Jacopo Peri

Jacopo Peri (Erroma, 1561 - Florentzia, 1633), izengoitiz Il Zazzerino, italiar musikagilea izan zen, ogibidez abeslaria.

Medicien gorteko musikari izan zen, musika-zuzendari nagusia eta, 1618an, kamarlengo nagusia. Giovanni de' Bardi eta Jacopo Corsirekin batera, Camerata Fiorentinako kide izan zen; camerata haiek antzinako musika-drama berpiztea zuten helburu, errezitazioa edo antzezpen-estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroago opera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran.

Irizpide horrekin eta Corsiren laguntzarekin batera, 1594an Dafne idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena, Ottavio Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Askoz arrakasta handiagoa lortu zuen Euridize (1600) operarekin, Rinucciniren beraren libretoarekin. 1609an, pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerako madrigalak tartekatu zituen. Balletak, intermezzoak eta eliza-musika ere idatzi zituen.

Jacopo Peri
Jacopo Peri 1
Bizitza
Jaiotza Erroma1561eko abuztuaren  20a
Bizilekua Erroma
Heriotza Florentzia1633ko abuztuaren  12a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Lan nabarmenak Euridize (opera)
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa opera
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua organoa
ahotsa

Erreferentziak

1561

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1562

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1621

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1633

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Abuztuaren 12

Abuztuaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita laugarren eguna da, 225.a bisurteetan. 141 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Abuztuaren 20

Abuztuaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamabigarren eguna da, 233.a bisurteetan. 133 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Dafne (opera)

Dafne, Jacopo Peri musikagileak konposatu eta Ottavio Rinuccini olerkariak idatzitako opera bat da. Dirudienez, 1595-1597 artean Perik opera hau sortzen lan egin zuen, eta bere estreinaldi data zehatza zein izan zenari buruzko zalantzak egon arren, gehienen ustez 1598an Florentziako Corsi jauregian estreinatu omen zen.

Historiako lehenbiziko operatzat jo ohi da.

Euridize (opera)

Euridize, Jacopo Peri musikagilea eta Ottavio Rinuccini olerkariak enkarguz, eta 1600en Florentzian ospatutako Henrike IV.a Frantziakoa eta Maria Mediciren ezkontza zela eta, konposatu zuten opera pastoral bat da.

Batzuen arabera, gaurdaino bere musika osoki iritsi zaigun lehenbiziko opera da, 1597-1598 artean Florentzian Dafne opera errepresentatu zen arren, haren libretoa tea musikaren zati batzuk bakarrik iritsi baitira.

Kantata

Kantata, literalki, kantatzen den musika mota bat da eta jotzeko musika motatik bereizten da gertaera katolikoetan ("sonata").

Garai barrokotik, kantata, ahots bakarlari bat edo gehiagorentzako konposaketa bat da, musika tresnekin lagunduta dagoena. Kantata, erritu erlijiosoetarako sortu ziren, katolikoak (kantata sakratuak) zein protestanteentzako. Kantata horiek, ahozko zati oso sendoa zuten, eliztarrek kantatzeko eginak zirenak. Kantata erlijiosoaren maisu handia, Johann Sebastian Bach izan zen. Bachen kantatek, orokorrean, hasierako abesbatz bat zuten, non sopranoek hasten zuten gai musikala gainontzeko ahotsekin jarraitua, errezitatibo laburdun ariekin jarraitzen zen, batzuetan, ahotsarentzat prestatuta zegoen melodia jotzen zuten musika tresnekin (obligato deitzen dena). Fededunen kongregazioak aurretik jakiten zituen koralak, zerbitzu erlijiosoa "sarrera koral" batekin hasten baitzen, organoak jotzen zuena. Bachen koral hauek, oratorio handien koroen oinarria izan ziren, Eguberriko oratorioa eta Pasioa San Mateo eta San Juanen arabera. Baina, garai barrokoan, kantata profanoa ere existitzen da, italiar jatorrikoa 1620an, jada genero bezala agertzen dena eta XVII. mendearen amaieran sendotzen dena Alessandro Scarlatti konposatzaile italiarrak, bere kantatak, denbora azkarreko errezitatibo eta aria de capoko jarraipen baten bidez konposatu zituen (hasierako gaia errepikatzen zutenak, azkeneko zati bokalean A-B-A egituraren arabera). Scarlattik, kantata hauek, oso publiko hautatu batentzat pentsatu zituen, eta, beraz, harmonia eta kontrapuntuzko melodiak oso konplexuak ziren, ariosozko idazkera gehiegi ez nabarmentzeko joera hartuz, garrantzi gehiago, ritornelli instrumentalei emateko. Eredu hau, maisuki hartu zuen Vivaldik kantata sakratuetan eta Haendelek. Haendelek, opera txikien antzerakoak ziren kantatak idatzi zituen. Eduki dramatiko handiko kantata lirikoak ziren, batzuk ahotsa eta jarraikako baxuarentzat pentsatuak, beste batzuk, ahotsa, jarraikako baxua eta orkestrarentzat. Azis, Galatea eta Polifemo eta Apolo eta Dafne eta Pepe Herrero eta Carlos Prieto nabarmendu ziren.

Musikalan mota hauek idatzi zituzten konposatzaileen artean, Giulio Caccini, Claudio Monteverdi, Jacopo Peri, Alessandro Scarlatti, Vivaldi eta Giacomo Carissimi italiarrak eta Heinrich Schütz, Georg Philipp Telemann, George Frideric Handel, Dietrich Buxtehude eta Johann Sebastian Bach alemaniarrak nabarmentzen dira.

Martxoaren 28

Martxoaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita zazpigarren eguna da, 88.a bisurteetan. 278 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Opera

Opera antzerki mota bat da. Testua (librettoa) abestien bidez antzezten dute abeslariek eta musika-talde batek akonpainamendua egiten die ahost-atalei. Italiar hitza "opera"-ren esanahi "lana" da.

Opera mendebaldeko antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Analogiaz, munduko beste eskualde batzuetan egiten diren antzeko zenbait antzerki musikalei ere opera deritze, esaterako opera txinatarra, baina ohitura haiek ez dute mendebaldeko operaren jatorri bera. Hala ere, opera ez da mendebaldeko antzerki musikal bakarra: antzinako Grezian bazegoen abesturik eta musikaz lagundurik egiten zen drama greziarra, eta aro modernoan antzeko beste adierazpide batzuk sortu dira, esaterako musikala.

Operak hitzezko antzerkiaren elementu askori eusten die, hala nola aktuazioa, eszenaratzea eta jantziak, eta zenbaitetan dantza ere barne hartzen du. Antzezpenak opera-antzokietan egiten dira gehienetan, orkestra batek edo musika-talde txiki batek lagundurik.

Ottavio Rinuccini

Ottavio Rinuccini (1562ko urtarrilaren 20a - 1621eko martxoaren 28a) Pizkunde amaierako eta Barroko hasierako italiar olerkari bat izan zen. Jacopo Peri musikagilearekin batera lehenbiziko operatzat jo ohi den Dafne (1567) musikalanaren egilea izan zen. Biak Euridize (1600) operaren egileak ere badira.

Urtarrilaren 20

Urtarrilaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hogeigarren eguna da. 345 egun falta dira urtea amaitzeko, 346 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.