Ibrahim Paxa

Ibrahim Paxa (turkieraz: Kavalalı İbrahim Paşa; Kavala, Errumelia, 1789 - Kairo, 1848ko azaroaren 10a) Egiptoko wali edo erregeordea, Otomandar Inperioaren barnean. Mehmet Ali Egiptoko wali ospetsuaren semea zen. Wahhabiten aurka borrokatu zen 1816-1819 urteetan. Greziarren aurka borrokatu ziren oste otomandarren buru izan zuen 1824-1828 urteetan, baina garaipen batzuen ondoren (Navarino, 1825; Missolonghi, 1826) Egiptora jo behar izan zuen berriro 1828an, armada frantses, britainiar eta errusiarrei ezin aurre emanik zegoelako. 1832. urtean, Egiptoko osteak gidatu zituen Turkiaren aurkako lehen gerran; Konstantinopoliserako bidean abiatu zen Palestinan barrena eta sultan otomandarra menderatu zuen Konyako guduan (1832). Egiptoren mende geratu zen Siria kanpaina haren ondoren (Kutahiyako hitzarmena, 1833). Guduari ekin zioten berriro Turkiako osteek eta Siriako lurretan sartu ziren 1839. urtean. Erabat menderatu zuten Ibrahimen osteek armada turkiarrak Nisibingo guduan. Urtebete geroago, Siria uztera behartu zuten Ibrahim Europako estatu nagusiek (Londresko hitzarmena, 1840). 1848. urtean hartu zuen aitaren lekua, baina berehalakoan hil zen.

Ibrahim Paxa
IbrahimBaja
Bizitza
Jaiotza Drama (Grezia)1789ko martxoaren 4a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Kairo1848ko azaroaren 10a (juliotar egutegia) (59 urte)
Hobiratze lekua Kairo
Familia
Aita Mehmet Ali
Hezkuntza
Hizkuntzak Otomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa

Erreferentziak

1789

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1848

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Azaroaren 10

Azaroaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamalaugarren eguna da, 315.a bisurteetan. 51 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Egiptoko historia

Egiptoko historia munduko luze eta jarraituenetakoa da, estatu bateratu moduan. Nilo ibaiak batasun geografiko eta ekonomiko naturala osatzen du, ekialde-mendebaldean basamortuek mugatua, iparraldean Mediterraneo itsasoak eta hegoaldean Niloren ur-jauziek. Niloren urak kontrolatzeko buruzagi bakarra izateko beharrak munduko lehen estatu egitura sortu zuen, K.a. 3000 inguruan. Egiptoren geografia bereziak erasotzeko zaila den herrialde bihurtzen du, eta horregatik iraun zuten luzaroan burujabe eta eraginkor Faraoien erresumek. Nubiarrak eta hiksoarrak izan ziren lehenengo atzerriko agintariak, baina bertako egiptoarrek urte gutxira agintea berreskuratu zuten.

Hala ere, behin aginte eta kontrol guztia galdu ostean, 2.400 urtez ezin izan zuten bereganatu, Egipto atzerriko agintepean: pertsiarrak, mazedoniarrak, erromatarrak, bizantziarrak, omeiarrak, abasiak, otomandarrak, frantziarrak eta britainiarrak. Garai honetako denbora tarte batzuetan, agintari burujabe batzuk izan zituen Egiptok: ptolomeodarrak, ikhshidiak, fatimiak, ajubiak, mamelukoak eta Mohamed Ali. Hala ere, gobernu hauen sortzaile eta agintariak ez ziren Egipto bertakoak. Gamal Abdel Nasser presidenteak (1954–1970) esan zuenean bera zela Egipto bertako lehen agintaria Naktebo II.a faraoiaren garaitik, pertsiarrek K.a. 343an kargugabetu zutenean, pixka bat bakarik baino ez zuen egin gehiegikeriaz.

Egiptoko historia honako arotan banatu dezakegu:

Antzinako Aroa: K.a. 3100 - K.a. 525

Akemenestar Aroa: K.a. 525 - K.a. 332

Ptolomeotar Aroa: K.a. 332 - K.a. 30

Erromatar eta Bizantziar Aroa: K.a. 30 - K. o. 639

Arabiar Aroa: 639 - 1517

Otomandar Aroa: 1517 - 1805

Mohamed Ali Aroa: 1805 - 1882

Aro Modernoa: 1882 - gaur

Faruk Egiptokoa

Faruk erregea (arabieraz: فاروق الأول ‎ Fārūq al-Awwal, turkieraz: I. Faruk; Kairo, Egiptoko sultanerria, 1920ko otsailaren 11 – Erroma, Italia, 1965eko martxoaren 18a) Egiptoko erregea izan zen 1936-1952 bitarteko urteetan.

Fu’ad I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Ingalaterran ikasi zuen. Wafd Egiptoko partidu nagusiari indarra kentzen saiatu zen, baina 1942an Ingalaterrak Nahhas Paxa Wafd alderdiko buruzagia ezarri zion Lehen Ministrotzat, Faruk nazien aldeko kontseilariez inguraturik zegoela eta. 1952an, kolpe militar batek erregetza kendu eta Egiptotik kanpo bizi izan zen hil arte.

Fuad I.a Egiptokoa

Fuad I.a (arabieraz: فؤاد الأول‎ Fu’ād al-Awwal, turkieraz: I. Fuad or Ahmed Fuad Paşa;; Kairo, 1868ko martxoaren 26a – ib., 1936ko apirilaren 28a) Egiptoko erregea izan zen 1922-1936 bitarteko urteetan.

