Jacques Chirac

Jacques René Chirac (ʒak ʃi.ʁak ahoskatua; Paris, 1932ko azaroaren 29 - Paris, 2019ko irailaren 26a)[1] frantziar politikaria izan zen. Frantziako Errepublikako presidente izan zen 1995-2007 bitartean, lehen ministro 1974-1976 eta 1986-1988 bitartean, eta Parisko alkate 1977tik -1995era, beste hainbat arduren artean.

Jacques Chirac
Jacques Chirac (1997) (cropped)
Bizitza
Izen osoa Jacques René Chirac
Jaiotza Paris1932ko azaroaren  29a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris2019ko irailaren  26a (86 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Abel François Marie Chirac
Ama Marie-Louise Valette
Ezkontidea(k) Bernadette Chirac  (1956-03-16 -  2019-09-26)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerak goi-funtzionarioa, estatu-politikaria eta politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Aljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0158105
Jacques Chirac Signature

Ibilbide politikoa

Diputatua (1967), Nekazaritzako ministroa (1972) eta Barne Arazoetako ministroa (1974) izan zen Jacques Chirac Giscard d'Estaingek lehen ministro izendatu aurretik (1974-1976). Parisko alkate izan zen urte askoan (1977tik 1995era), eta lehenbiziko bizikidetasun aroan lehen ministro izan zen (1986-1988). Bizikidetasun aroa esaten zaio gobernua indar politiko baten esku dagoenean baina presidentea beste joera politikokoa denean (eskuineko gobernua, ezkerreko presidentea).

Bere alderdiak 1993ko hauteskunde legegileak irabazi ostean, errepublikako presidente hautatu zuten 1995ean. Ezinegon sozialak, langabe kopuru handiak eta Europari buruzko desadostasunek Frantziako Biltzar Nazionala sakabanatu eta hauteskundeak aurreratzera (1997) behartu zuten. Hauteskunde haiek galdu egin zituen eskuinak, eta bigarren bizikidetasun aroari (eskuineko presidentea, ezkerreko gobernua) ekin zion, Lionel Jospin lehen ministro sozialistarekin batera.

2002ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten presidente. Neogaullistak nagusi ziren gobernu bat osatu eta Jean-Pierre Raffarin liberala izendatu zuen lehen ministro (2005ean Dominique de Villepinek hartu zuen haren tokia), eta bertan behera gelditu zen bizikidetasun aroa. 2007an berriro hauteskundeetara aurkezteari uko egin zion.

Elkarlana Espainiarekin

Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu zela, 2003ko azaroan, Carcassoneko batzarra egin zuten bi herrialdeetako ordezkariek eta elkarlan polizial eta judizialerako akordioa sinatu zuten, ETAren aurkako jarduera sendotzeko.[2] Akordio honen bidez, estatu bateko zein besteko poliziei mugaren edozein aldetan jarduteko aukera aitortzen zitzaien.[1]

Erreferentziak

  1. a b Berria «Jaques Chirac Frantziako presidente ohia hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-26.
  2. Berria «"Elkarlan polizial eta judiziala" indartuko dute Parisek eta Madrilek Carcassoneko batzarrean» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-26.
1981ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

1981ko Frantziako hauteskunde presidentzialak apirilaren 26an eta maiatzaren 10an izan ziren. V. errepublikan lehen aldiz sozialista bat, François Mitterrand, presidentea bilakatu zen. D'Estaingek lehenengo itzulia irabazi arren bigarren itzulian Mitterrandek alderdi ezkertiar txikien botoak jaso zituen eta botoen %51 baino gehiago lortu zuen.

1988ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

1988ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak apirilaren 24an eta maiatzaren 8an izan ziren. François Mitterrand eta Jacques Chirac izan ziren hautagai nagusiak. Mitterrand lehenengo itzulian lehenengo alderdia izan zen, bigarrenetik urrun, alderdi komunistaren beherakadari esker. Bigarren itzulian berriz gehiengoa estuagoa izan zen. Hala ere Mitterrand presidentea bilakatu zen.

1995eko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

1995eko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak 1995eko apirila eta maiatzean izan ziren. Lehenengo itzulian Alderdi Sozialistak botoen gehiengoa lortu arren, bigarren itzulian Jacques Chiracek botoen %52.64 jaso zuen.

2002

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2002ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak

2002ko Frantziar Hauteskunde Presidentzialen lehenengo itzulia Apirilaren 21an izan ziren.

