Italiako Erresuma (1861-1946)

Italiako Erresuma[1], 1861ean Italiako errege koroatu zen Vittorio Emmanuele II.a buru zuen Italiaren bateraketaren (1848-1870) ondoren sortu zen estatua izan zen. Italiako Erresumak, bi mundu gerretan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, Bigarrenean parte hartu izanak eraman zuen desagerpenera, 1946an erreferendum bat egin ondoren, non errepublika sistema garaile irten zen monarkikoaren aurrean, azken honek, gerran zehar galdu zuen ospearen ondorioz. Azkenik, 1946ko ekainak 2an, Italiako Errepublika aldarrikatu zen.

Italiako Erresuma
Regno d'Italia
1861 - 1936 – 1943 - 1946
Monarkia konstituzionala
Monarkia faxista (1922-1945)
Italiako bandera

Italiako armarria

Italian Colonial Empire (orthographic projection)
Italiako Inperioa 1940an
Geografia
Hiriburua Turin (1861–1864)
Florentzia (1864–1871)
Erroma (1871tik)
Kultura
Hizkuntza(k) Italiera
Historia
Sorrera 1861
Deuseztapena 1946
Aurrekoak
Flag of Italy (1861–1946).svgSardinia
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1860).svgBi Siziliak
Flag of Kingdom of Lombardy-Venetia.gifLonbardia-Venezia
Bandiera del granducato di Toscana (1562-1737 ).pngToskana
Flag of the Papal States (1808-1870).svgAita Santuen Lurraldea
Flag of the Free State of Fiume.svgFiume
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svgAustria-Hungaria
Flag of Italy (1861–1946).svgItaliar Inperioa
Ondorengoak
Italiar InperioaFlag of Italy (1861–1946).svg
ItaliaFlag of Italy.svg
Vatikano HiriaFlag of the Vatican City.svg
Italiako E.S.War flag of the Italian Social Republic.svg
EsloveniaFlag of Slovenia (1945–1991).svg
TriesteFree Territory Trieste Flag.svg
Etiopiako InperioaFlag of Ethiopia (1897-1936; 1941-1974).svg
Frantziako Laugarren ErrepublikaFlag of France.svg
Greziako ErresumaFlag of Greece (1822-1978).svg
Somaliako Lurralde FiduziarioaFlag of Somalia.svg
EritreaFlag of Eritrea.svg
Libiako ErresumaFlag of Libya (1951–1969).svg

Historia

VictorEm
Vittorio Emmanuele II.a, Italiako lehen erregea

1849an, Vittorio Emmanuele II.a, Sardiniako errege eta Savoiako duke koroatua izan zen. Errege hau izan zen, penintsularen zati gehienaren bateraketaren buru izan ondoren, 1861ean Italiako errege koroatua izatea lortu zuena. Honen biloba Viktor Emanuel III.ak 1946ko maiatzean Hunberto II.a oinordekoaren mesedetan utzi zuen tronua. Urte bereko ekainean errepublika aldarrikatua zen.

1861etik 1922 arte, Italia, sufragio mugatuen bidez aukeratutako legebiltzar bat zuen monarkia konstituzionala izan zen (lehen gizonezkoen sufragio unibertsala 1913an egin zen). Lehen Mundu Gerran lortutako garaipenaren ondoren, Italiak bere lurraldea hedatu zuen, ordura arte Austriar-Hungariar Inperioarenak ziren lurraldeekin: Trieste, Trentino, Hegoaldeko Tirol eta Istria

1922tik 1943 arte

Benito Mussolini lehen ministro zuen diktadura faxista bihurtu zen.

Kanpo politikari dagokionez, Italiako Erresuma (berandu elkartu zelako) Afrikaren banaketatik kanporatua izan zen Berlingo konferentzian. Hala ere, koloniak ezarri ahal izan zituen Libia, Etiopia, Somalia eta Eritrean.

Hegoaldeko Erresuma

Hegoaldeko Erresuma (italieraz: Regno del Sud), 1943ko iraila eta 1944ko ekaina arteko garaia ezagutzen da, Viktor Emanuel III.a erregea eta Pietro Badoglio Brindisin ezarri zirenean, aliatuek hartutako lurraldea. Garai hau, Italiako Errepublikaren aldarrikapenarekin amaitzen dena, beste lautan banatzen da.

