Inuitera

Inuitera[1] (ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ, inuktiˈtut ahoskatua) Kanadako inuiten hizkuntza da, Yukon, Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetan, Nunavut, Quebec eta Ternua eta Labradorgo iparraldean mintzatua.

Aldaera guztiak kontuan hartuta, "inuiten hizkuntzek" guztira 80.000-90.000 hiztun dituzte, Alaska eta Groenlandian bizi direnak barne. Errusiako Txukotka penintsulan ere hiztun batzuk oraindik bizi dira.

Inuitera
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ
Inuktitut dialect map
Inuiteraren aldaera ezberdinen mapa.
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Kanada
Hiztunak 35.000
Ofizialtasuna Nunavut, Nunavik, Ipar-mendebaldeko lurraldeak, Nunatsiavut
Araugilea Inuit Tapiriit Kanatami
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza, hizkuntza eranskari, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 iu
ISO 639-2 iku
ISO 639-3 iku
Ethnologue iku
Glottolog baliorik ez
Wikipedia iu, ike-cans eta ike-latn

Erreferentziak

  1. Berria Estilo Liburua . Noiz kontsultatua: 2019-3-2.

Kanpo estekak

Atanarjuat

Atanarjuat 2001ean egindako Kanadako filma da, Zacharias Kunukek zuzenduta. Batzuetan Atanarjuat: The Fast Runner (euskaraz: Atanarjuat: Korrikalari arina) ere deitua da, titulua itzultzen duen azpititulua erabiliz. Atanarjuat lehendabiziko inuktituterazko filma zen, Inuit herriaren hizkuntza.

Brother Bear

Brother Bear (eusk: “Hartz anaia”) Aaron Blaisek eta Robert Walkerrek zuzendutako animaziozko filma da eta 2003ko azaroaren 1ean lehen aldiz eman zen. Lehenengo filma estreinatu ondoren, “Brother Bear 2” filmatu zen.

Ergatibo

Ergatiboa (laburdura ERG) gramatika kasu bat da, hizkuntza ergatibo-absolutiboetan izena aditz iragankor baten subjektutzat markatzen duena. Mendebaldeko Europan, euskara da hizkuntza ergatibo bakarra, baina badira beste hizkuntza ergatibo asko munduan, adibidez: buruxaskia, yaghnobia, tibetera, georgiera, txetxeniera eta beste kaukasiar hizkuntza batzuk, maya hizkuntzak, mixe-zoque hizkuntzak, eta Australiako hizkuntza aborigen batzuk, hala nola wagiman hizkuntza. Ithkuil eta na'vi hizkuntza artifizialek ere ergatiboa erabiltzen dute. Tipologia lanek erakusten dutenez, zabaldu samar daude munduan zehar, eta hizkuntza guztien % 10-20 bide dira, ziurrenik; baina, era berean (eta hortik dator bai gurean eta bai kanpoan piztu duen eta pizten duen interes handia), euskara uhartea da Europan, inguratuta baitago nominatibo-akusatibo moduko indoeuropar hizkuntzez (hizkuntza erromantzeak, germaniar hizkuntzak, zelta hizkuntzak, albaniera, greziera, balto-eslavierak) eta uraldar hizkuntzez (hungariera, finlandiera, estoniera).

Hizkuntza eranskari

Hizkuntza eranskaria hitza monema independenteak elkartuz osatzen dituena da. Terminoa Wilhelm von Humboldtek sortu zuen 1836an, hizkuntzak morfologiaren arabera sailkatzeko. Halako hizkuntzetan, hitzak lexemaz eta hizkiz osatzen dira eta hizki bakoitzak esanahi ongi definitua du. Euskara, izen-sintagmari dagokionez, hizkuntza eranskaria da.

Haietan, hizki bakoitzak esanahi-unitate bat osatzen du (txikigarria, plurala, lehenaldia...). Hizki bakoitzak posizio jakina izan behar du beste hizkiekiko eta erroarekiko, hitzari behar den zentzua emango badio.

Euskaraz gainera, uralikoak, altaikoak, japoniera, koreera, dravidarrak, inuitera, swahilia, esperantoa eta hizkuntza mesoamerikar batzuk (nahuatlera, huasteka eta totonakera) eranskariak dira. Antzinateko hizkuntza hiletan ere badira eranskariak: adibidez, sumeriera eta elamera.

Eranskari ez diren hizkuntzak bi eratakoak izaten diraː hizkuntza isolatzaileak eta hizkuntza malgukariak edo flexiboak.

Euskara hizkuntza eranskaria denez, eta ez malgukaria, deklinatzeko orduan deklinagaia ez da batere aldatzen. Horretan dago desberdintasuna: hizkuntza klasiko asko, esate baterako latina, malgukariak dira: hondarkian ageri diren adierazkien morfemak baturik daude, eta ez dago biderik morfemak osatzen dituzten elementuak elkarren artean bereizteko. Euskaraz, aldiz, morfema horiek guztiak hondarkian biltzen dira, kasu-marka ere bertan dela: lagun-a-rekin, lagun-a-ri, lagun-a-rentzat, eta abar.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.