Inkesta guzien arabera Jacques Chirac eta Lionel Jospin izan bear ziren garaileak lehen itzuli horretan, baina azkenean Le Penek bigarren lekua lortu zuen. Alderdi ezkertiar guztiak eskuin moderatuarentzat eskatu zuten botoa bigarren itzulian eta Chiracek botoen %80 baino gehiago jaso zituen.

Azaroaren 29

Azaroaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamairugarren eguna da, 334.a bisurteetan. 32 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Charles Dupuy

Charles Alexandre Dupuy (Le Puy-en-Velay, 1851ko azaroaren 5a - Ille-sur-Têt, 1923ko uztailaren 23a) frantziar politikaria izan zen, hiru aldiz lehen ministro eta presidente bitartekari izandakoa.

Lanbidez hezkuntza-inspektorea, ezkertiar errepublikanoen taldean sartu zen. 1894an, barne ministroa zela, Dreyfus afera piztu zen.

Daytongo akordioa

Bosnia-Herzegovinako Bakerako Egituraren Ituna, eskuarki Daytongo akordioa deitua, Bosniako gerrari amaiera emateko Serbia eta Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroaziako presidenteek 1995ean sinatu zuten bake hitzarmena izan zen. Honen arabera Bosnia-Herzegovina bi entitate politiko konfederatutan banatu zen: Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika.

Bake konferentzia Daytongo Wright-Patterson aire-basean (Ohio, AEB) egin zen, 1995eko azaroaren 1 eta 21 artean, Slobodan Milošević (Serbia eta Montenegroko presidentea), Alija Izetbegović (Bosnia-Herzegovinako presidentea), Franjo Tuđman (Kroaziako presidentea) eta AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Errusia eta Europar Batasuneko ordezkarien parte hartzearekin. Estatu Batuetako ordezkari Richard Holbrookek zuzendu zuen konferentzia, Carl Bildt (EB) eta Igor Ivanoven (Errusia) laguntzarekin.

Akordioaren izenpetze ofiziala Parisen egin zen 1995eko abenduaren 14an. AEBetako Presidente Bill Clinton, Frantziako Presidente Jacques Chirac, Erresuma Batuko Lehen Ministro John Major, Alemaniako kantziler Helmut Kohl, eta Errusiako Lehen Ministro Viktor Txernomyrdin lekuko zirela.

Balkanetako hiru estatuek elkarren burujabetasuna erabat errespetatuko zutela, beren arteko harremanak Nazio Batuen Gutunaren araberakoak izanen zirela eta eztabaidak era baketsuan konponduko zituztela hitzartu zuten. Era berean, Bosnia-Herzegovina edo beste edozein estaturen subiranotasunaren edo lurralde osotasunaren aurkako egintzarik ez egitera obligatu ziren. Serbia eta Montenegrok eta Bosnia-Herzegovinak elkar onartu zuten estatu burujabe gisa. Nazioarteko bake indar baten hedapena onartu zen (NATOren Inplementazio Indarra edo IFOR).

Errepublikaren Aldeko Batasuna

Errepublikaren Aldeko Batasuna (frantsesez: Rassemblement pour la République edo RPR) Frantziako alderdi politiko eskuindarra izan zen. Gaullismoaren ondorengo zuzena, 1976an Jacques Chiracek sortu zuen. 2002an DLrekin bat egin, eta Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna sortu zen.

Frantziako Bosgarren Errepublika

Frantziako Bosgarren Errepublika (frantsesez: La Cinquième République) 1958tik aurrera Frantzian izandako gobernu errepublikarra da.

Frantziako Laugarren Errepublika kolapsatzean, orduko sistema parlamentarioa sistema erdipresidenzialista batek ordezkatua izan zen. Frantziako historiaren hirugarren erregimenik luzeena da, Antzinako Erregimena eta Hirugarren Errepublika eta gero.

Frantziako lehen ministro

Frantziako errepubliketako gobernuburuen zerrenda (gaur egun lehen ministro deritze; frantsesez: premier ministre).

François Mitterrand

François Maurice Adrien Marie Mitterrand (fʁɑ̃swa mɔʁis mitɛʁɑ̃ ahoskatua; Jarnac, Charente, 1916ko urriaren 26a- Paris, 1996ko urtarrilaren 8a) Frantziako presidentea izan zen 1981 eta 1995 urteen bitartean eta Europar Batasunaren bultzatzaileetako bat izan zen. Frantziako Alderdi Sozialistaren buruzagi nagusia izan zen herrialdeko presidentea izan bitartean, partiduaren batasunari luzaroan eutsiz.