  • Erregeartea: 1943ko irailak 8ko arratsaldetik, Badogliok, aliatuekin armistizioa adierazten zuen aldarrikapena egin zuenean, Viktor Emanuel III.ak Erromatik ihes egin zuen unearekin bat egin zuena, erregea eta bere familia Brindisin agertu ziren arte.
  • Italiako Erresuma: hiriburua Barin zuena, 1943ko irailak 9tik 1944ko ekainak 4rarte
  • Hunberto II.a printzearen erregeordetza: 1944ko ekainak 5etik 1946ko maiatzak 9 arte.
  • Hunberto II.aren erregealdia: 1946ko maiatzak 9tik ekainak 2 arte, erregea, Errepublika aldarrikatu ondoren erbesteratu zenean.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
Aita Santuen Lurraldea

Aita Santuen Lurraldea edo Elizaren Estatua (italieraz: Stato Ecclesiastico; latinez: Status Pontificius) Italiako historiako estatu garrantzitsuenetakoa izan zen. Italiar penintsularen erdialdean kokatuta, Po ibaitik Fermoraino luzatzen zen Adriatiko aldean; Toscanatik Terracinaraino Tirreniar itsaso aldean, eta Ekialdeko Emilia, Umbria, Markak eta Erroma hartzen zituen. Erroma hiriburuan, aita santuak gobernadore zibilak izan ziren 752 urtetik (Pepin Laburrak Elizarekin hitzarmena egin zuenetik) 1870 arte (Piemonteko erresumak Italia batu zuen arte).

Hegoaldeko Erresuma

Hegoaldeko Erresuma 1943ko irailaren 10ean eta 1944ko ekainaren 4aren tartean eratutako erresuma izan zen, Erromako askapenatik sortua. Erresumak Hegoaldeko Italia, Sizilia eta Sardinia hartzen zituen barnean.

Italiako Errepublika Soziala

Italiako Errepublika Soziala (italieraz: Repubblica Sociale Italiana) edo, era informalean Saloko Errepublika, Wehrmachtek okupaturiko iparraldeko Italian Benito Mussolinik sortutako estatu faxista izan zen. 1943 eta 1945 artean iraun zuen: de iure, Erroma zuen hiriburua baina, de facto, Salò zen, Agenzia Stefani, mezu ofizialak bidaltzen zituena, bertan zegoelako.

Italiako Erresuma

Italiako Erresuma izenekoak hiru izan dira:

Italiako Erresuma (476-493) edo Odoakroaren Erresuma

Italiako Erresuma Ostrogotikoa (493-553)

Italiako Erresuma (1861-1946), Italiar Bateratzetik (1861) errepublika aldarrikatu arte (1946) iraun zuena.

Italo-Turkiar Gerra

Italo-Turkiar Gerra (turkieraz: Trablusgarp Savaşı, «Tripolitaniako Gerra»; italieraz: Guerra di Libia, «Libiako Gerra») Italiako Erresumaren eta Otomandar Inperioaren artean 1911ko irailaren 29tik 1912ko urriaren 18a arte izandako gerra izan zen. Gatazkaren ondorioz, Italiak Otomandar Inperioaren Tripolitania probintzia eskuratu zuen, Fezzan, Zirenaika eta Tripoli azpiprobintziek (sanjaks) osatua. Lurralde horiek Libia Italiarra izenez ezagutu zen kolonia eratu zuten.

Lombardia-Venezia Erresuma

Lombardia-Venezia Erresuma (italieraz: Regno Lombardo-Veneto, alemanieraz: Lombardo-Venezianisches Königreich) Vienako kongresuan (1815), Napoleonen porrotaren ostean, Austriar Inperioari egokitu zitzaizkion Italia iparraldeko lurraldeek (gehienbat Milanerria eta Veneziako errepublikaren alde italiarra) hartu zuten izena da. Gaur egun, lurralde italiarrak dira, 1866an jabetza hauek Italiako Erresumari anexionatu baitzitzaizkion.

