Israelgo Defentsa Indarrak

Israelgo Defentsa Indarrak (hebreeraz: צְבָא הַהֲגָנָה לְיִשְׂרָאֵל‎Tsva ha-Hagana le-Yisra'el; arabieraz: جيش الدفاع الإسرائيلي‎), normalean Tzahal[1] (hebreeraz: צה״ל‎) bere akronimoarekin izendatuta, Israelgo Estatuko indar armatuek hartzen duen izen generikoa da.

Israelgo Defentsa Indarrak 3 armada dauzka: Aireko Armada, Itsas Armada eta Lehor Armada. David Ben-Gurion defentsa ministroak 1948an sortu zuen Haganah osatzen zuten paramilitarrak militar bilakatu zituenean. Bere egungo buruzagi nagusia edo Ramatcal Benny Gantz jenerala da. Israelek 187.000 soldadu aktibo profesional ditu eta 565.000 erreserban. Guztira 700.000 soldadu mobilizatu ditzake, hau da, biztanleriaren %10a.

Israelgo Defentsa Indarrak
Badge of the Israel Defense Forces
Mota Indar armatuak
Sorrera 00531UTCWed, 26 May 1948 :00:00 +00005amasteazkenaasteazkena005k
Sortzailea David Ben-Gurion
Herrialdea Israel
Gerrak eta guduak
Webgunea Webgune ofiziala

Erreferentziak

  1. Berria Estilo Liburua.
Politika
Israel
Artikulu hau Israelgo politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Chaim Herzog

Chaim Herzog (Belfast, Ipar Irlanda, 1918ko irailaren 17a - Tel Aviv, Israel, 1997ko apirilaren 17a) israeldar politikaria izan zen.

1935ean, familiak Palestinara emigratu zuen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, Jerusalemen, eta Cambridgeko eta Londresko unibertsitateetan. Bigarren Mundu Gerran, britainiarren gerra-gurdi bateko buru izan zen, eta geroago, britainiar espioi-zerbitzuarena, Alemanian. Gerra bukatu zenean, Palestinan, juduen espioi-zerbitzuko kide izan zen. Haren aita, Isaac Halevy Herzog, Israelgo rabbi nagusi izendatu zuten 1948an, Israelgo estatu berria sortu zenean. 1954-1962 bitartean, militarren espioi-zerbitzuko buru izan zen. Gero, negozio pribatuetan lan egin zuen. Irrati-esatari gisa, arrakasta handia izan zuen bere azterketa militar eta politikoengatik, batez ere Israelgo Sei Eguneko Gerran (1967) eta Yom Kippur Gerran (1973). 1975ean, Israelgo enbaxadore izan zen Nazio Batuen Erakundean. 1981ean, Alderdi Laboristako kide gisa, Parlamenturako hautatu zuten. Israelgo lehendakari izendatu zuten 1983an eta 1988an.

Ehud Barak

Ehud Barak (hebreeraz: אֵהוּד בָּרָק‎, arabieraz: إيهود باراك‎‎, Ihood Barak; jaiotzez Ehud Brog; 1942ko otsailaren 12) Israelgo 10. Lehen Ministroa izan zen, 1999 eta 2001 bitartean.

Agintean, palestinarrekin bakea sinatzen ahalegindu zen. Horretarako, 2000an, Camp Daviden, Bill Clintonek Barak eta Yasser Arafat elkartu zituen, baina adostasuna ezin zen lortu. Libanoko hegoaldetik armada eraman zuen. Al-Aqsa Intifada ere bere agintaldian sortu zen. Israelen egoera okertu zela eta hauteskundeak aurreratu ziren 2001ean eta Barakek Ariel Sharonen aurka galdu zuen.

Lehenengo Intifada

Lehenengo Intifada edo Lehenengo Palestinar Intifada palestinarrek israeldar agintearen aurka 1987tik 1993ra bitartean egindako matxinada izan zen. Jabaliako errefuxiatu gunean hasi eta Gaza, Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalemen zehar arin zabaldu zen. Lehendabiziko aldia izan zen okupatutako lurraldeetako jendeak nazio moduan jokatu zuela.

Palestinarren ekintzak hasieran desobedientzia zibil baketsua eta erresistentzia mugimendua barne hartzen zituen. Greba orokorrak, israeldar produktuei boikotak, zergak ordaintzeko ukoak, graffitiak eta barrikadak egon ziren, baina hainbatentzat manifestazioetan gertatutako istiluak izan dira sinbolikoenak, non gazteek soldaduei harriak botatzen baitzizkieten.

Palestinarren arteko indarkeria ere beste ezaugarri nagusi bat izan zen. Israelen aldeko ustezko kolaboratzaileak exekutatzea ohikoa izan zen; izan ere, Israelgo armadak 1.100 palestinar eta hauek 164 israeldar hil zituztela kalkulatzen duten bitartean, palestinarrek 1.000 herrikide inguru akabatu zituzten ustezko kolaborazioak zirela-eta. Hala ere, erdiak baino gutxiagok izan zituzten probatutako harremanak etsaiekin.

Yitzhak Shamir eta Jassir Arafat alde bietako agintari nagusiak izan ziren garai hartan, hurrenez hurren Israel eta Palestinakoak. Azkenean, Osloko hitzarmenarekin amaiera eman zioten lehenengo matxinada honi.

Moshe Dayan

Moshe Dayan (hebreeraz: משה דיין‎;Degania, Otomandar Inperioa, 1915eko maiatzaren 20a– Tel Aviv, Israel, 1981eko urriaren 16a) israeldar jenerala eta politikaria izan zen. Haganah erakundeko kidea zen, eta Vichyko gobernamenduko armada frantsesaren aurka borrokatu zen Sirian 1941. urtean. Koronel izendatu zuten (1948) eta Siriako borrokan jardun zuen. Jerusalemgo eskualdean ere borrokatu zen arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo liskarretan. 1953. urtean jeneral eta estatuburu hautatu zuten. Israelgo oste militarrak berriz eratu ondoren Sinaiko kanpainari ekin zion Egiptoren aurka (1956). 1965ean Ben Gurionek sorturiko Rafi alderdiari lotu zitzaion eta Nekazaritzako ministro izendatu zuten. Levi Eshkolek osaturiko gobernuak Defentsa ministroa izendatu zuen sei eguneko gerraren bezperan (1967). Dayan izan zen, Rabin jeneralarekin batera, israeldarren garaipenaren zuzendaria. Beginek Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen (1977-1979). Dayan jenerala israeldarrek mendean zituzten lurralde arabiarrak Israelgo estatuarekin elkartzearen aldekoa zen.

Moshe Ya'alon

Moshe "Bogie" Ya'alon (hebreeraz: משה יעלון‎; Kiryat Haim, 1950eko ekainaren 24a), Moshe Smilansky jaioa, Israelgo politikari eta militarra da, egungo defentsa ministroa dena. Likud alderdiaren kidea, Israelgo Defentsa Indarren buruzagi gorena izandakoa da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.