Iberiar penintsula

Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Iberiar penintsula
España y Portugal
Datu orokorrak
Mendirik altuena Mulhacén
Azalera 622.918 km²
Geografia
Iberia (orthographic projection)
Koordenatuak 40° 14′ 24″ N, 4° 14′ 21″ W / 40.24°N,4.2391666666667°WKoordenatuak: 40° 14′ 24″ N, 4° 14′ 21″ W / 40.24°N,4.2391666666667°W
Herrialdea Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar
Ur-gorputza Ozeano Atlantikoa
Mediterraneoa
Leku geografikoa Europa

Geografia

Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.

582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.

Ibaiak

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

Mendiak

  1. Mulhacen (Granada): 3.482 m.
  2. Aneto (Huesca): 3.404 m.
  3. Veleta (Granada): 3.392 m.
  4. Posets (Huesca): 3.375 m.
  5. Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.

Lurmuturrak

Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.

Hizkuntzak

Gaztelania eta portugesa hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Muga aldean, bien arteko nahasketak ere lekua hartzen du, portuñol deitutakoa. Hirugarren mintzatuena katalana da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere badiren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera), besteak beste.

Erreferentziak

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-11-01.

Ikus, gainera

Arkitektura erromaniko

Arkitektura erromanikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaioa eta Behe Erdi Aroko urteetan garatua (950 ingurutik XII. menderaino).

Egungo 10 euroko billeteetan ageri den arkitektura mota da.

Badajoz

Badajoz (extremadureraz: Baajós) Espainiako hego-mendebaldean dagoen hiria da, Portugalgo mugan kokatutakoa, izen bereko probintziaren hiriburua da eta Extremadurako udalerririk handiena. 2009an 148.334 biztanle zituen. Probintziako biztanleriaren %21,54 bizi da bertan eta autonomia erkidegoko %13,45. Guadiana ibaiak zeharkatzen du hiria.

IX. mendean sortu zen hiria, Iberiar penintsula musulmanen menpe zegoenean. Gaur egun monumentu ugari eta arkeologia ondare aberatsa dauka, besteak beste Alcazaba, San Juan Bautista Katedrala, Santo Domingo eliza, Santa Ana komentua (bertan hil zen Ana de Austria), Atalaya edo Espantaperros Dorrea, Plaza Alta, harresiak eta Vaubán estiloko gotorlekua.

Bisigodoen Erresuma

Bisigodoen Erresuma egun hego-mendebaldeko Frantzia den Septimanian eta Iberiar penintsulan V. eta VIII. mendeetan zehar izandako erresuma izan zen. Mendebaldeko Erromatar Inperioa ordezkatu zuen germaniar aginte sistemetako bat izan zen. Walia erregeak zuzendutako bisigodoek erromatarren kontrolpean zegoen Akitanian sortu eta Iberiar penintsula osora zabaldu zen. Erresumak Ekialdeko Erromatar Inperioa edo Bizantziar Inperioarekiko bere independentzia mantendu zuen, nahiz eta azkenak Hispanian bere aginte berrezartzeko arrakastarik gabeko saiakerak egin. VI. menderako frankoek Galian zeuzkaten lurraldeak jadanik konkistatuak zituzten, Septimaniako kostaldean zegoen lerro bat izan ezik. Hala ere, mende horren bukaeran Iberiar penintsula kontrolpean zuten, suebiarrak eta baskoiak[erreferentzia behar] menderatu eta gero. 716an Marokotik ateratako islamiar gudarosteek erresuma osoa konkistatu zuten, iparraldea baino kristauen eskuetan geratuz. Horrela, Asturiasko erresumak ordezkatu zuen, lehendabiziko buruzagia Pelaio izeneko godoa izanik.

