Jessye Norman

Jessye Mae Norman (Augusta, AEB, 1945eko irailaren 15a - New York, 2019ko irailaren 30a) Estatu Batuetako sopranoa izan zen.

Beka bati esker Washingtongo Howard unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta geroago Michigango unibertsitatean osatu zituen. 1969. urtean Berlingo Deutsche Opern egin zuen aurkezpena, Tannhaüser operarekin. Interpretazio aipagarriak izan ditu Verdiren Aida eta Berliozen Les Troyans operetan. Opera abesteaz gainera, 1970. ondorengo urteetan Wagner, Schubert, Mahler eta beste zenbait musikagileren liederren errezitalak eskaini ditu jaialdi eta kontzertuetan. Gaur egun munduko soprano dramatiko ospetsuenetako bat da.

Jessye Norman
Jessye Norman- In Conversation with Tom Hall (15977754135) (cropped)
Bizitza
Jaiotza Augusta1945eko irailaren  15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza New York2019ko irailaren  30a (74 urte)
Hezkuntza
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta opera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota sopranoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0635525
1945

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Arteetako Wolf Saria

Arteetako Wolf Saria Israelgo Wolf Fundazioak urtero ematen duen saria da. 1981etik aurrera ematen dute, margolaritza, musika, arkitektura eta eskultura arloetan egindako lana saritzeko.

Augusta (Georgia)

Augusta Ameriketako Estatu Batuetako Georgia estatuko hiria da, Richmond konderrikoa. Savannah ibaiaren ertzean dago, Hego Carolinarekin mugan.

Augusta National Golf Club taldea Augustakoa da, eta hirian jokatzen da munduko golf txapelketa garrantzitsuenetariko bat, The Masters delakoa. Negu-kiroletako estazio famatua ere bada, oso ondo komunikatuta.

Kotoi-ekoizle handiak dira Augustan, eta ontzigintza-gune garrantzitsua dago hirian. Inguruko lurretan kotoia, artoa, kakahuetea, frutak eta barazkiak hartzen dira. Industrian ere gai asko lantzen dituzte: haragia, irina, adreiluak, egurra, teilak, ehunak, ongarriak, papera eta makinak, esate baterako. Inguruetan Energia Atomikoaren Batzordeak instalazioak ditu.

Donostiako Musika Hamabostaldia

Donostiako Musika Hamabostaldia edo besterik gabe Musika Hamabostaldia 1939tik Donostian ospatzen den musika klasikoko jaialdia da. Euskal Herriko eta espainiar estatuko musika jaialdirik zaharrena da, bai eta Europa osoko zaharrenetarikoa ere. Urtero antolatzen dute abuztuan, eta egitarauak ehun kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskaini ohi du, Donostiako hainbat tokitan egindakoak. Donostiatik kanpo ere burutzen dituzte hainbat ekitaldi, "Hamabostaldi Ibiltaria" delakoan, orain arte Getaria, Hondarribia, Mutriku, Zumaia eta Errenterian besteak beste). Hamabostaldiaren buletina La Quincena izena dauka eta elebidun argitaratzen dute.

Irailaren 15

Irailaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamazortzigarren eguna da, 259.a bisurteetan. 107 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Irailaren 30

Irailaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamairugarren eguna da, 274.a bisurteetan. 92 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Kennedy Center Honors

Kennedy Center Honors edo Kennedy Zentroaren Ohoreak Ameriketatako Estatu Batuetako gobernuak urtero ematen dituen sariak dira, arte eszenikoen esparruan. 1978an sortuak, arte eszenikoen bost disziplina ezberdinetako bost artista saritzen dira urtero.

Arteetako Wolf Saridunak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.