Ipar Zipreko Turkiar Errepublika

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika[1] (turkieraz, Kuzey Kıbrıs Türk Cumhuriyeti, KKTC) de factozko errepublika independentea da. Zipre uhartearen lurraldearen herena kontrolatzen du, iparraldean. Errepublikak 1983an aldarrikatu zuen independentzia. Bederatzi urte lehenago, 1974an, uhartea Greziarekin batzea asmo zuen greziar-zipretarren estatu kolpe batek Zipreren Turkiaren inbasioa eragin zuen. Horrela, Ipar Zipre Turkiak soilik onartzen du, eta bertatiik laguntza ekonomikoa, politikoa eta militarra jasotzen du. Gainontzeko nazioarteko eragileek, Nazio Batuak eta Europako Batasunak barne, Zipreko Errepublikaren subiranotasuna uharte guztian onartzen dute.

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
Kuzey Kıbrıs Türk Cumhuriyeti
Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako bandera Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Independentziaren martxa (Turkiakoa)
(İstiklâl Marşı)
Herrialdearen kokapena
HiriburuaNikosia
Hizkuntza ofiziala(k) Turkiera
Herritarra ipar zipretar
Gobernua Errepublika demokratikoa
 -  Presidentea Mustafa Akıncı
 -  Lehen ministroa Ersin Tatar
Ziprerekiko
independentzia de facto
Azalera
 -  Guztira 3,355 km2 ([[Herrialdeen zerrenda eremuaren arabera|167, Ziprerekin]])
 -  Ura (%) 2,7
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 264.172
 -  Dentsitatea 78 bizt./km2 (89)
Dirua Turkiako Lira Berria (TRY)
Ordu-eremua UTC (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 90 (+90-392)
Internet domeinua nc.tr

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2008-05-30) 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak.

Estekak

Batzar Islamikoko Erakundea

Batzar Islamikoko Erakundea edo Konferentzia Islamikoa (arabieraz منظمة المؤتمر الإسلامي, ingelesez Organisation of the Islamic Conference, frantsesez Organisation de la Conférence Islamique) nazioarteko erakunde bat da, Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza iraunkorra duena. 57 kide estatu ditu, batez ere Ekialde Hurbila, Afrika, Asia Erdialdea, Kaukasoa, Balkanak, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asiakoak. Estatu hauek indarrak eta baliabideak batzea aukeratu zuten, esfortzuak bateratu eta ahots batez adierazi estatu horietako biztanleen eta mundu osoko musulmanen ongizatea eta garapena bultzatzeko. Erakundearen hizkuntza ofizialak arabiera, ingelesa eta frantsesa dira.

Boloniako prozesua

Boloniako prozesua Italiako Bolonia hirian 1999an Europako hainbat herrialdetako Hezkuntza Ministroek sinatutako hitzarmenarekin hasitako prozesuaren izena da. Prozesuaren helburu nagusia Europako Unibertsitate Esparrua sortzea da, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) delakoa, Europar Batasunaren barruan eta akordioarekin bat egingo duten beste herrialde batzuen artean unibertsitate-titulazioen esparru amankomun bat eraikitzeko. Asmo horrekin estatu horien hezkuntza-legeetan aldaketa nabarmenak egin dituzte, batez ere 2000ko hamarkadan.

Hasiera batean prozesuaren amaiera 2010. urterako aurreikusi dute (2010-2011 ikasturtean hasi da gauzatzen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoan). Helburua lortzeko bi urtetik behin bildu dira hezkuntza-ministroak 1999tik hona. Horrela, 1999an Bolonian bildu ondoren, Pragan (2001), Berlinen (2003), Bergenen (2005) eta Londresen (2007) elkar ikusi dute.

Aditu askoren ustez, Boloniako prozesuak 1999ko akordioan sinatu ez ziren beste hainbat aldaketa ere suposatuko ditu, besteak beste unibertsitate publikoaren finantziazioaren pribatizazioa. Prozesuaren alderdi horrek batez ere kontrako jarrera ugari piztu ditu.

ISO 4217

ISO 4217 diruak izendatzeko hiru letrako nazioarteko kodeak zehazten dituen estandar bat da, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ingelesez: International Organization for Standardization, ISO) emana.

ISO 4217 kode zerrenda mundu zabaleko banku eta enpresetan erabiltzen den araua da, diruak izendatzeko. Hainbat herrialdetan kode hori oso zabaldua dago, truke interesetan eta billeteetan agertzen delako, batzuetan ikurrak nahasgarri izan baitaitezke.

Kirenia

Kirenia (grezieraz: Κερύνεια, t͡ʃeˈɾiɳˑa ahoskatua; turkieraz: Girne) Zipreko iparraldeko kostaldean dagoen eskualde eta hiri baten izena da. . Zipre estatua eratzen zuten sei barrutietatik bat zen Kirenia eta izen bereko hiriburua zuen. Halere, hori guztia egun Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako eremua da de facto 1974. urtetik, turkiarrek Zipreko iparraldea inbaditu zutenetik.

Hirian aipagarriak dira gaztelua eta kai zaharra.

Turkiar lira

Artikulu hau Turkiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lira».

Lira (turkieraz: lirası) Turkiako dibisa da, Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak ere erabiltzen dutena. ISO 4217 kodea TRY du eta 100 kuruşetan banatzen da.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.