Bisigodoak eta baita bere lehendabiziko erregeak ere arrianoak zirenez, Eliza Katoliko Erromatarrarekin tirabirak izan zituzten. Hala eta guztiz ere, Nizeako I. kontzilioa eta gero katolizismora aldatu eta, handik aurrera, Elizak Toledoko kontzilioen bitartez izugarrizko eragina izan zuen. Bisigodoek Mendebaldeko Europako arautegi handiena sortu zuten, Liber Iudiciorum izenekoa.

Creus

Creus lurmuturra (katalanez: cap de Creus), 672 m-ko altueradun muino harkaiztsua da, Gironako probintzian, Kataluniako ipar-ekialdean. Alt Empordà izeneko eskualdean dago, Rosesko golkoan. Iberiar penintsularen eta Europa kontinentalaren arteko muga fisikoan ekialdeen dagoen eremua da.

Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi-adar bat da, zeinak Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.

Elxeko palmadia

Elxeko palmadia (valentzieraz Palmerar d'Elx) Alacanteko probintziako Elxeko (Elche) hirigunean dagoen palmadi handia da. Europako palmadirik handiena da eta munduan arabiar palmadi batzuek besterik ez dute gainditzen. Bertako palmerarik arruntena Phoenix dactylifera da eta musulmanek ekarri zuten Iberiar penintsula okupatu zutenean.

200ko azaroaren 30ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Elxeko palmadi osoa.

Errekonkista

Errekonkista (gaztelaniaz eta portugesez Reconquista, katalanez Reconquesta) Iberiar Penintsulako iparraldeko erresuma kristauek Al-Andalus musulmana azpiratzeko prozesu militarrari Espainian eta nazioartean ematen zaion izena da. Espainiako historiografia tradizionalak Covadongako batailan ezarri izan du haren hasiera (722, edo 718), eta amaiera, berriz, 1492ko Granadako erresumako konkistak eman zion.

Historiografia modernoaren ikuspuntutik, 'errekonkista' (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere, Gaztelako erregeek euren burua Toledoko erresuma bisigodoaren ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, ikuspuntu moderno horren arabera, 'errekonkista' kontzeptua murritza da, Iberiar Penintsula iparraldeko erresuma kristauen bertsioa baino ez baitu erakusten, musulmanena edo Al-Andaluseko kristauena (mozarabiarrena) baztertuz. Ondorioz, konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki izan dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.

Al-Andalusko kolonizazioa ez da Iberiar Penintsulara mugatu daitekeen gertaera, garaiko testuinguru europarrean gizarte feudalaren hedapenaren garaia baita, feudalismoaren bihotzetatik (frankoen kokagunetik) kanporantz. Honela, Irlandako konkista ingelesa, alemaniarren ekialderako hedapena, Gurutzaden bidez Lurralde Santuen okupazioa, besteak beste, prozesu beraren beste adibide batzuk izango lirateke.

Espartzu

Espartzua (Stipa tenacissima) Afrika ipar-mendebaldeko eta Iberiar penintsula hegoaldeko landare belarkara da.

Estaca de Bares

Estaca de Bares Iberiar penintsulan iparraldeen dagoen puntua da, Galiziako iparraldean dagoen Mañón udalerrian (A Coruña) kokatutakoa, Lugoko probintziaren mugan. Bertan Estaca de Baresko itsasargia kokatzen da.

Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra)

Iberiar Penintsulako Gerran, frantsestuak Argien Garaiko ideien, liberalismoaren edota Frantziako Iraultzaren zale ziren espainiar eta portugaldarrak ziren, frantsesek Iberiar penintsula okupatzearen eta Frantziako Lehen Inperioaren aldekoak.

Hizkuntza ibero-erromantzeak

Hizkuntza ibero-erromantzeak hizkuntza erromantzeen azpitaldea dira, erromatarrek 415. urte inguruan okupaturiko lurraldeetan (Iberiar penintsula, Galiaren hegoaldea, Magreb-en iparraldea eta geroko konkistak) garatuak.