Marneko bigarren gudua

Marneko bigarren gudua edo Reimseko gudua (1918. urteko uztailaren 15etik abuztuaren 6ra artean) Alemaniako azken erasoa izan zen mendebaldeko frontean Lehen Mundu Gerran. Alemaniar erasoak porrot egin zuen Frantziako eta Ameriketako Estatu Batuetako indarrengandik, ehunka tankez hornitutako aliatuen kontraerasoei esker, gudaroste alemaniarra oso egoera larrian kaltetuz. Alemaniako porrotak Aliatuen aurrerapen ukaezinaren hasiera izan zen, ehun egun geroago Alemaniako Inperioarekin sinatutako armistiziorekin bukatuko zena.

Triesteko Lurralde Askea

Triesteko Estatu Askea edo Triesteko Lurralde Askea (Territorio libero di Trieste italieraz, Svobodno tržaško ozemlje eslovenieraz, Slobodni teritorij Trsta kroazieraz) 1947 eta 1954 artean Erdialdeko Europan existitu zen estatu-askea izan zen, Italiako iparraldea eta Jugoslavia oiharen artean alegia. Triesteko lurralde askeak Trieste portu-hiria, kosta zerrenda estua ipar mendebaldean (A eremuan) eta Istriako penintsularen zati txikerra barnean hartzen zituen. 1947an eratu zen nahasketa etnikoa eta kulturala osatzen zuen biztanleria herrialde neutral, demokratiko eta independiente batean egokitzeko. 1954an ziren ondoko bi errepubliken esku gelditu zen eta 1977an ofizialki desegin zen.

Udaberriko Ofentsiba

1918ko Udaberriko Ofentsiba, Kaiserschlacht (Kaiserraren gudua) izenarekin ezagutua Alemanian, Alemaniak Mendebaldeko Frontean egindako eraso multzo bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren amaieran. Ofentsiba 1918ko martxoaren 21ean hasi zen, eta eraso honekin 1914an hasitako Lubaki-gerrari amaiera eman zion, mugimendu gerrari berriro hasiera emanez. Alemaniarrek onartu zuten gerra irabaztea ezinezkoa izango zela Estatu Batuak Mendebaldean masan iristen baziren, eta, orduan, azken eraso bat antolatu zute hau gertatu baino lehen. Beste puntu bat Alemaniaren alde Brest-Litovskeko Itunaren sinadura izan zen; Ekialdeko Fronteari amaiera ematen ziona. Honek 50 alemaniar dibisio askatzen zituen Ekialdetik Mendebalderantz bidaltzeko.

Ofentsiba lau eraso nagusiz osatuta zegoenː Michael, Georgette, Gneisenau eta Blücher-Yorck izenez ezagututa. Michael eraso boteretsuena zen eta honen beharra Sommen aurreratzea zen, britainiar armada-gorputza nagusia garaitzea eta suposatzen zen hau lortuta Frantziak armistizio bat eskatuko zuela. Beste hiru ofentsibak Sommeko frontetik dibisioak alderatzea zeukaten.

Eraso honek ez zeukan muga zehatz bat, eta ofentsiba aurrera zihoan bitartean helmugak hainbat aldiz aldatu ziren. Aliatuen tropak itsasotik hurbil eta Amiensen kokatuta zeuden; hainbat urtez hondatutako lurrak defentsa ahul batekin utziz.

Alemaniarrek ez ziren errefortzuak eta hornidura azkar mugitzeko gai izan, eta horregatik ezin zuten aurrerapenak mantendu izan. Ofentsiba azkarrago mugitzeko Sturmtruppen taktikak erabili zituzten baina hauek ez ziren hainbeste hornidura garraiatzeko gai beste infanteria bezala, mugimendua azkarra eta arina izan behar zutelako.

1918ko apirilerantz alemaniar aurrerapen nagusi baten arriskua desagertu zen. Alemaniar armadek galera erraldoiak jaso zituzten eta amaieran okupatutako lurra kalitate eta garrantzi gutxikoa zen, eta hain ahuldutako unitateei haiek mantentzea ezinezkoa egingo zitzaien. 1918ko abuztuan, Estatu Batuar unitateen laguntzarekin Aliatuek azken kontraeraso bat egingo zuten. Ehun Eguneko Ofentsiba izenarekin, azaroan Alemaniaren errendizioarekin amaituko zen; eta honek Lehen Mundu Gerra osoa.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.