatuak garaitzean Termopiletako guduan, pertsiarrek errazago izan zuten hustutako Atenas sutan jartzeko eta Grezia gehiena kontrolatzeko. Alabaina, pertsiarrek suntsitu nahi zutenean greziar konbinatutako flota, izugarrizko porrota jasan zuten Salaminako guduan. Hurrengo urtean, konfederatutako greziarrek kontraerasoan Plateako guduan pertsiar armada zeharo birrindu zuten eta honela bukatu zen Akemenestar Inperioaren inbasioa Grezian.

Geroago, greziar aliatuek Pertsiako gainontzeko flota Mikalako guduan hondoratu zuten. Ondoren, Sestosko garnizioa (K.a.479) eta Bizantziorena (K.a. 478) kanporatu zituzten. Europatik pertsiar tropen atzera egitea eta Mikalako garaipena direla eta, Mazedoniak eta Greziako hiri-estatuek independentzia berreskuratu zuten. Pausanias jeneralaren ekintzegatik Bizantzioko setioan, greziar estatu askok Espartaren albotik alde egitean, pertsiar kontrako aliantza Atenasen inguruan egin zen, Delosko Liga eratuz.

Delosko Ligak Pertsiaren kontrako kanpainak jarraitu zituen hurrengo 30 urteetan. Hasieran, pertsiar garnizioak Europatik egotzi zituen. Eurimedonteko guduan K.a. 466an, Ligak lortutako garaipen bikoitzak Joniako hirien askatasuna ziurtatu zuen.

Dena dela, Ligaren parte-hartzea Egipton (Inaros II.aren Artaxerxes I.aren kontrako matxinada porrot itzela izan zen), hurrengo kanpainak bertan behera utzi ziren. Ziprera bidalitako ontziteriak, K.a. 451ean, ezer gutxi lortu zuen eta horren atzeratzearen ostean, Mediar Gerrak bukatutzat eman ziren. Beste informazio iturriren arabera, borroken amaiera gauzatu zen Atenas eta Pertsiaren arteko itun batekin, hau da, Kaliasen bakearekin.

Megabates

Megabates (antzinako grezieraz: Μεγαβάτης) K.a. VI. mendearen amaieran eta K.a. V. mendearen hasieran bizi izan zen jeneral eta almirante persiar bat izan zen. Akemenestar bat zen, Dario I.a erregearen eta Artafernes satraparen lehengusua. Herodotok K.a. 499an gertatu zen huts egindako Naxoseko setioan izan zuen bere parte hartzea nabarmentzen du. Joniar matxinadan zehar, Dario I.ak Megabates bidali zuen Aristagorasekin eta 200 itsasontzirekin, egear uharte txikia handitzen zihoan Persiar Inperiora eransteko. Pentsamendu eskola baten arabera, Megabates bera izan zen Naxoseko biztanleak uharteak jasango zuen setioari buruz abisatu zituena. Emaitza bezala, Naxosek hornigaiak bildu zituen eta hiria gotortu zuen lau hilabeteko setioa jasateko. Uste denez, Megabatesek Aristagoras lotsarazi nahi zuen persiar gortearen aurrean, tirabira bat izan baitzuten uharterako bidaian zehar.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.