Ibero-erromantzeen taldearen barnean hizkuntza galaikoportugesa (eta haien egungo ondorengoak, galiziera eta portugesa), astur-leonesa, gaztelania eta aragoiera daude.

Justino II.a

Flavius Iustinus (Iunior) Augustus edo Justino II.a (k.o. 520 - 578ko urriaren 5a) Bizantziar Inperioko agintaria 565 eta 578. urteen artean. Justiniano I.aren iloba eta oinordekoa. Bere agintean zehar pertsiaren kontrako guda bat izan zuen eta italian zituen eskualdeen gehiengoa galdu zuen.

Kamerun

Kamerun Afrika erdialdean eta mendebaldeko kostaldean dagoen estatua da. Afrika miniaturan esaten diote, herrialdeak daukan natura eta geologia aniztasunagatik: izan ere, basamortu, sumendi, oihan eta sabanak daude ingurune haietan. Azalerari dagokionez, Iberiar penintsula baino zerbait txikiagoa da.

Hiriburua Jaunde da, nahiz eta hiri handiena Douala izan. Demografiari dagokionez, 200 etnia inguru bizi dira bertan.

Karst

Karst, edo paisaia karstikoa, topografia mota bat da, arroka disolbagarriz (kareharriz, dolomitaz edo igeltsuz) osatua dagoena. Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistemak dira, erliebe forma ugari eratzen dituena: dolinak, leizeak, arroilak, ageriko hustubiderik gabeko depresio itxiak (arro endorreikoak), lur azpiko ibaiak, ertz bertikaleko erliebe zutak eta beste ugari. Espeleologiaren ikerketa eremu nagusia da, eta bertan ikertzen diren diziplinei karstaren zientziak esaten zaie.

Katalunia plaza (Bartzelona)

Katalunia plaza edo Kataluniako enparantza (ofizialki eta katalaneraz Plaça de Catalunya) Bartzelonako enparantzen artean handi eta erdigunekoena da, Katalandar Lorien enparantza eta Europa enparantzaren berrikuntza aurretik Katalunia eta iberiar penintsula osoko enparantzarik handiena omen zen. Gutxi gorabehera 5 hektareako azalera du, hiriko gune zaharra eta Eixample barrutiaren arteko loturagune delarik. Hemendik hiriko bide garrantzitsuak ateratzen dira, esate baterako La Rambla, Gràcia pasealekua, Rambla de Catalunya edota Unibertsitateko eta Sant Pereko errondak, bai eta Pelai kalea eta Aingeruaren atariko etorbidea ere, azken hau hiriaren merkatal etorbide nagusia eta aintzineko harresien atea.

Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea

Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea 711-719. urteen bitartean bisigodoen erresuma desagerrarazi eta Hispania (Iberiar penintsula) musulmanen mende jarri zuen konkista da.

Tariq ibn Ziyad buru zutela, islamera bihurtu berri ziren bereberrez osatutako armada bat Ipar Afrikatik Gibraltarrera (Jabal Tāriq (جبل طارق), Tariq-en mendia etimologikoki) igaro zen 711ko apirilaren 30ean. Guadaleteko guduan (uztailaren 19an) Rodrigo errege bisigodo usurpatzailearen armadari aurre egin zioten, baita hura suntsitu ere. Hurrengo urtean, botere hutsune bat sumatuta, Musa ibn Nusair eta haren gudarostea bildu zitzaien. Nahiko aise hasi ziren hedatzen, dela hitzarmenen bidez, dela erasoak joz, hiribilduak atzemanez. Iparralderantz zabaltzen hasi ziren.

Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean (Galizia eta Asturias) zein Pirinio aldeko lurralde euskaldunetan ahulagoa izan zen. Hala ere, Iruñeak 714ean, Huescak pixka bat geroago, eta Bartzelonak 719an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioez bestaldera ere hedatu ziren, harik eta Karlos Martel buruzagi frankoa haiekin hainbatetan gudukatu eta omeiatarren oldea iparralderantz eta ipar-ekialderantz hedatzeari utzi zion arte (732. urtean Poitiersen izan ziren garaituak, eta 737an Arles, Nimes eta Avignonen). 759tik aurrera Iberiar penintsulara mugatu zituzten haien mendeko lurralde iraunkorrak, Pepin Laburra frankoaren kanpaina militarrak behartuta. Aldiz, musulmanek ez zituzten egungo Frantzian erasoak gelditu 975 arte.