Félix Gouin

Félix Gouin (Peypin, 1884ko urriaren 4a - Niza, 1977ko urriaren 25a) frantziar politikaria izan zen, 1946an presidente izandakoa.

Lanbidez abokatua, Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioan sartu zen. 1940an Philippe Pétaini botere osoa ematearen kontra bozkatu zuen. Espainiara ihesi eta, hiru hilabetez, Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan izan zen. Handik Erresuma Batura aldera ihes egin zuen eta Frantzia Askearekin bat egin zuen. 1946an presidente izendatu zuten.

Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna

Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna (frantsesez: Union pour un Mouvement Populaire edo UMP) Frantziako alderdi politiko eskuindarra izan zen; gaur egun Les Républicains izena hartu du. Hasieran Union pour la Majorité Présidentielle ("Lehendakaritzarako Gehiengoaren aldeko Mugimendua") izenarekin jaio zen, orduko Jacques Chirac presidenteari babesa emateko 2002ko hauteskundeei begira.

Europako Alderdi Popularraren kide da eta Nazioarteko Batasun Demokratako kide, munduko alderdi kontserbadoreen eztabaidagunea. Gaullismoaren ondorengo zuzena da. Alde horretatik, presidentzialista eta nazionalista zen.

Irailaren 26

Irailaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita bederatzigarren eguna da, 270.a bisurteetan. 96 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Montparnasseko hilerria

Montparnasseko hilerria (frantsesez Cimetière du Montparnasse) Parisko 14. barrutian dagoen hilerria da, hain zuzen, 3 boulevard Edgard Quinet kalean kokatzen da eta 19 hektarea dauzka.

1824an hiru baserrik betetzen zuten lursailetatik sortu zen, hasiera batean hilerria Le Cimetière du Sud (Hegoaldeko Hilerria) izenarekin ezagutu zen. 1786an osasun arrazoiengatik Santu Errugabeen hilerria delakoa itxi zutenetik, Parisen hiri barneko hilerriak erabat debekatu ziren. XIX. mendearen hasieran frantziar hiriburuaren kanpoaldean eraiki ziren hainbat hilerrik hiri barneko hilerri zaharrak ordezkatu zituzten, hauetako bat Hego-Montparnassekoa izan zen.

Montparnasse hilerriak ospea bertan atseden hartzen duten intelektual eta artista frantziar nahiz atzerritar ezagunei zor die, eta Parisko turismogunetako bat bilakatzen dute.

Nicolas Sarkozy

Nicolas Sarkozy, izen osoa Nicolas Paul Stéphane Sarközy de Nagy-Bocsa (Paris, 1955eko urtarrilaren 28a), frantziar politikaria da. 2007-2012 bitartean Frantziako Errepublikako presidentea izan zen.

Valéry Giscard d'Estaing

Valéry Marie René Giscard d'Estaing (valeʁi ʒiskaʁ destɛ̃ ahoskatua; Koblentza, 1926ko otsailaren 2a -) Frantziako presidentea izan zen 1974 eta 1981 urteen bitartean. Frantziako Presidente izan zen garaian, Andorrako koprintze ere izan zen. Europar Batasunaren bultzatzaileetako bat izan zen, izan ere, 2003ko Europako Konstituzioa idazten lagundu zuen.

Errepublikaren Alderdia sortu zuen, eta De Gaulle jeneralaren politikari lagundu zion. Finantzetako ministro izan zen De Gaullerekin (1962-1966) eta Georges Pompidourekin (1969). 1974an, Frantziako lehendakari izan zen (François Mitterrand-ek hauteskunde haiek galdu zituen, baina 1981ekoetan, Giscard d'Estaingi garaitu). Démocratie française idatzi zuen (1976).

École nationale d'administration

École nationale d'administration, ENA, (euskaraz, Administrazioaren Eskola Nazionala) 1945ean sortu zen eta bere helburu nagusia goi funtzio publikorako sarbidea "demokratizatzea" izan zen. Gaur egun, goi funtzionarioen aukeraketa egiten du eta haien hasierako zein etengabeko trebakuntza bermatzen du.

Frantziako Estatuburuak
Frantziako armarri presidentziala

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.