Izaro Iraeta

Izaro Iraeta (Zaldibia, Gipuzkoa, 1977) telebista-aurkezlea da.

Izaro Iraeta
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1977  (41/42 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea

Ibilbidea

Leioako Kazetaritza Fakultatean matrikulatu zen eta 19 urterekin Euskal Telebistan hasi zen lanean. Larogeita hamarreko hamarkadaren hasieran ETB1eko Ikimilikimiklip telebista-programa aurkeztu zuen. Geroago, ETB2ko La Monda programan kolaboratu zuen erreportari bezala. Ondoren, ETB 1en, Ikusgela eta ETB 2ko Ésta es mi gente aurkeztu zituen. ETB 1ean Dokugunea, Bizizaleak, Suak eta beste hainbat saio ere aurkeztuko ditu. 2007an Ikom irudi & komunikazioa entrepresa sortu zuen beste kide batzuekin batera, Ikom komunikazio egintzak eta ekitaldiak antolatzeaz arduratzen den entrepresa da. Bilboko Erregeen kabalgata aurkeztu zuen Jon Gomez-ekin

Horrez gain, hainbat telebista-programa berezi ere aurkeztu ditu.

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1977

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Goierri

Goierri Gipuzkoako hego-ekialdeko muturreko eskualdea da, menditsua eta industriala. Ia 70.000 biztanle ditu, eta Beasain, Ordizia eta Lazkao dira herri jendetsuenak, 5.000 biztanletik gora baitituzte. Oria ibaiaren haranekoa da Goierri, eta Aralarko natura parkea du naturagune nagusia.

Administratiboki gaur egun Urola Garaia den eskualdea ere Goierrikoa zen; eta kulturaren aldetik gaur egun ere hala da, neurri handi batean (Goierriko euskara mintzatzen baita), nahiz eta geografikoki beste arro hidrologiko batekoa izan, Urola ibaikoa, alegia.

Gure kasa (telebista saioa)

Gure kasa ETB1en emititzen den gazteentzako telebista saioa da. Julen Telleria eta Antton Telleria anaiak dira aurkezleak (programaren lehenengo 3 hilabeteetan, Ainhoa Etxebarria ere aurkezten aritu zen anaiekin). Aurkezle bikotearen alboan Aitziber Garmendia aktorea aritzen da saioari umorea jartzen. Aitziberrek pertsonaiak egiten ditu eta txandakatuz joaten da: saiorako sortu duen Zuriñeren pertsonaiarekin edota Goranerekin edo La Jaiorekin.

2017ko urriaren 2an estreinatu zen programa eta 2018ko uztailaren 26an amaitu zen lehenengo denboraldia. Astean lau atal emititzen dira euskaraz, astelehenetik ostegunera, prime time-aren aurretik. Programa bakoitzak ordubeteko iraupena dauka, baina 2018ko martxoaren 5etik aurrera, lehenengo denboraldia amaitu arte, astelehenetan ordu eta erdiko saio luzeagoak ematen aritu ziren.Audientzia datuak gutxinaka hobetzen joan ziren eta 2018ko irailaren 10ean bigarren denboraldia hasi zen.

Izaro (izena)

Izaro euskarazko emakumezko izena da. 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen.Izaro Bermeoko uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza da. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Madalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito.

Jon Gomez

Jon Gomez Garai (Galdakao, Bizkaia, 1990eko maiatzaren 17a) musikaria, kultur eragilea eta aurkezlea da.

Gaztetatik aurkezle lanetan kuxkuxeatzen hasi bazen ere, 2009. urtean Hamaika Telebistan gazteei eskainitako Gaztero izeneko programa aurkeztu eta zuzentzen hasi zuen bere aurkezle profesional jarduna Gomezek. Hala ere, Hamaikan denbora gutxi eman zuen, hortik denbora gutxira EiTBrentzat lanean hasi baitzen.

Bi urtez Betizu Jaia eta Betizu haur-ikuskizunetako aurkezlea izan zen, 2010eko urrian Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako aurkezlea izan zen eta David de Jorge sukaldariak Bilboko Areatzan egindako munduko errusiar xerra handienaren errekorra aurkeztu zuen. Zuzenean aurkeztu dituen ETBko beste saio batzuk izan ziren Olentzeroren Etorrera 2010 (Izaro Iraetarekin) eta 2011; eta Erregeen Kabalgata 2011 eta 2012 (Klaudio Landa eta Izaro Iraeta lagun zituela). Beranduago ere aurkeztu ditu «El Conquistador del Fin del Mundo» telebista saioaren promozio ekitaldiak, EiTB Jaiak zein EiTB Maratoien ekitaldiak, besteak beste.

Telebista saio propioetako aurkezle izatera 2011ko martxoan pasa zen, ETB-1eko IBIL2D («ibilbide») saioko aurkezlea izan zenean. Orduan ETBk sekula izan duen aurkezlerik gazteena izan zen, Berria egunkariaren arabera. IBIL2D Euskal Herriko natura eta kultur ondarea, turismo baliabideak eta gure herrian diren hamaika txoko, modu atsegin eta dibulgatzailean ezagutarazteko telebista saioa zen. Tartean hamaika kolaborazio eta lan egin ostean, 2015 eta 2016 artean hezkuntza sexualaren inguruko ETBko lehenengo saioa aurkeztu eta zuzendu zuen Gomez Garaik: SexSua.Aurkezle galdakoztarraren jardunik nagusiena ordea ez dago telebistan, aurkezle lanak hainbat omenaldi, animazio eta gala zuzenean aurkeztuz egiten baititu, ETBn zein ETBtik kanpo.

Aurkezle izateaz gain, Oxabi erromeria taldeko abeslaria da, Galdakao eta Usansoloko Binke aldizkariko zuzendaria, Ttap aldizkari digitaleko elkarrizketatzailea, Andra Mari Dantza Taldeko musikaria... eta beste hainbat «saltsatako perrexila» dela dio Jon Gomez Garaik berak.

Zaldibia

Zaldibia Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa.

2016. urtean 1.566 biztanle zituen. Hegoaldean mugakide du Aralarko mendilerroa, eta hor hiru barrendegi ditu: Martxabaleta, Matxitxane eta Atxuripea. Zaldibia UEMAko kidea da.

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.