Musulmanek mende luzez izan zituzten Iberiar penintsulan lurraldeak, Al-Andalus izenpean. Hala ere, domeinu horien agintariek erlijio berdina zuten arren (musulmana), lurraldeok desberdintasun handiak zituzten haien artean, nola populazioaren eta talde etnikoen ezaugarriei dagokionez, hala interes politikoei dagokienez. Domeinu horiek tarteka erresuma bakar batean elkartuta zeuden Kordoba edo Sevilla hiriburu zutela, baina beste askotan lurraldeetako jauntxoek beren bidetik jo zuten, erresuma txikiak sortuz (taifa direlakoak).

Errekonkista deitu izan zaio Iberiar penintsulan VIII eta IX. mendeetan sortuz joan ziren erresuma kristauek hegoalderantz hedatzeko mugimenduari, betiere lurralde musulmanen lepotik. Benetan, ordea, erresuma kristauak hegoaldera ez ezik beste erresuma kristauei erasotzen zieten. XIX eta XX. mendean ondutako Errekonkistaren ideia horren arabera, erresuma musulmanak konkistatzeko mugimendu hori Pelayok hasi zuen 722ko Covadongako gudu mitikoan, eta 1492an baino ez zen amaitu.

Penintsula

Penintsula edo erdiuhartea alde batetik izan ezik urez inguratutako lurraldea da. Erdiuhartea eta beste lur masa handiago bat lotzen dituen lur tarteari istmo deritzo. Euskal Herrian, San Anton (Getaria) eta Urgull (Donostia) ditugu penintsula ezagunenak, biak antzina uharte izanak.

Soriako behoka

Soriako behoka, gaztelaniaz: jaca soriana, egun desagerturik dagoen Gaztela eta Leongo Soria aldeko bertako zaldi arraza izan zen. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Dirudienez zaldi arraza hau oso hurbil zegoen bai egungo Ordunteko behorretatik baita Gaztelako zalditik ere. Azken arraza hau batzuek desagertutzat ematen dute baina badago elkarte bat berreskuratzeko lanean dabilela geratutako arraza nahastutako hainbat aberekin lan egitekin.

Soriako behoka Iberiar penintsulako mendiko behoken arraza eta azpiarraza multzoan sartzen zen. Hauetako arraza gehienak gaur egun desagerturik daude. Bereziki joan den mendearen bigarren partean suertatu zen arrraza hauen iraungitzea.

Soriako behoka Gaztelako goi ordokiaren behoken taldean kokatzen zen (Arraza honek azpiarrraza asko zituen), eta baita Iberiar penintsula guztiko "mendialdeko behokak" multzoan.

Arrazari buruzko deskripzio zehatza ez egon arren, esan bezala Gaztelako beste hainbat behoken arraza eta moten antza handia izango zuen.

Tarifako punta

Tarifako punta (gaztelaniaz: Punta de Tarifa edo Punta Marroquí) Iberiar penintsula eta Europa osoko punturik hegoaldeen dagoena da, izen bereko udalerrian kokatutakoa (Cádiz, Espainia).

Lurmutur honek Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko muga markatzen du, Gibraltarko itsasartean egonda.

Vince urakana (2005)

Vince urakana 2005ko 23. ekaitza, eta denboraldiko hamabigarren urakana izan zen.

Iberiar penintsula hegoaldea urakan baten ezaugarriekin ikutzen zuen lehen ekaitza izan zen eta eurite indartsuak eta hildako bat eragin zituen Andaluzian.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.