International Standard Book Number

International Standard Book Number (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISBN («is-bin» esaten zaio batzuetan) erabilera komertzialerako liburuen kode identifikatzailea da. 1966an Erresuma Batuan sortu zuen W H Smith liburu eta paper-dendak, Standard Book Numbering (SBN) izenpean. 1970ean ISO 2108 nazioarteko estandar moduan definitu zen.

Hasieratik eta 2007ko urtarrilaren 1.a arte, ISBN zenbakiak 10 zifra zituen. Hortik aurrera 13 ditu, EAN delako kodearekin bateratu baitzen. Lehenengo zatiak argitalpen mota adierazten du (978 liburuen kasuan). Bigarrenak estatua edo hizkuntz eremua; hirugarrenak argitaletxea, liburuen kasuan, eta laugarrenak argitalpena bera identifikatzen du (izenburua, argitaraldia). Azken zenbakia kontrol digitua da, besteen arteko konbinazio zehatz batetik ateratzen dena.[1]

Aldizkarietako argitalpenetan ISSN (International Standard Serial Number) erabiltzen da.

EAN-13-ISBN-13
13 zifrako ISBN kodea, 978-3-16-148410-0, EAN-13 barra kode batean.

Erreferentziak

  1.   Pearce, Bill (2015) «ISBN Information - Anatomy of a 13-digit ISBN» web.archive.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Argiaren abiadura

Argiaren abiadura definitzeko, argia hutsean hedatzen denean daraman abiaduratik hasi beharra dago eta, hortik aurrera, argiaren abiadura definitu. Argia hutsean hedatzen denean, haren abiadura konstante unibertsal bat da, 299.792.458 ko balioa duena eta ikurraren bidez adierazten dena. Hutsa ez den ingurune batean, ordea, argiaren abiadura hutseko abiadura baino txikiagoa da, eta zenbait ezaugarriren menpekoa da, besteak beste, permitibitate elektrikoaren, permitibitate magnetikoaren eta beste ezaugarri magnetiko batzuen menpekoa.

ISSN

International Standard Serial Number (Serie-argitalpeen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISSN periodikotasun zehatza duen argitalpenak identifikatzeko zortzi digituzko identifikatzailea da. Aldizkari, egunkari eta mota horrelako argitalpenak sailkatzeko erabiltzen dute liburutegi eta biltegiratze guneetan, liburuentzat ISBN (International Standard Book Number) erabiltzen den moduan.

Bere erabilera ISO 3297 arauak normalizatu zuen.

Library of Congress Control Number

Library of Congress Control Number (LCCN) Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiaren katologoa sailkatzeko sortutako sistema da, serie-zenbakiz osaturik. Mundu osoko Liburuzainek sistema hau erabiltzen dute Estatu Batuetan argitaraturiko liburuak sailkatzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.