Ismail Pacharen semea zen, eta Husayn Kamal (1917) bere anaiaren ondorengoa izan zen erregetzan. Suitzan eta Italian egin zituen ikasketak, eta Egiptoko unibertsitatea sortu zuen mendebaleko ereduetan oinarrituta (1908). 1922an erregetza hartzean, ingelesen interesei kalterik egin gabe agintzen saiatu zen, baina Wafd alderdi nazionalistari aurka egin zion (1928tik aurrera batez ere). Faruq bere semea izan zuen ondorengoa.

Ismail Paxa

Ismail Paxa (arabieraz: إسماعيل باشا‎ Ismā‘īl Bāshā, turkieraz: İsmail Paşa; Kairo, 1830eko abenduaren 31a - Istanbul, 1895eko martxoaren 2a) Egiptoko kedive izan zen. 1861ean gudarostea Sudanera bidali zuen, iraultza indargabetzeko. Egiptoren modernizazioa bultzatu zuen: irakaskuntza antolatu, azukrearen industria garatu, eta beste. 1869an Suezko kanala inauguratu zuen. Gastu handiak izan ziren, ordea, eta atzerriko zorra handitu egin zen. Zorrak ordaintzeko Suezko kanalean zituen akzioak Ingalaterrari saldu behar izan zizkion. 1876an Europako gobernuek Egiptoko finantzak kontrolatzeko batzar bat sortu zuten. Garai horretan hasi zen pizten Egiptoko nazionalismoa. Giro horrek eragin zuen Arabi Paxaren matxinada. Atzerriko herrialdeek hartara bultzaturik, sultanak Ismail kargutik kendu eta haren seme Tawfiq jarri zuen haren lekuan.

Mehmet Ali

Mehmet Ali edo Mehemet Ali (arabieraz: محمد علي باشا‎; c. 1769 - 1849ko abuztuaren 2a), Egiptoko balia (1805 - 1848).

Mehmet Ali otomandar armadako komandante albaniarra zen, wali kargua hartu eta bere burua Egiptoko eta Sudango kedive izendatu zuen.

Egipto modernoko sortzailetzat hartzen da; berrikuntza ugari egin zituen Egiptok nolabaiteko independentzia lortzeko mundu-potentzia nagusienen eta Otomandar Inperioaren aurrean. Egiptoko mugak ere hedatu zituen, ondoko herriak menderatzen edota otomandarren aurka borrokatzen.

Mehmet Alik hasitako dinastiak izan zuen Egiptoko eta Sudaneko agintea 1952an Egiptoko Iraultza gertatu zen arte.

Muhammad Tawfiq

Muhammad Tawfiq Paxa (arabieraz: محمد توفيق باشا‎, turkieraz: Muhammed Tevfik Paşa; Kairo, 1852 - Helwan, 1892ko urtarrilaren 7a) Egiptoko kedivea edo erregeordea izan zen. Turkiarrek bere aita Ismail Paxa kargutik kendu zutenean, Tawfiqek hartu zuen haren lekua (1879). 1881ean, mugimendu nazionalistako buru zen Arabi izendatu zuen Gerra ministro. 1882an, britainiarrek bere armadak garaitu, eta haien kontrola onartu behar izan zuen. 1884an, Sudanen zuen aginpidea galdu zuen.

Navarinoko gudua

Navarinoko gudua 1827an Navarinon izan zen gudua. Ingalaterra, Frantzia eta Errusiako armada egiptoar-turkiar gudarosteen kontra aritu ziren borrokan. Europarrak izan ziren garaile. Urriaren 20an, Greziako Independentzia Gerran zehar, Navarinoko badian egin zuten Peloponesoko kostaldearen mendebaldean. Belaontziz egindako azken itsas-gudu nagusia izan zen, nahiz eta itsasontzi gehienak ainguraturik zeuden. Aliatuek bere artilleria hoberenari esker irabazi zuten.

Siria

Siria (arabieraz: سوريا‎ edo سورية, Sūriyā edo Sūrīyah), ofizialki Siriako Arabiar Errepublika, Ekialde Hurbileko estatua da, zati batean Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Libano mendebaldean, Israel hego-mendebaldean, Jordania hegoaldean, Irak ekialdean eta Turkia iparraldean. Israelek okupatua du Golan, herrialdearen hego-mendebaldean, eta Hatay probintziaren agintea eskatzen dio Siriak Turkiari. 185.180 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 17.185.170 biztanle zituen. Hiriburua Damasko da.

Siriako historia

Siriako historia zibilizazioaren jaiotzarekin hasten da, Eufrates ibaiaren inguruetan hasi baitziren lehenengo gertakari historikoak. Mesopotamiako eta Egiptoko zibilizazio handiak sortu zirenean, bien arteko zubi izan zen Siriako lurraldea. Lurralde hori herri askoren menpean egon zen: kanaandarrak, aramearrak, hebrearrak, asiriarrak, babiloniarrak, pertsiarrak, greziarrak, armeniarrak, erromatarrak, nabatearrak, bizantziarrak, arabiarrak eta, neurri batean, gurutzatuak ere bai. XVI. mendean otomandarrek menderatu zuten herrialdea.

Royal Standard of Egypt (on land).svg Egiptoko monarkak (Mehmet Aliren leinukoak)

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.